Home

Favim.com-1191

(cas) Leer Micropolíticas de la excepcionalidad (y microdesobediencias)

Borroka garaia da! webgunerako kolaborazioa, egilea: Eleak / libre dinamika

Gasteizko institutu bat: erdi lokartuta zetorren irakaslea hotzikara batek esnatzen du kolpean, goizeko 8etan irakasle-gelara sartu eta armatutako eta uniformez jantzitako ertzain parea aurkitzen duenean parez-pare. Ikasleei bullying-aren inguruko hitzaldia ematera datoz pedagogo militarizatuak (aurtengo daturik ez dugu, baina 2014-2015 ikasturtean, 164 eskolek eta 18.000 ikaslek izan zuten ohore berbera. Biolentzia matxistaz ere ematen dituzte eskolak biolentziaren profesionalek). Arrasate: Udalak garbiketa-ordenantza ezarri du. Herriko hormetan ezin izango da kartelik itsatsi udal-baimenik izan ezean. Udalak propio jarritako iragarki-tauletan bai, baina edukiaren arabera 250 eta 1.000 eurora arteko isuna jasotzeko arriskuarekin betiere (Zumaian antzeko ordenantza dago indarrean otsailaz geroztik, hiri handi guztietan jada hertsiki arautua dago hormen erabilera, baita ertain eta txiki askotan ere). Bilboko Alde Zaharra: herritar batek udaltzainei arreta deitzen die, etorkin bat identifikatzeko orduan erabilitako modu zakarrarengatik. Mozal Legea aktibatu, eta isun batekin doa etxera auzokide batez arduratu den herritarra (2015eko uztailaren batean indarrean sartu zenetik aurtengo urtarrila amaiera bitartean, 735 isun ezarri dituzte poliziek Hego Euskal Herrian, tartean udaltzaingo ezberdinek, Mozal Legea baliatuta). Leioako unibertsitatea: “Bakea, segurtasuna eta defentsa” jorratzen dituen mintegia garatzen da, EHUren eta Espainiako Defentsa Ministerioaren arteko elkarlanari esker (2013ko urriaren 16an sinatu zuten akordioa, eta geroztik zorioneko mintegiaz gozatzeko aukera dute ikasle eta iraskasleek urtero-urtero). Gros auzoa: Kortxoenea gaztetxearen hustuketan duen jarrera bideoz hartzen ari den gazteari, grabatzeari utzi ezean Mozal Legea aplikatuko diola mehatxu egiten dio udaltzain batek (Donostiako udaltzaingoa Jorge Fernandez Diaz Barne Ministroak baino askatasunen ikuspuntu are murritzagoa duela erakutsiz. Hark esana baita legeak ez duela irudiak hartzea debekatzen). Euskal herrietako hamalau etxebizitza: Probintzia-Auzitegiek sinatutako jakinarazpenak heltzen dira etxera. Troikaren aurkako 2014ko protestetan parte hartzeagatik urtetako espetxe zigorrak, “komunitatearen aldeko” ehunka lan-ordu eta milaka eurotako isunak eskatzen ditu fiskaltzak (Kilometro karratutako “segurtasun gunea” ezarriz egun horretan manifestatzeko eskubidea indargabetu zuen Ertzaintzaren txostenak aintzat hartuz, egun horretan manifestatzeko eskubidea bermatu ez zuten epaitegiek hartu dute erabakia). Edozein txokotako edozein herritarren arteko elkarrizketa edozein gairen inguruan: – Hori ez da bidezkoa. -Ja, baina hori dio legeak (edo arauak, edo “sen onak”). Zer egingo diogu.

Azken hilabeteotako adibide batzuk baino ez dira. Guk geuk zerrenda dezentez mardulagoa osatzea dugu, ezagutzen ditugun antzeko eta bestelako kasuekin. Eta ondotxo dakigu ezagutzen ditugun horiek benetan ematen direnen portzentaje txiki bat baino ez direla.

Zer dute komunean lehendabiziko parrafoan elkartu ditugun errealitate hain ezberdin horiek guztiek? Salbuespen iraunkorraren paradigmaren adierazpen lokalak edota egunerokoak izatea. Salbuespen politikak ez baitira soilik Madriletik heltzen diren erasoak, maila politiko makroan eta nazio-gatazkarekin lotuta garatzen diren legedi “antiterroristak”, makro-epaiketak eta makro-sarekadak. Horiek ere badira, baina baita beste askoz gehiago ere. Paradigma bat da, jendartea ulertu eta begiratzeko modu bat, gu guztiok blaitzen gaituena. “Gure” legebiltzarrak-udalak-eskolak; “gure” polizia autonomikoak-foralak-lokalak; “gure” epaitegiak-epaileak-fiskalak; “gure” hedabideak-esatariak-artikulugileak; gure senideak-lagunak-lankideak; gure pentsaerak-praktikak-diskurtsoak; gu. Salbuespen politikek eskala makroa zein mikroa hartzen dute; data seinalatuetako eraso erraldoi entzutetsuen bitartez -Mozal Legea, Alderdien Legea- zein eguneroko txiki eta oharkabeen bidez -poliziak eskoletan, kaleak “garbi”- inposatzen dira; kanpotik ezartzen dizkigute baina barneratu ahala guk geuk birsortzen ditugu ere.

Hitza hain modan jarri den honetan, paradigma hegemonikoa da salbuespen iraunkorra. Hau da, hain normalizatua egonagatik, esplizituki baina batez ere inplizituki barneratua izateagatik, identifikatzen ere zaila dena. Pentsatzeko moduan integratu baitugu azken hamarkadetan egin diguten gerra ideologikoaren -eta fisikoaren- ondorioz. Feminismoari metafora maileguan hartuz, salbuespen iraunkorraren paradigmaren betaurrekoekin begiratzen diogu errealitateari. Aspaldi jantzi zizkiguten betaurreko horiek. Ziurrenik, botere egituretatik inposatu nahi dizkiguten gainontzeko mundu-ikuskerekin (patriarkala, arrazista, klasista…) antzekoa gertatzen da. Hasieran, bortxaz jarri nahi zizkigutela ohartu eta horiek kentzen saiatu ginen. Gero, kentzea lortu ez bagenuen ere, jarriak genituenaren jakitun ginen behintzat, eta kontzientzia horrek euren eragina gutxiagotzen zuen. Denborak aurrera egin ahala, ordea, gero eta gutxiagotan oroitzen dugu noizbait inposatu zizkigutela, gorputzaren eranskin izateari utzi eta organo naturalen kategoria hartzen dute, begien pare, errealitateari betaurreko horietatik begiratzen diogula ahazteraino. Politikoa eta antzemangarria zena, eta beraz eztabaidagarria, aurrepolitikoa eta antzemanezin bihurtzen da prozesu honetan, eztabaidaezin ondorioz.

Normalizazioa, hor dago gakoa. Normalizazio mota eta maila asko daude, noski. Herritar batzuek naturaltasun osoz hartzen dituzte Mozal Legea edo tortura. Beste batzuek horrelako gehiegikeriarik onartu ez, baina begi onez ikusten dute kartelak jartzeko debekua, edo hori ez baina bai papergabeek eskubiderik ez izatea, edo bideokamerez inguratua bizitzea, edo uniformedun gizon armatuek indarkeria matxistaz eskolak ematea seme-alabei (azken horrek koherentziatik ere badu: mugez kanpoko zeregin “humanitarioak” ejertzitoen esku uzten dugun jendartean, mugaz barneko gatazka sozialen inguruko pedagogia polizien esku uzten dugu). Azken hamarkadak errepresio gordinenaren jopuntuan bizi izan duen milaka euskal herritarretatik askori, bi digitora ailegatzen ez den espetxe zigorra apenas sortzen dio asaldurarik. Eskubide zibil eta politikoen erabilera hutsarengatik zigortua izan dena, zigortzaileak legeak ematen dion ankerkeriarako aukera guztiak baliatu ez izana publikoki eskertzekoa dela pentsa dezake. Poliziaren aldetik herri harresi batean irain matxistak jasotzea edo identifikazio “normal” batean zakarkeria eta autoritarismoa pairatzea salagarria denik ere ez zaigu otutzen, edo lotsa emango liguke “gertatzen direnak gertatuta”. Hara zer erantzun zion adibidetzat jarri dugun Gasteizko Institutuko ertzainak, irakasleak hitzaldi bat emateko uniformea eta pistola soinean eramatea aurpegiratzean: “Hori da kontua, hain zuzen ere” (“hori”= gazteek polizia armatuaren figura normalizatzea). Nork bere neurrian eta moduetan, baina denok egin ditugu gure salbuespen iraunkorraren betaurrekoak.

Astindu bat behar dugu. Errealitatea goitik behera irauliko duen lurrikara orokor bat sortzeko moduko astinaldia. Salbuespen politiken eraikin juridiko-politikoa eraitsiko duena, segurtasunaren diskurtsoa eta injustuak izan arren legeak eta arauak obeditu beharra dagoelako aprioria indargabetuko dituena. Gutako bakoitzari salbuespen iraunkorraren betaurrekoak sudur gainetik erauziko dizkiguna.

Gauzak ez dira txuriak edo beltzak, ordea. Ikuskera hegemoniko guztiek dituzte haien arrakalak, disidentziak, anormaltasunak, ihesbideak. Mozal Legearen aurka sortutako Herritarren Kriminalizazioaren Aurkako Plataforma, papergabea ilegalki etxean erroldatzen duen herritar anonimoa eta hormak pintatzen jarraitzen duena, Zumaian edo Arrasaten udal horien garbiketa-ordenantzen aurka sortutako ekimen herritarrak, herri harresiak, taberna zein okindegietako solasaldiak, mobilizazio handi eta txikiak, poliziaren jarduna grabatzea, elkarrekiko ardura eta elkarzaintza.

Paradigma integrala bada, ikuspuntu integral batetik ekin beharko diogu deseraikitzeari. Gaur, edonola ere, ahaztuegi dugun aurpegi askotariko maila mikro horretan jarri nahi izan dugu arreta. Baina ez soilik mikropolitikaren esparruan inposatzen dizkiguten neurri eta baloreen inguruan. Baita hor eraiki ditzakegun erresistentzia zenbatezinetan ere. Aipatu dugu jada ertzainari zuzendu zitzaion irakaslearena, edo udaltzainen tratu zakarraren aurrean ezikusiarena egin ez zuen bilbotarrarena. Hitzaren adiera klasiko ortodoxotik harago, hori ere bada desobedientzia. Mikrodesobedientzia, nahi bada: Salbuespenaren mikropolitiken aurrean, mikrodesobedientziak. Horrelakoak “duinak” baina egiazki antzuak direla pentsatu ohi dugu askotan.

Galderatxo bat: imajinatu horrela pentsatzen dugun pertsona bakoitzak biolentziaren profesionalei, justiziaren profesionalei, politikaren edo espekulazioaren profesionalei tabernan, kalean edo bere “lan-tokietan” gurutzatu ahala, eurekiko gure “iritzia” jakinarazten diogula. Begirada soil batez, komentario batez, isekaz edo trufaz, ondokoagatik arduratuz, gure presentziaz edo presentzia ezaz. “Iritzi-emate” hori askoren ohitura bilakatzen dugula. Benetan uste al dugu horrek ez lukeela euren harrotasuna kikilduko? Gure txikitasuna harrotuko? Indar harremanak ez liratekeela eraldatuko?

Hona azken mikrodesobedientzia adibide eder bat, amaitzeko. Hona Lizarrako irakasle batek, polizia forala klasera zetorkiola ordu gutxi lehenago jakitean idatzi zuena. Idatzi, eta polizien eta ikasleen aurrean irakurri. Eskuak dardara batean eta beldurrari aurre eginez, are balio handiagoa ematen diona (jatorrizkoan gazteleraz, polizia jaunek ulertzeko moduan).

Egun on.

Gizon hau aurkeztuko dizuet, Nafarroako Polizia Foraleko kidea dena eta antza bideko segurtasun-arauen inguruan hitzegitera etorri zaizuena.

Bere azalpena hasi aurretik, topaketa honetaz dudan iritzia eman nahiko nioke:

Nik neuk, agiri guztiak behar bezala dituena, emakumezkoa eta zuria naizen honek, argi eta garbi dut, esperientziak hala erakutsita, zeinahi talde militarizatuko zeinahi poliziak ez duela helburu pertsonak eta, kasu honetan, eskolan ari diren gaztetxoak heztea eta informatzea, baizik eta beste helburu hauek dituela: zigortzea, beldurra sortzea, protesta zibikoak geldiaraztea eta herritarrak proiektu disidentetatik kanpo egon daitezen saiatzea.

Guzti horrengatik, ulertuko duzun moduan, zure presentzia ez zait atsegina, hortaz, banoa.

To! Eskoletara joan diren polizia guztiek eta euren ikasle guztiek horrelakorik bizi izan balute, indarrean jarraituko al lukete programak? Eta, (sasi) hausnarketa (ustez) burutsu eta garrantzitsuetatik harago: Eszena irudikatze hutsak plazera ematen badu, aizue, zer izan behar duen hori bizitzeak. Eta plazer handi eta txikiak, indibidual eta kolektiboak biderkatuko bagenitu?

One thought on “Salbuespenaren mikropolitikak (eta mikrodesobedientziak)

  1. Artículo de colaboración para Borroka Garaia da!. Autor: Eleak / libre dinamika

    MICROPOLÍTICAS DE LA EXCEPCIONALIDAD (y microdesobediencias)

    Un instituto de Gasteiz: al adormilado profesor le despierta de golpe un escalofrío, cuando al entrar a la sala de profesoras a las 8 de la mañana se encuentra con un par de ertzainas armados y de uniforme. Los pedagogos militarizados van a impartir una clase sobre bullying (no disponemos de datos de este curso, pero en el de 2014-2105 164 centros y 18.000 menores tuvieron el mismo honor. Estos profesionales de la violencia también imparten enseñanzas sobre violencia machista). Arrasate: el ayuntamiento ha aprobado la ordenanza de limpieza. Prohibido poner carteles en las paredes sin permiso municipal. Sí se puede en los paneles dispuestos expresamente, pero arriesgándose a multas de entre 250 y 1.000 € en función del contenido (en Zumaia aplican otra ordenanza similar desde febrero, en las ciudades ya está estrictamente regulado el uso de paredes, también en otros muchos pueblos de mediano y pequeño tamaño). Casco Viejo de Bilbao: una vecina llama la atención a la policía municipal por sus malos modos a la hora de identificar a un migrante. Se activa la Ley Mordaza, y la vecina se va para casa con una multa (desde que entró en vigor el pasado uno de julio hasta finales de enero las policías han interpuesto 735 multas en Hego Euskal Herria mediante la Ley Mordaza, también las policías municipales). Campus universitario de Leioa: gracias a la colaboración entre la UPV y el Ministerio de Defensa español, se desarrolla el seminario “Paz, seguridad y defensa” (el acuerdo fue firmado el 16 de octubre de 2013, y desde entonces alumnado y profesorado pueden disfrutar del seminario anualmente). Barrio de Gros: en medio del desalojo del gaztetxe Kortxoenea, un policía municipal amenaza al joven que toma imágenes con multarle con la Ley Mordaza de no desistir en su actitud (demostrando que la policía municipal tiene un sentido de la libertad aún más reducido que el del propio ministro de Interior Jorge Fernández Díez. Este último declaró públicamente que dicha ley no prohibe tomar imágenes). Catorce viviendas de pueblos y barrios de Euskal Herria: llegan notificaciones de distintos juzgados provinciales. La fiscalía solicita años de cárcel, cientos de horas de “trabajo comunitario” y miles de euros para personas que participaron de las protestas de 2014 contra la Troika (basándose en los informes de la Ertzaintza, que suspendió de facto el derecho a manifestarse aquel día al establecer una zona de seguridad de kilómetros cuadrados; los jueces que ese día no defendieron ese derecho básico, aceptan ahora estos procesamientos). Conversación entre cualesquiera dos personas en torno a cualquier tema en cualquier punto de nuestro pueblo: – No es justo. -Ya, pero eso dice la ley (o la norma, o el “sentido común”), qué le vamos a hacer.

    No son más que algunos ejemplos de los últimos meses. Nosotras mismas podríamos completar una lista bastante más extensa con los casos similares que conocemos de primera mano. Y sabemos perfectamente que suponen un porcentaje mínimo del conjunto de casos.

    ¿Qué tienen en común todas esas realidades tan diferentes? Que constituyen expresiones locales y/o cotidianas del paradigma de la excepcionalidad permanente. Las políticas de excepción no son tan sólo los ataques orquestados desde Madrid, las leyes “antiterroristas” que se desarrollan en niveles macropolíticos y en relación al conflicto nacional, los macrojuicios y las macrorredadas. También son eso, pero son mucho más. Hablamos de un paradigma, una manera de entender y de mirar la realidad que hemos interiorizado como sociedad en conjunto. “Nuestros” parlamentos-ayuntamientos-escuelas; “nuestras” policías autonómicas-forales-locales; “nuestros” juzgados-jueces-fiscales; “nuestros” medios de comunicación-periodistas-ensayistas; nuestras familias-cuadrillas-compañeras de trabajo; nuestros valores-prácticas-discursos; nosotros y nosotras. Las políticas de excepción abarcan desde la escala macro a la micro; son impuestas tanto mediante espectaculares golpes con fecha señalada -Ley de Partidos, Ley Mordaza- como gracias a pequeños e imperceptibles batallas diarias -policía en las escuelas, calles “limpias”-; nos las imponen desde el exterior pero las reproducimos a medida que las vamos interiorizando.

    Aprovechando que la palabra está tan de moda: la excepcionalidad permanente es un paradigma hegemónico. Es decir, aquello que por estar tan normalizado, por tenerlo interiorizado explícita pero sobre todo implícitamente, resulta difícil incluso de identificar. Porque lo hemos introducido en nuestro modo de pensar a causa de la guerra ideológica -y física- que nos han hecho las últimas décadas. Tomando prestada la metáfora al movimiento feminista, observamos la realidad a través de las gafas del paradigma de la excepcionalidad permanente. Hace tiempo que no vistieron esas gafas. Posiblemente se dé el mismo proceso que con las demás miradas que nos tratan de imponer desde el poder (patriarcal, racista, clasista…). En un primer momento nos percatamos de que nos quieren poner las gafas a la fuerza y tratamos de quitárnoslas. Luego, a pesar de no desprendernos de ellas, somos al menos conscientes de que las llevamos puestas y eso hace que su efecto sea menor. A medida que avanza el tiempo, en cambio, vamos perdiendo el recuerdo de que una vez nos las impusieron, dejan de ser un añadido del cuerpo para adoptar estatus de órgano natural y propio, como los propios ojos, hasta olvidar al fin que observamos el mundo a través de esas lentes. Lo que era en un principio político y discernible, y por lo tanto discutible, se vuelve prepolítico e indiscernible en este proceso, en no-discutible.

    Normalización, e ahí la clave. Existen muchos tipos y niveles de normalización, por supuesto. Algunas personas aceptan con total naturalidad la tortura o la Ley Mordaza. Otras no admiten “excesos” de este tipo pero ven con buenos ojos las prohibiciones para poner carteles, o no eso pero sí el que las personas sin papeles no tengan derechos, o el vivir rodeada por cámaras, o que hombres armados y uniformados impartan clases sobre violencia machista a nuestros menores (esto último no deja de ser coherente: es lógico que una sociedad que deja sus labores “humanitarias” extra-muros en manos de su ejército, deje en manos de la policía la pedagogía sobre sus conflictos intra-muros). A muchos de los miles de personas que han vivido en el ojo del huracán de la represión estas décadas apenas les conmueve una pena de cárcel si no alcanza los dos dígitos. La condenada por practicar sus derechos civiles y políticos puede llegar a pensar que es de agradecer públicamente a quien le condena el que no lo haya hecho todo lo cruelmente que la ley le permite. Ni siquiera se nos ocurre que sea denunciable el recibir insultos machistas en un muro popular o el recibir un trato chulesco y autoritario en una identificación “normal”. O nos daría vergüenza, ocurriendo las cosas que ocurren. No hay más que ver la respuesta que recibió de la ertzaintza el profesor mencionado al comienzo, cuando les recriminó que fuesen a dar una charla a un centro educativo armados y en uniforme: Precisamente, esa es la cuestión (esa= que la juventud normalice la presencia policial). Cada cual a nuestra manera y medida, pero todas hemos hecho nuestras las gafas de la excepcionalidad permanente.

    Necesitamos urgentemente una sacudida. Una sacudida que genere un temblor general de nuestros cimientos. Que derrumbe el edificio jurídico-político de las políticas de excepción, que neutralice el discurso de la seguridad y el a priori de que las leyes y normas han de ser respetadas a pesar de ser injustas. Que nos arranque las gafas de la excepcionalidad permanente de nuestras narices.

    Pero las cosas no son negras o blancas. Todas la percepciones hegemónicas tienen sus grietas, disidencias, anormalidades, puntos de fuga. La Plataforma Contra la Criminalización de la Protesta, la persona anónima que empadrona ilegalmente a un sin papeles o que continúa pintando las paredes, las iniciativas populares de Arrasate o Zumaia en contra de sus respectivas ordenanzas de limpieza, los muros populares, las charlas de bares o panaderías, las grandes y pequeñas movilizaciones, el grabar las actuaciones policiales, el cuidado y apoyo mutuos.

    Si el paradigma es integral, tendremos que tratar de deconstruirlo desde una perspectiva integral. Hoy, en cualquier caso, hemos querido poner el foco en ese nivel micro de tan diversos rostros. Pero no únicamente sobre las medidas y valores que nos imponen desde prácticas micropolíticas. También sobre las infinitas resistencias que podemos oponer. Ya hemos nombrado al profesor que se dirige a los ertzaintzas, o a la vecina de Bilbo que no deja pasar los malos modos de la policía municipal. Más allá de la concepción más clásica y ortodoxa del término, eso también es desobediencia. Microdesobediencia, si se quiere: frente a sus micropolíticas de excepción, nuestras microdesobediencias.

    Muchas veces pensamos que actitudes de este tipo son “dignas” pero en definitiva estériles para la lucha social. Una pregunta: imaginemos que cada una de nosotras hacemos llegar “nuestra opinión” a los profesionales de la violencia, de la justicia, de la política o de la especulación cada vez que nos los cruzamos en un comercio, en la calle, en sus espacios de “trabajo”. Con una simple mirada desaprobadora, con un comentario, con un desaire o una burla, apoyando a quien tenemos al lado, con nuestra presencia o con nuestra ausencia. Que convertimos ese “dar nuestra opinión” en costumbre cotidiana y de muchas. ¿De verdad pensamos que ello no desinflaría su prepotencia? ¿Que no engrandecería nuestra pequeñez? ¿Que no variaría la relación de fuerzas?

    He aquí un último y bello ejemplo microdesobediente para terminar. He aquí lo que una profesora de Lizarra escribió al saber con pocas horas de antelación que la Policía Foral se presentaría en su aula. Escrito, y leído ante los policías y sus alumnos. Con la mano que sujetaba el papel temblando y haciendo frente al miedo, lo que le da aún mayor valor.

    Egun on.

    Os voy a presentar a este señor que es miembro de la Policía Foral de Navarra y que por lo visto os viene a hablar de la Seguridad Vial.
    Antes de que empiece su explicación, me gustaría darle mi opinión acerca de este encuentro.

    Como ciudadana, con papeles en regla, mujer y blanca, tengo la firme convicción de que cualquier miembro policial de cualquier cuerpo militarizado, lejos de tener como finalidad educar e informar a las personas, y en este caso, a jóvenes en edad escolar, tienen como finalidad, según mi experiencia, la de reprimir, sembrar el miedo, paralizar protestas cívicas y tratar de mantener a las personas fuera de proyectos disidentes.

    Por todo esto, como usted entenderá, su presencia para mí no es grata, por lo cual, me marcho.

    ¡Dios, qué placer! ¿Y si multiplicamos placeres grandes y pequeños, individuales y colectivos?

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s