Home

abian13

Aportazioaren egilea: Arrakalak

Testua abian prozesura begira eginda dago, hain zuzen ere 5. azpitesiari begira. Ez dugu ezer berria asmatu, baizik eta emendakin batzuk erabili ditugu eta horren laburpen eta egokitzapena gure herrian aurkezteko. Beste herrietako jendeak ere erabilgarri izan dezan.

TXOSTEN OFIZIALEKO 5. PUNTUARI EKARPEN ALTERNATIBOA

Hitzaurrea

Aurkezten dugun antolakuntza eredu honek helburu ezberdinei erantzun nahi die. Alde batetik, ezker abertzalea zein askapen nazional eta sozialerako mugimendua ber-indartzeko egokia izatea; etorkizuneko zein etortzear dauden erronkei begira egokia izatea; eta era berean, malgutasuna, aniztasuna eta eraginkortasunari dagokionean, gainbeheran joan den nazio askapen mugimenduaren eredua hobetzea. Bestalde, balio beza, existitzen diren desadostasun ezberdinen gaineko kudeaketa-eredu egoki bat erabiliz, indarrak biltzen joateko; modu osasuntsu batean bideratzeko, parte hartze eta ahalduntze bideak zabalduz; desadostasunetatik zein ideien elkartruketik balio berri eta hazkunde aukerak sortzeko, kritika eta autokritika motore iraultzaile gisa erabiliz.

Abian txosteneko 5. atalean antolakuntza ereduaren inguruan hitz egiten da, eta bertan hainbat hausnarketa agertzen dira, batzuk seguraski egokiak, beste batzuk ez hainbeste eta beste hainbat abstraktuegiak, eta areago kontraesankorrak ere. Edozein kasutan, gaur arte “hiruko” gisa ezagutu den eredu organizatiboa (Sortu, LAB eta Ernai) ez da momentu batean ere hausnarketara eraman edo auzitan jartzen, nahiz eta dokumentuan bertan zein jasotako ekarpenetan kritikatua izan.

Abian txostenean ez da zehazten, ezagutzen dugunetik harago eta hainbat orientabide orokorrez gain, inongo eredu estruktural eta organizatiborik, baina edozein eratan puntu argi eta berezi bat azpimarratzen du: “La dinamización política de la estrategia general del proceso de liberación es responsabilidad de Sortu” (48or.). (“Euskarazko bertsioaren formatoa ezberdina da, eta ez da horrela idatzirik agertzen, nahiz eta ideia beste hitz batzuekin errepikatzen den: Sortuk askapen mugimendua dinamizatu eta elikatu behar du” 44.or)

Proposamena

Hemen aurkezten dugun proposamena aipatu tesi eta funtzionatzeko modu hori ezeztatzera dator, eta era berean antolakuntza eredu estruktural zehatz bat proposatzera, nahiz eta berau irekia izan.

Orain arte antolaketaren puntuari buruz idatzitakoa kontuan hartuz, honako antolakuntza proposamena kontuan hartzea proposatzen dugu:

– Askapen prozesuaren estrategia orokorraren dinamizazio politikoa ezker abertzalea osoaren erantzukizuna da, bere osotasun organizatiboarena, bere militantzia osoarena eta ekarpena egin nahi duen jarraitzaile ororena.

(Hau da: dinamizazio politikoak eta estrategia orokorrak ezker abertzale osoaren (bere osotasun organizatiboa kontuan izanik) eskuetan egon behar du, antolakunde guztiek autonomia izan behar dute, baita beste antolakundeekin kolaboraziorako esparruak eta estrategia orokorrari begirako norabidetze eta erabaki globaletarako filosofiari dagokionez abian prozesuak berak dituen mekanismo malgu eta hedatzaileen antzekoak izan behar ditu).

– Ezker abertzalea honako tresnez osatua egon daiteke maila estruktural batean:

*Sortu: masen herritar batasuna. Borroka intituzionalaren dinamizatzailea indar ezberdinen metaketarako zein intituzio eta herri mugimenduaren arteko zubi hartzailea. Sortuk ez du izan behar ezeren erdigunea baizik eta ezker abertzaleko adierazpide zein sentsibilitate ezberdinen hartzailea.
*Ernai: Antolakunde iraultzailea. Gazte mugimenduaren dinamizatzailea.
*LAB: masa sindikatua. Lantegietako soldatapeko langile klasearen dinamizatzailea.
*Antolakunde internazionalista: Antolakunde iraultzailea. Borroka internazionalistaren dinamizatzailea.
*Ikasle sindikatua: Antolakunde iraultzailea. Ikasle mugimenduaren dinamizatzailea.
*Errepresioaren aurkako antolakundea: masa mugimendua.
*Antolakunde feminista: antolakunde iraultzailea. Mugimendu feministaren dinamizatzailea.
*Antolakunde iraultzailea / herri boterea: Antolakunde iraultzailea.
*EPPK / EIPK: kartzeletako borroka. Erbestea.
(…)

Antolakuntza eredu honek aniztasun organizatiboa bermatzen du; ezker abertzalearen emari historikoa biltzeko zein hedatzeko gaitasuna du; militante berrien fabrika izateko oinarriak jartzen ditu; borroka esparru ezberdinek duten garrantzia estrategikoa orekatzen du, inbutu ikuspegia sor dezaketen nagusitasunei lekurik eman gabe; eta kontraesanak kudeatu zein konpondu daitezkeen esparruei lekua eman diazaioke, askapen mugimenduaren beraren zabaltzea malguago egiten duelarik era hedakor batean.

Eredu hau ez litzateke inoiz itxia ez eztabaidaezina izango, baizik eta beti hedatzeari eta gehitzeari irekia, baita ezberdintasunetatik ere. Herrialde Katalandarren kasuan esate baterako ezker independentistaren baitan bi antolakunde iraultzaile orokor eta estrategiko aurki ditzakegu (Endavant eta Poble Lliure). Hausnartu beharreko beste kontu sakon bat Ipar eta Hego Euskal Herriaren banaketa estrukturala da.

Mugimendu ekintzaile historikoak zein erreferentzia komunistek edota beste edozein korronte antolatuk, sortzeko zein herritar batasunaren zein estrategia orokorraren parte izateko eskubidea izango dute, hala nahi baldin badute, beste edozein militanteren baldintza berdintasunean.

Antolakunde internazionalista zein Ikasle Sindikatua eta Antolakunde feminista praktikan existitzen dira, ikuspegi abertzale zein sozialista estrategiko batzuen baitan. Aldaketa beraien posizioa indartzean legoke, beste antolakundeen garrantzia eta baldintza maila bertsuan jartzeko, modu horretan euskal estatu sozialistari begira behar beharrezkoak eta estrategiakoak diren mugimendu eta borroken sektorializazio gutxiarazlearekin bukatzeko.

Errepresioaren aurkako antolakundea, beharrizan bat izatetik harago, irekitako zauriak zarratzea ekarri beharko lukeen eztabaida eta bategite baten ondorio izan liteke.

Antolakunde iraultzaileari buruz.

Antolakunde berri bat sortu behar dela uste dugu. Alde batetik, teoria iraultzailearen garapena eta praktikarako zein era berean ezker abertzalean historikoki pisua izan duen sozialismo iraultzailearen haria ez eteteko. Askapen borrokarentzat ezinbestekoa dena. Bestalde, antolakunde honen zeregin nagusietako bat herri boterearen eraikuntza litzateke, antolakunde honetako kideak herri mugimenduaren parte izanik. Aldez aurretik aipatzen dugu antolakunde honen funtzioa ez dela ez ezker abertzalearen ez askapen mugimenduaren dinamizazioa, lehenago aipatu bezala horri ezker abertzaleari eta bere antolakunde guztiei baitagokie.

Antolakunde hau herri mugimenduan parte hartzen duten ezker abertzaleko militantziarentzat soilik izango litzateke. Izan ere, azken urteetako esperientziak erakusten digu masa borrokaren gainetik lan instituzionala gailentzeko joera erabatekoa dela, gainerako borroketan hauteskundeetako erritmoak eta lehentasunak ezarriz. Honegatik, beharrezkoa dela uste dugu herri mugimenduaren baitako eragile berri bat sortzea hauteskundeetako lehentasun eta denboretatik kanpo legokeena, herri sektoreen ahalduntzea bermatuko lukeena eta azkenik, Ezker Abertzale osoa etengabe aberastuko lukeena bere eskakizun eta ekarpenen bidez. Modu honetan beraz, edozein esparrutan dabiltzan ezker abertzaleko militante guztien artean eztabaidatu eta adostutako planifikazio bat derrigorrezko baldintza da askapen nazional eta sozialerako prozesuaren motor eta erreferente papera berreskuratzeko.

Estrategia gisa eraikuntza nazional eta soziala baino ez duen askapen-prozesuaz ari gara, indar-korrelazioan eremuak irabaztearen behar gisa ulertzen dugun estrategiaz, konfrontazio desobedientearen eta auto-antolaketa herritarraren bidez burutzen dena, bai geure herriaren berehalako beharrei erantzun zehatzak eman ahal izateko, bai geure helburu estrategikorantz pausuak emateko beharrezko ditugun baldintza objektibo eta subjektiboak sortzen ditugula bermatzeko ere.

———-

[Usa este formulario para el envío de enmiendas , + información]

[Recopilación de las aportaciones recibidas]

One thought on “Abian. Antolaketa

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s