Home

gazt

Borroka garaia da! webgunerako kolaborazioa, egilea: Eleak/Libre dinamika

ESKUBIDE ZIBIL ETA POLITIKOEN DEFENTSA EGITEA ETA BIDEGABEKERIAREN AURREAN DESOBEDIENTZIA BABESTEA GUZTION ARDURA DA. AUZIPERATUAK ETA HERRITARRAK ELKARLANEAN

Pasa den larunbatean atxilotuak izan ondoren, azkenik atzo pasa ziren epaile aurretik Haritz eta Ainara. Epaileak Martuteneko espetxera bidali ditu eta bertan izango dira preso epaiketa egunerarte behintzat. Ikusteke dago zer erabaki hartuko duen epaia eman arteko tartean.

Asteburua Ertzaintzaren komisaldegietan eman dute Haritzek eta Ainarak. Haritzek Gernikakoan, Ainarak Zarautzen. Tratua oro har zuzena izan dela adierazi badigute ere, biak al biak eskuburdinak jarrita heldu ziren epaitegira (Polizia Nazionalak ez zuen eskuburdinik erabili Naroarekin, ez atxilotzeko unean ezta epaile aurrera eramateko orduan ere). Ainarari gainera ertzaintzek ez zioten utzi espetxerako behar zuen arropa poltsa eramaten, motxila txiki bat, “autoan sartzen ez zelako” polizien esanetan.

Askotan errepikatu ditugu bi ideia Eleak/Libre dinamikatik. Bata: Erasoen aurrean, defendatu ditzagun guztion artean guztionak diren eskubide zibil eta politikoak, eskubide horiek praktikatzeagatik zigortuak direnen ideiekin bat etorri edo ez. Blindatu ditzagun eskubideok, bakoitzak nahi duen ideia edo proiekturen mesedetan erabili ditzan. Bigarrenik: desobedientzia tresna eraginkorra da bidegabekeriei aurre egiteko. A8ko bostek, euren jarrera desobediente ezberdinekin, haien aurkako prozedura ikustarazi eta indarrak piztea lortu dute. Baina salbuespen politikekin amaitzeko beharrezkoa den presioa egitetik oso hurrun gaude zentzu horretan. Bi norabideetan hazi beharra dugu, bietan aldi berean: gero eta herritar gehiago, gero eta desobedienteago. Bide hori auzipetuek eta herritarrak eskutik egin behar dugu. Orain arte bezala, auzipetuen jarrerek herritarren konpromisoak hauspotzen dituzte, herritarron jarrerek auzipetuen konpromisoak hauspotzen. Aldebiko harreman sinbiotikoa da gurea, elkar elikatzen dugu.

Ideia horiei jarraiki, eskubide zibil eta politikoen alde, desobedientziaren alde, eta Ainara, Naroa, Haritz, Saioa eta Asierri gure babesa eta maitasuna adierazteko, Eleak/Libre dinamikak, auzipetuen herrietako lagun, kide eta senideekin batera, mobilizazio ezberdinak antolatu ditu.

Igande honetarako, Martxa Laranja deitu dugu Martuteneko espetxe aurrean eguerdiko 12etan elkartzeko. Auzipetuen herrietatik kotxeak eta autobusak irtengo dira.

Martxoak 18an, epaiketaren eguna, epaitegiaren aurrean bilduko gara (ordua aurrerago jakinaraziko dizuegu).

Maite ditugulako, bidegabea delako, Herri-autoantolakuntzaz eta desobedientziaz, LIBRE.

Eleak/Libre dinamika

——-

DEFENDER NUESTROS DERECHOS CIVILES Y POLÍTICOS Y APOYAR LA DESOBEDIENCIA FRENTE A LAS INJUSTICIAS ES TAREA DE TODAS Y TODOS. IMPUTADAS Y PERSONITAS DE A PIE, DE LA MANO.

Tras su detención el sábado día 5, Haritz y Ainara pasaron ayer por delante de la jueza, quién ordenó su ingreso en la prisión de Martutene. Allí continuarán al menos hasta el día del juicio. Está por ver que decisión toma respecto a su situación en el período que va de la finalización del juicio hasta la resolución de la sentencia.

Haritz y Ainara han pasado el fin de semana en las comisarías de la Ertzaintza, en las de Gernica y Zarautz respectivamente. Si bien nos han transmitido que el trato ha sido correcto en términos generales, tanto Ainara como Haritz fueron llevados hasta la jueza esposados (la Policía Nacional no esposo a Naroa ni en el momento de su detención ni durante su traslado al juzgado). A Ainara además no se le permitió llevar la ropa que necesitaba para su ingreso en prisión, una mochila de reducidas dimensiones, por que, en palabras de los policías, “no entraba” en el coche patrulla.

Desde la dinámica Eleak/Libre hemos repetido dos ideas en multitud de ocasiones. En primer lugar: ante agresiones, defendamos entre todas los derechos civiles y políticos que son de todas, independientemente de nuestro nivel de acuerdo con las ideas de las personas reprimidas. Blindemos esos derechos, para garantizar que podamos hacer uso de ellos cada cual en favor de sus ideas y proyectos. En segundo lugar: la desobediencia es una herramienta eficaz a la hora de hacer frente a injusticias. Los cinco de la A8, con sus distintas actitudes desobedientes, han conseguido visibilizar el proceso en contra, así como despertar dinámicas en su defensa. Pero estamos muy lejos de realizar la presión social necesaria como para condicionar las políticas de excepción. Necesitamos crecer en dos direcciones ——–: cada vez más personas, cada vez más desobedientes. Y ese camino debemos andarlo de la mano imputadas y resto de la sociedad. Como ha ocurrido hasta ahora, las actitudes de las personas imputadas nos animan al resto a tomar nuevos compromisos, las actitudes de todas nosotras animan a las personas imputadas a tomar compromisos. Nuestra relación es simbiótica, nos alimentamos mutuamente.

Desde estos principios, desde la dinámica Eleak/Libre junto a compañeras, amigos y familiares de las imputadas hemos organizado distitnas movilizaciones. En defensa de nuestros derechos civiles y políticos y de la desobediencia, para mostrar nuestro cariño y nuestro apoyo a Ainara, Naroa, Haritz, Saioa y Asier,

Este domingo, Martxa Naranja hasta las puertas de la cárcel de Martutene, donde nos reuniremos a las 12 del mediodía. Desde los pueblos y barrios de los jóvenes imputados saldrán coches y autobuses.

El 18 de marzo, día del juicio, nos concentraremos enfrente del juzgado de Donostia (os notificaremos la hora más adelante)

Por que es una injusticia, por que les queremos, mediante la autoorganización y la desobediencia, LIBREs.

Dinámica Eleak/Libre
2016-3-9

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s