Home

arrasta

Borroka garaia da! webgunerako kolaborazioa, egileak: Makro sumario ezberdinetan auzipetuak izan garen zenbait kideren izenean

Lehenik eta behin, pozgarria da ikustea nola Abian prozesuan desobedientzia zibilaren aldeko emendakinak aurrera egin duen, prozesuaren azken batzarretan eztabaidatu eta bozkatu ahal izango delarik. Honek erakusten du ezker abertzalearen oinarri sozialak baduela desobedientziaren aldeko jarrera eta orainaldiko zein etorkizuneko borroka moldetzat duela.

Laburtuz, gure iritziz desobedientziari buruzko edozein planteamenduk, gutxienez honako hiru elementu hauek izan beharko ditu ezinbestean:

1) Desobedientziaren izaera zeharkakoa, transbersala alegia. Desobedientzia zein intsumisioa konfrontazio politikoan, sozialean zein instituzionalean garatu beharreko borroka moldea da.

2) Borroka molde honen garrantzia. Eraldaketaren alde dauden borroka sektorialetan zein globaletan murgilduta dauden dinamika guztien praktika soziala izan behar du.

3) Ezker abertzaleak beharrezko tresnak antolatuko ditu desobedientziaren ondorio zuzena den errepresioari aurre egiteko. Tartean, babes juridikoa eta isunei aurre egiteko dinamikak.

Guk proposatutako emendakina ordezkatzeko “emendakin alternatibo” bat proposatu zaigu, baina horrek ez ditu hiru aipatu elementu horiek barnebiltzen, eta beraz batzarretan babes zabala jaso duen emendakinaren alde egitea erabaki dugu. Hori dela eta, hasieran aurkeztu dugun desobedientzia zibilaren aldeko emendakinaren aldeko botoa ematera animatzen zaituztegu.

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s