Home

abian1

Aportazioaren egileak – Iraultza gose

(Abajo en castellano)

Jarraian beltz ilunez tesi ofiazialaren baitan egindako ekarpenak zein testu alternatiboan agertzen dira eta letra normalean testu ofizialean biltzen direnak.

3. Ezker abertzalearen proiektu politikoa

(Tesi ofizialean gainean eginiko ekarpen bat da jarraian duzuena)

Berrikuntza eta eguneratzea beharrezkoa izanik ere, kontutan izan behar dugu hamarkada askotxo pasa diren arren, testuinguru historiko ezberdinak igaro ditugun arren– sintesi horrek inoiz baino gaurkotasun handiagoa duela. Neoliberalismo patriarkala jaun eta jabe den mundu globalizatuan, sozialdemokraziak porrot egin eta estatu liberalak merkatu finantzarioen morroi diren garaiotan, proiektu independentistak gizarte emantzipaziorako itxaropen bilakatu dira Europan. Honegatik, gure proiektu politikoa edozein instituzio eta organo inperialistatik kanpo eraiki behar dugu. Beraz, Ezker Abertzalearen helburua estatu independente bat sortzea da OTAN eta Europar Batasunatik kanpo beti ere.

4.1 Eskaintza independentista birsortua

(Kasu honetan testu ofizialaren gainean ekarpen zenbait egiten badira ere, parrafo erantsiek duten garrantzia haintzat hartuz, tesi alernatiboa bezala aurkezten dugu)

(…)

Horrenbestez, ohiko tradizio independentistatik baino harago iritsi behar du eskaintza independentistak. Baina jakitun gara atzo bezala gaur, zenbait klase sozialek gure herria ukatu eta zapaltzen duten arduraz. Hain zuzen, goi eta erdi burgesiez ari gara. Hauek ez dute inongo interesik prozesu independentista bat abiarazteko, izan ere, euren interesak estatu espainiarraren marko instituzionalak ongi baino hobeto babestu eta ordezkatzen dituelako. Eta horrek bi zentzutan ikuspuntua berritzea eskatzen digu Euskal Estatuaren aldeko iritzi garbia dugun ezkerreko independentistoi:

(…)

Gainera, garai berria baino ezagutuko ez duten belaunaldiak etorriko direla kontuan hartu behar dugu, eta horiei eginiko eskaintza ezin daiteke atzera begirakoa izan. Horiek kontakizun berri bat egiten hasiko dira, eta independentismoak izan behar du kontakizun horren ardatza. Euskal herritar izateak eta berezko estatu bat izateak konexio naturala izan behar du horientzat. Independentziak erakargarria izan behar du haientzat, proposamen taktikoak gero eta instrumentalagoak bihurtu arte.

Uste dugu Estatua tresna instituzional ordezkaezina dela beharrezko zaizkigun sakoneko aldaketa ekonomiko, politiko eta ideologikoak gauzatzeko, hain zuzen, behingoz herri bezala eta pertsona gisan zapaltzen gaituen egungo sistema kapitalista hetero-patriarka honetatik aska gaitezen. Balizko Estatu honek benetako demokrazia ekarriko liguke, zeinetan, herri langileak herritik eta herriarentzat boterea gauzatuko lukeen. Estatu honen bidez beraz, gehiengo langile eta herritarrak, adosturiko behar izan eta lehentasunen arabera hartuko ditu erabakiak eta baita gauzatu ere arlo kultural, ekonomiko, instituzional, ingurugiroan…

Hitz gutxitan esatearren, borrokatzen dugun Euskal Estatua izango da gehiengo langile eta herritarraren interesak ongien ordezkatuko dituen adierazpide eta lanabes politiko instituzionala. Ondorioz, ezinbestekoa da euskal herri langilea aktibatu eta interpelatzea, hain zuzen, berau, sortzeko boterea eta interesa duen subjektu sozial bakarra izanik: Langileak, langabetuak, baserritarrak, ikasleak, pentsiodunak, autonomoak, sektore kaltetuenak( emakumeak, immigranteak eta gazteak) osatzen dute gehiengo sozial eta herritar hau(%90 baino gehiago) eta honen behar izanak ez dira aseko Prozesu Independentista Eraldatzailearen bitartez sistema injustu eta arpilatzaile hau gainditu ezean, hain gaizki bizitzera kondenatzen gaituen egungo eredu eta legalitate honi bizkar eman ezean.

Proposamen berritu hori eragile ezberdinen artean landu eta hezurmamitu beharko litzateke, eta bistan da EH Bilduk/EH Baik –burujabetzaren aldeko esparru politiko zabalena izanik gaur egun ekarpen erabakigarria egin behar dutela hori dena taxutzeko. Aliantza horien baitan izango diren hausnarketetan eta erabakietan, gainerako bidaide guztiekin batera, parte hartuko dugu, baina,
analisia eginez eta errespetu osoz, hauxe ondorioztatu dugu: independentziaren aldeko aliantza politiko eta elektoral nagusi gisa garatu beharreko horrek eskaintza berrituan parte hartu beharko du, bere formulazioa kaleratu beharko du.

Jakitun gara baina lanketa instituzional hau, modu eraldatzailean gauzatzeko eta benetan eragiteko gabezi nabariekin gera daitekeela edo printzipioen deklarazio hutsean, ez badu oinarri sozial eta militante sendo batek berau elikatu, babestu edo beharrezko den kasuetan presionatzen( azken urteetako praktika instituzionalaren ondorioetan adibide ugari aurki genitzake). Alegia, erakundeetako lanketa hau ez bada Herri Boterearen eraikuntzaren baitan kokaturiko estrategia bezala kokatzen. Ezarritako boterea sustraitik aldatu nahi bada beraz, masa borroka ezin da dinamika instituzionalaren mende egon.

Honegatik, Prozesu Independentista Eraldatzailea bere osotasunean gauzatuko bada modu guztietako auto eraketa herritarrak indartu behar ditugu, herritarren benetako ahalduntze bidean berme bakarrak hain zuzen. Zentzu honetan auto antolakuntzaren adierazpide esanguratsuena den Herri Mugimenduak behar du izan subjketu nagusi eta Prozesu Independentista Eraldatzailearen motorra.

4.2 Herringintza ardatz

(Tesi proposamen alternatiboa)

Prozesu Indepenentista Eraldatzaileea da Ezker Abertzaleak bultzatu beharreko apustu taktiko-estrategikoa, nazionala zein integrala, hain zuzen, Hautabide Independentista bezala aurkezten den eta egun bizi dugun euskal estatuaren eraikuntza fase honi erantzungo liokeena.
Taktiko zein estrategikoa da , izan ere, bere helburua fase honi dagokion beharrezko estatu egiturak sortzeaz gain, gure proiektu estrategikoa garatzeko (Euskal Estatu Sozialista eta Feminista), beharrezko dituen baldintza subjektiboak sortzen gaurtik hasiko delako, izan antolakuntza mailan nahiz kontzientzia moldeetan.

Nazionala da herri bezala eta herriarentzat egituratzen delako erantzuna, betegarriak diren gutxieneko esparru eta lan ildoak ezarriz eta ondorioz osagarriak liratekeenak egungo lurralde zatiketaren baitatik abiatu eta berau gainditzeko.

Integrala da berau garatzeko borroka eremu (masa, instituzional, ideologiko) guztien aktibazioa, subjektu (gazte, sindikatu, alderdi eta herri mugimendu) guztien parte hartzea ezinbestekoa eta gure askapen sozial zein nazionalean zer esana duten problematika sektorial eta zehar lerro guztiak bertan bideratuko dituelako.

Prozesu Independentista Eraldatzailea aldebakartasunez gauzatu eta garatuko da, konfrontazio demokratikoaren bidez eta sistematikoki zein integralki apustu desobediente baten laguntzaz. Prozesu Independentista Eraldatzailearen zeregin nagusia beraz, estatu egiturak sortzea izango da. Honek bi eremutan eragingo luke modu positiboan. Batetik, herritarren behar izan eta ezin egonei erantzuneko gaitasuna duenez, egungo markoen zilegitasuna higatuko du , honen ezintasunak agerian utziz. Bestetik, behar izanak gauzatu ahala estatu propio baten beharra irudikatzen lagunduko du.

Konkretura joz, lan ildo nagusiari dagokionean uste dugu lehen pausuak maila lokalean eman behar ditugula, udalerri, herri eta auzoetan hain zuzen, hauetan dauden aukerengatik eta espazio lokalak espazio estrategikoak direlako bestetik. Zentzu honetan, Ezker Abertzale osoaren lehentasuna izango da maila lokalean herri boterearen gune politiko irekiak sortzea (Batzarreak). Herri boterearen gune hauek , herri bakoitzaren indargune, aukera eta lehentasunen gaineko diagnostiko zabal eta parte hartzailea burutu ostean, proposamen alternatiboen bidez (politiko, sozio ekonomiko, kultural…) tokian tokiko instituzioen hegemonia lehiatuko dute. Proposamen hauek, errealitate bakoitzean legokeen indar korrelazioaren arabera zein leudekeen baliabideak kontutan hartuz aldarrikapen hutsean geratuko dira(gauzatzea ezinezko denean) eta aukera legokeen eremuetan edo egingarria den lekuetan zuzenean gauzatuko litzateke proposamena.

Ezker Abertzaleak botere espazio hauen presentzia maila nazionalean bermatu ostean, hauek egonkortu edo indartu ahala, Prozesu Independentista Eraldatzaileak taktikoki EH Bildu edo EH Bai boterean dagoen herrietako instituzioak baliatuko ditu, herri botere gunearen(Batzarrea) eskura utziz baliabide, azpiegiturak etab. Instituzio lokal hauen zeregina da beraz, Herri botere guneek harturiko erabaki politikoak berrestea, eta modu honetan botere espazio berri hauei erabateko zilegitasuna eskaintzea.

Bide hau jorratzeko indar aski ez dugun herrietan, dinamika edo eta proiektu alternatiboak sortuko dira eta hauen helburua herri boterearen espazio lokal politiko hauek sortzeko behar izana agerian uztea izango da, honetarako, proposamenok gauzatzea posible izan den gainerako (Euskal Herriko) herrietako esperientziak baliatuz.

Azkenik, dinamika lokal hauek indartzeko, egitura nazional bezala Udalbiltza berresteaz gain, berau edukiz betetzea litzateke hurrengo pausua. Herri boterearen espazio lokal hauen jarraipen, koordinazio eta Euskal Herri osoko esperientzia desberdinen arteko elkartrukea bermatuko luke beraz Udalbiltzak. Baliagarria da oso bestalde, herri botere lokalak sortzera bidean Andaluzia edo Herrialde Katalanetako hainbat esperientzia interesgarriren gaineko azterketak burutzea.

Laburtzearren beraz, Prozesu Independentista Eraldatzailea gure askapen sozial eta nazionalaren bizkar hezur taktiko bezala ezaugarritu behar dugu, konfrontazio desobedientearen bidez maila lokalean baina osotasunean eta alde bakartasunez, herri boterearen eraikuntza/berreskuraketa bezala gorpuztua. Hain zuzen, estatu eraikuntzaren parametroetan gehiengo herritarrak osatzera bidean pausu taktiko bezala baliatzen dena, herri, klase eta genero zapaldu bezala geure menpeko izaera gainditzera bidean.

Apustu honen bidez Ezker Abertzaleak Euskal Bidea aberastu, osatu, honi gorputza eman eta EH bilduk sektore zabalei eskainitako burujabetza proposamenean aurkituko lituzkeen ezintasun eta arazoei aurre egiten lagunduko lioke.

Ezker Abertzaleak beraz, hiru helburu nagusi lortuko ditu lehenago aipaturiko Prozesu Independentista Eraldatzailaren izaera integral espezifikoa kontutan hartuz. Batetik, estatu eraikuntzak erabateko dimentsio nazionala izango luke, egungo marko autonomikoen menpe ez legokeelako. Bestetik, auto-eraketan
trebaturiko herritar multzo garrantzitsu bat sortu eta formatuko luke, gure proposamen independentistaren baitan sektore sozial mobilizatuen garrantzia erabatekoa bermatuz. Eta azkenik, izugarri indartuko lituzke herri honen antolaketa zein kontzientzizazio politiko moldeak, beti ere, gure helburu estrategikoak betetzera bidean behar beharrezkoak bestalde, Euskal Estatu Sozialista eta Feminista sortzera bidean alegia.
4.2.1 Jardunbideak

(“Instituziogintza herrigilearen” bigarren paragrafoa ezabatu eta “Praktika
diskurtsioboaren” bigarren paragrafoa ere ezabatu.)

5.Antolaketaz hausnartzeko irizpideak

(tesi alternatiboa)

Arrazoiketa:

Garai politiko bakoitzak bere egituraketa modu propioak behar ditu. Ezker Abertzalea sortu zenetik, hainbat izan dira mugimendu iraultzailearen zuzendaritza modu eta antolatzeko ereduak. Azken urteetako dinamikan ordea, nabariak izan dira maila honetan izandako hutsuneak. Batetik, mugimendu izaera galtzearekin batera zenbait borroka eremutan ildo politikoa garatzeko ezintasunak agerikoak izan direlako eta bestetik, borroka instituzionalari gehiegizko pisua eman zaiolako. Ondorioz, ildo politikoa eraberritzeaz gain ezinbestekoa da egituraketa ere birmoldatzea, beraz, dauden eragileen funtzioen gainean hausnartu beharrean gaude derrigorrean eragile berriak sortzeaz gain.

Norabide honetan ezinbestekoa dela uste dugu berritzailea izango den antolaketa eredu propioa garatzea. Tesi ofizialean dionaren aurka ezin dugu alderdi bakar baten eskutan utzi lan karga guztia edo ia dena. Beraz, herri honen askapen nazional eta sozialeko bete behar eta funtzioak Ezker Abertzale osoaren baitan elkarbanatu beharrean gaude. Izan ere beharrezkoa da Ezker Abertzalearen proiektu politikoa borroka eremu guztietan aurrera eramateko gai izatea, besteak beste, eremu instituzionalean, lan munduan, gazte perspektiban zein herri mugimendu anitzean eta honetarako beharrezkoa da erabaki organuetan ere haiek egotea.

Proposamena:

Ezker Abertzalea koherentzia eta osagarritasun estrategikoa berreskuratu beharrean da borroka-esparru guztien artean (masa, instituzionala, ideologikoa), eragile guztien artean (herritarra, gaztea, sindikala eta alderdikoa) eta askapen nazional eta sozialerako gure prozesuaren zati diren problematika sektorial/transbertsal guztien artean. Gure herriko fronte eta borroka estrategiko guztiak fasean egon eta eman beharreko pausuak zeintzuk diren adieraziko duten gutxieneko irizpideak partekatu behar dituzte. Hain zuzen, Prozesu Independentista Eraldatzailearen motorra den Ezker Abertzaleak eremu guztietan gauzatuko duen estrategia adostua izan dezan.

Kohesio hori ez da haize jainkotiarrez edota masen bapatekotasunez zein zorioneko kointzidentzien bidez sortuko. Energia militantea loturarik gabeko ildoetan barreiatzea galaraziko duen antolaketa-eredua behar dugu, saiestu daitezkeen barne tentsio eta kontraesanak desaktibatuko dituena, egoera politikoan taktikoki zein estrategikoki eragiteko eta mobilizatzeko gai izango den herri-boterea elikatu eta indartuko duena eta berau osatzen duten borroka sektorial bakoitza hauspotu eta bideratuko duena.

Zentzu honetan, ezinbestekoa da borroka-fronte desberdinak (instituzionala, sindikala, gazteena eta herritarra) artikulatzeko gune komun bat sortzea. Horretarako, orain arte existitzen ez den erakunde bat sortu beharko litzateke herri mugimenduan parte hartzen duten ezker abertzaleko militantziarentzat soilik izango litzatekeena. Izan ere, azken urteetako esperientziak erakusten digu masa borrokaren gainetik lan instituzionala gailentzeko joera erabatekoa dela, gainerako borroketan hauteskundeetako erritmoak eta lehentasunak ezarriz. Honegatik, beharrezkoa dela uste dugu herri mugimenduaren baitako eragile berri bat sortzea hauteskundeetako lehentasun eta denboretatik kanpo legokeena, herri sektoreen ahalduntzea bermatuko lukeena eta azkenik, Ezker Abertzale osoa etengabe aberastuko lukeena bere eskakizun eta ekarpenen bidez. Modu honetan beraz, edozein esparrutan dabiltzan ezker abertzaleko militante guztien artean eztabaidatu eta adostutako planifikazio bat derrigorrezko baldintza da askapen nazional eta sozialerako prozesuaren motor eta erreferente papera berreskuratzeko.

Estrategia gisa eraikuntza nazional eta soziala baino ez duen askapen-prozesuaz ari gara, indar-korrelazioan eremuak irabaztearen behar gisa ulertzen dugun estrategiaz, konfrontazio desobedientearen eta autoantolaketa herritarraren bidez burutzen dena, bai geure herriaren berehalako beharrei erantzun zehatzak eman ahal izateko, bai geure helburu estrategikorantz pausuak emateko beharrezko ditugun baldintza objektibo eta subjektiboak sortzen ditugula bermatzeko ere.

Uste dugu bestalde, aldaketa sakona dela plazaratu dugun berregituraketa proposamena, Ezker Abertzalean egitura mailako birformulazio bat azken finean. Honegatik, eragile bakoitzaren funtzioak (jada badaudenak eta sortu beharrekoak) lau eremuetako eragile guztien artean adostu eta elkar banatu behar dira, honetarako sortu beharreko marko propioak eskainiz. Ondorioz, testi alternatibo honetan, planteamendu itxi bat proposatzeak zentzurik ez lukeela uste dugu, hain zuzen, aurrera begira ildo politikoari begira eman beharreko aldaketak eman ostean trantsizio fase bati ekin beharko geniokeelako Ezker Abertzale mailan antolaketa eredua birformulatzeko eta pixkanaka gauzatu dadin.

—-
—-

En rojo, aparecen las partes que se conservan del texto oficial y, en negro, las aportaciones.

3. El proyecto político de la Izquierda Abertzale

(Esta aportación se limitar a proponer cambios en la tesis oficial)

(…)

Es necesario renovarse y actualizarse, pero –aunque han transcurrido bastantes décadas y hemos atravesado diferentes contextos históricos– debemos tener en cuenta que esa síntesis tiene ahora mayor actualidad que nunca. Ahora que el neoliberalismo patriarcal impera en el mundo globalizado, ahora que la socialdemocracia ha fracasado y los Estados liberales son siervos de los mercados financieros, los proyectos independentistas se han convertido en esperanza para la emancipación social en Europa. Por lo tanto, entendemos que nuestro proyecto político tiene que desarrollarse a fuera de toda institución y órgano de caracter imperialista y, en este sentido, la Izquierda Abertzale apuesta por la creacion de un Estado independiente fuera del marco de la Unión Europea y de la OTAN.

4.1 Regenerar la oferta independentista

(Aunque esta aportación solamente agrega párrafos al texto oficial, consideramos que, por su importancia, equivale a proponer una tesis alternativa.)

Por lo tanto, la oferta independentista tiene que llegar más allá de las tradiciones independentistas habituales. Esto no quiere decir que nos olvidemos del papel que han jugado y que siguen jugando en nuestro pueblo determinadas clases sociales que siguen oprimiendo y negando la existencia de nuestro pueblo. Estamos hablando de la gran y mediana burguesia, ya que entendemos que sus intereses se ven representados y blindados por el marco institucional del estado español y, por lo tanto, que no presentan ningún interes en apostar por un proceso independentista. Por eso, las y los independentistas de izquierda que tenemos una opinión claramente favorable al Estado Vasco renovemos nuestro punto de vista, en dos sentidos.

(…)

Además, debemos tener en cuenta que vendrán generaciones que solamente conocerán la nueva época, y la oferta que les hagamos no puede ser una oferta que mire al pasado. Esas generaciones comenzarán a elaborar un nuevo relato, y el independentismo tiene que ser el eje de ese relato. Ser ciudadana o ciudadano vasco y tener un Estado propio tiene que ser una conexión natural  para ellas. La independencia tiene que resultarles atractiva, hasta que las propuestas tácticas pasen a ser cada vez más instrumentales.

En efecto, hoy en día, consideramos que el Estado es la herramienta institucional indispensable e ineludible para llevar adelante los cambios estructurales económicos, políticos e ideológicos necesarios para salir de nuestra condición subalterna de pueblo y personas explotadas y oprimidas por el sistema capitalista-heteropatriarcal vigente. Un Estado que asegurará por lo tanto una democracia genuina: el ejercicio del poder del, por y para el pueblo trabajador. Es decir, un Estado que posibilitará que todos y cada uno de los aspectos que condicionan las formas de vida de nuestro pueblo en lo económico, lo cultural, lo institucional, lo medioambiental, etc. puedan ser decididos e implementados por ese mismo pueblo en función de las necesidades y prioridades establecidas por la mayoría popular y trabajadora.

En pocas palabras, el Estado Vasco por el que luchamos tiene que ser la máxima expresión y herramienta político-institucional de los intereses de las mayorias populares y, por lo tanto, este Estado no lo podremos construir si no interpelamos, activamos y movilizamos al único sujeto social que tiene el poder y el interés de construirlo: el pueblo trabajador vasco.

En efecto. trabajadores y trabajadoras, baserritarras, desemplead@s, estudiantes, pensionistas, autónom@s, con una mención especial a los sectores transversales más golpeados (mujeres, migrantes y jóvenes), conforman esa inmensa mayoría social y popular (más del 90% de nuestro pueblo) cuyo intereses objetivos no serán atentidos sin superar, por medio del Proceso Independentista Trasformador, este sistema depredador e intrínsecamente injusto en el que malvive nuestro pueblo.

Esa propuesta renovada debería trabajarse y elaborarse entre diferentes agentes, y es evidente que EH Bildu y EH Bai tienen que hacer una aportación decisiva en ese sentido, ya que a día de hoy son ellas las que representan el espacio político soberanista más amplio. Tomaremos parte en los debates y decisiones que se den en el marco de esas alianzas, junto con los demás compañeros de viaje, pero, haciendo un análisis de la situación y con todo el respeto, hemos llegado a la siguiente conclusión: esa alianza que es necesario desarrollar como la principal alianza política y electoral independentista tendrá que tomar parte en la oferta renovada, tendrá que dar a conocer su propia formulación.

Ahora bien, somos conscientes de que el trabajo institucional se quedará en declaraciones de principio y con poca capacidad de incidir en clave transformadora si no existe un denso colchón social y militante que lo alimente, lo apoye y presione cuando haga falta (podemos encontrar muchos ejemplos en las consecuencias de la práctica institucional de los últimos años). En pocas palabras, si no se entiende como mera herramienta al servicio de una estrategia de creación del Poder Popular. Si se pretende cuestionar de raíz a los poderes establecidos, no se puede subordinar la lucha de masas a la lucha institucional.

Por ello, para que este Proceso Independentista Trasformador se pueda desarrollar íntegramente necesitamos reforzar los espacios de autoorganizacion popular únicos garantes de que se implemente un verdadero empoderamiento ciudadano. En este sentido el movimiento popular, expresion de autoorganización popular por excelencia, será un agente central y motor del Proceso Independentista Trasformador.

4.2 Herringintza como eje

(Propuesta de Tesis alternativa)

En cuanto a su caracterización general, el Proceso Independentista Transformador es la apuesta táctica-estratégica de carácter nacional e integral que impulsará el conjunto de la Izquierda Aberzale para responder a la fase de decantación independentista, de construcción estatal, en la que nos encontramos.

Es táctica-estratégica ya que no solamente impulsará la creación de las estructuras de Estado necesarias para responder a la fase actual, sino que asegurará, desde ya, la creación de las condiciones subjetivas (nivel de organización y conciencia) necesarias para desarrollar nuestro proyecto político estratégico.

Es de carácter nacional, ya que tendrá que articular una respuesta como pueblo y para el pueblo estableciendo unos mínimos (marcos y lineas de trabajo) realizables y, por lo tanto, compatibles con la especificidad fragmentada de la geografía política de Euskal Herria.

Es integral porque necesitará la activación de todos los ámbitos de lucha (masas, institucional, ideológica), la participación de todos los agentes (popular, juvenil, sindical y partidario) y porque encauzará todas la problemáticas sectoriales/trasversales involucradas en nuestro proceso de liberación nacional y social.

En cuanto a su desarrollo y materialización, el Proceso Independentista Transformador se llevará adelante de forma unilateral, mediante la confrontación democrática con una apuesta desobediente de carácter sistemática e integral. Así es como el Proceso Independentista Transformador tiene como principal objetivo fomentar la creación de estructuras estatales que, por su capacidad de responder y encauzar democráticamente las necesidades e inquietudes populares, minarán la legitimad del marco actual (mostrando sus limitaciones) a la vez que realzarán, mediante los hechos, la potencialidad y por lo tanto necesidad de un marco estatal propio.

Concretamente, en cuanto al principal eje de intervención, entendemos que los primeros pasos se tienen que dar a nivel local, en los municipios, pueblos y barrios de Euskal Herria, tanto por su condición de espacio estratégico como por las potencialidades que presenta. En este sentido, el conjunto de la Izquierda Abertzale tendrá como prioridad impulsar la creación a nivel local de amplios marcos políticos de poder popular (Consejos Populares) cuyo fin será, tras la elaboración de un diagnostico abierto y participativo acerca de las potencialidades y prioridades de cada pueblo, disputar la hegemonía de las instituciones locales vigentes mediante propuestas alternativas (políticas, socioeconómicas, culturales, etc.) las cuales, según la correlación de fuerza y recursos disponibles, serán o reivindicativas o directamente operativas e implementadas.

En este sentido, en vistas a la consolidación de estos nuevos ámbitos de poder, el Proceso Independentista Transformador implicará la utilización táctica, a nivel local, de las instituciones vigentes donde EH Bildu esté en el poder, poniéndolas al servicio (recursos, infraestructuras, etc.) de los órganos de poder popular creados (Consejos Populares) cuya presencia la Izquierda Abertzale asegurá implementar en toda la geografía vasca. Las instituciones locales vigentes tendrán por lo tanto como objetivo refrendar las decisiones políticas tomadas en los Consejos Populares y blindar, de esta manera, la legitimidad de estos nuevos ámbitos de poder.

En los pueblos donde no dispongamos del poder suficiente para emprender este camino, el objetivo será crear dinámicas y/o directamente proyectos alternativos que apunten a mostrar la necesidad de la creación de un marco político de poder popular local apoyándose, entre otras cosas, en el ejemplo de las experiencias construidas en otros pueblos de Euskal Herria donde sí se habrán dado las condiciones para su materialización.

Finalmente, para fortalecer el impulso de estas dinámicas locales, Udalbiltza se reafirmará y llenará de contenido su carácter de marco de estructuración nacional, asegurando, entre otras cosas, el seguimiento, coordinación y retroalimentación de las diferentes experiencias de Consejos Populares desarrolladas en toda Euskal Herria. Cabe señalar que las experiencias de poder popular local impulsadas en otros pueblos del Estado español (Andalucía, Països Catalans) pueden brindarnos valiosos ejemplos a estudiar detenidamente.

En resumen, tenemos que entender el Proceso Independentista Transformador como eje vertebrador táctico de la estrategia de liberación nacional y social, como creación/recuperación mediante la confrontación desobediente, integral y unilateral de espacios de poder popular a nivel local en vistas a aunar mayorías populares de cara a la construcción estatal, paso táctico en el camino hacia la superación de nuestra condición de pueblo, clase y género subalterna.

Con esta apuesta, la Izquierda Abertzale asegurará enriquecer, complementar, dar cuerpo, pero también contrarrestar las dificultades y limitaciones que, a buen seguro, encontrará en su camino la oferta soberanista dirigida a amplios sectores populares propuesta desde EH Bildu y recogida en la Vía Vasca.

En efecto, al entender el Proceso Independentista Transformador desde las características integrales especificadas anteriormente, el conjunto de la Izquierda Abertzale asegurará, por un lado, que esta fase de construcción estatal tenga una verdadera dimensión nacional al no estar supeditada a los marcos autonómicos vigentes. Por otro lado, permitirá la creación de un colchón de autorganización popular que garantizará el rol protagónico de todos los sectores sociales movilizados en el marco de nuestra propuesta independentista. Finalmente, fomentará los niveles de organización y concientización política necesarias para la consecución de nuestro objetivo estratégico: un Estado independiente, socialista y feminista.

4.2.1 Vías de actuación

(Suprimir el segundo párrafo del sub-apartado “Instituziogintza herrigilea” y el segundo párrafo de “Practica discursiva”)

5 Criterios para reflexionar sobre organización(tesis completa)

Razonamiento:

En cada tiempo político se necesitan estructurar formas organizativas diferentes. Desde que se creara la Izquierda Abertzale han sido muchas las formas de dirección y articulación del movimiento revolucionario. En la dinámica de los últimos años,ha habido muchas deficiencias; por un lado, al perder la forma de movimiento ha habido imposibilidad de llevar a cavo la linea política en algunos ámbitos, por otro lado, se le ha dado mucho peso al trabajo institucional. Como consecuencia, no podemos trasformar únicamente la linea política, sino que también tendremos que adecuar las necesidades y funciones de las diferentes organizaciones existentes y crear otras.

En este sentido, es imprescindible una nueva forma organizativa que a la vez sea innovadora. No podemos dejar en manos del partido todo el trabajo, tendremos que repartir las funciones y los espacios de decisión incluyendo a toda la Izquierda Abertzale. Nosotras entendemos que la Izquierda Abertzale tiene que ser capaz de aportar un proyecto político en todos los ámbitos de lucha como son el institucional, laboral, juvenil, y popular entre otras.

Propuesta:

La Izquierda Abertzale necesita recuperar una coherencia y complementariedad estratégica entre todos los ámbitos de lucha (masas, institucional, ideológica), todos los agentes (popular, juvenil, sindical y partidario) y todas las problemáticas sectoriales/trasversales involucradas en nuestro proceso de liberación nacional y social. Necesitamos que el conjunto de frentes y luchas estratégicas de nuestro pueblo estén en fase y compartan unos criterios mínimos acerca de cuáles son los pasos a dar. Para que, la Izquierda Abertzale que es el motor del proceso independentista transformador, pueda llevar a delante una estrategia consensuada en todos los ámbitos con eficacia.

Esta cohesión no nacerá por insuflación divina o por afortunadas coincidencias del espontaneismo de las masas. Necesitamos un formato organizativo que permita evitar la dispersión en carriles inconexos de la energía militante, que desactive la producción de tensiones y contradicciones internas evitables, que alimente y consolide la existencia de un poder popular capaz de movilizar e incidir tanto tácticamente como estratégicamente en el curso político y que potencie y encauce las respectivas luchas sectoriales que lo componen.

En este sentido, es imprescindible la articulación de los diferentes frentes de lucha (institucional, sindical, juvenil y popular) en un marco común, tanto a nivel nacional como local, asegurando previamente, la creación de una organización, inexistente hasta ahora, única y exclusivamente para la militancia de la IA que interviene en el ámbito popular. En efecto, la experiencia de los uiltimos años nos demuestra que la labor institucional ha prevaleciado ante la lucha de masas, imponiendo sus ritmos electorales. Por todo ello vemos inprescindible la creacion de dicha organización para el movimiento popular, fuera de los tiempos y priordiades electorales, unico garante para poder reforzar el enpoderamiento de los sectores populares, para que se recojan sus demandas y así enriquezcan el proyecto de la totalidad de la izquierda abertzale. Así es como, una planificación debatida y acordada entre todos los militantes de la IA, sea el que sea el ambito donde intervienen, es condición sine qua non para recuperar nuestro papel de motor y referente del proceso de liberación nacional y social.

Un proceso de liberación cuya estrategia no es otra que la construcción nacional y social entendida como la necesidad de ganar terreno en la correlación de fuerzas, mediante la confrontación desobediente y la autoorganización popular, tanto para poder dar respuestas mediante alternativas concretas a las necesidades inmediatas de nuestro pueblo como para asegurarnos generar las condiciones objetivas y subjetivas necesarias para avanzar hacia nuestro objetivo estratégico.

Creemos que planteamos un cambio de calado, donde la refundación de la IA a nivel estructural es necesaria. Por lo tanto, las funciones de cada una de las organizaciones deben ser repartidas y consensuadas entre todas las organizaciones (las que existen y la que tendremos que crear) en los diferentes marcos decisorios creados al final del debate Abian. Por consiguiente, planteamos que no tendría sentido cerrar la propuesta hasta que se hayan realizado todos los cambios necesarios para mejorar nuestra actividad política. Entendemos que se abrirá una etapa de transición para que se pueda llevar toda esta renovación adelante.

———

[Usa este formulario para el envío de enmiendas , + información]

[Recopilación de las aportaciones recibidas]

2 thoughts on “Abian.Tesi ofizialen gaineko zenbait aldaketa eta tesi proposamena (eus/cas)

  1. Eskatzen den ezker abertzaleko laugarren hankaren funtzioak ezin dira Sortu-tik bete??
    Argi dago orain arte ez direla bete hainbat kontuengatik baina etorkizunean akatsak zuzenduz gero posible litzakeela uste dut.

    ¿ Es realmente necesaria la cuarta pata de la IA? ¿No podria sortu hacer suyas las ffunciones de esa organización?

  2. Ez.

    Herritar Batasuna eta Herri Mugimendua bi gauza ezberdin dira, eta Langile Mugimendua hirugarren gauza ezberdin bat, eta Gazte Mugimendua laugarren gauza….

    Sortuk egingo du LABen funtzioa?Ernairena?

    Bakoitzak paper desberdin eta determinante bat jokatzen du Askapen Prozesuan, bakoitza bere funtzioekin.
    Horietako funtzio bakoitzerako antolakunde bat ezinbestekoa da. Bestela ez dauka zentzurik
    Horren sinplea da.
    Hori da hain zuzen Ezker Abertzalea. Beste kontu bat da izaten jarraitu nahi dugun ala ez.

    Nere ustez, Ezker Abertzalea ENAM izango da, ala ez da izango.

    PD: Gomendatuko nizuke azken egunotan blog honetara igo diren hainbat idatzi irakurtzea, hausnarketarako oso interesgarriak dira, eta seguruenik aipatzen dituzun zalantza horiek argituko dizkizu.

    Ondo segi!

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s