Home

basque-lives-matter-2

Borroka garaia da! webgunerako kolaborazioa, egileak: 8/2013 sumarioko auzipetuak (#BasqueLivesMatter), 4/2014 sumarioko auzipetuak (#Aztnugal)

Ohar honen bidez, 8/2013 eta 4/2014 sumarioetan auzipeturik gauden herritarrok gaurko egunean INAIrekin (Berdintasunerako Nafar Institutua) eta Arartekoarekin bildu garela jakinarazi nahi dugu.

Eguneko lehen bilkura goizeko 9:30tan ospatu dugu, INAIk Iruñean duen egoitzan, eta bertan Aniaiz Ariznabarreta eta Eneko Compains auzipetuek parte-hartu dute. Biek lasaitasunez azaldu ahal izan dituzte atxilotze uneaz geroztik pairatu behar izan ditugun bidegabekeria guztiak, sumario hauen izaera politikoa eta pairatutako tortura latzak azpimarratu dituztelarik.

Halaber, 8/2013 sumarioan atxilotutako emakumeek pairatutako tortura, tratu txar zein irainen izaera sexista berezitasunez agerian utzi nahi izan dute, Institutuari konpromisoak har ditzan exijituz, besteak beste: 1) Kasu hauek emakumeen aurkako bortizkeria bezala tratatuak izan daitezen; eta 2) Nafarroan torturen inguruko ikerketa zabal bat abiatu (EAEn Eusko Jaurlaritzak sustatu bezala) eta bertan genero ikuspegia txertatzearen beharra azpimarratuz.

INAIren partetik kasua arretaz aztertu eta tratatzeko konpromisoa agertu zaigu, etorkizunean harremanetan jarraitzeko borondatea jakinarazi zaigularik.

Bigarren bilkura, Arartekoarekin ospatu duguna, antzeko bidetik joan da. Hara bertaratu dira eguerdiko 12tan Iker Moreno eta Eneko Compains auzipetuak, eta kasu honetan ere, bi sumarioen inguruko informazio osatua helarazi eta pairatutako eskubide urraketa larrien berri eman diote Javier Enerizi (tortura latzak eta jazarpen politikoa).

Arartekoaren partetik interesa sumatu dugun arren, instituzio horren gabeziak eta eskuduntza falta direla eta, bertatik urrats sendoak emateko ezintasuna agertu zaigu, Nafar Gobernuaren Giza Eskubideen eta Elkarbizitzaren Zuzendaritza Orokorrera jotzeko gonbitea luzatu zaigularik (bide horren egokitasuna eta eskaintzen dituen aukerak azpimarratuz).

8/2013 sumarioko auzipetuak (#BasqueLivesMatter)

Joxe Aldasoro, Roxika Iriarte, Eneko Compains, Sandra Barrenetxea, Erika Bilbao, Aniaiz Ariznabarreta, Ugaitz Elizaran, Egoitz Garmendia, Urko Aierbe.

4/2014 sumarioko auzipetuak (#Aztnugal)

Iñigo González, Gorka Maio, Jon Patxi Arratibel, Gorka Zabala, Iker Moreno

maxresdefault

—–

Por la presente, las y los procesados en los sumarios 8/2013 y 4/2014 queremos comunicar que durante el día de hoy hemos mantenido sendas reuniones con el INAI (Instituto Navarro para la Igualdad) y con el Defensor del Pueblo – Ararteko.

La primera reunión del día ha tenido lugar a las 9:30 horas en la sede del INAI, y a la misma han acudido los procesados Aniaiz Ariznabarreta y Eneko Compains, quienes han podido explicar de primera mano el conjunto de injusticias de las que vienen siendo víctimas desde el momento de su detención en 2010, así como denunciar el carácter eminentemente político de estos sumarios y el papel central que la tortura juega en los mismos para poder sostener las acusaciones.

Asimismo, han dado cuenta al INAI del marcado carácter sexista de las vejaciones, maltratos y torturas que tuvieron que padecer las mujeres procesadas en el sumario 8/2013, demandándole que asuma compromisos para que cuanto menos: 1) Estas denuncias de torturas sean tratadas como casos de violencia de género; y 2) El Gobierno de Navarra promueva una investigación exhaustiva sobre la tortura similar a la que viene elaborando el Gobierno Vasco, eso sí, garantizando que se incluya en el mismo la perspectiva de género.

Desde el INAI se nos ha respondido que estudiarán y tratarán el caso con atención. Además, nos han comunicado que tienen voluntad de que sigamos en contacto y ver como evoluciona el caso.

La segunda reunión ha tenido lugar en la sede del Defensor del Pueblo y a la misma han acudido los procesados Iker Moreno y Eneko Compains, quienes han podido dar detallada cuenta a Javier Enériz de las graves vulneraciones de DDHH de las que hemos sido víctimas (torturas, persecución política, etc.).

Por parte del Defensor del Pueblo hemos percibido interés en los hechos, si bien, haciéndonos saber que lamenta las carencias y falta de competencias de las que la institución que dirige adolece, nos ha invitado a acudir a la Dirección General de Convivencia y DDHH del Gobierno de Navarra, planteando la idoneidad de esta vía y las potencialidades que ofrece.

Procesad@s en el sumario 8/2013 (#BasqueLivesMatter)

Joxe Aldasoro, Roxika Iriarte, Eneko Compains, Sandra Barrenetxea, Erika Bilbao, Aniaiz Ariznabarreta, Ugaitz Elizaran, Egoitz Garmendia, Urko Aierbe.

Procesados en el sumario 4/2014 (#Aztnugal)

Iñigo González, Gorka Maio, Jon Patxi Arratibel, Gorka Zabala, Iker Moreno

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s