Home

p008_f01

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendutik atzo, San Mames futbol zelaian, Bilbao Athletic eta Cordobaren arteko norgehiagoka jokatzen ari zenean jazotako gertaera errepresiboa salatu nahi dugu:

San Mameseko zinpeko zaindariek bi gazte atera zituzten futbol zelaitik eta Ertzaintzaren esku utzi zituzten amnistiaren aldeko ikurriña eramateagatik. Bi gazteei “kirolean biolentzia saihesteko” legea aplikatu diete eta kirol esparruetan 3 hilabete eta urtebete bitarteko zigorraz gain, 300 eta 60.000 euro bitarteko isuna ezar diezaiekete.

Honen aurrean eta ezer baino lehen, gure mugimenduak elkartasuna adierazi nahi die bi gazte hauei, babes politikoa ematearekin batera. Horretaz gain, zinpeko zaindarien, PNVren Ertzaintzaren eta Athletic Clubeko zuzendaritzaren jarrera zipaioa salatu nahi du.

Ez da lehenengo aldia amnistiaren aldeko ikurrak eramateagatik ala beste edozein herri aldarrikapena egiteagatik Euskal Herriko futbol zaleen aurka jotzen dutela, otsailean Indar Gorri Osasunako peñaren aurkako operazioa San Mamesen gertatutakoaren aurrekari dugularik. Ez da lehenengo aldia ere amnistiaren aldarrikapenaren aurka egiten dutela.
Franko hil eta gutxira, 1977ko amnistiaren aldeko martxetan, poliziak 7 hildako eragin zituen. Amnistiaren aldeko mobilizazioak historikoki jazarriak izan dira, amnistiaren aldeko militanteak ere bai, eta Amnistiaren Aldeko Batzordeak eta Askatasunaren legez kanporatzeekin batera hamarka atxilotu, torturatu eta espetxeratu zituzten.

Amnistiaren aldarrikapena, preso, iheslari eta deportatuen askatasuna galdegiteaz gain, gure herriaren zapalkuntzaren zutabeak deuseztatzeko ahaleginean ezinbesteko helburua da eta horregatik gaurko egunera arte errepresioaren jo puntuan jarraitzen du. Herria animatu nahi dugu oztopo guztien gainetik amnistiaren alde lanean jarrai dezan.
Borrokaz eta antolakuntzaz lortuko dugu! Jo ta ke amnistia eta askatasuna lortu arte!

Euskal Herrian, 2016ko martxoaren 6a.

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua.

2 thoughts on “Isunak San Mamesen Amnistiaren aldeko ikurrak eramateagatik

  1. Aupa! Jende gehiena ABIAN prozesuan murgilduta dago, nonbait… Ea Oraingo Ezker Abertzalea estrategia iraultzaile batera eramaten ahal duten, eta ondorioz ENAM birbatzen dugun. Zaila ikusten dut, baina tira, gauza zailagoak lortu izan dira aunitzetan gogoz, ilusioz eta militantziaz. Nik ez dut uste deus ere lortuko dutenik, frakzio erreformistak den-dena “lotuta eta ondo lotuta” antolatu baitu, hasi GARAren kontrol absolutuarekin, liberatu otzan eta esaneko saldo izugarriarekin segi, eta bukatu metodologia labirintiko batekin, zeinaren funtzioa den oinarriko militante iraultzaileak isolatzea eta asimilatzea, oposizio eta disidentzia kolektibo oro eragotziz eta zapuztuz. Bainan hemen eta orain, beti eta leku guztietan bezala, PRAXIAk agintzen du, eta geroak du erranen oker nagoen ala ez. Agian ez!

    Gaurko kaparrada hauxe da: BERRIA egunkarian elkarrizketa labur bat argitaratu dute Brigatte Rosse erakunde armatu komunistako kide ohi bati, Barbara Balzerani. Biziki interesgarria da, hona hemen helbidea:

    http://www.berria.eus/paperekoa/1781/018/001/2016-03-10/kartzela_berezietan_basamortuaz_inguratuta_geunden.htm

    Bertan, honako adierazpen hauen egin ditu:

    “Italian, presoak gizarteratzeko eredu bat sortu zuten: metodo horretaz zer iritzi dute disoziatuek, justiziarekin kolaboratzen ez duten horiek?

    Operazio zital bat izan zen, PCIren gogokoa. Oinarri bat du euskarri: truke bat, merkatu bat izango balitz bezala. Zigorrak txikitzea, borroka haren zioak funtsik gabekoak zirela deklaratzearen truke. Honela dago formulatua legean: «Deklaratzen dut ez dudala sekula gehiago indarkeriarik erabiliko politika forma gisa». Eta hori, ezer bada, gezur bat da, sekula ezin baituzu esan halakorik modu erabatekoan. Eta, marxista batentzat, errenditze erabatekoaren jarduera gorena da burgesiari itzultzea indarkeriaren monopolioa. Disoziatuak autokritikaren argi koroa bat du, eta, besteak beste, arrazoi horregatik da azaltzeko hain zaila talde armatuen historia. Zure historia kontatzeko, nola uko egin diezaiokezu hari?”

    Anoetako Belodroman izan bazineten, edota mitin hura pantaila batean ikusi baduzue, oroituko zarete Arnaldo Otegik Italiako Alderdi Komunista, PCI aipatu zuela, modu baikor eta positiboan, haiek beti galdetzen baitzuten “Zein fasetan gaude?”

    Eta oroituko zarete nola erran zuen Asier Arraizek Gasteizko Parlamentuan honelako zerbait: «Deklaratzen dut ez dudala sekula gehiago indarkeriarik erabiliko politika forma gisa», eta oker ez banago, hori erakutsi eta irakatsiko diela bere seme-alabei…

    Nork bere gogoeta egin dezan, hemen uzten dut nirea…

  2. Erabat ados testu honetan Sendoak adierazten duenarekin. Biba hi!

    14/03/2016 :: NACIONALES EUSKAL HERRIA

    Sobre verdades y mentiras

    x Sendoa Jurado Garcia

    Es verdad que lo que no han conseguido los estados, que es que los represaliados políticos renuncien a lo que son, está a punto de conseguirlo Sortu.

    Es verdad que aunque se me vincula al Movimiento Pro Amnistía y que lo que aquí vengo a exponer viene marcado por mi militancia política, también lo es que voy a hablar única y exclusivamente en mi nombre, sin pretender representar a nadie más. Es mentira que mi defensa de la amnistía venga dada por el rencor hacia nadie, sino por mis convicciones políticas más profundas, aun reconociendo que las actuaciones políticas de determinada gente me provocan rencor. Es verdad que las élites políticas de Sortu han olvidado el concepto de la amnistía y que solo lo han recuperado para tratar de tranquilizar a la bestia con la intención de volverlo a echar al cubo de la basura en el futuro. Es mentira que ni yo ni nadie de mi alrededor trabajemos para la policía, pero sí es verdad que dirigentes de Sortu se reunieron con Ares en su época de Consejero del Interior para hablar sobre una lista de personas a las que vinculaban con sabotajes, lista que estos dirigentes utilizaron para condicionar la militancia de las personas que aparecían en ella.

    Es verdad que hay presos que odian a quienes trabajamos por la amnistía y que incluso nos han amenazado. Es verdad que hay presos que están absolutamente conformes con la línea política de Sortu. Es verdad que hay presos que aun no estando totalmente de acuerdo con nosotros, nos respetan.

    Es verdad que otros presos están contentos con nuestra militancia y asqueados de Sortu. Es mentira que nadie de mi alrededor haya propuesto a ningún preso abandonar el colectivo al que pertenecen.

    Es verdad que no todos los presos políticos vascos están en el EPPK. Es verdad que Sortu y sus dirigentes han hecho constantes intentos por condicionar las posiciones del EPPK, y que calculan que sacando adelante la “Vía Rufi” alrededor de la mitad de integrantes de este colectivo se quedarán fuera, pero les da igual.

    Es verdad que mientras hacen saltar por los aires la poca cohesión que queda en el colectivo sacan muchas pegatinas con el lema “Gora EPPK”, y que cuanto más lo rompen más lo gritan. Cuanto más lo rompen más acusan al resto de romperlo.

    Es mentira que quienes trabajamos a favor de la amnistía estemos libres de la represión, como es mentira que los estados se froten las manos por la satisfacción de nuestra existencia. Lo que no es mentira es que los estados siempre se han frotado las manos cada vez que un militante ha aceptado los términos legales de claudicación que imponen para acceder a los terceros grados penitenciarios. Es mentira que lo que no han conseguido los estados lo ha conseguido el movimiento al que pertenezco, en referencia a la división del EPPK. Lo que es verdad es que lo que no han conseguido los estados, que es que los represaliados políticos renuncien a lo que son, está a punto de conseguirlo Sortu.

    Es verdad que algunos de quienes más hablan de disciplina han sido los más indisciplinados cuando les ha tocado cárcel, como es verdad que mucha gente que está en Sortu ha sido un auténtico referente de dignidad en su paso por las mazmorras. Son mentira muchas de las cosas que se dicen sobre nuestro recorrido militante, pero no me voy a justificar, me consta que algunos kides talegueros, aun estando disconformes con nuestra militancia actual, se han encargado de dejar claro que donde nos tocó estar siempre dimos la cara.

    Es verdad que el hecho de que haya presos que opten por la aceptación de la legalidad va a ir en detrimento de las condiciones de vida de quienes no la acepten, como también lo es que algunas de las declaraciones que se hacen en nombre de todos ellos, han causado dolor, rabia e impotencia a muchas de las personas en nombre de las que supuestamente se habla. Es verdad que las siglas EPPK vienen siendo utilizadas desde tiempo atrás como arma contra quienes nos hemos sentido políticamente huérfanos, a pesar de generar con ello lagrimas a algunos de sus miembros.

    Es verdad que la mayoría de las personas que participaron en las marchas a las cárceles el 20 de febrero lo hicieron a favor de los presos, como lo harán la mayoría de quienes participen en la manifestación del 17 de abril. Es mentira que quienes han convocado estas movilizaciones lo hagan por los presos. Es verdad que las convocan para alimentar una línea política por encima de lo que sea y de quien sea.

    La mayor verdad de todas es que en Euskal Herria hay grandes dosis de entrega y solidaridad y que mientras haya represaliados políticos, habrá gente dispuesta a dejarse hasta el último aliento en la búsqueda de la libertad de todos ellos y de nuestro pueblo, y esto también será por encima de lo que sea y de quien sea. Que nadie dude de ello.

    Sendoa Jurado Garcia –Barakaldo-

    Texto completo en: http://www.lahaine.org/sobre-verdades-y-mentiras

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s