Home

monopoly-reuters

Borroka garaia da! webgunerako kolaborazioa, egilea: Moio

Soldata duinaren aldeko aldarriak Euskal Herriko txoko ezberdinak zeharkatzen dituen bitartean, badira ageriko maskararen atzean, klase menderakuntzarako bitartekoak ezkutatzen direla uzte duenik. Badago, naturalitatearen presentziak hotzikarak sortu eta back stagean zer dagoen ikustera pausu irmoz doanik. Izan ere, hori da kritikaren funtsa, errealitatea egituratzen duen horren determinazioak arakatzea, oinarrian dauden kategoriak xehatzea eta boterearen eta domeinuaren kausak nondik eratortzen diren ikertzea. Kausak efektua sortzen du, eta efektuak kaltegarriak direnean, kaltegarritzat jotzen duen subjektuak, berau desartikulatzeko bitartekoak bilatzen ahalegintzen da. Desartikulazioa bide, edozein praktika politiko erradikalek dominaziorako disposizio horren muina non dagoen identifikatu behar du, hau da kausetara jo. Horretarako ezinbestekoa da analisi teoriko zorrotza, praktika politikoaren efikazia bertan islatuko delarik. Zaila da oso arazoa zein den jakin gabe, arazoa konpontzen ahalegintzea.

Ekonomia politikoari kritika funtsezko bitarteko teorikoa da gizarte honetan gure lekua aurkitzen ez dugunontzat eta are gehiago aurkitu nahi ez dugunontzat. Ekonomia politikoaren kritika beraz, gizarte kapitalistaren analisi erradikalerako. Zergatik?, galdetuko du norbaitek, berau delako (ekonomia politikoa), barnebiltzen dituen kategoria guztiekin errealitate sozialaren “ezkutuko” premisa orokorretariko bat. Ekonomia politikoaren korpus teorikoaren premisek, gizarte kapitalistaren eta bere instituzio ororen izana gorpuzten dute.

Soldata duinaren aldeko borroka, ez da gaur gaurko aldarrikapen politikoa, XIX. Mendeko sindikatu erreformistetatik gaur egungoetara arte, maxima politiko bezala aldarrikatu izan da. Iraultzarako disposizioa ez duen sindikatu (zein eragile) orok, bere aldarrikapen politikoak, merkatu ekonomiak mugatzen dituen margenen barruan defendatuko ditu, eta finean egoeraren kontrolik ez duen joko baten barnean posizioak defendatzen ahaleginduko da. Hortaz esan genezake bataila etsaiaren eremuan eta etsaiaren arauekin libratzen ahaleginduko dela eta ez dago dudarik klase kapitalistak bere interesak erdiesteko bitarteko juridiko, politiko zein militarrak guztiak dituela. Hortaz bataila etsaiaren eremuan, hau da, soldataren eremuan planteatzea, ez da estrategia eraginkorrena.

Makina orok behar du produzitzen jarraitu ahal izateko mantenua: motorrak olioa eta kotxeak errobera berriak. Olioa eta errobera berririk gabe, motorrak eta kotxeak ez dute bere funtzioa betetzen. Gizarte kapitalistaren baitan, gehiengo nabarmen batek, ez du aberastasun sozialerako sarbiderik baldin eta bere lan indarra diruagatik trukatzen ez badu. Hau da bere bizi kondizioa lan merkatuan bere lan indarra saldu ahal izateak baldintzatzen du. Ezin badu bere lan indarra saldu, ez du bizitzeko beharrezkoak dituen bitartekoak erosteko aukerarik izango. Aldiz bere lan indarra saltzen duenean, soilik bere langile kondizioa birproduzitzeko haina ordainduko zaio. Motorrak olioa eta kotxeak errobera bezala, langileak jana, zaintza, aisialdia, hezkuntza, osasuna, … behar ditu, eta hori da soldata.

Ezinbestekoa da soldata horrela ulertzea. Soldata langilearen produkzio kostuak (sozialak, ekonomikoak, politiko-ideologikoak, hezkuntzari dagokionak, familiarenak…) direla kontuan hartzea alegia. Langileari produzitzen eta hortaz etsaiaren boterea areagotzen jarraitu ahal izateko ordaintzen zaio ordaintzen zaiona. Horrela ikus genezake soldataren duintasunez jantzitako ilusioak ondoa jotzen duela. Edozein planteamendu ez iraultzailek, borroka kapitala eta lanaren arteko aldea murriztera bideratuko du. Planteamendu iraultzaile oro logika sozial hori suntsitzen ahaleginduko da eta ez posizio “onuragarriagoa” negoziatzen.

Soldatari buruz mintzo garenean, soldata erreala, soldata nominala eta soldata erlatiboa bereizteak lagundu dezake. Soldata erreala langilearen erosteko ahalmen bezala defini genezake, hau da ordaintzen zaionarekin erosi dezakeena baldintzatzen duen zenbatekoa. Soldata nominala aldiz langileari ematen zaion diru kopuru osoa da. Izan daiteke soldata nominalak gora eginda, soldata errealak behera egitea, hau da nahiz eta langileak diru gehiago kobratu erosteko ahalmen murritzagoa izatea, gainontzeko merkantzien prezioak gora egin duelako. Alderantzizkoa ere gerta daiteke, baina orain ez da komeni horretan sartzea. Sindikatu erreformisten eta oro har indar politiko ez iraultzaileen aburuz langileriarentzako egoerarik egokiena soldaten igoera konstantea da. Hala ere:

Si el capital crece rápidamente pueden aumentar los salarios, pero aumentaran con mayor rapidez incomparablemente mayor las ganancias del capitalista. La situación material del obrero habrá mejorado, pero a costa de su situación social. El abismo social que le separa del capitalista se habrá ahondado. (Trabajo asalariado y capital, Karl Marx)

Momentu honetara ailegatuta, indar politiko zein sindikal ez iraultzaileek kontutan hartzen ez duten kontzeptu bat mahaigaineratzera behartuta gaude. Soldata erlatiboa alegia. Soldata erlatiboak langileek produktuan duten parte hartzea azaltzen digu, hau da soldataren eta kapitalistaren irabazien arteko aldea. Kapitalaren tendentzia langilearen lanaren gero eta zati handiagoa lapurtzea bilakatuko da.

Puede ocurrir que el salario real continúe siendo el mismo e incluso que aumente y no obstante disminuye el salario relativo. Supongamos, por ejemplo, que el precio de todos los medios de vida baja en 2/3 partes, mientras que el salario diario solo disminuye en 1/3, de tres marcos a dos, v gr. Aunque el obrero con estos dos marcos podrá comprar una cantidad mayor de mercancías que antes con tres, su salario habrá disminuido, en relación con la ganancia obtenida por el capitalista. La ganancia del capitalista ha aumentado en un marco; es decir que ahora el obrero por una cantidad menor de valores de cambio que el capitalista le entrega, tiene que producir una cantidad mayor de estos mismos valores. La parte obtenida por el capital aumenta en comparación con la del trabajo. (Trabajo asalariado y capital, K Marx).

Baina soldata erlatiboaren garrantzia ez da soilik kuantitatibo, baizik eta, eta era azpimarragarrian, kualitatiboa. Izan ere honen bitartez, kapitalistak gero eta etekin gehiago lortzen du langilearen lanetik eta hortaz bere botere soziala areagotzen du langile klasearen zoritxarrerako. Bi klaseak bereizten dituen marra gero eta handiagoa bilakatzen da eta horrekin batera klase dominazioa ere sakonagotu egiten da. Langilearen lanetik irabazi gehiago aterako ditu kapitalistak. Langileak posizio sozial marginal berdinean jarraitzen duen bitartean, bere lan indarraren lapurreta etengabe eta gorakorrak bere etsaiaren aginte posizioa indartzen du, bere botere soziala alegia. Rosa Luxemburgok argi usten du Introduccion a la economia politica liburuan non dagoen erreformismoaren eta iraultzaren ebaki puntua:

Es por ello que aun los más fuertes sindicatos son impotentes contra esta tendencia del salario relativo, a una caída rápida. Es por ello que la lucha contra la caída del salario relativo, entraña la lucha contra el carácter de mercancía de la fuerza de trabajo, es decir contra la producción capitalista en su conjunto. La lucha contra el salario relativo no es ya una lucha que se desenvuelva en el terreno de la economía mercantil, sino un salto revolucionario, subversivo, contra la existencia de la economía, es el movimiento socialista del proletariado. (Introducción a la economía política, Rosa Luxemburgo)

Soldata hortaz, klase subordinaziorako tresna bezala ulertzea behar beharrezkoa da. Ez dago duintasunik sistema hau gorpuzten duten instituzioetan, eta hortaz ez dago duintasunik soldatan. Soldatapekoon aspirazio politikoak ez lirateke portzentai altuago edo baxuagoa lortzera bideratuta egon beharko, baldin eta taktikoki ez bada, eta badirudi ez dela egunotako kasua. Soilik soldatak sentzua hartzen duen kontestu hori suntsituta izango dugu libre izateko aukera.

[…] incluso la lucha más enconada por la elevación del salario absoluto de los obreros, le parece a la burguesía una bagatela inocua en comparación con el atentado contra la ley sacrosanta del capitalismo que tiende a una reducción permanente del salario relativo. (Introducción a la economía política, Rosa Luxemburgo)

One thought on ““Soldata duinaren” aferaren harira

  1. ”Al elevarse la productividad del trabajo (…) disminuirá el valor de la fuerza de trabajo; pero aun con este valor mermado el obrero dispondría de la misma cantidad de mercancías que antes (manteniéndose el salario real). (…) Y aunque el nivel de vida absoluto del obrero seguiría siendo el mismo, su salario relativo, y por tanto su posición social relativa, comparada con la del capitalista, habrían bajado.
    De modo que oponiéndose a esta rebaja de su salario relativo, el obrero no hace más que luchar por obtener una parte en las fuerzas productivas incrementadas de su propio trabajo y mantener su antigua posición relativa en la escala social.” (K. Marx, Salario, precio y ganancia, cap. 13)

    Beraz, soldata erlatiboaren kontzeptuak bi ondorio ditu, eta modu honetan ulertu behar dugu kontzeptu honen garrantzia; Lehenengoa zuk dinozuna: soldata mota guztiek (altuek zein bajuek, ‘duinek’ zein ‘prekarioek’) hartzen dituztela soldatapeko lanaren gaitzak beregain, eta ondorioz, soldatapeko lanaren abolizioa komunismorako programa minimoa dela. Baina bigarrenik, soldata eta irabazien arteko borroka mantendu behar dela langileen antolakuntzaren bitartez langileriaren aukera politikoek atzerapausorik izan ez dezaten. Soldataren borrokak beti irabazien izaerari egin behar die erreferentzia, hori da soldata erlatiboak agerian uzten duena; ez duela balio langileak botere adkisitiboan +3 izatea enpresariek +300 baldin badute, ez du balio behintzat benetako talka politikoaren aurrean aukerak galdu dituelako langileak horrela; hau da, soldataren igoeren aldeko borroka ez da izan behar bakarrik botere adkisitibo bat mantentzeko borroka erreformista (soldata erreala), baizik eta botere posizio sozial bat mantentzeko borroka politikoa (soldata erlatiboa). Hots, soldatapeko lanaren eta sistema osoaren abolizioa gauzatzeko langileriak behar dituen gaitasun materialak mantentzeko borroka da soldata erlatiboaren igoeraren aldekoa. Baina zuk aipatu bezala, borroka taktiko gisa soilik hartzen du zentzua kontzeptu horrek, nahiz eta jada soldata errealaren borroka erreformistarekin alderatuta zentzu politiko argiagoa duen.

    ”Si en sus conflictos diarios con el capital los obreros cediesen cobardemente, se descalificarían sin duda para emprender movimientos de mayor envergadura.
    Al mismo tiempo, y aun prescindiendo por completo del esclavizamiento general que entraña el sistema de trabajo asalariado, la clase obrera no debe exagerar ante sus propios ojos el resultado final de estas luchas diarias. No debe olvidar que lucha contra los efectos, pero no contra las causas de estos efectos; que lo que hace es contener el movimientos descendente, pero no cambiar su dirección; que aplica paliativos, pero no cura la enfermedad. No debe, por tanto, entregarse por entero a esta inevitable guerra de guerrillas, continuamente provocada por los abusos incesantes del capital o por las fluctuaciones del mercado. Debe comprender que el sistema actual, aun con todas las miserias que vuelca sobre ella, engendra simultáneamente las condiciones materiales y las formas sociales necesarias para la reconstrucción económica de la sociedad. En vez del lema conservador de: ”¡Un salario justo por una jornada de trabajo justa!”, deberá inscribir en su bandera esta consigna revolucionaria: ”¡Abolición del sistema de trabajo asalariado!” (K. Marx, Salario, precio y ganancia, cap. 14)

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s