Home

12814397_157280727994352_8304897862245867178_n

Bederatziak libre

2013an Black Lives Matter oihukatu zuten Estatu Batuetako zenbait ekintzaile beltzek Estatuaren aldetik pairatzen zuten biolentziaren aurrean oldatzerko. Beraien hitza hizpide, guk Basque Lives Matter oihukatu nahi dugu, giza eskubideez gozatzen ez duten bizitzek, Euskal Herrian hain zuzen, axola dutela uste dugulako. 2010. urtean, aurrean dituzun bederatzi pertsonok atxilotu eta torturatu egin gintuzten. Tortura hauen bitartez lortutako adierazpenak, hurrengo Maiatzean izango dugun epaiketaren oinarritzat hartuko ditu Entzutegi Nazionalak, 9 eta 15 urte bitarteko kartzela zigorrak ezarri nahi dizkigutelarik. Lagun iezaiguzu egoera hau salatzen; eskubide zibil eta politikoek axola dutelako, giza eskubideek axola dutelako. Eta gure bizitzek ere, axola dutelako.

12795344_157278637994561_1180499311408780002_n

Cuando decimos Basque Lives Matter, queremos decir lo mismo que los y las activistas negras estadounidenses en 2013 al protestar contra la violencia específica que sufrían por parte del Estado, organizando el movimiento Black Lives Matter. Las 9 personas que ves aquí fuimos detenidas y torturadas en 2010 y las declaraciones obtenidas a partir de estas torturas son la base del juicio al que nos enfrentaremos el próximo Mayo, por el que nos solicitan entre 9 y 15 años de cárcel. Ayúdanos a denunciar esta situación, a que los derechos en Euskal Herria importen. Ayúdanos a que nuestras vidas también importen.

Dossierra

6 thoughts on “Basque lives matter – Bederatziak libre

  1. Sorry about the mess, but this is Euskal Herria, the Basque Country, the land and People of Euskara, (the Basque language), or our new and wonderful “Puerto Rico basco-foral”? Gibraltar-north, perhaps?

    Presoak Euskal Herrira NOW, Free Otegi, free them all, BaGOaz, Basque Culinary Center, BEC, and today Basque lives matters? And what else?

    Ene elkartasuna, osoa eta bihotzezkoa, bai, bainan aski da! Ematen du Estatu Batuek anexionatu gaituztela, 1898an Puerto Ricorekin egin zuten bezala… UPNk PAI bultzatzea koherentea da, bainan independentistek horrelako morrontza linguistikoa erakustea, lotsamangarria da… ez bada hagitzez okerragoa den zerbaiten zantzua…

    Eta Anoetan, mitina amaitzeko, Arnaldo Otegik berak ere Ingelesez… Harrapazak zangotik!

    Aski da! Euskal Herrian Euskaraz!

  2. Agidanez ez du gehiegi maite gure Mikel Errok ingeles hizkuntza.
    Baina, zoritxarrez bat jabetzen da berak edaten duen informazio iturria castellanoa dela. Ez dituela partekatzen castellanoa ez den komunitate linguistikoetako jakintza eta hausnarketak.

    Agian, esperantoa proposatuko du. Agian XVI.mendeko euskara edo, batek jakin, euskara sabindarra erabiltzea proposatuko.
    Baina ziurrenik, Espainiako iturrietara joko du, gaztelania jatorrera eta “No pasaran” erabiliko. Edota “Viva Cuba libre”!. Akaso “A desalanbrar” abestuko lagun afarietan, edo “Socialismo o barbarie” oihukatuko.

    Ziurrenik, hortara mugatuko da, desenkusatuz, bere hizkuntza pobretasuna zuritzeko. Edo korrontearen kontra doala harro aldarrikatzeko. Edo, beste behin, Euskal Herriaren etorkizuna amildegira bideratzeko..

  3. Joana, ezagutzen duzu Mikel Erro bere “hizkuntza pobretasunaz” eta bere hizkuntza iturriez aritzeko??? Kritika bat mahai gainean jarri eta irainkeria besterik ez duzu???
    Ez duzu ikusten eta ulertzen inperialismoaren eta hizkuntzen hedapenaren arteko lotura???
    Nik eta segur naiz Mikelek ere ez dugu ezer ingeles hizkuntza eta kulturaren aurka, baina badugu eta anitz hizkuntza hori beste herriei inposatzearekin (Irlandatik hasi eta Hegoafrika-Azaniaraino). Eta jakina badugu nazioarteko inperialismo hegemoniko anglosaxoiaren aurka ere.
    Beste batzuk ordea inperialismo anglosaxoi horren eskutik dabiltza (edo zabiltzate) sasi-bake prozesuan eta inperialismo horren paradigma ideologikoak zabaltzen. Eta hor kokatzen da batzuen ingleszaletasuna.
    Oso iruzkin ona Mikel;gauza bat da mezuak nazioarteratzeko hizkuntza desberdinak erabiltzea eta beste bat anglozaletasun proinperialistaren birproduzitzean murgiltzea.

  4. Aupa Joana!

    Zure iruzkinaren tonoak eta edukiak harritu naute hasieran, gure arteko eztabaidako azken “Ados” labur hura irakurri ondoren ez bainuen espero horrelakorik. Bainan aski sintomatikoak dira, hala erabilitako tonoa nola adierazitako edukia. Ederki azaltzen dute nolakoa zaren eta zer pentsatzen duzun… Milesker!

    Enekok erantzun egokia eman dizunez, ez naiz sobera luzatuko. Ni ezagutzen nautenak oraindik irriz lehertzen ari dira, zuk hain sutsuki salatutako “ene hizkuntza pobretasuna” dela-eta. Egia erran, ez dut uste Euskara eta Espainola, edo Euskara eta Frantsesa bakarrik jakitea bat ere “pobrea” denik, Euskal Herriko biztanleen %75 inguru erdal elebakarrak izanik, baina tira… Esanguratsua da oso zure iritzia Joana. Orain Ingelesa ere jakin behar da Euskal Herrian bizitzeko? Eta independentista iraultzaileak ados daude (zaudete…) horrekin?

    Ez da ene kasua, eta irri egin dut ausarki irakurri dudalarik uste duzula ene informazio iturri bakarra “castellanoa” (sic!) dela. Nondik atera duzu hori? Eta hala balitz, zer? Bainan euskalduna naiz, eta ene informazio iturri nagusiak Euskarazkoak da: BERRIA eta ARGIA. Barkatu “pobretasuna”… By the way, hizkuntzen irakaslea naiz, hortik jendearen irriak…

    Garai batean, etnozidio eta kolonizazio linguistiko eta kulturalaren ondorioz erabat erdaldunduta zeuden eskualdeetan, orduko erdaldunok (ene ama hizkuntza Espainola da…) Euskara apur bat ikasten genuen kartelen bidez: “Greba orokorra!”, “Aski da!”, “Askatasuna!”, “Presoak kalera, amnistia osoa!”, “Herriak bizi behar du!”… Orain, antza denez, euskaldun askok Ingelesa ikasi beharko dute. Zeinen ongi! Now we’re good guys! Building the global empire in the “left” side… of the system… Great! I’m about crying of joy, you know…

    Hori bai, zuk errandako gauza batzuk biziki esanguratsuak eta adierazgarriak direnez, aipatuko ditut:

    Esperantoa biziki maite dut, saiatu naiz estudiatzen eta espero dut egunen batez mintzaira miresgarri hori ikasiko dudala. Egiten duzun aipamena eta horri darion inorantzia zein mespretxua harrigarriak dira. Eta arras signifikatiboak. Hobeki informatu beharko zenuke, Joana…

    Nik Euskara batuan idazten dut, nik dakidala, bederen, bainan antza denez, “hiper-estandar-giputxia” erabiltzen ez dugunok, dela ekialdeko euskaldunak garelakotz, dela mendebaldeko Euskaran berba egiten dutelako, edo XVI mendeko Euskara proposatu nahi dugu, edota Sabino Arana “euzkerie garbixe” zabalduko nahian ari dira, edo auskalo zer… Aizu, Joana! Zertan ari zara? Seriotan diozu hori? Nolako Euskal Herria eraiki nahi duzu? Eta nolako Euskara?

    Amaitzeko, nik uste nuen “Euskal Herriaren etorkizuna amildegira” bideratzen ari zirenak, Estatu Frantses eta Espainoleko oligarkia kapitalistak zirela, eta beren morroi basko-foralak, baina badirudi ni neu izan naizela, “beste behin” ere hori egiten ari dena… “Merci pour l’information! On croit rêver….”

    Izan ongi, Joana!

  5. Saiatu naiz ameskeriari bide eman eta irudikatutakoaren epaiketa estetiko bat egiten:
    1-Mikel Erro hizkuntza irakaslea bere lantokiko ordenagailu parean eseri da Borrokagaraia blogean zer ote.
    2-Mikel Errok, dauden sarrera denen artean, #9akLIBRE epaiketa jendarteratzea eta salatzea helburu duen kanpainaren notizian klik egin du.
    3-Mikel Errok betebehar iraultzailea sentitu eta post polit bat idaztea erabaki du auzipetuek abiarazi duten kanpainaren leloa gaitzetsiz, bere kolkoari Euskal Herrian eztabaida hau zabaltzeko beharra dagoela esanaz.
    4-Idatzi beharrekoak idatzita “erantzuna bidali” gainean jarri du gezia, eta aspaldian barrenak jaten zizkion kontu hori askatuta luze etzan da pantaila pareko aulkian.
    5a-Lortu du, beste behin, taberna giroa utzi zuenetik ase gabe zuen barneko “Marx” txikia asetzea. Destinuak paratu dion abagune bikaina probestuz. Barneko ezinegon horri hitzak ipini dizkio, behar zen momentu eta tokian.
    5b-Lortu du beste behin kakaztea ekimen duin eta beharrezko bat. Berak egin ez duen horri kaka bota dio modu magistralean, eta harro dago, jakin baitaki, telebistako tertulietako maila dialektikoa epaitzeko gai denentz, jendeak eginiko ekimenen jagole behar duela.

    Eman beza nahi duenak epaia.

  6. Merci beaucoup, madame la juge!

    Hementxe bukatutzat ematen dut gure arteko eztabaida, zure ahotan militante euskaldunen arteko iritzi kritikoen trukaketa niri buruzko epaiketa pertsonal bihurtu nahi izan duzulakotz. Hori bai, estetikoa… Beharrik!

    Azken urte hauetan, aldaketa estrategikoaz geroztik, euskal mugimendu independentista iraultzailean ikusten ari garen Ingelesaren erabilpen gero eta handiagoa (eta esanguratsuagoa) ezin da kuestionatu, ezta kritikatu, antza denez. Edo batzuk, bederen, ez dute nahi. Zergatik? Hasieran jendea ohartu ez zelakotz, batere garrantzirik eman ez ziolakotz, eta orain, aldiz ohartzen hasia delakotz? Azken urteotako Ingelesaren erabilpen arras sinbolikoaren gibelean dagoen hautu geopolitiko eta estategikoaz konturatzen hasiak garelakotz?

    Frantsesa Euskal Herriko hirugarren hizkuntza da, eta bere erabilpena horrelako kontuetan hutsaren hurrengoa da Iparraldetik kanpo. Zergatik? Nazio eraikuntzan lehentasuna Ingelesari eman behar zaio, Frantsesaren kaltetan? Zer nazio-proiektu arraroa da hau?

    Enekok eta biok aipatutako gai eta galderei ez diezu erantzun, baina zertarako, ezta? Kritika arrazoitu bat egiten delarik hoberena eraso pertsonal on bat egitea izaten baita… Jendea defentsiban jartzen da eta bere burua justifikatzen hasi, desenkusatzen eta barkamena eskatzen… Shut up and walk away, Mikel Erro! And don’t make trouble!

    Izan ongi, Joana, eta milesker zure jarrera eta jokaera agerian hain argi uzteagatik. Etorkizuneko balizko Estatu basko horretan zureak bezalako “epaiketa estetikoak” jasateko eskubidea ukanen dugu? Wonderful!

    Zure ameskeria, gure amesgaiztoa : “Building the global empire in the “left” side… of the capitalist system!”

    Je vous prie, madame la juge d’agréer mes salutations républicaines basques…

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s