Home

abian137

Artículo de colaboración para Borroka Garaia da!. Autor: Kuadro Gorriak

Desde “Kuadro Gorriak” hemos realizado un pequeño análisis sobre las circunstancias en las que este fin de semana se van ha efectuar las votaciones de las sub-tesis del proceso Abian, de manera que podamos saber en que condiciones nos encontramos para el ultimo debate. Como último apunte lanzamos unos posibles criterios de actuación.

Como es sabido, ya se han recibido las enmiendas que han pasado el filtro del 5% de las asambleas, pero en ningún momento se han trasladado con los cauces y mecanismos similares a los de la segunda fase, donde se hicieron públicos los resultados, tanto en los pueblos y barrios como en los medios de comunicación. Además no se han hecho llegar las aportaciones realizadas en el conjunto de Euskal Herria, tan solo unos extractos, por lo que sin ningún ejercicio de transparencia hacia la militancia tenemos que dar por bueno el documento de las enmiendas.

También se ha difundido la propuesta metodológica echa por el grupo motor del proceso (a falta de 4 días del inicio de las votaciones) marcando la forma en que debe darse el debate sobre las enmiendas, y después de una lectura de ésta vemos una clara intención de intentar dividir las propuestas organizativas alternativas (que en ningún caso son contrapuestas) frente a la única oficial, todo ello rompiendo completamente con los criterios marcados al inicio del proceso (por el propio grupo motor) sobre la gestión de las enmiendas a las sub-tesis. En ese procedimiento se aseguraba que antes de pasar a votación las sub-tesis alternativas se hablaría con las personas que las proponían en los pueblos para consensuar el contenido. Esto no se ha hecho, o por lo menos, no se ha hecho con las que conciernen al modelo organizativo.

Por ello entendemos que las pautas inicialmente marcadas han sido incumplidas y además han distorsionado, descontextualizado y mutilado el contenido de las enmiendas, haciendo llegar meros extractos de estas y sin haberlas consensuado con sus autoras. Y a todo ello debemos sumarle los escasos margen de tiempo que han dado al conjunto de militancia, reduciendo el margen de maniobra para poder proponer un modelo de debate alternativo.

No solo eso, sino que la defensa de las posibles sub-tesis alternativas parten con una clara desventaja sobre la oficial, ya que ésta va a tener asegurada su defensa en todas las asambleas, puesto que en el documento se adjunta varios argumentos de porqué las enmiendas no deben ser respaldadas y sin embargo para las alternativas no han dado la posibilidad temporal de presentar ningún recurso que pueda llegar a todas las asambleas clarificando o argumentando su posición.

Frente a todo ello creemos que es indispensable, ha falta de pocos días para abordar el ultimo debate del proceso, marcar unos criterios que no dispersen las fuerzas del sector que apostamos por un cambio organizativo. Por lo que desde “Kuadro Gorriak” hacemos la siguiente propuesta:

  1. En primera instancia, intentar aplicar el proceso metodológico que hemos publicado hace algunos días (http://laugarrena.net/eu/eztabaidarako-proposamen-metodologikoa/) para desarrollar las votaciones en la asamblea local. Para ello lo más conveniente sería hablar con las personas que se encargan de dinamizar los debates en los pueblos y barrios y en caso de no poder hacerlo, proponer esta metodología en los inicios del debate.

  1. En caso de no poder desarrollar este procedimiento y aplicarse el oficial, realizar una clara apuesta por votar la enmienda de la Cuarta pata, ya que la existencia de ésta es la que garantizará que en un futuro se puedan plantear nuevos debates.

————-

Asteburu honetan egingo dira Abian prozesuko azken batzarrak, non prozesuaren azpi-tesien bozketa egingo den. “Koadro Gorriak” taldetik, eztabaida hau gauzatuko den zirkunstantzien analisi labur bat egin dugu, eztabaida horretarako zein egoeratan aurkitzen garen argitze aldera. Azken apunte bezala, batzarretarako jarduteko moduen irizpide batzuk ere aipatuko ditugu.

Hasteko, talde eragilearen arabera batzarren %5 pasa duten emendakinak jaso ditugu bai, baina emaitza emateko bideak eta mekanismoak aldatu egin dira. Gainera, lehenengo fasean hainbat datu plazaratu baziren ere, oraingoan ez zaigu batzarren emaitzarik ezta hauetan egindako ekarpenik iritsi. Beraz, militantziarekiko gardentasunik bermatu gabe jasotako emendakinen dokumentua ontzat ematea besterik ez zaigu geratzen.

Bestalde, talde eragileak egindako proposamen metodologikoa ere iritsi zaigu (batzarretarako 4 egun eskas falta direnean), emendakinen gaineko eztabaida nola eman behar den azalduz. Honen azterketa bat eginez, antolakuntza proposamenen artean bereizketa sortzeko saiakera argia ikus dezakegu (nahiz eta kontrajarriak izan ez arren, osagarriak baizik), proposamen ofizial bakarraren aurrean. Talde eragileak azpi-tesiei egin beharreko emendakinen kudeaketaren inguruan, prozesuaren hasieran markatutako irizpideak ere hautsi egiten ditu honela. Bertan aipatzen zen azpi-tesi alternatiboen bozketara iritsi baino lehen, herrietan emendakinak aurkeztutako pertsonekin hitz egingo zela, hauen edukiak adosteko. Ez da horrelakorik egin, ez behintzat antolakuntza ereduari dagokionean.

Horregatik, uste dugu prozesuaren hasieran markatutako jarraibideak ez direla bete, eta gainera, emendakinak aurkeztutako pertsona zein batzarrekin hitz egin gabe, azken dokumentuan jarri dituztenak guztiz distortsionatu, deskontestualizatu eta mutilatu egin dituztela. Azkenean, hasierako emendakinen zatiak solteak baino ez zaizkigu iritsi, batzarretan aurkeztu zutenekin adostu gabe. Gainera, esan beharra dago emendakinen edukia jasotzen duen dokumentua oso denbora gutxirekin jaso dugula (astebeteko epearekin), eta are gutxiagorekin proposamen metodologikoa (lau egunekin baino ez).

Beste alde batetik, azpi-tesi alternatibo posibleen defentsak desabantaila argiarekin egiten die aurre batzarrei, dokumentu ofizialaren mesedetan. Azken honek bermatua dauka bere defentsa batzar guztietan; izan ere, emendakinak onartuak izan ez daitezen, talde eragilearen hainbat argudio ageri dira dokumentuan. Azpi-tesi alternatiboentzat ordea, asanblada guztietara iritsi litekeen errekurtsorik aurkezteko aukerarik ez dago, denborarik ere ez dagoelako, emendakin horien posizioa argitu edo argudiatuko lukeen errekurtsorik alegia.

Honen guztiaren aurrean, azken eztabaidarako egun gutxiren faltan, uste dugu ezinbestekoa dela antolakuntza ereduan aldaketa nabarmena nahi dugun sektoreen artean indarrak ez zatitzea. Horregatik, “Koadro Gorriak”-etik ondorengo proposamena luzatzen dizuegu:

1. Hasteko, duela egun batzuk argitaratu genuen proposamen metodologikoa bozketetarako batzar lokaletan aplikatzen saiatzea (http://laugarrena.net/eu/eztabaidarako-proposamen-metodologikoa/). Horretarako dinamizatzaileekin ahalik eta lasterren hitz egin beharko litzateke bakoitzaren herri eta auzoan, edo batzarra hasi bezain laster proposatzea.

2. Metodologia hori aplikatzerik ez balego, eta Abianeko talde eragileak zehaztutakoa aplikatzen bada, antolakuntza ereduaren inguruko bozketan hauxe da proposatzen duguna: Laugarren hankaren alde indarrak batzea. Izan ere, antolakunde berri honen sorrerak bermatuko du etorkizunean eztabaida berriak sortu ahal izatea.

5 thoughts on “Abian. Sobre las últimas votaciones

  1. kaixo koadro gorriak, hainbat galdera:
    1- gustatu zait zuen laugarren hankarako proposamena. Hala ere, zalantzak ditut Sortuk hartu beharreko funtzioaz eta zuek planteatzen duzuen antolakundearen arteko harremanez. Are gehiago, iruditzen zait ez dagoela harremanik zehaztua 4hanka eta gainontzeko egituren artean eta hor kezka izugarria suertatzen zait.

    2- Nork eramango du aurrera proposamen hau? Baiezkoa bada zeintzuk dira hauek inplementatzeko ditugun bermeak? Askotan irakurri ditut ez dagoela Sorturen birfundaziorako bermerik eta horretan ados bagaude, bermerik ba al dago 4hanka honen prozesu eratzailean? zein da desberdintasuna?

    3- Uste dut BGD eta zuen proposamena ez dela guztiz berdina, eta lehen begiratuan ados egon gaitezkeela baina gerora ezberdintasun ugari daude aurreko post baten komentatu bezala. Dinamizazio eredua, prozesu eraldatzailearen inguruko perspektiba… hau da gehiago batzen gaitu egungoarekin ados ez egotea sortu nahi dugun horrekin baino.

    4- Beraz: denok 4hanka bozkatzea aukera izan daitekeela orain artekoarekin apurtzeko? bai, ados. Baina zer sortuko dugu? ez da izango epe luzean okerragoa ezker abertzalearentzat? Ez al da hobeto sortuko denok sortuko kongresuari heldu, dagoena irauli eta ondoren ikusi ea benetan beharrezkoa dugun edo ez bestelako egiturarik?

    5- esan bezala egun dugunak ez digu balio. Baina egun dugun ildoak ez digula balio uste dut. Antolakuntzak beti izango ditu hutsuneak, baita 4 hanketan oinarrituriko mugimendu gisa jardutean ere. Kontua da egungo sortuko zuzendaritzarekin ez dugula bat egiten. eta galdera da… 4 hanka sortzean bertan parte hartzeko prest egongo ginenok Sortuko timoiaren jabe bagina… beharko genuke bestelako egiturarik edo gu ginake H M eta H boterea hauspotzeko bermea sortuko egituratik?

    beraz, zein da bozka egitura berriaren alde edo egungo egituraren kontra? bigarrena bada ez dezagun ahaztu abianen birfundazioaz hitz egiten dela, ez jarraipenaz.

    — eta emendakinena… nik irakurri ditudan guztiak anonimo edo ezizenaz sinaturik egon dira. kontrasterako aukerarik eskaini da edo diogu ez dutela gurekin kontrastatu baina erraztasunik eman gabe? hau ya kuriositatea besterik ez…

    animo! eta bozkaketetan tripetatik eta bihotzak agindutakoari gehitu buruak esaten diguna. Gora ezker abertzalea!

  2. Kaixo lagun!Hementxe gure erantzuna, ea lagungarria den:

    1. Proposatzen dugun erlazioa zuzendaritza partekatu batena da alde batetik, eta bestetik herritar batasunean parte hartzea. Hau da, lehenbizi antolakunde ezberdinek pisu eta garrantzi berdina izango duten zuzendaritza politikoa ezartzea, non Sortu, Lab, Ernai eta laugarren hankak eskubide berdinak dituzten. Eta bigarrenik, laugarren antolakundeko militanteak, besteak bezala, Sortun parte hartu beharko duten, beste ikuspegi ezberdinekin bizi beharko den ikuspegi sozialista eta feminista iraultzailea txertatzeko.

    2. Eratze prozesuaren kontuarekin, ez dugu jarraitzeko bide edo ildorik finkatu hori ez delako gure betebeharra. Gure proposamena, hasiera batean, laugarren hankaren inguruan emendakinak aurkeztu eta bultzatu dituzten pertsonak elkartzea da, elkarrekin eztabaidatzeko eta konfluentzia eta eratzerako izango den prozesua adosteko. Hemendik aurrera dena irekia dago. Hau eta gero prozesua aurrera eramango duen komisio nazional bat sortzea logikoena eta naturalena dela uste dugu.

    3. Gure proposamena eta BGDrena ezberdinak direla diozu, ados, ezberdinak dira, baina funtsezkoan guztiz berdinak dira, gu ez garelako izan proposamenaren oinarria idatzi dugunak, BGDk baizik. Guk bakarrik gorpuztu dugu eta elementu batzuk gehitu ditugu tesia indartzeko. Zer aspektutan uste duzu ezberdinak direla?

    4. Laugarren puntuari dagokionez, gure proposamena ez da ezetz soil bat gaurko eskemari, baizik eta proposamen zehatz bat. Jakina, ez dugu guzti guztia zehazten, esan dugun bezala, prozesu eratzaile baten ondorioz garatu behar delako, eta gero eta pertsona gehiago parte hartzen badute askoz hobe. Ezker Abertzalearentzat kaltegarria izan daitekela diozu, baina ez dugu ulertzen zertaz ari zaren. Oraindik zehazteko dagoen zerbait kaltegarria izan daiteke? Ezetz uste dugu. Kaltegarria da gaur egungo eskema mantentzea? Baietz uste dugu, hori baieztatzen duen ibilbide bat dagoelako. Azkenik, Sorturen birfundazioan parte hartzearen harira, guztiz ados gaude birfundatu behar denaren ideiarekin, baina ez guk proposatzen dugun funtzio eta eginbeharrak betetzeko, baizik eta herritar batasunaren eginbehar historikoak betetzeko, hau da, Euskal Herriko sektore sozialista eta abertzale guztiak batzea. Laugarren hankaren funtzioa ez da hori, beste bat da, horregatik bi egitura banandu egon behar direla uste dugu.

    5. Kontu honeri dagokionez, aurreko paragrafoan esan dugu. Kontua ez datza Sortu aldatzean, edota X perspektiba duten X pertsonek timoia hartu dezaketela pentsatzean, baizik eta Sortu eta planteatzen dugun antolakundearen eginbeharra ezberdinak direla. Hau da, Sortu independentista eta sozialista guztien etxea izan behar da (herritar batasuna) eta herri mugimendu eta borroka instituzionalaren arteko zubia eratu. Antolakunde iraultzaileak aldiz, bere energia guztiak herri mugimendura eta herri boterera bideratu behar ditu, eta hauek klabe estrategikoetan proiektatu. Lan hauek ezin dira egin herritar batasun politiko-instituzionaletik.

    6. Gure bozka laugarren hanka sortzearen aldekoa da, eta beraz uste dugu gaur egungo egituraketaren kontrakoa eta eskema berri baten aldekoa dela, gure ustez eraginkorragoa dena. Badakigu Abianen birfundazioaz hitz egiten dela, eta gure proposamena bide horretatik doa, baina hitz egiten den birfundazio horren planteamenduak azken aldian aurrera eraman direnaren berdinak direla uste dugu, hau da, borroka guztiaren emari guztia antolakunde bakar baten pean zentralizatzea. Praktikak eredu hau agortua dagoela erakutsi digu.

    7. Emendakinak anonimoki edota ezizenak erabiliz aurkeztu direla diozu, baina hori bakarrik interneten izan da. Auzo eta herrietan izen eta abizenak dituzten pertsonak izan dira hauek aurkeztu dituztenak. Horregatik uste dugu pertsona guzti horiek deitu eta elkartzearen ariketa egingarria zela, lehenik eta behin azken fase honetarako emendakin bat adosteko, eta bigarrenik emendakina ulertua izateko beharrezkoa den argudiaketa teoriko guztia gehitzeko. Ariketa hau EZ da egin eta horregatik zalantzan jartzen dugu sortu behar den eztabaidaren kalitatea.

    Zure zalantzak argitu izana espero dugu!Animo!Gora ezker abertzalea!Ekin eztabaidari!

  3. kaixo Peio!
    lehenik eta behin, eskerrik asko erantzuteagatik eta erantzunaren edukiagatik. Ez dut nahi eztabaida amaigabean sartu, hala ere hainbat aipamen:

    1- zuzendaritza ereduarena nik uste abianen ere planteatzen dela. hau da, bi eremu desberdin planteatzen dira bata egunerokoa dena eta besteaa ikuspegi estrategikoarena. Bigarrenean antolakunde desberdinak eta EAko sektore desberdinak bildu beharko ditu. Bestalde, zuzendaritza partekatuarena teorian ondo dago… baina egunerokotasunari aurre egiteko zailtasun eta trrabak handiak dira, galdetu bestela parte hartu dutenei eskualde, herrialde eta nazionalean. Diozun bezala ereu horrek ere denbora izan du frogatzeko hutsune nabariak dituela. (ez dezagun ahaz “hirukoa” den hori dela azken urteetan eredua)

    2- Eratze prozesuarekin ados… hala ere kezka dut esaten duzunean 1. puntuan ikuspegi sozialista iraultzailea sortun txertatzeko 4.hankako kideak bertan parte hartu beharko luketela. kezka batetik horren arabera sortu ez delako izango ikuspegi sozialista eta feminista berez izango duen antolakundea, baizik eta desdoblatuen bidez bermatuko litzake (eta koadro hauek bestelako egitekoetan ere egon beharko lukete, baita sortukoak direna ehb-n zuen arabera, ikuspegi estrategikoa eguneroko praktika politikoan bermatzeko zailtasunak ugarituz nire ustez) eta bigarrenik, sortu ezker abertzalearen herritar batasuna izan beharko litzakeelako zuen aburuz eta nik uste EA-rena baino prozesu independentistaren herritar batasuna beharko genukeela: zertarako gure herritar batasuna gerora hauteskundeetan fronte zabal batean parte hartu behar badugu? herritar batasuna antolakundeez gain (edo hauek gabe, eztabaidatzeke) herritarron elkargunea izanik, ezin bertan bildu komunistak, sozialistak, sozialdemokratak… gune berean eta prozesuaren mesedetan egongo den herritar batasuna eraiki? Zein funtzio luke sortuk herritar batasun gisa hauteskundeetan parte hartzen ez badu?

    3- Nire ustez desberdinak dira (gerora bgd! ren erantzunak irakurtzen ere oraindik zalantzak ditut) lehenik eta behin zuen proposamenak antolakunde iraultzaileari egozten dizkiozuelako herri mugimendua eta herri boterearen eraikuntzaren funtzioak eta “ehunzango” proposamenean antolakunde sektorial iraultzaileak propsatzen direlako bere eremuko egiteko hori betetzeko. Hau da zuen eskema nik ulertzen dudan bezala antolakunde bat 11 herrri mugimenduko espresioentzako da eta BGD! rena eremu estrategikoetan ( hizkuntzaren inguruko aipamena egin gabe badago ere proposamenean) antolakunde propioak sortu eta beren eremua dinamizatzeko funtzioa izatea da. Gerora egindako deialdian nire ustez zerbait aldatzea lehenetsiz deildi berria egin du. Nire ustez hala ere horrek batzen ditu proposamen desberdinak: orain arteko noraeza estartegikoak eta honen erantzule gisa irudikatzen ditugun egitura eta egituretako pertsonak (guztiaren atzean pertsonak baitaude, ideologia zehatzekin, noski).

    Ehunzango eta 4.hankaren eskema desberdina dela uste dut funtzio berdinak betetzeko molde desberdinak proposatzen direlako. Eta bueno, bai berak eta bai zue ezetz diozue, ez dakidana da idatzizkoetan soilik oinarritzen zareten edo zerbait landua den adostasuna dagoela esateko. Lehena baldin bada, nire ustez sakontzen goazen heinean desberdintasunak nabariagoak izango dira.

    Guzti honek ez du ukatzen sorturen birfundaziorako dauden hausnarketa guztiak berdinak direnik ere e! hau da ez dut esan nahi deberdintasunak daudenez ezin dela horren aldeko apustua egin; soilik diot ez zaidala gauza bera iruditzen.

    Bestalde pentsatzen hasi beharko genuke zer den guztion etxea izateko izan beharreko izaera. hau da, independentista eta sozialista (feminista, internazionalista eta euskaltzale) guztien etxea sortu izan behar dela baietzapenarekin ni ados nago. Kontua da binkulazioa nola gauzatzen den: militante izaten? Horretarako behar dugu herritar batsun gisa etxea sortzea edo bestelako egituraketa eta izaera behar du guztion etxea den horrek?

    eta amaitzeko… kontrastea egin ez bada oso txarto ikusten dut. Horrela egingo zela esan zen. Hala ere, izan dezagun neurtzeko makila guztientzako bera: Emendakinak egiteko denbora gehiago egon da eta bigarren eztabaidan abianen kontraargumentaziorik gabe gauzatu da, emendakinak ponentziaren hutsuneak, idefinizioak… ere baliatuz egin dira eta ez da egon hauek kontra argumentatzeeko aukerarik herrietan. Gainera badakigu zein baldintzetan ari den ematen prozesuan, kide asko ez dira liberatuak (denboraren exigentzia handia da hau aurrera ateratzeko), ez dago egitura oso bat honi begira (gauza asko berandu… heltzen zaizkigu) eta imagintzan dut kontraesan eta ikuspegi desberdinak ere kudeatu behar direla. Denborak ere nik uste hasieratik ez direla errealak izan gutxiago bigarren bozkaketak egin direnetik hirugarren asanbladarate.t Gauza guztiekin uste dut EA-k berriz ere eta batez ere bere oinarriak duen heldutasun politikoa erakutsi duela eta eztabaida baldintza eskasetan ere eztabaida duina ematen gabiltzala. Espero hemendik hau sustazea eta ure kultura politikoan sakontzeko aukerak zabaltzea.

  4. Kaixo!

    En primer lugar gracias a tí por plantear tus dudas y preguntas. Estamos encantados de debatir y es lo mas sano que podemos hacer! Pasamos a responderte punto por punto:

    1. Respecto al modelo de dirección, en la ponencia oficial de Abian no se plantea un modelo de dirección colegiada, tan solo se menciona que “será indispensable compartir con LAB y Ernai los grandes ejes del diseño”, por lo que, si leemos el punto entero dice bien claro que “La dinamización política de la estrategia general del proceso de liberación es responsabilidad de Sortu”. Frente a este modelo dirigista nosotros proponemos por un lado que la dirección política sea compartida entre todas las organizaciones que componen la Izquierda Abertzale, es decir, que ninguna de ellas tenga más peso que el resto sino que estén en igualdad de condiciones y por otro lado, la función de dinamizar la estrategia debe ser asumida por el conjunto de los organismos. Sobre lo que mencionas de que este esquema no funcionaría en el día a día, es una afirmación que carece de base por diversas cuestiones; la primera, es que el modelo actual no se basa en el hirukote, sino en el Consejo de Sortu, donde tanto LAB como Ernai y el Movimiento Popular deben acudir a este, estableciendo un marco consultivo-decisorio pero siempre supeditado al partido en última instancia. Segundo, se está cuestionando un modelo más democrático en base a su efectividad, estableciendo un relato de que con este esquema sería demasiado pesado en el día a día. Esta afirmación nos perece que se aventura en un futuro no probado, por lo que carece de base real, sin embargo el presente experimentado nos confirma que el actual modelo no sirve.

    2. En cuanto a la participación de la cuarta pata en Sortu, nos referimos a que el punto de vista socialista revolucionario tiene que estar presente en Sortu junto a otros puntos de vista y tendencias. Es por eso que decimos que Sortu es la Unidad Popular, ya que este debe integrar en su seno a todas las personas abertzales y socialistas, sean de la tendencia que sean (socialdemocratas, comunistas, socialistas, libertarios, etc) bajo un mismo proyecto político (Independencia, socialismo y feminismo). Es decir, Sortu sería el instrumento de referencia del proyecto de la Izquierda Abertzale, donde todas las que compartimos ese proyecto debemos tener cabida. Por lo tanto, la cuarta pata, debido a su carácter socialista revolucionario, aparte de dinamizar e impulsar el movimiento popular y el poder popular con carácter revolucionario y estratégico, debe formar parte de la unidad popular, ya que de esa forma se garantiza que una visión está representada en esta. No se trataría por tanto de desdoblar militancia en Sortu, sino de garantizar el punto de vista socialista revolucionario en su seno.
    Por otro lado estaría el tema del Frente Amplio. Bien, por ahora esto es algo que apenas se ha debatido, por lo que sus funciones y su carácter están sin definir. Nuestro punto de vista entorno a este aspecto es el siguiente: la Izquierda Abertzale tiene un proyecto político concreto, la Independencia, el socialismo y el feminismo. Para desarrollar este proyecto se ha trazado una estrategia concreta. Dentro de esta estrategia concreta hay una fase de acumulación de fuerzas. Y para esta fase de acumulación de fuerzas se ha construido un instrumento político-insititucional para acumular fuerzas electorales (la acumulación de fuerzas en clave no-electoral apenas se ha dado, eso lo tocaremos más adelante). Ese instrumento político-institucional de acumulación de fuerzas es una alianza de diversos sectores soberanistas y de izquierda. El objetivo de esa alianza es crear una base electoral popular soberanista y de izquierdas que construya un suelo donde los objetivos de la Izquierda Abertzale (Independencia, socialismo y feminismo) tenga más posibilidades de ser desarrollado. Por lo tanto, el punto de vista de la Izquierda Abertzale tiene que estar presente en esa alianza para ir ganando espacios y atrayendo más sectores a los objetivos antes mencionados. Y para ello es muy importante que la Izquierda Abertzale cuente con un instrumento político que haga intervención en esa alianza. Ahí entra en juego Sortu. Por lo tanto, necesitamos un Sortu fuerte que sea capaz de, a través de una alianza como EHBildu, ir aglutinando más sectores al proyecto de la Izquierda Abertzale, es decir, al proyecto de construir una Euskal Herria independiente, feminista y socialista. Es por eso que debemos contar con una Unidad Popular propia, porque esa unidad popular propia es la que garantiza que nuestro proyecto esté representado en EHBildu. De otra manera, nuestro objetivos quedarían diluidos en la alianza y a la larga los mínimos se convertirían en máximos. Además no debemos olvidar que dicha alianza responde a unos objetivos para una fase concreta del proceso, no sabemos que nos deparará el futuro ni si habrá que realizar cambios, por lo que es imprescindible que el proyecto de la Izquierda Abertzale se mantenga vivo, exista alianza o no.

    Resumiendo, el esquema que planteamos es el de que Sortu sea la Unidad Popular de la Izquierda Abertzale. Esa unidad popular debe dar cabida a todos los sectores populares que hacen suyo el proyecto de la Independencia, el socialismo y el feminismo, sean de la tendencia que sean, y la cuarta pata garantizaría que la visión socialista revolucionaria está presente. Por último, en la fase actual de acumulación de fuerzas, la unidad popular se ha aliado con otros sectores soberanistas y de izquierdas para llegar hasta un estadio concreto del proceso, por lo que la visión y el proyecto de la Izquierda Abertzale debe estar presente y fuerte durante todo ese recorrido.

    3. Sobre las diferencias que atribuyes a nuestra propuesta y a la de BGD! no son tal. Las funciones de la organización revolucionaria que propone Borroka y las de la cuarta pata nuestras son exactamente las mismas (ya que nosotros cogimos como base su texto!). La diferencia con la propuesta de Borroka es que hay 4 organizaciones más en el movimiento. La antirepresiva, la feminista, la estudiantil y la internacionalista. Dichas organizaciones, exceptuando la antirepresiva, ya existen en la actualidad, por lo tanto su propuesta va en la línea de pasar a estas organizaciones al organigrama de la Izquierda Abertzale. En cuanto a la antirepresiva, se va a debatir en Abian, ya que ha pasado como enmienda. Resumiendo, las funciones de la cuarta y de la de BGD son exactamente las mismas, dinamizar el amplio movimiento popular e impulsar el poder popular. La organización estudiantil, feminista e internacionalista tendrán las mismas funciones en nuestra propuesta que en la de BGD, solo que en la de BGD estas pasan a la dirección también.

    “Por otro lado tendríamos que emprezar a pensar en la forma que cogería a que tiene que ser la casa de todos. Es decir, estoy de acuerdo en que hay que crear la casa de todos los independentistas, socialistas(feministas, internacionalistas y euskaltzales). El tema es como crear esa vinculación: siendo militantes? Para eso necesitamos crear una casa a modo de UP o otro tipo de estructura que sea la casa de todos?” Nuestra apuesta es por un modelo de Unidad popular, entendida esta como una estructura donde participan personas de diversas tendencias donde les unen unos objetivos comunes.

    Nos parece fenomenal como se ha ido desarrollando el debate. Lo que nos preocupa es que existe una especie de “urgencia” para cerrarlo y eso lo que provoca es que no se den los tiempos necesarios para profundiza en el debate. No deberíamos tener prisa en cerrar bien los debates y bajo nuestro punto de vista, tal y como se ha desarrollado esta última parte el debate no se dan en condiciones óptimas. Primeramente porque las enmiendas no pueden ser defendidas en toda su extensión, puesto que solo han repartido extractos e interpretaciones de estas. Segundo, porque por alguna razón han confrontado enmiendas que son complementarias, no contradictorias. Y en última instancia, el grupo nacional ha enviado unos argumentos que serán explicados en todas las asambleas, a diferencia de las enmiendas que se ha suprimido todo su argumentario y por lo tanto en los pueblos y barrios donde no se haya presentado, las personas que participen en el debate no tendrán todos los elementos sobre la mesa.

    Esperamos haber resuelto tus dudas. Eta zuk diozun bezala espero dugu biharko bozkaketetan jendeak eztabaida eta erreflexioa eta gero buruak agintzen dionari bozkatzea. Animo biharko eztabaidetan!

  5. Aupa,

    una pregunta y va muy en serio. ¿Porque habláis de un proyecto Independentista y socialista y le añadís feminista? ¿Acaso el socialismo no es feminista en si? Si es por repetir podéis llamarlo anticapitalista, antipatriarcal, cooperativo, igualitario…. me parece un estupidez tremenda que hagáis uso del feminismo de manera abstracta y desligada del socialismo, eso solo demuestra que hacéis uso del termino utilizado en el feminismo burgués.
    Y por otra parte, si la gente que esta en el debate se dice comunista, que hacéis en sortu?

    Ondo izan

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s