Home

ee03aa1c364efe6ca0df724ab4429018

Malen  Aldalur / klitto!

Terapia pixka bat egiteko idazten dut Klitto!n. Azken aldian, sarritan galdetu diot neure buruari nork txikitzen nauen, zeinen aurrean otzantzen naizen. Zein espaziotan hitz egiten dudan besteei hitza zanpatzen eta zeinetan irensten nauten ni. Azken aldian, askotan pentsatu dut zilegitasunik ba ote dudan X gairen inguruan hitz egiteko edo idazteko; eskubiderik ba ote dudan ikusarazteko.

Ez dakit zenbateraino egoten naizen jendearen onarpenaren zain. Zenbat gauza egiten ditudan barrura begira eta zenbat, kanpora. Jakin nahi nuke, zenbat gauza esan edo idazten ditudan niretzat eta zenbat, auskalo norentzat. Onarpenaren zain, erantzunen beldurrez.

Espazio publikoa okupatzeko zenbait modu daude: asanbladetan, lanean, tabernetan, eremu formaletan, sarean; eta kontu jakina da ahots guztiek ez dutela sendotasun bera. Konturatu naiz sare sozialetan sortzen diren eztabaidetan gizonezkoak direla nagusi. Sareko espazio publikoan, izan Twitterren, Facebooken edo webgune ezberdinetan sortutako foro edo albisteak komentatzeko aukera eskaintzen duten mezuetan, ahots maskulinoen presentzia dezente handiago dela.

Inongo azterketa sakonik gabe ateratako inpresioa da, behaketa soilak iradokitakoa, baina neure jokaerak ulertzeko balio izan dit behintzat. Sarri, ikaragarri kostatzen zait sare sozialetako eztabaida (maiz antzuetan) sartzea, eta hare gehiago iraingarri suertatu zaizkidan edo guztiz desados nagoen iritziei erantzutea. Ez dakit faktore bakarra izan daitekeen baina badaramat denbora bat pentsatzen oraindik ez naizela emakume ahaldundu bat espazio ezezagunetan. Ea azaltzea lortzen dudan:

Gertuko jendearekin, atmosfera ezagunetan; izan tabernan, klasean, asanbladetan, etxean, bikote harremanetan, askoz errazago altxatzen dut ahotsa. Aurretiaz atxikitutako “feminista” etiketak ahalbidetzen dit nahi dudana esatea, nahiz eta, etiketa berak kentzen didan maiz ingurukoen arreta lortzeko aukera edo zilegitasuna.

Baina eremu ezezagunetan, esaterako sarean, non apenas dakidan nor dudan eztabaida lagun eta bereziki/batez ere/gehienbat bestea gizon bat denean, eta bereziki/batez ere/gehienbat zaharragoa bada, isildu egiten naiz. Neure barneko ahots feminista guztiak obarioetan kontzentratzen ditut, noiz lehertuko zain.

ADItutasuna eta ARItutasuna oraindik pitilin zaharren kontua da. Bai ote? neska gazte bat naiz, baina ahots grabez idatzi dezaket.

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s