Home
Borroka garaia da! webgunerako kolaborazioa, egilea: Eleak / libre dinamika


(Debajo en castellano)

Eskubide zibil eta politikoen alde, troikaren aurka. epaiketarik ez

2014ko martxoaren hiruan, Troikak (Europako Banku Zentralak, Europear Komisioak eta Nazioarteko Diru Funtsak osatutako hirukoteak) bilera egin zuen Bilbon. Guggeheim museoan, Troikako ordezkariez gain agintari ugari ere bildu zen: Espainiako erregea, Mariano Rajoy, Iñigo Urkullu, alderdietako ordezkariak, enpresariak, nazioarteko enpresetako eta banku nagusietako buruak…

Goi-bileran biltzen ziren horiek ordezkatzen duten jendarte ereduaren eta ezartzen aritu diren politika sozioekonomikoen aurka, hainbat ekimen antolatu zen. Eguerdiko manifestazio jendetsuan, egun osoan oro har eta hiriko puntu ezberdinetan, istiluak izan ziren poliziaren eta Troikaren aurka azaltzen ziren herritarren artean. Hainbat atxilotu izan ziren.

Bi urte baino gehiago pasa dira ordutik. Orotara 12 pertsona izan ziren atxilotuak edo auzipetuak 2104ko martxoaren 3an Bilbon. Guztiei delitu larriak leporatu zitzaizkien. Bi adintxikietako bakoitzari “komunitatearen aldeko” 100 lan-ordu eta milaka euro eskatzen zitzaizkien ustezko kalteengatik. Biak absolbituak izan ziren proba faltagatik. Hirugarren pertsona baten aurkako kausa ere artxibatua dago honezkero, berriz ere proba faltagatik. Laugarren prozedura bat akordio batekin itxi da: fiskaltzak 2 urteetako espetxe zigorra eskatzen zuen, atentatuagatik, eta azkenean 6 hilabetetan geratu zen, erresistentzia delitu batengatik. Oraindik 8 pertsona daude epaiketaren zain. Lauren aurkako eskaerak zehaztuta daude jada: txikiena 2 espetxe urtetakoa da, handiena laukoa, orotara 8 urte eta erdiko espetxealdiak eta 233.000 euro kalteetan laurentzako. Gainontzeko lauren aurkako eskaerak ez dira zehaztu, baina kezka dugu ez ote diren antzekoak izango, leporatzen zaizkien ustezko delituak aurrekoen berberak edo ia berberak baitira: Lesioak, atentatua eta desordena larriak.

Eskubide zibil eta politikoen aldeko Eleak/Libre dinamikatik, prozedura hauek guztiak salagarriak eta bidegabeak direla adierazi nahi dugu, eta zergatiak konpartitu nahi ditugu.

Guggeheimen bilduta zeudenak, bereziki Troika bera baina baita enpresariak, bankariak eta enparauak, ez ditu inork aukeratu inoren ordezkari izateko. Ordea, Estatuei, instituzioei eta herritarroi, jendarte eredu jakin bat inposatzen digute. “Espainiak lan-erreforman sakondu behar du”, bota zuen Bilbon Nazioarteko Diru Funtsaren zuzendari nagusi Christine Lagardek. Botere antidemokratiko horien “proposamenei” esaneko, eskubide galera horiek “gure” agintariek inposatzen dizkigute lege bidez (lan-erreforma, defizit muga, aurrekontu murrizketak…). Azkenik, lege horiek pizten duten haserrea isilarazteko, eskubide zibil eta politikorik gabe uzten gaituzte (Mozal Legea, Zigor Kode berritua…). Lehendabizi eskubide sozialik gabe uzten gaituzte, ondoren eskubide horien alde borrokatzeko eskubidea lapurtzen digute.

Egun hartako atxiloketak eta auziperatzeak militarki gotortutako hiri batean eman ziren. Ertzaintzak oinarrizko eskubideen suspentsioa ezarri zuen goi-bileraren inguruko kilometrotako “segurtasun-espazioan”, manifestazioa eskubidea barne. Epaitegiek, bien bitartean, ez zuten eskubide horiek indarrean berrezartzeko neurririk hartu. Ironikoki, epaitegi horiek berak dira 12 herritarren aurkako prozedurak abiatzen dituztenak, noren eta Ertzaintzaren txostenak ontzat hartuz.

Prozeduretan ere bada zer salatu ugari. Ez ditugu kasu guztiak zehatz mehatz ezagutzen, baina akusazioen oinarria oso ahula da horietariko askotan. Ezin hemen luzatu, baina adibide pare bat behintzat. Honezkero absolbitua izan den adingabeetako baten prozeduran, Ertzaintzak bideo bat aurkeztu zuen froga gisa. Gerora, Ertzaintzaren arloko adituen txosten perizialak bideotik adingabearen nortasuna ezin ziurtatu zitekeela esan zuen. Bada, epaiketan, txosten hori aurkeztu ez, eta bideoan agertzen zen pertsona auzipetutako adingabea zela ziurtatu zuen Ertzaintzak. Bigarren adibidea: Hiru pertsonari gertaera berdinagatik lesioak, atentatua eta desordena larriak leporatzen dizkio Ertzaintzak. Poliziaren kontakizuna zuzenean faltsua da… hainbesteraino ze, hiru pertsonetako bat, ordu horietan Bilbon ere ez zegoen.

Baina demagun, halere, akusazioak egiazkoak direla. Esaterako auzipetutako batzuek, edo denek, harriak bota zituztela. 4 urtetako espetxe zigorra? (Zigor Kode berrituak aukerak zabaldu, eta sei urte arteko zigorra ahalbidetzen du). Zigor-zuzenbidean oinarrizko printzipio teoriko bat da zigorrak delituarekin proportzioa gorde behar duela. Ze proportzionaltasun motara ohitu gara azken hamarkadetan? Sei urtetik gorako espetxealdiak lan politikoarengatik, bat eta bi artekoak txioak idazteagatik, milaka eurotako isunak margoketengatik… Ohitu egin gara, baina ez dago sobera geure buruei oroitaraztea: ez-da-normala. Etsaiaren zigor-zuzenbidea deitzen zaio horri. Disidentzia sozial, politiko eta ekonomikoaren aurkako gerra (ekonomikoa, bai: etorkinek, errefuxiatuek edo txiroek ondotxo baitakite legeak ez gaituela denok berdin tratatzen). Eta etsaiaren zigor-zuzenbidea, adiskidearen zigor-zuzenbidearekin osatzen da: behekoen “lapurreta”, euro batetik aurrera, delitua da; “iruzur fiskala”, delitu izateko 120.000 eurotara heldu behar du.

Laburbilduz: 12 herritar Troikaren aurkako protestengatik auzipetuak. Zortzi epaituak izateko zain, eskaera larriei aurre egin beharrean. Eskubide sozialik eta zibilik gabe uzten gaituzten horien aurrean protestatzeagatik. Protestarako eskubidea bera indargabetua izan zen egun batean. Akusazioak oinarritzeko argudio oso ahulekin, Egiazkoak balira ere erabat neurriz kanpokoak diren zigor eskaerekin.

Aste honetan, martxoaren 31, Iker Egiraun deustuarra epaitua izango da Bilboko Buenos Iares kaleko epaitegietan. Bi urte eta erdiko espetxe zigorra eta 120.000 €tako isuna eskatzen dizkio fiskaltzak. Iker Egiraunen aldeko Egi LIBRE plataforma deustuarra da deitzailea, eta Eleak/Libre dinamikatik atxikitu egiten gara.

———

En defensa de nuestros derechos civiles y políticos, contra la troika. no a los juicios.

El 3 de marzo de 2014, la Troika (Banco Central Europeo, Comisión Europea y Fondo Monetario Internacional) realizo una reunión en Bilbao. Además de sus representantes, se reunieron en el museo Guggeheim gran cantidad de autoridades y directivos: El Rey del Estado Español, Mariano Rajoy, Iñigo Urkullu, representantes de los partidos, de empresas internacionales y de los principales bancos…

En contra del modelo social que representan esas autoridades y de las políticas socioeconómicas que venían a impulsar, se organizaron varias iniciativas. A lo largo de la multitudinaria manifestación del mediodía, así como durante el resto del día y en distintos puntos de la ciudad, hubo enfrentamientos entre policías y manifestantes. Se realizaron varias detenciones.

Han pasado más de dos años. Aquel 3 de marzo en Bilbao fueron detenidas o imputadas al menos 12 personas. A todas ellas se les imputaron graves delitos. A cada uno de los menores de edad se les solicitaban 100 horas de trabajo “en favor de la comunidad” y miles de euros por daños. Los dos fueron absueltos por falta de pruebas. Una tercera causa fue archivada por la misma razón. Un cuarta se cerró con un acuerdo: la fiscalía solicitaba 2 años de cárcel por un delito de atentado, que finalmente se quedaron en seis meses por resistencia. En estos momentos 8 personas se encuentran a espera de juicio. Las peticiones contra cuatro de ellas están ya concretadas: la más baja sube hasta los dos años de cárcel, las más alta asciende a cuatro, en total 8 años de encierro y 233.000€ por daños para los cuatro. Las peticiones contra las cuatro personas restantes no están concretadas aún, pero nos preocupa que puedan ser similares, porque los delitos de los que se les acusa son los mismos o parecidos: lesiones, atentado y desórdenes graves.

Desde la dinámica en defensa de nuestros derechos civiles y políticos Eleak/Libre, consideramos que todos estos procesamientos son denunciables e injustos, y queremos compartir nuestros razonamientos.

Troika, empresarios, banqueros: Ninguno de ellos ha sido elegido por nadie para ejercer de representante de nada. No obstante, imponen un modelo concreto de sociedad a Estados, instituciones y población civil en general. “España debe profundizar en la reforma-laboral”, declaro en Bilbao Christine Lagard, directora del Fondo Monetario Internacional. “Nuestros” representantes, sumisos a las “recomendaciones” de la Troika, nos imponen a golpe de leyes los recortes de derechos sociales que esta decreta (reforma laboral, recortes presupuestarios, déficit fiscal…). Finalmente, para silenciar el enfado que estos recortes sociales generan, nos arrebatan nuestros derechos civiles y políticos (Ley Mordaza, reforma del Código Penal…). Primero nos dejan sin derechos sociales, después nos roban el derecho a luchar por esos derechos.

Las detenciones de aquel día se produjeron en una ciudad blindada y militarizada. La Ertzaintza impuso de facto la suspensión de derechos en la amplísima “zona de seguridad” decretada alrededor de la cumbre, entre ellos el derecho de manifestación. Nadie desde el poder judicial tomo iniciativa ninguna para garantizar esos derechos. Irónicamente, son esos mismos juzgados quienes impulsan los 12 procedimientos, basándose precisamente en los informes de la Ertzaintza.

También existen cuestiones denunciables en los procedimientos. No conocemos todos los casos con exactitud, pero la base acusatoria es muy débil en muchos de ellos. Sin pretender alargarnos en exceso, un par de ejemplos al menos. En el procedimiento contra uno de los menores acusados, la Ertzaintza presentó un video como prueba. Posteriormente, el informe pericial de la unidad de especialistas de la Ertzaintza resolvió que de las imágenes no se podía deducir que el acusado fuese la persona del video. Sorprendentemente, en el juicio, la Ertzaintza no presentó dicho informe, y continuó defendiendo que la persona del video era la acusada. Segundo ejemplo: A tres personas se les acusa conjuntamente de lesiones, atentado y desórdenes graves. El relato policial es directamente falso… hasta el punto de que una de esas tres personas ni siquiera se encontraba en Bilbao en el momento de los hechos.

Pero supongamos por un momento que las acusaciones son ciertas. Que algunas de las personas imputadas, o todas ellas, lanzaron piedras por ejemplo. ¿Cuatro años de cárcel? (el reformado Codigo Penal aumenta el margen punitivo hasta los seis años). Uno de los principios teóricos básicos en derecho penal es el de que la pena debe guardar proporcionalidad con el delito cometido. ¿A qué tipo de proporcionalidad nos hemos acostumbrado a lo largo de las últimas décadas? Penas superiores a los seis años por actividades políticas, de entre uno y dos años por escribir twitts, miles de euros por pintadas en paredes… Nos hemos acostumbrado, pero no está de más recordárnoslo a nosotras mismas: No-es-normal. Tienen un nombre, derecho penal del enemigo. Gerra contra la disidencia social, política y económica (económica sí, los empobrecidos, las refugiadas y migrantes saben bien que la ley no tiene el mismo rasero para todas). Y el derecho penal del enemigo se complementa con el derecho penal del amigo: el “robo” de los de abajo constituye delito a partir del primer euro; el “fraude fiscal”, necesita llegar a los 120.000 euros para ser delito.

Resumiendo: 12 personas imputadas por las protestas contra la Troika. 8 a la espera de ser juzgadas, con la amenaza de graves penas. Por protestas ante aquellos que nos dejan sin derechos sociales y sin derechos civiles. En un día en que el propio derecho de manifestación fue suspendido. Con débiles pruebas para incriminar a las personas imputadas, con peticiones de castigo que, aún siendo ciertas las acusaciones, serían totalmente desmedidas.

Esta semana, el 31 de marzo, el deustuarra Iker Egiraun será juzgado en los juzgados de la calle Buenos Aires en Bilbao. La fiscalía solicita 2 años y medio de cárcel y una multa de 120.000 euros contra él. En defensa de Iker la plataforma de Deustu en apoyo a Iker Egiraun Egi LIBRE ha  convocado una movilización (10:30h), y desde Eleak/Libre nos adherimos a la misma.

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s