Home

amnistia

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendutik salatu egin nahi dugu gure hainbat kide azken hilabeteetan pairatzen ari diren jazarpen poliziala. Ohikoa bihurtu da kalez jantzitako poliziek amnistiaren aldeko militanteen atzetik edonora joatea: lanera, kiroldegira, lagunekin doazenean…

Estatu espainolak amnistiaren aldeko aldarria poliziaren bitartez baldintzatu egin nahi du askatasunaren aldeko borroka guztiak baldintzatzen saiatzen den bezala. Hauxe da estatu espainolak bilatzen duen normalizazio politiko bakarra: iritzi, biltze eta adierazpen askatasunak zanpatzea normal bihurtzen dituena. Hauxe da estatu espainolak Euskal langileriari eskaintzen dion elkarbizitza eta bake bakarra, errepresioarena alegia.

Jarraipen polizial hauekin batera, salatu egin nahi dugu gure mugimenduko sei kideri martxoaren 29an Audientzia Nazional espainolaren aurrean deklaratzera agertzeko helarazi diguten zitazioa eta gure aurka irekitako prozedura, 2015eko abuztuan Bilboko kaleak zeharkatu zituen amnistiaren aldeko manifestazioan “terrorismoari gorazarrea” egin geniola leporatuta.

Gogora ekarri nahi dugu epaitegi hau frankismoko Tribunal de Orden Público horren oinordekoa dela, disidente politikoei “etsaiaren justizia” aplikatzeko bereziki sortutako organoa. Epaitegi horren aurretik milaka pertsona torturatu berri pasatu dira espetxeratuak izan aurretik. Epaitegi horrek estatu terrorismoa onartu eta babestu egin du. Epaitegi horri berdin zaio bere aurretik pasatzen dena tuiteroa ala titiriteroa den, Kurdistanekin ala Donbassekin solidarioa den, bere zeregina sistemari aurre egiten dion ahalik eta militante gehien zigortzea baita. Bere zeregina legedi faxista inposatzea da Euskal Herriaren aurkako zapalkuntza nazional eta soziala mantentzeko

Oraingoan deklaratzera deitzen gaituzte Carlos Urquijo Gobernu Delegatu faxistak eta APAVT elkarte ultraeskuindarrak hala eskatuta, “biktimen umilazioa” aitzaki moduan jarrita, eta aitzakia diogu euren benetako helburua ez delako inoren memoria defendatzea, herri honetan gertatu eta gertatzen denarekiko kontaketa desitxuratua indarraren bitartez inposatzea baizik.

Honen aurrean eta aipatutako arrazoiengatik, espainiar legediari eta epaitegi faxista honi zilegitasunik ez ematea ezinbestekoa dela deritzogu. Ez diogu ez gu ez Euskal Herriaren askatasunaren aldeko borroka epaitzeko zilegitasunik onartzen. Hori dela eta, osasun arazoak dituzten gure bi kideak salbu, gainontzekook ez gara deklaratzera aurkeztuko desobedientzia jarrera hartuta. Era berean, gaurko helburu nagusia ez da biktimaren papera hartzea ezta negar egitea inori pena emateko. Gaurko helburua borrokaren gorazarrea egitea eta ez gaituztela geldituko argi eta garbi adieraztea da.
Amnistia lortzeko antolatzen den herria ordezkatzen dugu, errepresaliatu guztiak baldintzarik gabe libre nahi ditugulako eta lapurtzen, etxe gabe uzten eta umiliatzen gaituen sistema kapitalistaren aurrean, herri honen independentzia eta sozialismoa gauzagarri bihurtzearen alde borroka egiteagatik inor zigortzea ez dugulako onartzen. Erasoak eraso bide horretan lanean tinko jarraituko dugu eta horren froga apirilaren 2an Errekalden burutuko dugun Amnistia Eguna eta manifestazioa izango dira, eta eraso hauei ekimen hauetan parte hartzen erantzun dezan dei egiten diogu Euskal Herriari.

OZTOPO GUZTIEN GAINETIK,

AMNISTIA AURRERA!!!

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua

Desde el Movimiento Pro Amnistía y Contra la Represión queremos denunciar el acoso policial al que están siendo sometid@s algun@s de nuestr@s compañer@s. Se ha convertido en algo habitual que policías de paisano sigan a l@s militantes pro amnistía allá a donde vayan: al trabajo, a hacer deporte, cuando van con los amigos…

El estado español, al igual que trata de hacer con todas las luchas a favor de la libertad, quiere condicionar la reivindicación de la amnistía por medio de la policía. Ésta es la única normalización política que busca el estado español, la de convertir en normal aplastar las libertades de opinión, reunión y expresión. Ésta, la de la represión, es la única convivencia y la única paz que el estado español le ofrece al Pueblo Trabajador Vasco.

Junto a estos seguimientos policiales, queremos denunciar las citaciones que han hecho llegar a seis de miembros de nuestro movimiento para que acudamos a declarar el 29 de marzo a la Audiencia Nacional española acusándonos de “enaltecer el terrorismo” en la manifestación que en agosto de 2015 recorrió las calles de Bilbo.

Queremos recordar que este tribunal es heredero del Tribunal de Orden Público franquista, un órgano especialmente creado para aplicar la justicia del enemigo a la disidencia política. Por delante de ese tribunal han pasado miles de personas recién torturadas. Ese tribunal ha permitido y apoyado el terrorismo de estado. A ese tribunal le da lo mismo que quien comparece ante él sea un tuitero o un titiritero, que sea solidario con Kurdistán o con Donbass, porque su cometido es castigar al máximo posible de militantes que se enfrenten al sistema. Su cometido es imponer la legalidad fascista para mantener la opresión nacional y social de Euskal Herria.

En esta ocasión nos llaman a declarar a petición de un fascista como el Delegado del Gobierno español, Carlos Urquijo, y de la ultraderechista APAVT poniendo como excusa la “humillación a las víctimas”, y decimos excusa porque su verdadera intención no es defender la memoria de nadie, sino imponer por la fuerza un relato distorsionado de la que ha ocurrido y ocurre en este pueblo.

Ante esto y por las razones mencionadas, creemos que es imprescindible no dar legitimidad ni a este tribunal fascista ni a la legalidad española. No le reconocemos ninguna legitimidad para juzgarnos ni a nosotr@s ni la lucha por la libertad de Euskal Herria. Por ello, a excepción de los dos compañeros que sufren problemas de salud, el resto no acudiremos a declarar tomando una actitud de desobediencia.

Igualmente, el objetivo principal de esta rueda de prensa no es el de adquirir el papel de víctimas ni lamentarnos para dar lástima a nadie. El objetivo de hoy es hacer enaltecimiento de la lucha y expresar con claridad que no nos van a parar. Representamos al pueblo organizado para conseguir la amnistía, porque queremos a tod@s l@s represaliad@s polític@s libres y sin condiciones y no aceptamos que se castigue a nadie por luchar para hacer realizable la independencia y el socialismo para este pueblo frente al sistema capitalista que nos roba, desahucia y humilla. A pesar de los ataques seguiremos trabajando en ese camino, la prueba de ello son el Amnistia Eguna y la manifestación que llevaremos a cabo el 2 de abril en Errekalde, y hacemos un llamamiento a Euskal Herria a participar en estos actos como respuesta a los ataques.

OZTOPO GUZTIEN GAINETIK,

AMNISTIA AURRERA!!!

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s