Home

abian13

Aportazioaren egilea: Irauli eta irabazi

ENAM alegia, MUGIMENDU bezala mantentzearen premia. Expresio ezberdinekin eta bere autonomia propioarekin, borroka ezberdinen amankomunezko bilgunea herritar batasun bera. Herritar batasuna, Euskal askapen mugimenduaren bidekide huts bat izan da (beste modurik ez zegoelako/dagoelako). Herritar batasunak ENAMren partez elikatua eta ornitua izan da; Herritar batasunak borroka eremu ezberdinen hartzaile bezala definitzen delako. Herritar batasunak indartsua izango da, gazte mugimendua, langile mugimendua , ikasle mugimendua, emakumeen mugimendua, ekologiaren aldekoa, kulturala eta herritarra indartsua den heinean eta ez alderantzizko zentzuan.

Sortuk bere gain hartu dituen zama ezberdinen arintze prozesua egin beharko du.
Indar metaketaren eztabaidaren inguruko ebaluazio eta azterketa iraunkorra egitearen beharra, ezkertiar eta abertzale deitzen diogun herri hori eraikitze aldera… instituzioetan erdipurdi nolabaiteko itxura hartuz joan dena, baina oraindik gehio irekitzeke daukana…FSaren artikulazio eta beharra.

-Liberatuen zikloari bukaera ematea. “bizi osorako liberatuak”. Eredu militante bezala liberatuen desagerpena edo beraien gaitasun faktikoarekin amaitzea…azkenengo honek eremu teknikoetara mugiaraziz edo rotatiboa egitea…ezin gara kexuka ibili espainar burokrazia instituzionalaz eta gu geu izatea 4 urte baino gehiagoko aginteak bultzatzen ditugunak. Barne demokrazian eta adimen kolektiboan irabaziko dugu…osasunean agian ziurrenik baita…

Etsaia eta arerioa zeintzuk diren zehaztea…gurekin batera lanean eta urteetan zehar kideak izan direnokin adiskidetze kolektiboari begirako bidea eta pausuak zehaztu eta eman.

Ezker Abertzalearen egituratzeari dagokionean, gaur egungo egoerak ezker abertzalearen disoluzioa bultzatu egin du, ezker abertzalea askapen mugimendu bezala ulertuta. Pilatutako esperientziaren balioa, etorkizunari begirako eredu berri bat sortze aldera jarri beharrean…HASIko jende batek 80. hamarkadaren bukaeran bultzatu nahi zuten eredura bueltatu gara…abanguardiazko alderdia, gaur egun alderdi instituzionalista denaren gehigarriarekin…

Herri borroka izan behar da abangoardia, aitzindaria eta instituzioetako borroka bere zerbitzura kokatua egon beharko da, gaur egungo eredua guztiz alderantzizkoa delarik.

-Aipatu den bezala ENAM eredura bueltatu behar gara, baina gaur egungo eta etorkizuneko testuingurura egokituta.

– Euskal Herriko askatasunaren aldeko antolakunde sozialista iraultzaile berri baten premia. Herri mugimendua aipatutako norabidean kokatuko duena. (ANEXO ANTOLAKUNDE BERRIA)

-Errepresioaren aurkako mugimenduaren berantolaketa.

-Gazte erakundeak euki behar duen autonomia bermatu eta bultzatu.

-Mugimendu abertzale komunistaren berantolaketa.

-Herritar batasuna izaeraren premiazko berreskurapena.

-Borroka moldeen berdefinizioaren inguruko eztabaida jarri beharko du abian ezker abertzaleak baita. Konfrontazio herritarra guztiz beharrezkoa da, bestela irekitako prozesu politikoa itoko da politika instituzionalean asimilatuta eta aldaketarako inongo posibilitaterik gabe. Hortaz konfrontazio maila bidailagun iraunkorra izan beharko da eta iraganean izan zuen intentsitate eta flexibilitate berarekin gainera…eremu guztiak kubrituko dituena eta denboran mantenduko dena. Helburu nagusia gaurkoan, iraganean bezala Eukal Herrian ematen den okupazio espainola jasangaitzari erantzutea eta gainditzea izan beharko zuen, horren harira eta testuinguru ezberdinetan konfrontazio politiko horretan jauzi kualitatiboak eman beharko dira… irmotasunez eta mugarik gabekoak.

Pilatutako ondare aberasgarriaren zein emandako pausu berrien ildotik, Euskal herriak badauka soberako gaitasuna eta irmotasuna tentsionamendurako eta desobedientzirako estrategia berriak mahaigaineratzeko. Intsumisioa, greba orokorrak, instituzioetan eman beharreko desobedientzia, zuzeneko kontsultak, kale astintzea…Herri borroka eta mobilizazioa ala porrota…ta azkenengo honek falta zaizkigun guztiengatik aukera bezala ez dugunez aurreikusten…heldu diezaiogun eztabaidari Erresistentziaren inguruko kultura guztiz beharrezkoa suertatzen zaigu gaurkoan, erresistentziarik gabe ez dago ez ofentsibarik ezta erresoluziorik ere. Elementu guztiz bateragarria da, indar metaketaren aldeko estrategia bat garatzeari begirakoa inkluso.

Abian prozesuaz estrategiaren berdefinizioaz hitz egiteaz gain, estrategia horren gauzapenean egon beharreko antolakuntza tresna ezberdinetaz hitz egin beharko genuke.
(ANEXO ANTOLAKUNDE BERRIA)

– Europan kokatu ala ez kokatzearen inguruko argipena eman behar da. Sortu konfiguratzeko eztabaidan, hasiera batean honako hau aipatzen zen ” Euskal Herria errekonozimendu osoko estatu bezala Europar Batasunaren baitan, transizio lehenengo fase batean”…honen ondorioz dozenaka emendakin bideratu ziren eta azkenean honako hau ebatzi zen ” Euskal estatua sortu ostean , euskal jendarteak erabaki beharko du Europar batasunarekiko atxekimendua ematen duen ala ez”, gure uste apalean nahiz eta hasierako aipamena aldatu , emendakinak aurkeztu egin zituen jendarte horrek aditzera eman nahi zuena, Ezker abertzaleak gai honekiko historikoki mantendu izan duen jarreraren berreskurapenean kokatzen zen. Argipena horrenbeste zirrara sortu egin zen puntuaren inguruko klarifikazioa premiazkoa da.

-Ezker abertzaleko jendarte oinarriaz gain, ezker abertzaleko arduradun ezberdinek prozesu honetan parte hartuko duten heinean, aipatzen den blokeo eta ezker abertzaleak murgildua aurkitzen den fase “gatazkatsu” hontan beraien jokabidea eta ardura zein izan den zehaztu beharreko ariketa burutu egin beharko dute, horren ondorioz beraien buruekiko hartu beharreko erabakiak zeintzuk izango diren erabakitzeko.

ANTOLAKUNDE BERRIA

Euskal Nazio Askapen Mugimenduari koherentzia iraultzailea emango dion antolakunde berri baten beharra. Herri mugimendua dinamizatu eta indartu dituzten antolakundeek, sistemaren aurkako aurrez aurreko enfrentamendu ideologikoa eta egoera gatazkatsuetan eroso murgildu izan diren hoiek, munduan zehar emandako askapen prozesu ezberdinen garaipen estrategikoaren bermatzaileak izan direlako.

Antolakunde iraultzaile eta sozialista, herritar batasunaren parte izango dena, eta gaur egun guzti beharrezkoa suertatzen zaiguna; nahiz eta euskal ezker independentismoa oinarri sendo batzuk izan eta kuota instituzional haundia eskuratu arren; estrategia oraindik zentzu mobilizatzailean eta koiuntura politikoa astinduko duen ekimen potenteetan inongo isladarik ez duelako….baita ere instituzionalismoak hartu izan duen zentralitatea eta herri mugimendua galtzen ari duen pisu horren arteko oreka berreskuratze aldera bere biziko garrantzia daukalako.

Instituzioetako lana dedikazio haundia exigitzen duenez, herri borrokan zein “rupturista” izan ahal den estrategia batean inbertitzeko denbora askorik ez da gelditzen, horregatik gero eta zentsuzkoa izaten da gaitasun organizatibo- iraultzailea askatzearen premia.
Ezker Abertzalearen egitazko indarra auzo, hiri zein herrietan datza. Izan dugun “punch” hori galtzen badoa eta prentsetako titular haundiekin edota makropolitikarekin ordezkatzen bada, agian irudituko zaigu asko biltzeko gaitasuna daukagula, baina azkenean estutzeko inolako indarrik ez daukagula izango da agerian geldituko dena. Zubi lan hoiek bermatuak ez daudenean ebidentea suertatzen zaigu masetako alderdi batek progresiboki bere herriarekiko konexioa eta lotura galtzen doala…hortaz antolakunde (eta ez alderdi) iraultzaile baten premia beste behin ere agerian gelditzen delarik…

Ezker abertzale “legal” batek %100 (estatuko kontrolpean aurkitzen ez den alegalitate hori kontutan hartu barik) bere porrot estrategiko zein ideologikora kondenatuta dago. Iraultzaileak ez direnen antolakundeez osaturik gabeko Ezker abertzale batek (bestelako profila izan al duten beste batuekin batera bizikide izan ez daitekena) haustura ideologikora kondenatuta dago.

…Ezker abertzale horrek, Estatuko estrategi biolentoaren menpe kokatuko da, eta etorkizunean kontradizio historikoak zein egungo krisialdi politiko ekonomikoa haunditzen eta sakontze diren heinean, Estatuak biderkatu ahal izango duen ofentsiba zein mehatxuei aurre egiteko guztiz babesgabetua geldituko da baita.

Legalitatearen barne zein kanpo aurkitu al diren erakundeen premia, iraultzaile bezala definitu behar den mugimendu baten konstante historikoa izan ohi da, zuzeneko asimilizazioa ekiditzeari begira. Legalitatean kokatzen diren eremuen etengabeko eskuratze horrek, porrot ideologikora garama…

Askapen prozesuan ezinbestekoak izan diren herri sektore asko, azkenengo urteetan hoztu eta distantzia haundia hartu izan dute. Aipatzen dugun antolakunde horrek, praxisa eta kohesioaren bidez, galdutako konfidantza hori berreskuratzeko ardura hartu beharko luke.

KRITIKAren onarpena, eztabaida irekia, aberastasunean oinarritzen den “ados ez egotearen” eskubidea berriro onartuak izan beharko dira ENAM baitan. Holan ez bada, ez dago eztabaidarik eta ez legoke kohesioari begirako inongo prozesurik, egondako zauriak ez dira itxiko, eta etorkizunean jadanik gaur egun atzematen ari ditugun ondorio eta egoera negatiboak areagotuko liratezke.

Herri borroka zein desobedientzia bezalako elementuak bere dimetsio sakon osoan dinamizatzeko gaitasuna izango duen antolakundeaz ari gara. Atal honetan gaur egun dauzkagun gabezi asko antolakunde hori ez existitzearekin zerikusi zuzena daukatela ezin dugu ukatu. Desobedientzia, intsumisioa eta estatuaren harresi inpositiboa botatzeko dauzkagun zailtasunak herramienta horren faltaren islada dira.

Ezker Abertzaleak, iraultza prozesu batean bere biziko garrantzia izango duen desobedientzia, konfrontazio demokratikoa eta indartze ideologiko batean oinarritzen diren dinamiketan murgildu ahal izateko, eraikitako herri dinamika bat egon beharko luke martxan eta aipatutako herri dinamika horrekin batera, egitura asanblearioetan partehartze zabal bat egon beharko luke baita. Militanteak sortuko dituzten fabrikak eta herri mugimenduan LANA egon beharko dira. Orain arte existitu izan diren antolakunde iraultzaile hoiek izan dira horretarako harrobi nagusiak.

Euskal mugimendu sozialista iraultzailearen konfigurazioa eta desobedientzia klabeetan sortu beharreko “ekintza zuzeneko” mugimendu baten sorkuntza gaur egungo inertziaz beteriko egoerarekin apurtzeko klabea izan ahal da.

Antolakunde berri bat, sektore ideologiko bezala funtzionatuko duena Ezker Abertzalearen baitan….kritikotasuna eta borrokaren ondarea barnebilduko duena. Klase borrokan oinarritutako mugimendua, herrikoia, iraultzailea, kalean dagoena, txinaurri lana egingo duena, eraikitzen zein suntzitzen, akats historikoak gainditzeari begira iraunkorki eguneratuko dena, borrokaren ondarea barnebilduko duena eta etorkizuneko klabean kokatuko litzatekena.

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s