Home

gasteizHarresia

Borroka garaia da! webgunerako kolaborazioa, egileak: Eleak/Libre Dinamika, Askapena

(Abajo en castellano)

Eleak/Libre Dinamika

Bere txikitasunean, azken urteotan eskubide zibil eta politikoen alde eta epaiketa eta espetxeratzeen aurka bizi izan ditugun borrokek oihartzun handia lortu dute. Bereziki une desobediente masiboenetan, Askeguneen eta Herri Harresien uneetan.

Oihartzunaren uhinak ez dira Euskal Herrira mugatu, nazioartera ere hedatu dira. Elkartasun eta konpromisoa heldu zaigu ondoren bueltan, hainbat modutan. Adibide batzuk ematearren: Epaiketen edo espetxeratzeen aurkako dinamiketan, nazioarteko mugimendu herritar askok bidali izan dizkigute auzipetuen aldeko elkartasun eta atxikimendu mezuak; Gasteizko harresia, trending topic izan zen Alemanian egun batez, bertako herritarren jarrerari esker; Madrilen, Alfonen inguruan babesa antolatzeko herri harresien filosofiari heldu zioten; herrialde Katalanetatik hainbat aldiz deitu digute eurekin gure bizipenak eta hausnarketak konpartitu genitzan.

Argi dugu gure oinarrizko eskubideen aldeko eta salbuespen politiken aurkako borroka hemen, gure herrian pizten ditugun indarren arabera irabazi edo galduko dugula. Baina argi dugu ere internazionalismoak elikatu egiten gaituela. Pozgarria zaigu hortaz Askapenarekin batera ekimen honetan parte hartzea. Helburu bikoitza dugu gure aldetik. Bata, gure bizipenak eta hausnarketak ahalik eta lagun gehienekin konpartitzea, elkartasuna indartzeko asmoz. Bestea, bidean aurkituko ditugun lagunei entzutea, gure borroketarako baliagarriak izan daitezkeen erremintekin bueltatzeko Euskal Herrira.

Askapena

Euskal Herrian Eskubide zibil eta politikoen aldeko borroka ez da amaitu, Euskal militanteen kontrako epaiketa politikoak amaitu ez diren bezala. Kurtso honetan oraindik 16 kideren kontrako 2 epaiketa politikori aurre egin beharko diogu. AZNUGAL eko kideak nola Basque lives mattereko kideak Audientzia Nazionalean kartzela zigorrei aurre egin beharko diote torturapean jasotako konfesioen bidez. Zentzu honetan elkartasun guztia garrantzizkoa izango da herri honetan ematen diren epaiketa politiko guzti hauekin bukatzeko eta gureak diren eskubide zibil eta politikoak eskuratzeko.

Errebindikazio honek Euskal Herrian duen garrantzia ikusirik, Askapenak eta Eleak/Libre dinamikak, hurrengo hilabeteetan mundu osoan zehar, Euskal Herriaren Lagunak, Euskal Herriko elkartasun komiteek egingo duten dinamika berria aurkezten dugu. Askapenako 5en aldeko elkartasunean egindako lanaren ondotik, Euskal Herrian epaiketa politikoen egoeraren sozializazio dinamikarekin jarraituko dute. Horretarako hainbat ekimen eramango dira aurrera:

Alde batetik “Desobedientzia: elkartasunetik konpromisora!” dokumentalaren proiekzioak egingo dira. Honekin, herri harresien inguruko lanketa egingo da eta auziperatuen injustiziaren aurrean hartzen den defendatzeko konpromisoa jarriko da erdigunean.

Bestalde, Auziperatu ezberdinekin hitzaldi ezberdinak egingo dira. Hauetan atxiloketaz, torturaz, espetxeratze prebentiboaz, epaiketaz, gastu ekonomikoaz… suposatzen duenaz arituko dira. Euskal Herrian Epaiketa politiko batek suposatzen duenaz alegia.

Azkenik, Arazo honen sozializaziorako ekimenak burutuko dira: esku horrien banaketak, herri bazkariak, nola eskubide zibil eta politikoen aldeko festak.

Oraindik ekimen ugari isteko geratzen diren arren, gaurkoan leku hauetan ekimenak egingo direla esan dezkegu: Paris, Madrid Paisos Catalans, Italia, Alemania, Eskozia, Argentina, Venezuela, Andaluzia… Aurrera doazen einean publiko egiten joango gara.


Elkartasuna herrien arteko xamurtasuna delako,

Epaiketa politikorik ez!

Eskubide zibil eta politikoak Euskal Herriarentzat.

One thought on “Txapela buruan eta desobeditu munduan

  1. Eleak/Libre dinamika

    Las luchas vividas estos últimos años a favor de los derechos civiles y políticos y en contra de las encarcelaciones han conseguido tener una gran repercusión desde su humildad. Especialmente en los momentos de desobediencia masiva, como son los “AskeGunes” y los Muros Populares.

    Pero esta repercusión no se ha limitado a Euskal Herria, sino que también se a extendido a la comunidad internacional. Tras esta repercusión nos han venido de vuelta solidaridad y compromiso de diferentes maneras. Estos son algunos ejemplos: En dinámicas contra juicios y encarcelaciones, muchos movimientos internacionales nos han hecho llegar mensajes de solidaridad y apoyo / simpatía; el Muro Popular de Gasteiz llego a ser trending topic en Alemania, gracias a la actitud de sus ciudadanas; en Madrid, se acogieron a la filosofía de los Muros Populares para organizar una gran solidaridad hacia Alfon como la manifestación organizada contra los juicios políticos en el contexto del juicio contra Askapena; nos han llamado muchas veces de los Paises Catalanes para compartir con ellas nuestras vivencias y refleciones.

    Tenemos claro que las luchas a favor de los derechos fundamentales y en contra de las políticas de excepción en Euskal Herria la ganaremos en función de la fuerza con la que las encendamos. Pero, también tenemos claro que el internacionalismo nos ayudará. Es por eso que nos alegra participar en esta iniciativa junto con Askapena., la cual tiene un doble objetivo por nuestra parte. Por una parte, queremos compartir nuestras vivencias y reflexiones con el mayor numero de gente posible, con intención de fortalecer la solidaridad. Por otra parte, queremos escuchar a las amigas que encontraremos en el camino, para volver a Euskal Herria con herramientas utiles para nuestras luchas

    Askapena

    La lucha por los derechos civiles y políticos en Euskal Herria no a terminado, como tampoco han terminado los juicios políticos contra militantes vascos. Todavía este curso nos enfrentamos a otros dos juicios políticos contra 16 compañeros de Euskal Herria. Tanto los compañeros de #AZTNUGAL como los compañeros de Basque lives matter que también se enfrentan en la Audiencia Nacional a penas de cárcel tras confesiones obtenidas bajo torturas. Toda solidaridad a este respecto sera muy importante para terminar con los juicios políticos en este pueblo, y obtener los derechos civiles y políticos que nos corresponden.

    Viendo la importancia que tiene esta reivindicación en Euskal Herria, Askapena y la dinámica Eleak/Libre hacemos publica la dinámica que los comites de solidaridad con Euskal Herria Euskal Herriaren lagunak van a poner en marcha en los próximos meses a lo largo y ancho del mundo. Tras todo el trabajo realizado a favor de los 5 de Askapena, van ha seguir con la dinámica de socializar la cuestión de los juicios políticos en Euskal Herria. Para ello, se llevaran a cavo diferentes actividades:

    Por un lado, se harán proyecciones del documental “Desobedientzia: elkartasunetik konpromisora!” con la que se trabajara la cuestión de los muros populares y la solidaridad de las personas que toman el compromiso de defender a encausados por una injusticia.

    Por otro lado, se harán charlas en diferentes lugares con la participación de encausados, explicando lo que supone la detención, tortura, prisión preventiva, juicio, gasto económico… y de más cuestiones que un juicio político conlleva en Euskal Herria.

    Por último, se harán iniciativas de socialización de dicha problemática, que pueden ir desde reparto de panfletos, comidas populares o fiestas en favor de los derechos civiles y políticos.

    Aunque queden actividades por cerrar, podemos decir que se harán actividades en París, Madrid Paisos Catalans, Italia, Alemania, Escocia, Argentina, Venezuela, Andalucia… que las iremos haciendo públicas mientras se vayan realizando.

    Por que la solidaridad es la ternura de los pueblos,

    Epaiketa politikorik ez!

    Eskubide zibil eta politikoak Euskal Herriarentzat.

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s