Home

54847kartel-9-abril

Argia

Indarkeria matxisten aurkako manifestazioa izango da Gasteizen, 11 eraso 12 erantzun, Feministok Prest! lelopean, apirilaren 9an, 13:00etan.

Otsailaren amaieran hasi zuten atxikimendu kanpainaren datuak eta apirilaren 9ko egitaraua aurkeztu dituzte Feministok Prest plataformako kideek.

225 eragile lokalen, nazionalen zein nazioartekoen babesa jaso dute, ia 1000 norbanakok eman dute izena atxikimenduak jasotzeko formularioetan, eta “Feministok prest” fitxarekin 500 lagunek baina gehiagok atera dute argazkia: “Honekin argi ikusi dugu jendartearen zati handi batek konpromisoa hartua duela indarkeria matxisten aurrean erantzuteko”, azaldu dute. Herri eta eskualde askotatik autobusak antolatu dituzte.

Bestalde, eragile eta norbanakoez gain, hainbat instituziori ere konpromisoak eskatu eta manifestazioaren berri eman diotela adierazi dute: “Apostu handia egin dugu apirilaren 9ko mobilizazioa ez dadin manifestazio soil batean geratu, eta hilabete hauetan hainbat lan-ildo jorratu ditugu: gaua eta kalea, arrazakeria, kapitalismoa, heterosexismoa edota feminizidioak”.

Egitarau “zabala” antolatu dute, nazio mailako aldarrikapen egun honek balio dezan jada lantzen ari diren guztia bistaratzeko. Gauak eta kaleak “gure egin nahi ditugu”; horregatik, espazio publikoa okupatzeko hainbat ekimen ere prestatu dituzte: kalejirak, dantzak eta kontzertuak, besteak beste.

Apirilaren 9an Gasteizera joateko deia egin dute plataformako kideek, “indarkeria matxisten aurka gaudela azaltzeko eta alternatiba sozialak eraikitzeko aukera izango dugulako”.

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s