Home

garaipen festa2

Borroka garaia da! webgunerako kolaborazioa, egilea: Askapena

Bihar, martxoak 19, Garaipen Festa ospatuko dugu Altsasun. 17:00tan brindisa izango da Zubi Ondo elkartean. Ondoren kalejira internazionalista “Jo Ta Fa” fanfarrearen eskutik. Gauean berriz 22:30tan kontzertuak Gaztetxean: Ze Esatek!, Mexikortxos eta DJ Majaris.

Egun honekin eskerrak eman nahiko genituzke azken urte hauetan borrokalagun izan zareten guztioi, espainiar estatu inperialista epaitu zenuten guztioi, elkartasuna adierazi zenutenoi. Guztion garaipena izan da. Horregatik gonbidatzen zaituztegu biharko festara.

Borroka, mobilizazio eta auto-antolakuntzaren bidez aurre egin diogu erasoaldi honi eta aurrerantzean ere horrela jarraitzeko deia egiten dugu. Garaipen honek balio dezala bakoitzak bere borroketan indar gehiagorekin eragiteko.

Atzo, gaur eta beti GORA EUSKAL HERRIA INTERNAZIONALISTA!

Duela 5 urte pasatxo guri tokatu zitzaigun.

Espainiar estatu inperialista eta zapaltzailearen interesak babesten dituzten epaileen aginduz etorri ziren armaz beteriko poliziak gure etxeetara.

Ezaguna zaigu, zoritxarrez, demokraziaren izenean justizia aplikatzeko daukaten modua: jarraipenak, entzuketak, atxiloketak, inkomunikazioak, torturak, espetxeratzeak, dispertsioa, kontuen enbarguak, inabilitazioak, legez-kanporatzeak…

Milaka adibide ditugu Euskal Herrian zein munduko lurralde ezberdinetan. Aitortu gabeko salbuespen egoera etengabeak pairatzen ditugu Palestinan, Saharan, Herrialde Katalanetan, Italian, Kurdistanen edo Mexikon bezala Euskal Herrien ere.

Urte luzeak daramatzagu beste herrietako borrokekin zubiak eraikitzen, elkar ikasten, munduko txoko ezberdinetako injustiziak salatzen, elkartasuna adierazten, brigadak antolatzen.. Funtsean, internazionalistak izaten, internazionalismoa praktikara eramaten. Egitura kapitalista, inperialista eta heteropatriarkalaren aurka egiten. Beti ere herri mugimendutik, izaera abertzalez eta balore antikapitalistez horniturik.

Hauxe da, hain zuzen ere, espainiar zein frantziar estatuei min ematen diena. Horregatik kolpatu gintuzten.

Baina pare-parean topau zuten Herri oso bat, bide lagun izan ditugun Herri borrokalariak. Gu epaitu nahi gintuztenak epaitu genituen. Ehundaka izan zire egindako ekimenak, milaka parte hartu zuten internazionalistak. Beste behin ere agerian utzi dugu borrokaren bidez egingo dugula aurrera.

Orain, absoluzio sententzia eman digu frankismoaren ondorengo den auzitegiak, amore eman behar izan dute beraien erasoaldi judizialarekin. Borroka, mobilizazioa eta auto-antolakuntza izan ditugu tresna eraginkorrenak hortarako. Ez genuen bestelakorik onartuko. Badugu nahikoa zilegitasun aurrera jarraitzeko.

Eskerrak eman nahiko genituzke urte luze hauetan borroka-lagun izan zareten guztioi, elkartasuna adierazi duzuen guztioi, espainiar estatu inperialista epaitu genuen orori. Guztion garaipena izan da!

Balio dezala indar gehiagorekin gure borroketan eragiteko.

Atzo, gaur eta beti, gora Euskal Herria internazionalista!

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s