Home

grebaegunaDEF

Borroka garaia da! webgunerako kolaborazioa, egileak: Gasteizko Kanpuseko Ikasle Abertzaleak, Gasteizko Unibertsitateko Emakume Taldea(GUET) , Euskara Taldeak, IBEF-eko Asanblada, HaraBa!

Otsailean hasitako borroka hilabetearekin jarraituz, Martxoaren 17an inflexio puntua kokatzen dugu Gasteizko lanbide heziketa, institutu eta unibertsitateko ikasleok. Borroka hilabetean zehar sistema kapitalista heteropatriarkalaren hamaika adar kolpatu ditugu, hezkuntzan jarriz orobat eragite esparrua. Horrela, hezkuntzak dominazio sistemaren baitan jokatzen duen papera hausnartzeko espazioak ireki ditugu, kontrabotere guneak sortuz(unibertsitatean) eta langile klasearentzat arrotzak diren heziketa zentroetako kontrolerako sortutako herramientak deusetsiz. Lehen aipatu dugun bezala, aktibazio handiko hilabete honetako ekintza nagusia dugu ikasle greba, non Gasteizko ahalik eta hezigune gehienak 24 orduz geldiarazteko hautua egiten dugun.

Martxoaren 17an burutuko da greba, Euskal Herriko hiriburu eta herrietan egingo diren hezkuntza mobilizazioekin batera. Hamaika arrazoi ditugu klase zapalduko kideok grebara joateko, prekarietatea nagusi den errealitatea zuzenean jasaten dugunak garen einean. Aurrez idatzitako irakurketetan esan genuen bezala, norabide aldaketa baten baitan kokatzen dugu greba honen izaera, sistema kapitalistak atzera egin ezineko krisian murgildua dagoen einean, langile klasearen aldarrikapenak ezin baitira eskaera eta eskubide terminoetara mugatu, haustura osoa behar dugularik botere kapitalistarekiko. Horretarako, ofentsiban kokatu beharra daukagu, proiektuen arteko talkaren bitartez langile klasearen proposamenak mahai gainean jarriz eta miserian murgiltzen gaituen errealitatearekiko konfrontazio zuzena adieraziz. Martxoaren 17ko grebak desjabetuen (ikasleok bertan barnebiltzen gara) eta produkzio bitartekoen jabeen (boteredunen) artean existitzen den eta inoiz baino agerikoagoa den talkaren isla izan behar du, ikasleon amorruaren erakusle. Ikasketa prozesua ikasleok merkantzia bilakatzera dago bideratua, non obedientzia eta sumisioaren bitartez sistema kapitalistako beste sujetu automatizatu bat bilakatzen garen, gure bizitzen kontrola gure gaindiko abstrakzioen menpe dagoelarik (soldatapeko lana, balio abstraktua, denbora abstraktua). EU2015 eta LOMCE/Heziberri erreformak sistema kapitalistak langile klasearen aurkako ofentsiban sakontzeko beste pauso bat dira, elitizazio eta konpetentzia elikatuko dutenak, geroz eta zailagoa bilakatuz unibertsitatera joatea/hezkuntza duin bat jasotzea etekin ekonomiko altuak ez dituzten norbanakoentzat. Beraz, hezkuntza erreformen aurkakotasuna eta prekarietate orokortua salatuko ditugu ikasle greba honetan, argi izanik kapitalismotik atera ezean ez dagoela duin bizitzerik, gure bizitzaren gaineko kontrola izateko aukerarik. Egun jasotzen dugun heziketaren (bai unibertsitate, lanbide heziketa zein institutuetan) aurkako jarrera aktiboa izateko determinazioa adierazten dugu, erreformak aplikatu edo ez bizi dugun miseriari hortzak erakusteko hautua eginaz, haustura estrategiak aurrera eramanez. Kontraboterea artikulatzeari ekin diogu, egungo hezkuntza suntsitzera eramango duten proiektuen sorrera eta artikulazioaren bitartez.

Bestetik, Greba eguna dominazioaren oinarrien eta hau elikatzen duten hamaika entitateren/norbanakoren aurkako konfrontazio zuzena adierazteko egun gisara ulertzen dugu. Beraz, ezinbestekoa ikusten dugu marraztu ditugun helburuak bete daitezen Gasteizko hiri osoak jakitea ikasleok greban aurkitzen garela, gure geldialdia momentuz denbora epeetan laburra bada ere. Greba egunek izan beharko luketen izaera iraultzailearen baitan kokatzen gara, autogestio orokortua lortu dezagun ezinbestekoa baita zapaltzen gaituen errealitatearekin bukatzea.

Greba eguneko deialdiei dagokionez, goizean zehar piketeak burutuko dira Gasteizko lanbide heziketa, institutu eta unibertsitatean. Honen ostean bost zutabe bideratuko ditugu Gasteizko puntu desberdinetatik 12:30etan Andra Mari Zuritik hasiko den manifestaldira (zutabeen ordutegiak kartel bidez jakinaraziko ditugu). Amaitzeko, atentzio berezia eskaini nahi diogu grebaren aurreko egunetan eman daitezkeen itxialdiei (bai unibertsitate zein institutuetan), Martxoaren 17ko piketeak antolatzeko funtzioa izango dutenak.

Beraz, animatzen zaituztegu heziguneetan kontraboterea antolatzera eta Martxoaren 17an burutuko diren mobilizazioetan parte hartzera, sistema kapitalistaren oinarriak kolokan jartzera.

Borrokak ez du etenik!

Erreformak, prekarietatea, unibertsitatea, institutuak eta lanbide heziketak langileria itotzen duzuen sistemaren parte zareten einean, sutan erretzera kondenatuko zaituztegu!

Martxoaren 17, denok GREBARA!!!

grebaegunaEGUNOSOA

One thought on “Martxoak 17: Ikasle Greba Gasteizen

  1. Izugarria irakurketako kokapena. Ikasle mugimendu kontziente formatu eta iraultzailea gaur egungoa. Askapen mugimendu guztia horrelakoa balitz…

    Egurre! Animo asko 17rako ikasleak!

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s