Home

abian13

Aportazioaren egilea: Herria kalera!

Abian eztabaidarako emendakina

EUSKAL PRESOEN KALERATZEA ETA IHESLARIEN ETXERATZEA

Uste dut EPPK-ri dagozkion erabakiak EPPK-k berak hartu behar dituela, eta ezker abertzaleak ezin ditu inolaz ere kaletik erabaki horiek baldintzatu. Egia da EPPK-k 2013an marra gorri batzuk ezarri zituela, baina kide guztiak ez zetozen bat erabaki horrekin. Zer gertatzen da ordun eztabaida horren ondorioekin bat ez datozen kideekin? Gure presoak kaleratzeko estrategiatik kanpo gelditzen dira? Espetxeetan utziko ditugu? Ezker abertzalearen ildoa, presoen kaleratzea eskuratzeko INTEGRALA izan behar ditu, eta EPPK barruan dauden sentsibilitate eta jarrera guztiak konteplatu beharko ditu.
Gainera bide legalak onartzearen eztabaida ezin da bi marra gorri ezartzera mugatu (damuketa eta salaketarik ez), eztabaida askoz konplexuagoa da. Zer gertatzen da espetxeetan destinoak egitearekin? baldintzapeko neurriak oratuko dira? Zeintzuk? Kalte ordain millonarioak dituzten kideek horiek ordaindu beharko dituzte?…

Bestalde Ezker Abertzaleak Amnistiaren aldarria berreskuratu behar duela uste dut, urte hauetan presoen izaera politikoari dagokionez eratu den hutsune handia behingoz beteaz. Ezker abertzaleak betidanik aldarrikatu du euskal presoen izaera politiko hori, baita gatazkaren urte gordinenetan ere, amnistia bera amets hutsa iruditu zitekeenean. Horregatik ezin dut ulertu nola duela 4 urtetik hona, euskal presoen askatasuna haien izaera politikotik bereizi den behin eta berriz, haien kaleratzea lege espainolek ezartzen duten ikuspegi birgizarteratze eta ikuspegi humanitario batetara mugatuz.

Uste dut ziklo politikoaren aldaketaz, gatazkaren gainditzea, etb hitz egiten ari den honetan inoiz baino garrantzitsuagoa da amnistia aldarrikatzea, hau da, preso politiko guztien askatasuna exijitzea haien izaera politikoan oinarriturik. Horrela izan zen 1976ko Españako trantsizio faltsuan, eta hala izan beharko litzateke gaur egun ere.Tamalez, ez zaio bide horri ekin, eta inoiz baino beharrezkoa zen fase politiko honetan, Ezker Abertzaleak amnistiaren aldarria alderatuta utzi du.

Askok, amnistia eskuratzea lortezina den erronka bat dela diote, estatuen esku dagoelako. Hala bada, berdina esan genezake desmilitarizazioaz edota independentziaz eta sozialismoaz, baina inoiz ez diogu horiek aldarrikatzeari utzi, eta inoiz ez diogu utziko. Gainera espetxean ditugun kideei bide “legalak” onartzea estatuen esku dago berdin-berdin. Argi ikusi dugu azken urteetan estatuek ez dutela EPPK-ri Legedia aplikatzeko inolako borondaterik. Presoen ildoa, afera politikoa delako estatuentzat ere, eta ez afera humanitarioa.

Arrazoi hauetan oinarrituz puntu osoari emendakina egiten diot, honetarako oso ona iruditu zaidan beste lagun baten emendakinean oinarritu naizelarik:

4.4.1.- EUSKAL PRESO ETA IHESLARIAK ETXERATZEA

TITULU ALTERNATIBOA: 4.4.1.- EUSKAL PRESOEN KALERATZEA ETA IHESLARIEN HERRIRATZEA

TEXTU ALTERNATIBOA:

EPPK eta EIPKren ekarpena ezinbestekoa izango da Euskal Estatuaren sorkuntzan eta baita gatazka politikoa gainditzeko bidean ere. Hala ere, jakitun izan behar gara egun jasaten dituzten neurri errepresiboek euren ekarpena modu normalizatuan egitea zailtzen duela eta beraz, guri dagokigu, Ezker Abertzaleari euren ekarpena bideratzeko erraztasunak ematea. Ezker abertzalearen lehen zeregin urgenteenetako bat da beraz espetxeetan EPPK-k bere osotasunean egoeraren inguruan eta beraiek hartu beharreko bideetaz eztabaidatzeko beharrezkoak diren mekanismoak eta egitura artikulatzea. Beti ere, kolektiboen autonomia eta erabakitzeko gaitasuna baldintzatu gabe. Ezin da onartu beraz kaletik kolektiboak erabaki konkretu bat har dezan nolabaiteko presioa egitea.

Euskal preso eta iheslarien etxeratzea lortzeko bidean aintzat hartu behar da euren izaera politiko nahiz iraultzailea. Argi eduki behar dugu preso politiko izateagatik araudi penal–penitentziario berezia aplikatzen zaiela, salbuespen legedi bat. Neurri hauen desaktibatzea ez da neurri hauen onarpenetik etorriko eta ondorioz ibilbide juridikoa aztertu behar bada ere damutze eta salatzearen marra gorriak ez dira estatuentzat nahikoak izango. Zoritzarrez espetxeetako giltza etsaiaren esku dago, baina ez bakarrik amnistia eskaintzeari dagokionean. Azken urte hauetan ikusi dugun bezala, haien espetxe-legeak aplikatzeko edota preso gaixoak ez askatzeko orduan giltza hori haien esku dago ere. Ezker Abertzalean presoak haien izaera politikoaz biluztu ditugun bitartean, afera giza eskubideen eremuan kokatzeko, etsaiak argi utzi digu ez duela espetxe politika ikuspuntu legal edo humanitario batetan kokatzen, irizpide politiko hutsetan baizik.

Errealitate gordin horren aurrean zein bide hartu eta zeintzuk marra gorri jartzea EPPK-ri dagokio. Beti ere jakinda ez dela erabaki erraza izango eta ez dela adostasun osoz gauzatuko. EPPK-ren osaketa oso anitza da, eta EPPK-ren baitan ikuspuntu oso ezberdinak dituzten kideak daude. Beraz kolektiboaren eztabaidatik ez da erabaki bakarra aterako, marra gorrien inguruan jarrera ezberdinak aterako dira seguruenik (adibidez baldintzapeko neurrien inguruan. Egon daitezke kideak, pultsera telematikoarekin ateratzeko prest daudenak, eta beste batzuk hortik inoiz pasako ez direnak, naiz eta pultsera eramateak ez duen damuketa ezta salaketa eskatzen. Eztabaida bi marra gorrri horiek baino askoz konplexuagoa da ) eta ezker abertzaleak iritzi eta jarrera guztiak onartu beharko ditu, bai gehiengoarenak zein gutxiengoarenak ere. Irizpide hau mantentzen ez badugu, kolektiboaren zatiketa bultzatzen egongo gara bai ala bai.

Beraz EPPK-ko gutxiengoaren iritzia ere kontuan hartua izango da, eta Ezker Abertzaleak babes politiko eta asistentziala eman beharko die kide GUZTIEI, gehiengoaren iritzia errespetatu baina betetzen ez dutenei ere. Ezker abertzalearen estrategia presoen kaleratzeari begira, kide GUZTIEN KALERATZEA kontenplatu behar du. Eta ezker abertzalea borroka horretan dena eman beharko du, azken euskal presoa kaleratua izan arte, bere hautabide pertsonala edozein izanda ere.

EPPK eta EIPKko kide orok bide ezberdinak jorratuz borrokatzeko eskubide, ardura eta zilegitasun osoa daukate. Ondorioz, euren borrokak hauspotu eta preso nahiz iheslari politikoen etxeratzea lortzeko baldintzak sortzea Euskal Herriari dagokio. Herriak protagonista izanik garatuko duen bidea lagunduz, eta prozesu independentistaren baitan, instituzioek ere euren ekarpen propioa egin beharko dute gatazkaren ondorioen konponbidean.

Ezker Abertzaleak propioki ere jorratu beharreko bideak ditu auzi honetan izan ere Ezker Abertzalea den mugimendu politikoaren kapital humano eta militante esanguratsua dira errepresaliatuak. Preso nahiz iheslarien gaiari aterabidea emateko honako funtzioak bete behar lituzke Ezker Abertzaleak:

• Ezker Abertzaleak amnistiaren aldarria berreskuratu behar du. Amnistiak preso guztien kaleratzea exigitzeaz gain, kideen izaera politikoa aldarrikatzen du. Eta inoiz baino ageriagoan uzten du gatazkaren izaera politikoa ere. Presoen ildoari ezker abertzaleak jartzen dion “Txapela” izan behar du aministia, giza eskubideetan oinarrituz presoen ildoa jorratzen duten beste masa mugimenduekin elkarbiziko dena.
• Euskal preso eta iheslari politikoen aldeko dinamika garatuko duen erakunde baten sorrera sustatu beharko dugu. Mugimendu honek funtzio ezberdinak garatu beharko lituzke:

1.- Borroka ideologikoa: errepresioaren eta salbuespen neurrien ondorioz berezko bezala barneratu dugu araudi berezi hauen desaktibazioarekin nahikoa dela eta euskal presoei legedi arrunta aplikatu behar zaiela. Ez dugu ahaztu behar ordea preso politiko izateagatik status berezi bat zor zaiela. AMNISTIA-ren aldarria gizarteratu beharko du.
2.- EPPK-ren barne eztabaidak artikulatzeko beharrezkoak diren mekanismo eta egiturak ezartzea.
3.- EPPK eta EIPKren eragiletza bermatzeko neurriak sortu eta elikatu. Honekin lotuta garrantzitsua da bi kolektiboen eta Euskal Herriko eragile sozial, sindikal eta politikoekin bitartekaritza bermatzea.
4.- Euskal preso eta iheslariak aktibo militanteak izatea nahi badugu, Ezker Abertzalearen ildoen eta estrategiaren berri izan behar dute.
5.-Gatazkaren konponbide demokratiko adostua bermatuko lukeen aldebikotasuna aldarrikatu beharko luke. Honetarako EPPKren eta EIPKren bozeramaileen balioa mahai gaineratuz.

https://borrokagaraia.wordpress.com/abian/

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s