Home

Borroka garaia da! webgunerako kolaborazioa, egilea: Askapena

14 urte dira jada Venezuelako herri langilea kalera bota zenetik eta nazioarteko ultra-eskuinak antolaturiko kolpe saiakerari aurre egin ziola, munduko eskina hortan etengabeko borrokan emandako urteak izan dira 14 urte hauek baina eraso bortitzez beteriko urteak ere.

XX. mendearen bukaeran Venezuelan Iraultza bolibartarrak piztu zuen sua Latinoamerika eta Karibetik zabaldu zen eta, internazionalismoaren oinarriari jarraituz, hasiera bateko su isolatu hori sute indartsu bilakatu zen. Bolivian, Ekuadorren, Brasilen eta hainbat lekutan Estatu Batuen morroi ziren gobernuak erortzen joan ziren eta iraultza bolibartarren babesean gobernu aurrekoi berriak garatu ziren. Baina Hegoamerikan emandako aurrerapausu bakoitzak eskuin neolibaralaren erantzuna izan du,  oligarkia lokalak hain zorrozki “defendatzen” duen sistema demokratikotik kanpoko erantzuna gainera.

Urte hauetan zoritxarrez inperialismoak mota guztitako Estatu kolpe eta kolpe saiakerak emateko gai dela erakutsi digu, era honetan estatu kolpe klasikoa, biguna, parlamentarioa eta beste hainbat adibide ezagutu izan ditugu. Ekuador, Bolivia, Paraguay, Honduras edo behin baino gehiagotan Venezuela bera  honen adibide izan dira.

Behin Argentinako gobernua erorita, azken hilabeteetan inperialismoaren jo puntua Brasilen eta Venezuelan dagoela dirudi. Duela bi urte Venezuelan 43 hildako eragin zituen estatu kolpe saiakeraren bidetik aurrera egiten jarraitzen du hango oposizioa, eta Brasilen berriz, eskuinak bultzatutako auzi eskeak eta manifestazioak dira hango oligarkiak aukeratutako bidea.

Inperialismoak eragindako erasoak etengabeak eta latzak direla aski dakigu, baina 2002ko apirilaren 11n Venezuelan emandako kolpeak bi egun beranduago jaso zuen herriaren erantzun bortitzak asko ikasteko eman zuen mundo osoan. Inperialismoaren urrezko ametsa ametzgaizto bihurtu zuen apirilaren 13an kalera bota zen herri langileak, Chavezen mitoa handiagotu zen Estatu kolpe saiakera deuseztatu zen egun horretan eta betirako irakaspena apuntatu genuen iraultzaren liburu gorrian: Todo 11 tiene su 13.

Beraz, zalantza egun hauetan gure borrokan tinko mantendu gaitezen inoiz baino gehiago kontuan edukiko dugu Venezuelan 2002an sortutako esaera:

TODO 11 TIENE SU 13
GORA IRAULTZA BOLIBARTARRA!!
GORA HERRI BOTEREA!!!
JO TA KE, IRABAZI ARTE!!!!

——-
(Más abajo en  castellano)

28 kolektibo, sindikatu eta alderdi politiko euskaldunek osatzen duten Venezuela Aurrera plataformak plazaratutako komunikatuta

  Venezuela: PP, PSOE eta C’s-ek laguntzen dituzten kriminalentzako amnistia legea

Estatu espainiarra, Partido Popular, PSOE, eta Ciudadanos-ek gogotsu bermatu eta txalotu duten “Proyecto de Ley de Amnistía y Reconciliación Nacional” izena duen lege proiektua onartu du Venezuelako Asanblada Nazionaleko gehiengo opositoreak. Sostengu honen adibide garbia Mariano Rajoy berak El País-en lege horren alde idatzi duen artikulua.

Baina zer bultzatzen ari dira “demokrata” hauek Venezuelan? Amnistia lege honek *ezarritako orden konstituzionala edo gobernua aldatzeko manisfestazioetan edo protestetan parte hartzeagatik* egindako delituak amistiatuko ditu, zehazki 1999ko urtarrilak 1etik aurrera eta legea onartu harte, hau da, Hugo Chávez eta Nicolás Maduroren legislaturetan bakarrik egindako delituak.

*Zer delitu barkatu ditu lege honek?*Adibidez, “garraio zerbitzuetan, sistema informatikoetan edota edozein zerbitzu publikoan eragindako hondamenak edo suntsipena”, *“lehergailuen edo bonba su-eragileen fabrikazioa edo inportazioa”, “delituak egiteko adingabekoen erabilpena”, “suteak eragitea”, “legeen desobedientzia eta gorrotoa sustatzea”, “agintaritzaren aurka egitea” eta “droga-trafiko txikia” eta “iruzurra, maula eta lukurreria exebizitza eraikuntzetan” *barkatuko ditu lege honek.

Barkamena lortzeko baldintza bakarra “Estatuko botere betearazleak egindako politiken aurkako protesta, manifestazioa edo bileren bidez” bultzatutako delituak izatea da.

Lege honen bidez argi onartzen du oposizioak Nicolás Maduroren gobernua bere postutik kentzeko indarkeria erabili duela eta, honetaz gain, kartzelatik atera nahi dituen pertsonen zerrenda zehatza osatzen du ere. Hauen artean ezagunena Leopoldo Lopez da, duela bi urte 43 hildako eragin zituen indarkera olatuaren erantzule zuzena.

Azken asteetan *eskuinaren indarkeria larriagotu egin da eta ekintzaile sozial bat, bi polizia eta diputatu chavista bat erahil dituzte.

Venezuela Aurrera, Iraultza Bolivartarraren aldeko euskal elkartasun plataformatik, Estatuko zenbait alderdi politiko zein komunikabide bultzatzen duten Inpunitate Lege honen nazioarteko salaketa egitera deitzen dugu. Badakigu Venezuelak pairatzen duen gerra ekonomiko, mediatiko eta politikoa sistema neoliberalaren berrezarkuntza lortzeko beste ahalegin bat dela, eta Venezuela, azken hilabeteetan Brasil, zein latinoamerikako beste prozesu aurrerakoiak erasotzea duela helburu.

Venezuela Aurrerak, hurrengo apirilak 19an *Venezuelako Iraultza Bolibartarrarekin nazioarteko elkartasun jardunaldian parte hartzera deitzen du euskal herritar oro.*

/*“Venezuela Aurrera” (Iraultza Bolivartarrarekiko Euskal Elkartasun Plataforma)*//:/
///Alternatiba, Aralar, Arbol Euskal Herria, Askapena, Asodemuc, Bachue (Kolonbiako Errefuxiatuak Euskal Herrian), Cine de Base, “La Puebla” Zirkulu Bolivartarra, Ernai, Euskadi-Cuba elkartea, Ezker Anitza-Izquierda Unida, Gazte Komunistak, Gazte Komunisten Batasuna (GKB), Giltza, Ikasle Abertzaleak, Ikasle Ekintza, IPES-GITE, LAB, Komite Internazionalistak, Marcha Patriótica Euskal Herrian (Colombia), Bakea eta Duintasuna, PCE-EPK, Resumen Latinoamericano, Revista “Encuentros”, Sodepaz Nafarroa, Sortu, Emigrados sin Fronteras./

——————————————————————————————————————————-

Comunicado de la Plataforma `Venezuela aurrera´, compuesta por 28 colectivos, partidos y sindicatos vascos

*Venezuela: una Ley de amnistía a la carta para criminales que apoyan PP, PSOE y C´s*

La mayoría parlamentaria opositora venezolana ha aprobado el llamado “Proyecto de Ley de Amnistía y Reconciliación Nacional”, con el apoyo entusiasta, en el Estado español, del Partido Popular, el PSOE y Ciudadanos. El presidente en funciones Mariano Rajoy, en un artículo en El País, daba su “apoyo sin reservas” “como todo demócrata” a “la Ley de Amnistía que está impulsando la valiente Asamblea Nacional de Venezuela”.

Pero ¿qué están apoyando estos “demócratas” para Venezuela? La Ley amnistiará hasta 50 delitos cometidos “desde el 1 de enero de 1999 y hasta la entrada en vigor de la Ley”, es decir, solo en los períodos de gobierno de Hugo Chávez y de Nicolás Maduro, y siempre que se hubieran “cometido por la participación en manifestaciones o protestas” dirigidas “a cambiar el orden institucional o el gobierno establecido”.

¿Qué delitos quedan perdonados? Por ejemplo, los “daños a los sistemas de transporte, servicios públicos, informáticos o de comunicación”, la “destrucción o deterioro de caminos y obras destinados a la comunicación pública”, la “importación o fabricación (…) de artefactos explosivos o incendiarios”, “el uso de menores en la comisión de delitos”, el “incendio y otros delitos de peligro común”, la “instigación a la desobediencia de las leyes e instigación al odio”, la “violencia o resistencia a la autoridad”, etc., etc. Incluso delitos como el “tráfico de drogas de menor cuantía” o “fraude, estafa y usura (en la) construcción de viviendas” están incluidos en la lista.

La única condición: haberlos cometido persiguiendo “una finalidad política o un móvil político” mediante “protestas, manifestaciones, o reuniones” “contra la política general desarrollada por el Poder Ejecutivo Nacional”.

Esta Ley no solo es una clara confesión de parte, por la que la oposición reconoce la utilización de la violencia para derribar al actual gobierno electo de Nicolás Maduro. Es, además, una “ley a la carta”*, confeccionada para sacar de prisión a una lista concreta de personas de las distintas fuerzas opositoras. El nombre más conocido es el de Leopoldo López, responsable directo de la ola de violencia que, en 2014, causó la muerte de 43 personas.

En las últimas semanas esta violencia de la derecha se ha recrudecido, y han caído asesinados un diputado chavista, un activista social y dos policías.

“Venezuela Aurrera”, la Plataforma Vasca de Solidaridad con la Revolución Bolivariana, llama a la denuncia internacional de esta Ley de la Impunidad, que es apoyada por los grandes partidos y medios españoles. Y recuerda que *la guerra económica, mediática y política que sufre Venezuela no es aislada. Es parte del intento de restauración neoliberal que vive toda América Latina, con Brasil como otro de los escenarios de intervención.

Finalmente, “Venezuela aurrera” *convoca al pueblo vasco a participar, el próximo 19 de abril, en la Jornada Mundial en solidaridad con el pueblo venezolano y su Revolución Bolivariana.

“Venezuela Aurrera” (Plataforma Vasca de Solidaridad con la Revolución Bolivariana):
Alternatiba, Aralar, Arbol Euskal Herria, Askapena, Asodemuc, Bachue (Colectivo de Refugiados-as Colombianos-as), Cine de Base, Circulo Bolivariano “La Puebla”, Ernai, Euskadi-Cuba, Ezker Anitza-Izquierda Unida, Gazte Komunistak, Gazte Komunisten Batasuna (GKB), Giltza, Ikasle Abertzaleak, Ikasle Ekintza, IPES-GITE, LAB, Komite Internazionalistak, Marcha Patriótica en EH (Colombia), Paz con Dignidad, PCE-EPK, Resumen Latinoamericano, Revista “Encuentros”, Sodepaz Nafarroa, Sortu, Emigrados sin Fronteras.

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s