Home

pobreziaren-muga-2012-1-728

Elkartzen

Kapitalismoak esplotazio eta prekarietatea darabiltza, eta, ondorioz, jendartearen dualizazioa eragiten du.

Eredu ekonomikoaren emaitza harrapakaria: pobrezia.

Kapitalismoa munduko sektore zabaletan pobrezia areagotzen duen prozesua eratzen ari da. 90. hamarkadan momentuko tendentziari jarraituz gero, 2050 eta 2075 urteen artean munduko populazioaren erdia erabateko pobrezian egongo zela baieztatzen zen. Iragarpena oso motz geratu zen. Izan ere, 2010etik aurrera munduko populazioaren erdiak planetaren aberastasunaren %2arekin nekez bizi da, eta gaur egun populazioaren %1ak beste %99ak baino aberastasun gehiago pilatzen du.

Eurostat agentziak erabakitako irizpidearen arabera (eskuragarri dagoen errenta baliokidearen medianaren %60a), eta 2014ko amaieran, Europar Batasunean 121,95 milioi pertsona pobrezian eta bazterketa arriskuan bizi ziren; horietatik 13,4 milioi Estatu espainolean (ia-ia populazioaren %29a). 2011n “de facto” erreskatatutako Estatu espainolak, troyka exijitutako “doikuntza programak” betetzearren, populazioaren herena baino gehiago erabateko txirotzera eraman du. Bestalde, pobrezia eta bazterketa honen itzelezko hazkundea datu ofizialetatik ateratako datuak direla azpimarratu beharra daukagu. Datu estatistikoek erakusten digutena baino askoz nabarmenagoa izan da pobretze orokorra.

Prozesu honek Euskal herrian ere badu bere isla, lege ezberdinen bitartez, gizarte zein lan eskubideetan ezarri diren murrizketa izugarriekin. Helburu nagusia ahalik eta etekin gehien lortzea da, eta hori posible izateko modu bakarra eskulana (gutxiago ordainduta eta lan baldintzak kaskartuz) eta lehengaiak (beste herri batzuetako baliabideen esplotazioaz) ahalik eta gehien ustiatzea da, baita izadia modu basatiagoan ustiatzea ere.

EUSKAL HERRIA “LEGE KOLPEZ” JENDARTE PREKARIO BATEAN SENDOTU DA.

2002 eta 2008 urteen artean errentarik altuenak %114,52a hazi ziren, soldatek eta pentsioek erosahalmena galtzen zuten bitartean (IPC erreala urteko igoerek baino handiagoa izan da). Egoerarik sailenetan daudenen diru sarreren murrizketak eta aberatsenen igoera txikiak populazioaren zati garrantzitsu baten beheranzko mugimendu bat eta zati txiki baten ongizate osoranzko aurrerapena eragin du. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan (Nafarroa Garaiarentzako ez daukagu daturik) populazioaren %1,67a aberastasunaren %44,78a kontrolatzen du, %8a 500 euro hileko diru sarrerekin bizirauten duen bitartean. Populazioaren %36,33a Pobreziaren Mugaren azpitik dago (BPG per capitaren %37,5%a).

Kontratazioa hobetuko zutela esaten ziguten arren, inposatutako lan erreforma guztiak patronalaren mesedetan egin dira: kaleratzeen erraztea eta merkatzea, kontratuen prekarizazioan sakondu… 2008tik 180.700 lanpostu deuseztatu dira Hego Euskal Herrian. Errealitatea egoskorra da, eta urtetik urtera geure burua behartuta ikusten dugu zera errepikatzera: lan-arloan prekarietate handia dago, 199.000 pertsonatik gora langabezian daudelarik Hego Euskal Herrian. Etengabeko pobretze testuinguru honetan, egun, lana edukitzea ez da pobretze egoeren babesgune. Langile pobreak existitzeak, ondorengoa hankaz gora uzten baitu; lan merkatuan egoteak, pobrezia, bazterketa soziala edo gabezia materiala ekiditeko bidea dela alegia. Soldatak gakoa badira ere, pobrezia etxeetan barna sartzen da, politika publikoek ez dutelako aberastasunaren birbanaketan bete beharreko funtzioa betetzen. Horregatik jendartearen prekarizazioaz hitz egin nahi dugu; izan ere, hainbat dira soldatapeko lanik gabe dauden pertsonak – langabezian daudenak, pentsiodunak, alargunak, gizarte-prestazioa jasotzen dutenak… Horiek guztiak kondenatuta daude pobreziaren mugaz azpiko soldatarekin bizitzera (per capita BPGren %37,5). Gero eta garestiagoak dira uraren faktura, gasarena, garraioena (argiaren faktura 2007koarekin alderatuz, %60 igo da), bikoiztu egin da laguntza sozialen bat jasotzen duten pertsonen kopurua, gero eta gehiago dira etxeko fakturak ezin ordaindu dabiltzan etxeak, gazteen herenak ezin dira emantzipatu eta goi karguen soldatak igotzen jarraitzen duten bitartean, emakumeok gizonek baino %35,6 gutxiago irabazten dugu. Krisialdia hasi zenetik, 50.000 pertsona izan dira desjabetuak. BEZaren, elektrizitate zergaren eta abarren igoerei kapitalaren eta sozietateen zerga zuzenen iruzurra [2016 zerga ez-zuzenen pisua izugarri hazi da (%53,4a, 2008an %46a zenean), zerga hauek ez dituztenean progresibitate neurririk ezartzen] gehitzen baldin badiogu, errenta baxuenek zerga esfortzu gero eta handiagoa jasan behar dutela ondorioztatzen da (errentak hain baxuak direnean errenta guztia kontsumora bideratzen da).

POBREZIAREN MUGA ZEHAZTEAREN GARRANTZIA.

Elkartzenen uste dugu, pertsona ororen partehartze sozial aktiboa bermatzeko helburuaz,  gutxieneko dirusarrera duinak bermatuak eduki behar ditugula. Bistakoa badirudi ere, pobreziak, berau ulertu eta azaltzeak, ondorengo ezbaian du giltzarria: aberastasuna eta errenten  banaketa desorekatua bai zentzu “bertikalean” (lan eta kapitalaren errentak) zein zentzu “orizontalean” (herritarren artean egiten den baliabideen banaketa).

Txosten ofizialek pobrezia erlatiboari, prekarietateari, ongizate ezari eta abarrei buruz mintzatzen zaizkigu, egiazko errealitatea estaltzen duten indize eta zenbakiak manipulatzen dituztelarik. Elkartzen-ek urteak daramatza erreklamatzen Pobreziaren Muga definitu eta zehazteko irizpide homogeneo bat ezar dadin. Gizarte baten errenta eta prezioen mailan oinarritutako erreferentzia bat definitzean datza eta, aspektu horietan oinarrituta, pertsona batek gutxieneko duintasunez bizi ahal izateko beharrezkoa duen kopurua zehaztean. Elkartzen-en gutxieneko esleipen ekonomiko oro kalkulatzeko orduan erreferentzia hori erabili beharra dagoela pentsatzen dugu, Lanbide Arteko Gutxieneko Soldata, pentsioen gizarte prestazioak eta Diru-sarreren Bermerako Errenta kalkulatzeko besteak beste. Modu horretan horietako bat ere ez da Pobreziaren Mugaren azpitik egongo.

Europako eta estatuetako instituzioek pobreziaren mugaren ezarpena erabili daitekeen errenta baliokidearen medianan oinarritzen dute; hau da, populazioaren gehiengoarentzako soldatetan. Jakinda 70. hamarkadaren erdialdetik, sortutako aberastasunean soldatapeko biztanleriaren esku-hartzeak behera egin duela kapitalak bereganatutako zatia asko hazi den bitartean: 1977an soldatapeko biztanleriaren ordainsaria BPGaren %67,3a zen, 2012an portzentai hori %48,6ra jeitsi delarik, gure proposamenak per capita BPG-etan oinarritutako soldatak indexatzearen alde egiten du. BPGak sortutako aberastasuna zenbatzeko dituen mugetaz jabetzen bagara ere (ez du zenbatzen iruzur fiskala, ezta ezkutuko ekonomia ere, eta are gutxiago jendartea sostengatzen duen lan erreproduktiboa), eta hel daitezkeen ekarpenei zabalik egonda, metodo honen bertutea azpimarratu nahi dugu: aberastasunaren banaketa bere sorrerara lotzen duela. Helburua hori izanik, lurralde bakoitzeko BPG-aren arabera artikulatutako indizazio automatikorako sistema bat planteatzen dugu. Horren arabera:

1-    LGS inoiz ez litzateke per capita BPG-aren %50 baino baxuagoa izan behar.
Indarrean dagoen LGSren eraginez “langile pobreak” sortzen dira. Metodologia honen arabera, 2016an Hego Euskal Herrian LGS (eta beraz gutxieneko pentsioa ere) 1.326,51 euro hilean izango litzateke; Madrilek benetan ezarritakoa berriz 655,20 euro hilean delarik, erdia baino gutxiago.

2-    Prestazio bat bera ere ez litzateke inoiz per capita BPG-aren %37,5 baino baxuagoa izan behar, Pobreziaren Mugatzat hartzera pasatuko litzatekelarik.
Egia da Pobreziaren Mugaren gainetik egongo diren prestazio edo gizarte soldatekin ez dugula pobreziarekin bukatuko. Pobreziarekin era integralean bukatzeko, esplotazioarekin bukatzeko lan-baldintza duinak bermatzea, etxebizitzen gehiegizko prezioei eta alokairuei muga jartzea… nahitaezko neurri bakar batzuk dira.

ELKARTZENEN 2016eko POBREZIAREN MUGA ZEHAZTU DUGU.

2016an Pobreziaren Muga 11.938,65 eurotan geratu da Hego Euskal Herrian, horrek esan nahi du hileroko kopurua 994,8 eurokoa dela eta horregatik Elkartzen-ek kopuru bereko prestazioak edo gizarte soldata aldarrikatzen du. Gure metodologiaren arabera, gaur eguneko Lanarteko Gutxieneko Soldata eta beste hainbat soldata, prestazio sozialak (Diru sarrerak Bermatzeko Errenta, Txertatze Sozialerako Errenta) eta pentsio gehiegi (batez ere kontributiboak ez direnak eta alarguntza pentsioak) Pobreziaren Mugaren azpitik kokatzen dira gaur egun.

Pobreziaren muga, gizarte desberdintasunak gutxitzeko tresna eraginkorra da. Pertsona orori gutxieneko duintasuna bermatzeko tresna alegia. Aberastasuna banatzeko mekanismo automatikoa da, zeren aberastasuna handitzen bada atalasearen kopurua handitzen baita, eta, murriztuz gero, kopuru hori ere neurri berean murrizten baita. Era berean, egungoak baino lan baldintza duinagoak bermatzen ditu. Halaber, baliogarria izango da esplotazioari, jendarte eta lan murrizketei aurre egiteko. Aberastasunaren banaketa bere sorrerari lotzeaz gain, laguntza sistema errazten du, generoa baztertzen duten gizarte asegurantzaren sistema bereziak ere baztertzen ditu, errejimen orokor baterako urratsak emanez. Aldi berean, denon artean sortutako aberastasuna banatzen du era egokiago baten bidez. Hala ere, inportanteena da pertsona guztiei gutxieneko duintasuna ziurtatzen diela eta, batez ere, emakumeei dagokienez, eurenganako konfiantza eta independentzia handitzen dela.

Zenbaki hutsal hauen atzean, Euskal Herriko biztanleen herenak (3 pertsonatik batek!) Pobreziaren Mugaren azpitik bizirauten du Euskal Herrian, isiltasunean eta gure joan-etorri frenetikoan ikusezin. Itzartzeko ordua da, kontzientzia hartzeko ordua, sistemari aurre egitekoa. Pribatizatzeko helburuarekin publikoaren aurkako lapurreta masiboaren aurrean, ondoeza zabaltzen ari den  balizko ongizate estatuaren aurrean,beldurra eta babesgabetasuna, herritarren gehiengoaren aurkako ezkutuko gerra honen aurrean, pobreziari muga jartzea ezinbestekoa da.

BORROKATU ESKUBIDE SOZIALEN ALDE! PREKARIETATEARI AURRE EGIN! JENDARTEA ERALDATU!

icon Pobreziaren Muga 2016

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s