Home

12376220_1553648824960958_530502961440294167_n

Borroka garaia da! webgunerako kolaborazioa, egilea: Algortako Txorimalo Gaztetxea

[Apirilaren 1etik 10era Egitaraua – Algorta]

SARRERA
Urteak dira herriko gazteriak gaztetxearen beharra ikusi eta okupatzeko hautua hartu zuela. Sastrakatik hasi, Kutxitril, Burdinola ezagutu, Maidagan, Mentxakabarritik bidea egin, kultur etxea, Aixerrotatik pasatu eta Txorimalo arte.

Gazteria anitza bildu izan dute Algortako gaztetxeek, gustu ezberdinetako jendea, iniziatiba eta ideia ezberdinetarako topalekua izan dira. Okupazio eta autogestioaren bidean, gazteria kritiko eta eraikitzailez  osatutako elkargunea izan da, gaztetxea herriko eragile eta norbanakoren elkargune eta ideien sormenaren jatorri gisa ulertuz.

Gaur txorimalo dugu, gure amets eta ideien sorlekua, herriak dituen gabeziak eta behar dugun herri ereduaren aldeko alternatibak landu eta isladatzeko lanean dabilen txokoa.

GAZTETXEA

ORTUA

Txorimalo Gaztetxean barazkiei ez zaie lekurik falta. Ortu ekologiko bat lantzen ari gara oilotegiko soberakinez ongarrituta. Bertan edonork parte har dezake ezagutzak, esperientzia edo ikasteko grinak baditu. Ortuaren bidez, elikadura subirotasuna bultzatzea bait da gure naia.

OILOTEGIA

Momentu hauetan 6 oilo bizi gara Gaztetxeko oilotegian. Egunero ateratzen gaituzte aire freskoa arnastera eta inguruak mihatzera. Esan beharra dago, pentsu naturala ematen digutela bazkaltzeko eta nahi izan ezkero gure arrautzak probatzeko aukera izan dezakezuela (Gaztetxean galdetu).

PARRILLA

Udan, lagunen artean, parrillada bat egiteko leku paregabea. Proiektua aurrera doan arren (ez dago bukatuta), dagoeneko erabili dezakegu barbakoa. Mahaiak, bankuak eta egurrezko labea izango dira hurrengoak. Itzalean dagoen toki freskoa, disfruta dezagun!

ENTSAIU LOKALA

Gaur egun, Algortako 15 bat taldek entsaiatzen dute Gaztetxeko entsaiu lokalean. Taldeen artean autogestionatu dute gela eta beraiek intsonorizatu eta prestatu dute. Ordutegiak finkatu dita auzokideak ahalik eta gehien errespetatzeko. Lokala nahiko txikia izan arren, herriko talde askoren sorkuntza bermatu du.

SERIGRAFIA LOKALA

Diseinua marraztu, plantila egin eta kamisetara pasa. Serigrafia lokalean, guzti hau egiteko baliabideak aurki daitezke. Emultsio gela eta isoladora propioak prozesu guztia jarraitzeko eta serigrafía kolektiboaren esperientzia ikasi ahal izateko.

ARETOA

Aretoan sortzen dira burutazio, eztabaida eta adostasun gehienak. Asanblearismoa oinarritzat hartuta, Gaztetxearen autogestio eta bilakaera lau pareta hauen artean eraikitzen da. Ala ere, herriko beste edozein kolektiborentzat ere ateak irekita daude beti, bilera edo hitzaldiak emateko prest.

ZER DA GAZTE ASANBLADA? 

Algortako gazte asanblada, herri dinamiketan parte hartzen duen gazte ezberdinez osatutako asanblada irekia da, pentsamendu kritiko oro barnebilduz, herritik eta herriarentzat lanean diharduena.

Herri mugimenduan, ikasle zein gazte mugimenduan, borroka feministan, askatzaile eta ekologikoan lan egiten dugunak gara asanblada. Txorimalo gaztetxea, gazteok Algortan ase ezin ditugun beharrei erantzuteko espazio erabilgarri gisa ulertzen dugu, eta honen kudeaketaz arduratzen gara, gazteok    herri honetan badugulako zer erabaki.

Beraz badakizu, zuk ere baduzu tokia algortako gazte asanbladan edozein ekimen, kezka, edo sentsazio adierazteko!

12512485_1581770075482166_6360957476999265866_n

Algortako Txorimalo Gaztetxearen etorkizuna eztabaidatzeko lehen pausua heltzear dago! Apirilaren 16an 19:00tan Aldai Patronatuan (Alangoeta 21). Ez dezatela zugatik erabaki! Txorimalon jada ez dago katurik, aspaldi ez dela entzuten harramazka ezta zalapartarik. Hamar urte bete ditu Txorimalok, hamarkada oso bat. Gazteon etxe eta katuen topagune. Hamarkada batez, gure gaztetxe izan denaren etorkizuna ate joka daukagu. Suertatu zaigun erronkaren aurrean hamarnakatu behar gara, hamar aldiz biderkatu! Ikustezin dugun indarraz jabetu eta eztabaida bidez erabakiak hartu. Hamar katu garela diote, baina, horrela al da? Ez ote gara iluntasunean barreiaturik gauden hamarnaka katu beltz izango?

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s