Home

Gazte langileak biltzen hasi dira, prekarietateari aurre egiteko

Topatu

Alternatibak sortzeko gazte mugimenduak martxan jarritako ‘Eraikuntza lanetan gaude’ prozesuaren baitan daude lanean. Ostiralean lanaren ildoko dinamikaren aurkezpenak egingo dituzte Bilbon eta Iruñean, eta mobilizatzera deitu dute apirilaren 30erako.

Langile prekarioak, langabetuak, praktiketan ezeren truk lan egiten duten ikasleak, lan merkatuak mespretxatzen dituen emakumeak, behin betiko kontratua izan arren behin behineko egoeran bizi direnak… Euskal Herriko gazte langileak antolatzen hasi dira alternatibak eraikiz prekarietateari aurre egiteko. Gazteen arazoei gazte ikuspegitik eman nahi diete erantzuna, eta indarrak batu eta bide berriak hasteko beharra ikusten dute.

Dinamika ez dute ezerezetik sortu. Abenduan ekin zion gazte mugimenduak alternatibak sortzeko prozesuari Eraikuntza lanetan ari gara lelopean. Lehen asanblada orokorra Añorgako Firestone lantegi berreskuratuan egin zuten, eta bigarrena Usurbilen martxoaren 5ean. Gazte mugimenduko eremu desberdinetan jarduten duten ehunka gazte ari dira biltzen prozesuaren baitan, eta hamabi lan-ildotan banatuta ari dira bidea marrazten. Horietako bat da lanarena.

Gertutik jarraitzeko: Twiterreko @gaztelangileok erabiltzailea eta #a30mobilizatGU traola

APIRILAK 8: DINAMIKAREN AURKEZPENAK

Lanaren ildoan gorpuzten ari diren dinamika aurkeztuko dute ostiralean Iruñean eta Bilbon, 17:00etan eta 18:30ean hurrenez hurren. Borroka horretan interesa duen oro gonbidatu dute aurkezpenetara, zertan ari diren azalduko baitute.

APIRILAK 30: MOBILIZAZIO EGUNA

Maiatzaren 1eko borroka egunaren bueltan, gazte langileak mobilizatzera deitu dituzte auzo, herri, hiri zein eskualdeka. Aurrerako zabalduko dute informazio gehiago.

b58ebf7ed5ad1677614b0004d20f3c3cmobilizatgu-lana-mobilizazio-egunajpg

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s