Home

tortura_

Borroka garaia da! webgunerako kolaborazioa, egilea: Ernai

Gaur goizean espainiar “demokratek” 8 lagun atxilotu dituzte Burlatan egia kontatzeagatik: espainiar poliziek euskal herritarrak torturatu dituzte. Eta egia da, ez da gezurra, ez da inor iraintzea. Iraingarria den bakarra egia kontatzeagatik herritarrak atxilotzea da.

Espainiar Gobernuak sistematikoki torturatu du Euskal Herriko askapen borrokan parte hartu duten milaka gizon eta emakume. Inkomunikatu, bortizki torturatu, epaileak entzungor eta espetxera. Hau izan da askok bizitakoa, hau izan da justiziaren oinarria. Iraganeko kontutzat baino, orainean ere kokatu behar dugu. Izan ere, egun torturatua izateko arriskuak bere horretan dirau.

Aztnugal hitzak Euskal Herria zeharkatu zuen, baita gure barrenak ere. Denoi etorri zitzaizkigun senide eta lagunen bizipenak, beldurrak. Baina Herri honek urteetan zerbait erakutsi badu, beldurra, poza eta amorrua antolatzen jakitea izan da. Sentitzen dugunetik antolatu. Horren adierazle izan da, Aztnugal-en kasua salatzeko egindako lan ikaragarria. Lan horrek min eman die eta horregatik atxilotu dituzte beraien hurbileko lagunak.

Guardia Zibila, Polizia Nazionala… ez dute izan eta ez dute sekula izango lekurik Euskal Herrian. Argi izan behar dugu ordea, askapen prozesu eraldatzailea martxan jarri ezean ez direla joango. Bidal ditzagun, izan gaitezen Herri, izan gaitezen aske.

Mural hau margoztea delitua bada, dei egiten diogu euskal gazteriari herri eta auzoetan torturaren aurkako muralak margoztera. Torturaren aurkako salaketa isilarazi nahi dute, gertatutakoa itzaletan gera dadin. Atera dezagun egia argira, salatu ditzagun herritarron aurkako erasoak.

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s