Home

original

Borroka garaia da! webgunerako kolaborazioa, egilea: Alde hemendik mugimendua

Euskal Herri mailan abiatuko dugun ekimen baten berri eman nahi dugu. Espainiako eta Frantziako polizia, Guardia Zibil, jendarme eta orokorrean indar okupatzaileei beraietaz pentsatzen duguna ozenago esango diegu: Alde hemendik. Que se vayan. Barrez vous d’ici.

Ez dugu perspektiba galdu behar. Europan herritar bakoitzeko polizia gehien sufritzen dugun herria gara Euskal Herria. Erabat onartezina da. Terrorismoaren aurkako borrokaren aitzakian, herri oso bat kontrolpean mantentzeko indar okupatzaileen egitura antolatu digute Euskal Herrian. Eta okerrena da, ez daukatela hemendik joateko inolako asmorik. Kontrakoa! 2014an, Eusko Jaurlaritzaren arabera, 3.214 kontrol egin zituen Guardia Zibilak EAEn bakarrik: eguneko 9 kontrol! Gehitu horri Ipar Euskal Herrian eta Nafarroan egiten dituzten guztiak!

Herri gisa pairatu ditugun milaka eta milaka kontrolak, milaka atxilotuak, torturatuak, zaurituak, hildakoak… Ez genuke onartu behar. Ez ditugu ezertarako behar eta garai berriotan erabat justifika ezina da. Zapalkuntzaren ordezkari militarizatuak dira. Irlandan esan bezala: Time for peace, time to go.

Horretarako kode berri bat mahai gainean jarriko dugu: autoarekin bozina lau aldiz jotzea, lau aldiz tutua, klaxona edo adarra, edo dena delakoa jo, al-de_he-men-dik edo beren hizkuntzetan que-se-va-yan eta ba-rrez-d’i-ci esateko. Irribarrea eragingo digun keinu txikia, ikusi bestela bideoa eta imajinatu praktika zabaltzea lortzen badugu eragingo diegun astindu etengabea. Eskratxe bozineroa egingo diegu, terminoa bataiatzeko ohorea dugunez!

Erabilera masiboa bilatzeko tresna erraza izan nahi du. Kalean eta sarean mugitzeko. Mezua jaso behar duten horiei, oihua helaraziko dien modua. Kuartelen aurretik pasatzean, beren autoekin gurutzatzen garenean, beren boterea erakusteko kontroletan ilara luzeetan zain gauzkatenean… Egunero pasatzen gara ehunka eraikinen aurretik. Entzun behar dute. Joaten diren arte. Egunero. Etengabe.

Amaiera data bakarra izan dezakeen kanpaina honekin borroka hau berrindartu nahi dugu, Euskal Herri mailako ekintza politiko bat abiatu, nazio mailako arazo estruktural bati berriz ere heldu behar diogulako. Politikoki duten rolagatik, herri honetan eragin duten min guztiagatik, eta herri aske bat eraikitzen ari garelako: alde hemendik!

Badakite ez direla ongi etorriak. Izan dezatela presente. Grabatu bideoan eta sare sozialetan #AldeHemendik #QueSeVayan edo #Barrezdici etiketak erabiliz zabaldu. Apirilan zehar ostiral arratsaldeetan, aldarrikapen honekin bat egiten duten eragile, koadrila, familia, lantegileak deitu nahi ditugu antola daitezen eta bozina kolpe batzuk jotzera joan gaitezen gertuen duten Mordor gunera. Maiatzetik aurrera, herritar guztiok egunero jotzea izango da deialdia, baina bitartean ohitura sortu eta giroa berotu behar dugu kanpaina indartsu bat mahai gainean jarri nahi badugu.

Ez gara geratuko borroka hau irabazten dugun arte!

Bide batez, konturatu zarete zenbat silaba dituen Fuck the police esaerak?

3 thoughts on “Po! Po! Po! Pooo! Alde Hemendik!

  1. Eta zergatik ez dira foralak eta ertzainak aipatzen? Indar polizial guztiak kanpora! Alde hemendik!

  2. Zipaioak eta foralak ezin bertatik bidali….. Espainia eta Frantzia aldean ere ez dituztelako nahiko!!! Bainan ene ustez askoz logikoagoa da bi gorputz errepresibo hauen DESEGITEA eskatzea!!! Nahiz eta gaur egun politika normalizatua egiten duten alderdi bat bera ere ez dudan ikusten zipaio ta foralak kuestionatzen; denak daude bi gorputz errepresibo horiek kudeatzeko desiatzen…..
    INDAR ERREPRESIBOAK DESEGIN!!!
    INDAR OKUPATZAILEAK ALDE HEMENDIK!!!

  3. zipaioak eta foralak?

    time for peace and time to go? where is the political agreement??????

    Time to fight ! polizia autonomiko espainolak disoluzioa!

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s