Home

irudia 1

Borroka garaia da! webgunerako kolaborazioa, egileak: Eleak/libre dinamika,  Basque lives matter. 9ak LIBRE!!

(Abajo en castellano)

Heldu den maiatzaren 17an 9 euskal herritar epaituak izanen gara, EKIN antolakundeko zuzendaritzaren kide izatearen salaketapean (8/2013 sumarioa). Zehazki, epaiketa maiatzaren 17an hasi eta ekainaren 2ra arte luzatzea aurreikusten da.

Auzipetutako pertsonak Urko Aierbe, Joxe Aldasoro, Aniaiz Ariznabarreta, Sandra Barrenetxea, Erika Bilbao, Eneko Compains, Ugaitz Elizaran, Egoitz Garmendia eta Rosa Iriarte gara, eta gutariko bakoitzaren aurka 9 eta 15 urte bitarteko espetxe zigor eskaera gogorrak aurkeztu ditu akusazioak.

Legez kanporatzeen politikan eta torturapeko autoinkulpazio nahiz heteroinkulpazioetan oinarritutako epaiketa da. Horregatik diogu: epaiketa hau ez litzateke egin behar.

Gure aurkako frogak torturaren bidez derrigortutako inkulpazioetan oinarrituta daude. Hor dute abiapuntua, eta fiskalaren eta akusazio partikularren salaketak torturei esker eraiki dituzte.

Torturapeko deklarazioak erabili dituzte gure aurkako zigorra eskatzeko.

Beste behin ere, auziopetuok gure atxiloketa, tortura, espetxeraketa eta, orain, epaituak izatea salatzen dugu.

Euskal Herriaren aldeko gure militantzia politikoa zigortzea helburu, besterik ez duen prozesua da honakoa.

Eleak/Libre dinamika eskubide zibil eta politikoen aldeko aterki zabal baten moduan ulertzen dugu bertan aritzen garen pertsonak. 8/2013 prozeduran auzipetutako pertsonak guregana hurbildu zirenean epaiketa hau elkarrekin borrokatzeko proposamenarekin, ez genuen zalantzarik egin.

Izan ere, prozedura hau guztia legez kanporatzeen eta dena ETA da Estatu-politikaren beste ondorio bat baino ez da. Oinarrizko eskubide zibil eta politikoen praktikatzea terrorismo delitu bilakatzen duena. Salbuespen epaitegiak eta legediak eskubideen aurkakoak dira izatez, ez dira zilegiak. Hortaz, ez da zilegi inor epaitzea epaitegi eta legedi horien pean, edozein delarik ere ustezko delitua. Baina gainera, beste behin, terrorismoa leporatzeko frogen artean ez dago bortxazko ekintzarik edo armarik, baizik eta bilerak, plangintzak, mobilizazioak, txostenak. Antolatze edo adierazte moduko eskubideen praktikatzea finean. Hortaz, pertsona hauek babestu ez ezik, euren delituak gure egiten ditugu ere.

Gaur abiatzen dugun dinamika borroka klabean kokatzen dugu. Bi helburu behintzat badituena guretzako. Batetik, prozedura zehatz hau salatu eta bertan auzipetutakoen inguruan babesa antolatzearena. Bigarrenik eta betiko moduan, eraso zehatz hau gainontzeko eraso guztiak ikustarazteko eta eskubide zibil eta politikoen aldeko borroka elikatzeko baliatu.

Eraso hau testuinguru orokor batean kokatzea ezinbestekoa dela baiteritzogu. Azken hamarkadetan Estatuak garatutako salbuespen neurri guztiak indarrean diraute. Berdin du ETAren jarduera desagertu izana, nahiz eta hori izan hain zuzen ere neurri horien guztien beharra justifikatzen omen zuen arrazoia. Gainera, disidentzia zahar eta berrien aurkako neurri berriak inposatu zaizkigu, Mozal Legea edo Zigor Kode berritua kasu. Eta salbuespen iraunkorraren kultura gure artean hedatzen jarraitzen du. Mozal Legea Ertzaintzak edo Udaltzaingo ezberdinek aplikatzen digute euren ekimen propioz, edo Arrasaten eta Zumaian kalean afitxak itsastea debekatzen dituzten udal-ordenantzak ezarri berri dituzte.

Disidentzia eskubidea berreskuratu nahi badugu, logika orokor honen aurka eta eraso bakoitzaren aurrean planteatu behar ditugu gure eskubideen aldeko dinamikak. 8/2013 prozedurarekin beraz, aukera berri bat dugu. Aukera, eta ardura.

Eskubide zibil eta politikoak gu guztion eskubideak dira, herritarronak, ez soilik epaiketa honetan auzipetutako lagunenak edota datorren hilabetean ere 4/2014 prozeduran auzipetutako kidenak (#Aztnugal auzia). Gu guztioi egiten zaigun kaltea eta erasoa da ondorioz. Guztioi dagokigu, hortaz, arduraz eta konpromisoz jokatzea.

Bestalde, 8/2013 sumarioaren ondorioak salatu eta ikustarazi nahi ditugu.

Alde batetik, atxiloketa aldian jasandako tortura basatiak. Guardia Zibilak, estatuak eskaintzen dion inpunitate osoaz baliaturik, gure buruak eta hirugarren pertsonak inkulpatzea bilatzen zuten tortura saio luze eta krudelak eragin zizkigun.

Beste aldetik, “terrorismoa”ren etiketapean, militantzia sozial eta politikoen kondena salatu nahi dugu. Kondena, bai, aspaldi hasi ginelako zigorra ordaintzen. 2010ean atxilotuak, inkomunikatuak eta torturatuak izan ginen. Orotara, ia bi urte eman genituen behin-behineko espetxealdian, bataz beste Euskal Herritik 500 kilometrora dispertsatuak, gainera, xahuketa ekonomikoa eta behin behineko askatasun egoerak sortzen duen etorkizunarekiko ziurgabetasun erabatekoa (epaiketa noiz helduko zain egoteak edozein proiektua eraikitzeko erabat baldintzatzen gaituelako) pairatu behar izan ditugu. Epaiketa berak suposatuko digun kostea eta xahuketa ekonomikoa guztiz salagarriak iruditzen zaizkigu. (45.000€ inguru).

Eta hau gutxi balitz, hau guztiak guri zein gure ingurukoei eragindako ondorio eta koste psikosozial, emozional eta humanoa ere azpimarratu behar dugu.

Halaber, oinarrizko eskubide zibil eta politikoen defentsa eta edozein jarduera politikoaren zilegitasuna aldarrikatu nahi dugu.

Nork bere amets eta proiektu politikoaren alde, askatasun osoz, jarduteko eskubidea aldarrikatu nahi dugu.

Gure bizitzak ardura digu. Euskaldunon bizitzak ardura digu eta ardura konpromiso bilakatu nahian, 9ak LIBRE nahi ditugula adierazten dugu. Torturarik jasango ez duen eta bere eskubide zibil eta politiko guztien jabe den herri bat nahi dugu.

Hori dela eta, “Basque Lives Matter” leloa eta idea jendarteratu nahi dugu. EEBBetako komunitate beltzek gehiegikeria polizialen aurka eta oinarrizko eskubideen alde abiatutako “Black Lives Matter” ekimena gurera ekarriz, mugimendu horren filosofia gure errealitatera egokitu nahi dugu.

Hori horrela, balore unibertsalak aldarrikatuko ditugu: torturaren behin betiko amaiera, eskubide zibil eta politikoen defentsa, giza eskubideena orohar… baina balore unibertsal horiek gure partikulartasunetik defendatuko ditugu. Izan ere, EEBBetan afroamerikar komunitatea beltz izateagatik zanpaturik bizi den bezala, gure kasuan euskal herritar izateagatik atxilotu, torturatu eta espetxeratu baikintuzten; eta euskal herritar izateagatik epaituko gaituzte.

Guzti honengatik, 8/2013 sumarioko auzipetuok eta Eleak/Libre mugimenduak Basque Lives Matter, #9ak libre! lelopean informazioa, salaketa eta mobilizazio kanpaina abiatzea erabaki dugu. Izan ere, datozen hilabeteetarako ekimen ezberdinak antolatu ditugularik:

Gaurdanik, BLM, 9ak LIBRE! bideoaren zabalpena sare sozialetik. Itziar Bastarrika eta Bernat Alberdik egindakoa, Garazi San Martinen parte hartzearekin.

Instituzio publikoak eta eragile sozialekiko interlokuzioa garatuko dugu, hauen posizio politikoa ezagutzeko eta eskubide zibil eta politikoen defentsan konpromisoak lortzeko. Izan ere, jada Nafarroako eta EAEko Parlamentuan, INAI eta Emakunde, Nafarroako eta EAEko Ararteko zein Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusiarekin

bilerak eskatu ditugu eta datozen asteotan aipaturiko instituzioetan interlokuzioa burutuko dugu.

Era berean, euskal jendartea eta herritarron babesa eta konpromisoak lortze aldera, agiri bat plazaratuko dugu eta honen aldeko atxikimendu kanpaina abiatuko dugu.

Halaber, zenbait udaletxeetan argitaraturiko agiriaren aldeko mozioak aurkeztuko ditugu.

Bestalde, EHUko Ibaeta Campusan bi konferentzia antolatuko ditugu. Apirilaren 27an torturaren inguruko mahai-ingurua egonen da, Paco Etxeberria, Jon Mirena Landa eta Lorea Bilbaok parte hartuko dutelarik. Eta maiatzaren 5ean makro-epaiketen ingurukoa, besteak beste, Iñigo Iruinen parte hartzearekin.

Bestetik, maiatzean zehar kaleko mobilizazio ezberdinak antolatuko ditugu (data zehazteke). Baita tokian tokiko bazkari herrikoiak ere, dirua biltzeko ekimen ezberdinak, hitzaldiak, etab.

Bukatzeko, “Black Lives Matter” kolektiboaren zenbait kideekin harremanetan gaude eta gure kanpainan zehar moduren batean parte hartzea aurreikusten dugu.

—————–

El próximo 17 de mayo 9 ciudadanos y ciudadanas vascas seremos juzgadas bajo la acusación de integrar la dirección nacional de EKIN (sumario 8/2013). Concretamente, el juicio comenzará el 17 de mayo y se prevee que dure hasta el 2 de junio.

Las personas que estamos procesadas somos Urko Aierbe, Joxe Aldasoro, Aniaiz Ariznabarreta, Sandra Barrenetxea, Erika Bilbao, Eneko Compains, Ugaitz Elizaran, Egoitz Garmendia y Rosa Iriarte; y la acusación ha presentado elevadas penas que oscilan entre los 9 y 15 años de prisión.

Este juicio se basa en una estrategia de persecución política y en autoinculpaciones y heteroinculpaciones obtenidas bajo tortura, por lo cual denunciamos que no se debiera llevar a cabo.

La prueba fundamental para poder sostener las acusaciones, tanto de la fiscalía como de la acusación particular, son las inculpaciones obtenidas bajo tortura.
Es decir, han utilizado las declaraciones realizadas bajo tortura para poder condenarnos.

Por ello, queremos alzar la voz contra todo este proceso lleno de arbitrariedades. Empezando por nuestra detención, incomunicación, tortura, encarcelamiento y finalmente, el procesamiento.

Este proceso solo tiene como objetivo castigar y condenar la militancia política a favor de Euskal Herria.

Quienes formamos parte de la dinámica Eleak/Libre, entendemos esta como un amplio paraguas en defensa de los derechos civiles y políticos. Cuando las personas encausadas en el proceso 8/2013 se acercaron a nosotras con la propuesta de pelear este juicio conjuntamente, no lo dudamos.

Y es que este juicio no es más que una consecuencia más de las politicas de ilegalización y del todo es ETA promovidas por el Estado Español, políticas que convierten en delito de terrorismo la práctica de derechos civiles y políticos. Los tribunales y las leyes de excepción son intrínsecamente contrarias a derecho, son ilegítimas. Por lo tanto, independientemente de la acusación, es ilegítimo juzgar a nadie bajo esas leyes y tribunales. Pero es que, una vez más, ninguna de las pruebas para acusar de terrorismo a estas personas recoge actos violentos o armas, sino reuniones, movilizaciones o dossieres. La práctica de derechos como el de organización o libre expresión están siendo perseguidas. Es por ello que no sólo les apoyamos, sino que también hacemos nuestro su supuesto delito.

Entendemos la dinámica que presentamos hoy en clave de lucha, con la cual buscamos dos objetivos principales. Por una parte, denunciar este proceso en concreto y organizar el apoyo en torno a los imputados. En segundo lugar, que esta agresión en particular sirva para visibilizar todas las demás y para alimentar la lucha en defensa de nuestros derechos civiles y políticos.

Y es que consideramos imprescindible situar este proceso dentro de un contexto general. Las medidas de excepción desarrolladas por el Estado continúan vigentes. Da lo mismo que la acción armada de ETA haya desaparecido, aunque teóricamente fuesa esa la razón para imponerlas. No contentos con ello, se nos han impuesto aun más medidas contra viejas y nuevas disidencias, como la Ley Mordaza o el nuevo Código Penal. Entretanto, la cultura de la excepcionalidad permanente continúa abriéndose paso entre nosotras. Ertzaintza o policías municipales nos aplican la Ley Mordaza por iniciativa propia, o los ayuntamientos de Zumaia y Arrasate acaban de aprobar ordenanzas de limpieza que prohiben pegar carteles en las paredes del pueblo.

Si queremos recuperar el derecho a la disidencia, tenemos que plantear dinámicas en defensa de nuestros derechos ante cada ataque y en contra de esta lógica punitiva. El procedimiento 8/2103 por lo tanto, representa una nueva oportunidad. Una oportunidad, y una responsabilidad.

Los derechos civiles y políticos son de todas, no de las personas imputadas en este juicio o de las que el próximo mes serán juzgadas en el sumario 4/2014 (conocido popularmente como #Aztnugal). Es un perjuicio y un ataque que nos afecta a todas. Es labor de todas, en consecuencia, actuar con compromiso y responsabilidad.

Las personas procesadas en el sumario 8/2013 queremos denunciar y visibilizar las diferentes consecuencias que estamos padeciendo.

Por una parte, las salvajes torturas que sufrimos durante la incomunicación. Bajo toda la inpunidad que le ofrece el estado a la Guardia Civil y con el objetivo de conseguir autoinculpaciones y heteroinculpaciones, padecimos a manos de este cuerpo militar largas sesiones de tortura.

Por otra parte, bajo el pretexto de la supuesta etiqueta de “terrorismo”, denunciamos la condena que sufrimos por nuestra militancia política y social. Sí condena; ya que, de facto, estamos sufriendo una condena. En el 2010 fuímos denidas, incomunicadas y torturadas. Permanecimos encarceladas casi 2 años, agotando prácticamente el período máximo de prisión preventiva. Fuímos dispersadas a más de 500 km de Euskal Herria, suponiendo esta medida un castigo añadido a nuestros familiares y amigos, así como una auténtica sangría económica.

Y por si esto fuera poco, hay que añadir la inseguridad e incertidumbre con la que estamos viviendo desde hace más de 5 años (el hecho de llevar tanto tiempo en espera de juicio, en gran medida, condiciona nuestros proyectos vitales y profesionales). Así como, el coste psicosocial, emocional y humano que supone todo este proceso tanto a nosotros y nosotras como a nuestros familiares y amigos/as.
Igualmente, queremos denunciar el coste económico que supone el propio juicio (aproximadamente, 45.000€).

Pero no solo queremos denunciar todas y cada una de las consecuencias que conlleva esta política de excepción. También queremos reivindicar los derechos civiles y políticos que nos corresponden, así como la legitimidad para poder llevar a cabo cualquier práctica o actividad política.
Reivindicamos el derecho a ejercitar y desarrollar, con total libertad, cualquier sueño y proyecto político.

Por todo ello, y porque nos importan nuestras vidas, porque nos importan las vidas de toda la ciudadanía vasca y navarra, porque queremos que la responsabilidad se convierta en compromiso colectivo, reclamamos y reivindicamos 9ak LIBRE. Queremos y aspiramos a vivir en un pueblo que no conozca la tortura y sea dueño de sus derechos civiles y políticos.
Con ese objetivo pretendemos socializar la idea y el lema de “Basque Lives Matter”. La comunidad negra de EEUU, ante el abuso policial que sufren y en defensa de sus derechos fundamentales y libertades básicas, esta desarrollando la iniciativa “Black Lives Matter”; y tomando como punto de partida esta idea, queremos adaptar esta iniciativa a la realidad de Euskal Herria.

Reivindicaremos los valores universales que interiorizan esta iniciativa: el final de la práctica sistemática de la tortura, la defensa de los derechos civiles y políticos, así como los derechos humanos…pero desarrollaremos esta reivindicación desde la particularidad de nuestro pueblo.

Así como en EEUU la comunidad afroamericana está oprimida, nosotros y nosotras por nuestra condición de disidentes políticas vascas, fuímos detenidas, torturadas, encarceladas y ahora juzgadas.

Por consiguiente, las personas imputadas en el sumario 8/2013 junto al movimiento Eleak/Libre, realizaremos una campaña de información, denuncia y movilización bajo el lema Basque Lives Matter, #9ak libre!. Concretamente, hemos organizado diversas iniciativas para las próximos meses:

Socialización del vídeo BLM, 9ak LIBRE!. Como sabeís, hoy hemos hecho público el vídeo en las redes sociales. Vídeo realizado por Itziar Bastarrika y Bernat Alberdi, con la colaboración de Garazi San Martin.

Por otra parte, se informará, interpelará y pedirá posicionamientos públicos a instituciones y movimientos sociales. De hecho, hemos solicitado reuniones y preveemos poder realizar dichas reuniones durante las próximas semanas, con el Parlamento navarro y de la CAV, INAI y Emakunde, Arartekos y Dirección de Paz, Convivencia y DDHH de Nafarroa y de la CAV.

Así mismo, presentaremos mociones en diferentes ayuntamientos.

Igualmente, socializaremos un manifiesto a favor de los derechos civiles y políticos. Todo ello, con el objetivo de denunciar nuestra situación y pedir que todos los agentes actuen con responsabilidad en pro de garantizar los derechos civiles y políticos a toda la ciudadanía, así como dar pasos en la vía del reconocimiento y reparación del daño causado.
También hay programadas dos conferencias en la UPV sobre tortura y macrojuicios, el 27 de abril y 5 de mayo respectivamente; con la participación de Paco Etxeberria, Jon Mirena Landa, Lorea Bilbao por una parte y de Iñigo Iruin por otra.

Así mismo, realizaremos movilizaciones en la calle (fecha a concretar), comidas populares, dinámicas económicas para hacer frente a los miles de euros de gasto que supone el juicio, charlas en los diferentes pueblos y barrios de las personas encausadas, etc.

Por último, estamos en contacto con varios miembros del colectivo “Black Lives Matter” y preveemos su participación (aún por concretar) durante la campaña BLM,9ak Libre.

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s