Home

abian13

Desobedientzia zibila gehitu behar diegu egungo borrokei”

      1. Jardunbideak” atalean, “Herri aktibazioa”-ren azpiatalean honakoa gehitzea proposatzen dugu. (Egokiagoa litzateke “Borroka moldea. Desobedientzia” izeneko titulu bat sortzea, baina txostenaren antolaketa sobera ez moldatzeko helburuz, puntu horren bukaeran azpikoa gehitzea proposatzen dugu).

Estatuek Euskal Herriarekiko bideratzen duten politika itxia ikusita, desobedientzia zein intsumisioa konfrontazio politikoan, sozialean zein instituzionalean garatu beharreko borroka moldetzat ditugu, hori izango baita inposatu dizkiguten eta inposatu nahiko dizkiguten arau juridiko, politiko zein ekonomiko zapaltzaileei aurre egiteko bide eraginkorrenetarikoa. Desobedientzia zibila gehitu behar diegu egungo borroka moldeei.

Zentzu horretan, indartu nahi diren erresistentzia eta desobedientzia mugimenduak ez dira borroka sektorial zehatz batera mugatzen. Aipatzen ditugun bi borroka molde horiek eraldaketaren alde dauden borroka sektorialetan zein globaletan murgilduta dauden dinamika guztien praktika soziala izan behar dutelakoan gaude, eredu politiko, ekonomiko, sozial eta kultural berri baten sorreraren alde lanean diharduten talde sozial, sindikal, politiko eta instituzionalek garatu behar dutena, hain zuzen.

Nola ez, bide hori ez dago konfrontaziorik gabe bideratzerik. Tentsio soziala egongo da, enfrentamendua alboratzea ezinezkoa izango da, baina konfrontazioak neurtua izan beharko du ezinbestean, askapen prozesuan jendarteak ulertzeko eta protagonizatzeko neurrikoa izan behar baitu. Konbentzimendutik irabaziko dugu eraldaketa, ez inposiziotik. Aldiz, jendartea konbentzitu gabe bidea gehiegi tentsionatzen badugu, herritarrek dinamikatik baztertuko ditugu. Ez dugu ahantzi behar hori. Herri erresistentziaren eta desobedientzia zibilaren bidean, gaiaren eta testuinguruaren arabera tentsionatze mailakatua bideratu beharko dugu ezinbestean, gai eta testuinguruak ezberdinak direlako.

Egungo egoera sozio-politikoa ikusirik, inoiz baino premiazkoagoa da, ekintza zuzenez gain, herri erresistentzia eta desobedientzia zibila modu masibo eta antolatuan berehala prestatzea, azken urteetan jasaten dugun ereduaren krisialdi globalak herritarron eta herrion eskubide zibil, sozial, kultural, politiko edota ekonomikoen aurkako eraso antidemokratikoa indartu baitu. Urrats horiek milaka herritarrek modu kolektiboan bideratzen badituzte, eraldaketa prozesua indartuko litzateke, inolako zalantzarik gabe. Baten konpromisoa bada, eragina eskasa da, baina milaka pertsonena bada, atzera biderik gabeko jarduera eraldatzaile bilakatzen da. Norbanakoengandik hasi eta talde osoen inplikaziora iritsi arte zabaldu behar dira herri erresistentzia eta desobedientzia zibila, bakoitzak erabakitzen duen maila eta erritmoa errespetatuz.

Sistemak errepresioa areagotuko du eta Ezker Abertzaleak beharrezko tresnak garatu beharko ditu horren ondorioei aurre egiteko, abokatu sarea, isunei aurre egiteko dinamikak etab… Baina bide horretatik, sistemak bere burua deslegitimatuko du, gero eta ahulagoa den bere hegemonia galduz. Horrela ulertuta, herri erresistentzia eta desobedientzia zibila aldebakartasunean oinarrituriko bideak dira. Ez dute egungo ereduaren eraldaketa bidean sistemarekin elkarrizketa eta akordioak bideratzeko aukera ixten, baina ez gaude horren zain eta, batez ere, ez da hori borroka bide hauen helburua. Herri erresistentziaren zein desobedientzia zibilaren borroka moldeen helburua eredu alternatibo berria konpromisoen bidez gaurdanik eraikitzen hastea da, arloka eta globalki, atzerarik gabeko prozesu soziala eraikitzea, alegia.

MAKRO SUMARIO EZBERDINETAN AUZIPETARUAK IZAN GAREN ZENBAIT KIDEEN IZENEAN

——————–

[Usa este formulario para el envío de enmiendas , + información]

[Recopilación de las aportaciones recibidas]

One thought on “Abian. Desobedientziaren aldeko emendakina

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s