Home

CIatYQfWUAAlL0S

Borroka garaia da! webgunerako kolaborazioa, egilea: Algortatik Hanka

Urriaren 10ean Algortan izandako Alde Hemendik Egunean eginiko manifestazioan parte hartzeagatik 16 pertsonek jaso dugu isuna. Mozal legean oinarritzen diren isun hauetan adierazten den bezala, Guardia Zibilak jartzen digu salaketa, “segurtasun indarren kontrako errespetu falta” egin izana leporatuz; gerora Ertzaintzak bide administratibotik tramitatzen duelarik Guardia Zibilak jarritako salaketa.

Honek, agerian uzten du beste behin ere, estatu espainolak herriko sektore handi baten iritzi eta aldarrikapenak isilarazteko duen nahia. Lan honetarako, nola ez; Guardia Zibil, Ertzaintza zein edozein koloretako indar okupatzaile erabiliz.

Euskal Herrian “bake egoeran” bizi garela esaten duten horiei ondorengo galdera hauek luzatzen dizkiegu: Nola da posible manifestazio legal batean parte hartzeagatik 16 pertsonek isunak jasotzea? Nola da posible poliziak akusazio eta epaile gisa jokatzea? Guk argi daukagu herri honen kontrako errepresioa desagertzetik urrun, areagotu eta findu egin dela; ohiko errepresio moldeetaz gain, jardun errepresiboa sutilagoa bilakatu delarik. Esan beharra dago Euskal Herrian ohituegiak gaudela errepresio molde hauetara; baina mozal legea martxan dagoenetik jardunbide hau egonkortu eta legalizatu dute.

Bukatzeko, arreta deitu digu egunean bertan identifikazio presentzial eta fisikorik egin gabe, nola den posible 16 pertsona identifikatzea, identifikazio hauek egiteko maniestazioan Guardia Zibilak grabaturiko bideo bat erabiltzen dutelarik. Honek, alerta pizten digu kontrol sozialerako dituzten fitxategi eta baliabideen inguruan. Nola azaldu daiteke bideo soil batekin 16 pertsona identifikatu ahal izatea? Zein fitxategi mota dauzka Guardia Zibilak identifikazio hauek egin ahal izateko?

Guzti honen aurrean, guk argi adierazi nahi dugu isunen gainetik ez garela isilduko; eta adierazpen askatasunaren kontrako eraso honen aurrean inoiz baino ozenago oihukatuko dugula…

ALDE HEMENDIK!

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s