Home


Berria

Indarkeria matxistari erantzun kolektiboa eman diote Gasteizko kaleetan. Milaka lagun batu dira mugimendu feministak Arabako hiriburuan 11 eraso, 12 erantzun, Feministok Prest! lelopean deitutako manifestazioarekin. Indarkeria matxista kasu isolatuak baino gehiago, egiturazkoa dela gogorarazi dute, eta sistema patriarkalaren eta kapitalistaren aurka egin dute protesta. 12.000 bat pertsona elkartu dira, antolatzaileen arabera.

Uholde moreak izan ditu beste aldarri batzuen koloreak ere; izan ere, gogoan izan dituzte, besteak beste, preso dauden emakumeak, andre errefuxiatuak… arrazismoaren aurka ere protesta egin dute. 13:10 aldera irten da martxa Bilbo plazatik, irrintzi artean, eta 14:40 aldera heldu da Andre Maria Zuriaren plazara. Bertan egin dute ekitaldia, eta han ere, gogoan izan dituzte emakume errefuxiatuak eta Natalie Van Put Bidarten asteon hildako emakumea.

Ekitaldian, azpimarratu dute “indarkeria matxistak, klasistak, homofoboak eta arrazistak egituratzen” dutela gizartea: “Zuloz beteriko gorputz pasibo eta bortxagarriak nahi gaituzte, beldurra izan da eguneroko ogia, kontrolatzeko beldurrean hezi gaituzte”.

Manifestazioaz gain, egun osoko egitaraua prestatu dute gaurko. Protesta baino lehen, kalejira egin dute Foru Plazatik, eta martxaren ondoren, bazkari herrikoia egingo dute. 20:00etatik aurrera, berriz, kontzertuak izango dira gaztetxean.

Ekitaldi nagusia / Hala Bedi  (43 min)

http://www.periscope.tv/HalaBediIrratia/1OdJrMWeYjlGX

One thought on “Euskal mugimendu feministaren indar erakustaldia

  1. ZORION ITZELAK larunbateko manifa-erantzuna posible egin zenuten guztiei, lan izugarria egin duzue eta emaitza ederrak (jende kopuru ere bai, guztiontzako Garako gazetariarentzako izan ezik…)

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s