Home

Leioaekimenak_txiki

Borroka garaia da! webgunerako kolaborazioa, egilea: Leioako Ikasle Abertzaleak

Sei urte dira Bologna prozesuaren bidez urte askoan ikusi gabeko unibertsitateen merkantilizazio prozesu basatienari bidea ireki ziotenetik. Ez zen kasualitatea izan unibertsitateei gelditzen zitzaien proiekzio sozial apurra erabat deuseztatu eta sistemaren mesedera lan egiteko gune huts bilakatzea, ikasleok prozesu horren aurrean irmoki altxatzea ere kasualitatea izan ez zen bezala. Ordutik hona, hezkuntzan egiturazko aldaketak egiteko bidean sakontzen jarraitu dute, ikasleok merkantzia bihurtuz sistema kapitalista heteropatriarkalaren zerbitzura diharduten esklabo izan gaitezen.

Kapitalaren eta hezkuntza kapitalistaren aurrean, ikasleok garbi izan dugu zein den jorratu beharreko bidea. Zapalduon iniziatibaz eta ahalduntzeaz, egungo sistemaren aurkako etengabeko talka suposatzen duen eraikuntzari heldu diogu, eraikitzeko apurtuz eta apurtzeko eraikiz, bestelako eredu bat posible eta beharrezkoa dela erakutsiz. Kontziente gara gure aurrerapausoen aurrean eta ereduen arteko talkaren gordintasun honetan etsaiak ez direla euren besaulkietan geldirik geratuko. Gure ereduaren garapenean, ikasleon aurkako eraso eta oztopoek ere aurrera egin dute, eta jarraituko dute. Baina argi dugu horren aurrean burua jaitsi eta kikildu beharrean, pausuak ematen jarraitu behar dugula, autodefentsari eta ofentsibari helduz eta borrokan berretsiz.

Martxoko gertakariek ereduen arteko talka honen gordintasuna azaleratu zuten. Ertzaintzak San Mameseko ikasleak burutzen ari ziren Herri Unibertsitatea bortizki desalojatu izana da horren adierazle. Kasu hau ez dugu eraso isolatu bezala ulertu behar. Ildo beretik, joan den martxoaren 17an, Euskal Herriko zenbait hiriburutako ikasleok errepresio bortitza bizi izan genuen gure aldarriak kalera atera eta borrokatzeagatik. San Mameseko desalojoan 41 identifikatu egon ziren, horietako askok inputazioak ere jaso dituztelarik. Martxoak 17ko mobilizazio egunean berriz, 5 identifikatu izan genituen Bilbon eta Euskal Herriko gainerako hiriburuetan 14 atxilotu eta beste identifikazio ugari egon ziren.

Ikasle Abertzaleaketik UPVren jarrera kondenatu nahi dugu, ikasleon aurkako erasoen erantzule zuzena baita. Argi ikusi dugu talka horretan UPV non kokatzen den eta noren mesedera eta noren kontra jarduten duen, ikasleon kontra buruturiko eraso zuzenak izanik horren adierazle garbiena. Martxoaren 14an San Mameseko Herri Unibertsitateko ikasleak arrastaka ateratzeko eskatu zion Ertzaintzari, bertako ikasleak espediente disziplinario bat irekitzearekin mehatxatu dituela ahaztu gabe. Gasteizko ikasle ugariren aurka salaketa zuzenak jarri ditu eta horrez gain, joan den azaroaren 26an, Leioako ikasle bati ere, unibertsitate barruko indar polizialez baliaturik, zuzeneko salaketa jarri zion, ondorioz, ikasle hau inputatua izan delarik. Ertzaintza unibertsitatera sar dadin eskatzea ekintza benetan larria da, baina are esanguratsuagoa da unibertsitateak zuzenean ikasleen kontra egitea, mehatxuen zein zuzeneko salaketen bidez.

Hau guztia dela eta, UPVri ondorengoa exijitzen diogu eta argi utzi nahi dugu ez garela lortu arte geldituko:

1-San Mameseko ikasleei espediente disziplinariorik ez irekitzea

2-Gasteizko ikasleen kontrako salaketak eta gainontzeko neurriak atzera botatzea

3-Leioako ikasle inputatuaren aferan esku hartu eta bere egoera konpontzea

4-UPVra Ertzaintza sar ez dadin behin-betiko neurriak hartzea

5-Campusetan dauden indar polizialak kanporatzea

Apurtuz eraikitzen eta eraikiz apurtzen jarraitzeko borrokan berresten gara, kapitalaren zein bere erasoen aurrean ofentsibara pasatzeko prest gaudela adieraziz. Jo ta ke irabazi arte! Gora ikasleon borroka!

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s