Home

Hilabeteinternazionalista

Borroka garaia da! webgunerako kolaborazioa, egilea: Lezamako gazte asanblada

Barriro be, bigarren urtez Hilabete Internazionalista antolatu dogu Lezaman. Formakuntzak badeko lekue gure herrien, eta formakuntza desformalizetako aurreko urtean egin lez tabernak kontrabotere espazio bihurtzea erabaki dogu. Lau asteburuz jardungo dogu jardunean eta Països Catalans, Prozesu Bolibariarren geur egungo egoera, Greziako gatazka eta Siriako egoera bezelako gaiek jorratuko doguz. Hortarako Alarricatuz, Askapena, Komite Internazionalistak eta EHUko Zientzia Politikoetako irakaslea den Asier Blas izango doguz gonbidatu moduen.

“Elkartasuna herrien arteko xamurtasuna” izanik, erdu danok Lezamara II. Hilabete Internazionalista honetan! Formakuntza ez da soilik entzutea, beraz etorri zaitezie ikasteko ta eztabaidatzeko gogoz!

——–

gazte

2014ko Urriaren 25ean Txorierriko Gazte Topaketea egin zan lehenengo aldiz Lezaman, eta anfitrioi hango gazte asanbladea ibili zan. Lezamako Gazte Asanbladea orain dala gitxi sortu da herriko gazteek daukiezan beharrizanei eta kezkei erantzuna emoteko asmoz. Horretarako, autogestinoa eta alkarlana erabiliko dabez.

“Herrian ez daukagu adin ezbardinetako gazteak batzeko tokirik, ezta ohiturarik ez”, aitatu dabe. “Horren adierazgarria da 17 urteko gazte batek gitxitan daukala harreman zuzenik 23 urteko bategaz. Gainera, herri txikia garan heinean, batzeko eta alkar ezagutzeko premia ikusten dogu. Horregaitik Lezamako gazteok alkarregaz parte hartu geinken ekintzak eroan gura geunkez aurrera”. Horri lotuta, gazte askok herrian zer egiterik ez dagoan ustea daukiela esan deuskue, eta herri handiagoetara edo Bilbora joaten dirala. “Baina gazteontzako eskaintzea guk geuk antolatu eta gestionau daikegula konturatu gara, ha geure esperientziatik sortu, gurean bizitasun gaztea berbizteko”. Bestalde, herriko beste alkarteek egiten daben moduan, Lezaman antolatzen diran ekitaldiei beren “ikuspuntu freskoa” be gehitzea gustauko litxakie.

Emakumeen eta gizonen arteko bardintasunaren alde lan egitea be badaukie helburu. “Gizartean eta gazteon artean be jarrera matxistak hartzen doguz konturatu barik. Portaera txikiak eta ia ikusezinak dira normalean, baina borrokatu beharrekoak. Guk jarrera feminista eta parekidea daukagu bardintasunerako bidean”. “Arditxuak” ez dirala dinote, dagona hartu eta men egiten dabenetarikoak. Beren interesak parrandan urtetatik eta edatetik baino haratago doazala. “Jarrera kritikoa daukagu Lezaman, Euskal Herrian zein munduan gertatzen diran egoeren aurrean. Eta, ahal dogun heinean, era aktibo baten inplikauko gara gure ingurua hobetzeko”.

Euskerearen erabileraz be badabilz kezkatuta, Lezama herri euskalduna izan arren eta gehienek euskeraz badakie be, gazteen artean euskera gitxi entzuten dalako. “Hizkuntzea gogoan daukagu uneoro; gure bilerak, esate baterako, euskera hutsean egiten dogu. Euskerearen aldeko ekintza zuzenak edo egitasmoak aurrera eroateko asmoa be daukagu”.

Inplikazinoa eta gogoa
Beren beharra aurrera aterateko, erremintatzat autogestinoa eta alkarlana erabiliko dabezala esan deuskue. Halan, ez dabe ekonomikoki eta ideologikoki inori lotuta egon gura eta horregaitik ez dabe laguntza ekonomikorik eskatzen.“Horrek dakarren antolakuntza eta idea askatasunagaz”, azpimarratu dabe. “Ez gagoz inongo botere politikoren interesen menpean eta gure onerako dana zer dan guk geuk ezagutzen dogu. Gainera, martxan ipiniko doguzan egitasmoek ez daukie diru-kopuru handien beharrik; trukean, inplikazino pertsonala eta gogoa eskatzen dabe”. Beraz, alkarlana joten dabe garrantzitsutzat. “Gazteon artekoa, herritarron artekoa eta, noski, herriko alkarteen arteko alkarlana eta harreman estua”.

Hasibarriak dira, baina hainbat proiektu daukiez buruan. Euskerearen Astearen haritik, esate baterako, ume, gazte zein helduei zuzendutako ekintzaren bat prestauko dabe, eta Gabon zahar herrikoia antolatzeko asmoa daukie. “Datorren urtearen hasierari begira, hilabete internazionalista bat egin gura dogu. Aurrerapen moduan, esan daikegu gatazkan dagozan herrialdeetako hizlariak, musikariak, sukaldariak… Lezamara ekarriko doguzala, beren kulturaren zati bat hurbildu daiguen”.

Lezamako Gazte Asanbladea ez da talde ez estatikoa, ez itxia; jente eta idea ezbardinetara zabalik dagoan egitasmo dinamikoa baizik. “Astero biltzen gara eta gugaz harremanetan jarteko hurbiltzea baino ez dago. Gainera, gizarte-sareen bitartez edo e-mailez edonork jo daike gugana”. Urtean zehar, ekintza anitzak antolatzeko asmoa daukie, asanbladako gazteei ez ezik herriko gainontzeko gazteei, umeei eta helduei be zuzenduta egongo diranak, halan nola dantza ikastaroren bat, liburuen aurkezpenak, kirol lehiaketak edo kontzertuak.

Lezaman, beraz, badago beste eragile bat, herriari ekarpen handia egingo deutsona, ziur asko. “Gazte Asanblada batek beste gazte batzuakaz ibilteko aukerea emoten deusku gazteoi, gure gogoa, eretxia eta jarrerea zuzenean adierazoteko aukerea, bitartekari barik. Kirol, kultura edo beste arlo batzuetako ekintzak antolatzeko ahalmena emoten deusku, konpromisoak gure gain hartuz”.

aikor

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s