Home

abian137

Borroka garaia da! webgunerako kolaborazioa, egilea: Iraultza gose

Jarraian idatzi diren lerroak laugarren hankaren (herri mugimenduari begirako eragilearen) gaineko eztabaida argitzeko idatzi dira, argudioak aho bizarrik gabe helarazi daitezen, gaizki ulertuak saihestu eta beti ere, herri eta auzoetako batzarretan eman beharreko eztabaidak aberastera begira.

Lehenik eta behin garrantzitsua da azpimarratzea, munduko edozein txokoetako edozein proiektu iraultzailek, herri mugimenduetan eragiteko berezko joera izan duela. Ez da beraz herri mugimenduaren gaia, ez atzo goizean sortua, ez eta soilik euskal jatorrira mugatzen. Edozein dela ere arloa, mugikorren antena kutsakorren aurkako egitasmoetatik errefuxiatuen aldeko dinamiketara, ezinbestekoa da perspektiba konkretu baten baitan kokatzea (bakoitzaren proiektu politikoaren baitan). Adibide praktiko bat ematearren, prekarietatearen aurkako aldarria, ez badugu nazio ikuspegian kokatzen, bere ezaugarrietatik aztertu eta bere beharretatik eragiten, gerta daiteke, salaketa hauek espainiar markoaren baitatik egitea, herri zapaldu garela aintzat hartu gabe eta ondorioz haien beharretara egokitzea edo gerta daiteke, ikuspegi feminista kontutan ez hartzea irakurketa haietan eta honela, erabat desitxuratzea prekaritatearen aurkako dinamika. Beraz, ezinbestekoa da formula desberdinen bidez bada ere, aldarrikapen sektorial hauetan eragiteko gune propio eta bitarteko propioak sortzea.

Ezin ahaztu, Euskal Askapen Mugimenduan betidanik izan dela herri mugimenduan eragiteko funtzioak bere gain hartu dituen antolakunderik, esate baterako, adinez aurrera goazen askorentzat ezaguna zaigu ASK , arloz arloko militantez osaturiko eragilea alegia. Izan bat edo beste hauspotzeko moldeak, garbi dago egun ahulduta egon arren dugun herri mugimenduak, beste herrietan ez bezala, oso barneratuak dituela bere ideietan oraindik behintzat Ezker Abertzalearen helburu estrategikoak(Independentzia-Sozialismoa-Feminismoa). Baina jakitun behar genuke bilakaera hau ez dela kasualitatearen ondorio, urte luzeetan egin den lanaren emaitza eta honetarako funtzioa izan duten eragileei esker baizik. Lan hau egiteari uzten bazaio beraz, eta zeregin hau leukakeen eragilea desagertzen bada, gerta daiteke hemendik eta urte batzuetara kalean antolatuko den aldarrikapen oro euskal askapen mugimenduaren ideia orokorren baitan kokatu beharrean bestelako interesei erantzutea.

Argi dago beraz kalean eta kontra boterean eragitea ezinbestekoa dela. Baina eragiteko orduan garrantzitsua da oso, izan zapalkuntza linguistikoari begira edo izan auzoko dinamika lokaletan, aktiboki parte hartzea eta su txiki nahiz handietan langile aritzea, bertako iritzi eta joerak bilduz batetik, eta eztabaidetan gure arrazoiak plazaratuz bestetik, ahal den guztietan gainerakoak gure perspektibara erakarriz, beti ere, dirigismo eta autoritarismo kutsuetatik urrun. Arloz arlo lanean ari garen Ezker Abertzaleko kideok beraz, beharrezko dugu gune bat ikuspegi desberdinak alderatu ditzagun, sektore guztiak elkar uztartu, elkarrekin eragin edo auzolanean analisi integralak sortu, nahiz ideia faktoriak osatzera begira. Eta zeregin edo esparru hau nondik egingo da ongien, nondik eraginkorren, herri mugimenduaren baitan dagoen, herri mugimenduaren baitatik diharduen eta herri mugimenduarentzat ari den eragile batetik edo bestelako zereginetan aritzeko ardura duen eragile politiko batetik?

Eragile batean gorpuztuko litzatekeen gune hau ezin du beraz Sortuk bideratu, batetik bere egitekoan borroka instituzionala elikatzen jarraitu behar duelako eta bestetik gatazkaren ondorio (presoak, errefuxiatuak, indar okupatzaileen arazoa, armagabetzea…) eta gatazkaren konponbideari (erabakitzeko eskubidea…) begira ezinbesteko subjektua delako. Izan ere, azpimarragarria da azken emendakinen arrazoiketan eta gainerako txostenetan ere, behin eta berriz ageri dela EH Bildu eta EH Bai liratekeela subjektu instituzionalak.. Eta hau guztiok onartu arren, honek zer esan nahi luke bere gisan utziko dela Fronte Zabala, Ezker Abertzaleak ez duela bertan parte hartuko? Eta parte hartzen badu ez duela izango marko propio bat Ezker Abertzalearen ikusmoldearen baitan analisiak burutu eta bere ildoak definitzeko, ondoren gainerakoen aurrean aurkeztu eta ahal bada irabazi ahal izateko? Eta marko hori zein izango da ez bada SORTU bera. Beraz, dudarik gabe bere zeregin nagusien artean borroka instituzionala behar bezala gauzatzea ere badagokio. Zentzu honetan, ez da zilegi argudiatzea Sortu beste beharretara, demagun herri mugimenduaren dinamizaziora bete-betean zuzentzeko moduan izango denik gainerakoetan ez duelako zereginik izango. Besteak beste, gatazkaren konponbide eta ondorioen auzia behar bezala kudeatu eta borroka instituzionalean xuxen eragitea ez dugu uste edonolako lan karga denik, beste zereginetan behar besteko indarrez murgiltzeko.

Beste argudioetako bat laugarren hankaren aurka egiteko kontraesanen parametroan kokatzen da. Labur esanda, arrazoitzen da herri mugimendu eta instituzioen arteko dialektika ezin dela ezker abertzaleko bi eragileren baitan eman. Eta egun ez al dago kontraesanik Sortu eta Ernairen artean edo LAB en kasuan? Sortuk hartuko balu bestetik, Herri Mugimenduaren dinamizazio ardura esaterako, kontraesan hau bera eragile baten baitan garatuko litzateke, Sorturengan alegia. Hain zuzen ere, bere funtzioen artean, borroka instituzionala eta masa borroka leudekeelako, lehenago plazaratu bezala. Eta kontraesan hau modu orekatuan bideratu baino joera nabaria izaten da, historiak hala erakutsi digu, alde batera edo bestera egitekoa balantzan, eragile bakar baten baitan kokatzean kontraesan hau, azken urteetan ikusi den bezala. Ez dezagun ahaztu, arazoaren mamia ez dela SORTUk ez duela jakin Ezker Abertzale osoaren erreferentzia izaten eta zuzendaritza lana egiten, baizik eta ezinezkoa dela Ezker Abertzalearen zati batetik (eragile politiko instituzionaletik) mugimendu guztia zuzendu edo bideratzea. Honetarako beharrezkoa da herri mugimenduaren eragile berria sortzeaz gain, eta eragile bakoitzak bere autonomia izanik ere, Ezker Abertzaleko eragile guztien artean adosturiko beharrezko erabakiguneak sortzea, borroka eremu desberdinen artean kontraesan hauek behar bezala gestionatu ahal izateko.

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s