Home

borrokaz

Borroka garaia da! webgunerako kolaborazioa, egilea: Ernai

Espainiako poliziak 5 gazte atxilotu zituen atzo Iruñean martxoaren 17an burutu zen ikasle grebaren harira. Egun horretan, Euskal Herriko gazteok kaleak hartu genituen, gure oraina eta etorkizunaren jabe garela esanez; inposaketen gainetik hezkuntza eredu herritar, euskaldun eta parekidea eraikitzen ari garela aldarrikatuz. Honen aurrean, kargak, atxiloketak eta hedabideen manipulazioa izan ziren erantzun bakarra.

Baina ez da azken egunotan euskal herritarrok jasan dugun eraso bakarra izan. Aste honetan bertan, 15 atxilotu izan dira Nafarroan: Burlatan tortura salatzen zuen murala egitea egotzita, Alde Zaharrean pankarta bat jartzea, sare sozialetan “terrorismoa goratzea”…eta orain hau. Garbi dago: Nafarroako Gobernuan aldaketa etorri bazen ere, erregimenak bere esku dituen tresna guztiak erabiltzen jarraitzen du aldaketa nahiak zapuzteko eta gazteok kriminalizatzeko beste behin.

Nafarroako gazteok bizi dugun egoera benetako aldaketa soziala oraindik ere gauzatu ez denaren adierazle da, eta argi dugu ez garela etxean geratuko instituzioetatik egiten den lanaren ondorioak noiz etorriko direnaren zai; heziguneetan, lantokietan eta kalean dagokiguna eskuratzeko borrokari helduko diogu, konpromisoz eta irmotasunez.

Hau bada Euskal Herriko gazteok burujabetzaren alde egindako apustuaren aurrean espainiako gobernuak duen erantzuna, guk argi dugu: kalean jarraituko dugu! Gazte borrokaren aurkako erasoak eraso, gure eskubideen defentsan jarraituko dugu, gure proiektua defendatuz. Eta oraingo hauek erantzun tinko bat eskatzen dute. Kalera atera gaitezen salatzera eta gure babes osoa azaltzera azken egunetan atxilotuak eta auzipetuak izan diren euskal herritar eta batez ere gazte guztiei. Gazte borrokaz aurrera!

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s