Home

gazte18tx

Borroka garaia da! webgunerako kolaborazioa, egilea: Iruñeko Gaztetxea

(Abajo en castellano)

Pasa den abenduaren 5ean Iruñeko kaleak pozez eta errebeldiaz bete ziren. Okupazioaren bitartez, Gaztetxe berri bat lortu genuen Alde Zaharrean.

Ez dira gutxi izan orain arte antolaturiko ekimenak: eztabaidak, tailerrak, antzerkiak, hitzaldiak, bazkari herrikoiak, txikientzako jarduerak, etab. Gainera, eraldaketa sozialerantz urrats txiki, baina beharrezkoak eman nahian, sakoneko proiektu bat landu eta gauzatu dugu.

Egun, auzoa, autogestioa eta autoantolakuntza herritarra oinarrian dituzten borroka ezberdinen partaide gara, besteak beste, partriarkatuaren aurkako borroka, elikadura subiranotasuna, soldatapeko lanari kritika, etxebizitza eta gazte emantzipazioa, kultura askea eta herritarra, errepresioaren salaketa eta  euskara bultzatzea. Borroka ezberdinak, zeinetan, lehenbiziko alternatibak jaiotzen hasiak diren: euskara klaseak, talde feminista, jantoki herrikoia, gazte prekarioen sarea, liburutegi antagonista, eta buruan dauzkagun beste hamaika proiektu alternatibo.

Jakina den bezala, duela 4 hilabete inguru, lokalez aldatzea erabaki genuen, Udalak eskainitako gune berriak gure proiektua garatzeko ezaugarri fisiko egokiagoak betetzen zituela ikusirik. Aldiz, beste behin ere, Geroa Bai-k eta Nasuvinsa-k izandako jarrera salatu nahi genuke, hasieratik gaztetxearekiko gaitzespena eta berau desalojatzeko mehatxua adierazi baitzuten, etorkizunean eraikinean etxebizitza
sozialak burutzeko aitzakiapean. Negoziazioak hasi zirenetik, Udalak eraikin aldaketa denbora laburrean burutuko genuela hitzeman zigun, baina prozesua hilabete batzuk luzatu da oztopo administratibo eta legalak direla eta. Urteetan zehar, proiektu herrikoi autogestionario ororen aurka egiteko helburuz, klase menderatzaileek diseinaturiko arautegi eta oztopoak, alegia.

Hortaz, prozesu honek gure hasierako irakurketa berretsi besterik ez du egiten, hots, instituzioek eta herri mugimenduek erritmo ezberdinak dituztela eta batzuk ezin direla besteengandik gailendu. Oztopo legal horiek gaindikatzeko herri mugimenduaren aldeko borondatea azaltzen ez den bitartean, batak bestea mugatzen duelarik. Guztiagatik, beste behin ere, benetako aldaketa, halabeharrez, kaletik, herri boteretik, jaioko dela aldarrikatzera gatoz; eta berau, ahalduntze kolektiboa oinarrian duen prozesu baten bidetik soilik etorriko dela. Era berean, orainarte izandako lorpenak, kaletik datorren ahalduntze horri esker erdietsi ditugula argi dugu, okupazioari esker.

Oztopoak oztopo, Gaztetxearen lekualdatzea bi hilabeteren buruan izango da, datorren ekainaren 18 an zehazki, non espazio berriaren irekiera ospatuko dugun. Hitzordu berezi horretarako, ekintza eta jarduera ezberdinez osaturiko egun osoko egitarau oparoa prestatu dugu, eta kontzertu itzel batzuekin emango diogu amaiera ospakizun egunari.

Gure azken hitzak, Iruñerriko txoko ezberdinetan gaztetxe berriak lortzeko borrokan dirauen gazteria osoari zuzentzen dizkiogu: eragozpen legal eta oztopo guztien gainetik, Gaztetxea, okupazioa eta autogestioa. Estatuaren erasoen aurrean, elkartasun kolektiboa. Horregatik, gaur, apirilaren 23a, larunbata, Barañainen burutuko den Gaztetxeen aldeko manifestazioan parte hartzera animatzen zaituztegu, baita egunaren harira bertan programaturiko ekimenetan ere.

Gure autogestioaren bideak elkartuko direnaren itsaropenez, ekainaren 18an “Gaztetxetik Gaztetxera!”. Animatu!

GAZTETXEAK ETA AUTOGESTIOA AURRERA

——————-

El 5 de diciembre las calles de Iruñea se llenaron de alegría y rebeldía. Mediante la okupación logramos conquistar un Gaztetxe nuevo situado en el Casco Viejo.

Hasta ahora no han sido pocos los eventos que hemos organizado: debates, talleres, teatros, charlas, comidas populares, actividades para txikis, etc. Además, y queriendo dar pequeños pero necesarios pasos hacia la transformación social, elaboramos y pusimos en marcha un proyecto de profundo calado.

A día de hoy, estamos interviniendo en diferentes luchas en las que tenemos como base el barrio, la autogestión y la autoorganización popular. Lucha contra el patriarcado, soberanía alimentaria, crítica al trabajo asalariado, emancipación juvenil y vivienda, cultura libre y popular, denuncia de la represión, impulso del euskera, etc. Diferentes luchas en donde ya han empezado a brotar las primeras alternativas: clases de euskera, grupo feminista, comedor popular, red de jóvenes precari@s, biblioteca antagonista, y muchos más que tenemos en mente.

Como es sabido hace aproximadamente 4 meses decidimos mudarnos de local ya que el espacio que nos ofreció el Ayuntamiento reunía mejores características físicas para desarrollar nuestro proyecto. No obstante, queremos recordar una vez más la actitud de Geroa Bai y de Nasuvinsa, donde desde el minuto uno mostraron su rechazo al Gaztetxe y amenazaron con el desalojo, todo ello adornado bajo la excusa de que ese edificio iba a albergar en un futuro viviendas de carácter social. Desde el inicio de las negociaciones el Ayuntamiento nos prometió que el cambio de espacio se realizaría en un plazo muy breve, pero el proceso se ha alargado varios meses debido a las barreras administrativas y legales. Barreras y normativas que están fabricadas por las mismas clases dominantes que durante años han atacado con saña los proyectos populares autogestionarios.

Por lo tanto este proceso no ha hecho sino confirmar nuestra lectura inicial, a saber, que las instituciones y el movimiento popular mantienen ritmos distintos y que unos no pueden sobreponerse a los otros, es decir, uno acaba limitando al otro si no hay una clara voluntad de desbordar los limites legales en favor del movimiento popular. Por todo ello queremos reivindicar, una vez más, que el verdadero cambio tiene que nacer necesariamente de la calle, del poder popular, y que este solo puede surgir a través de un proceso de empoderamiento colectivo. Del mismo modo, tenemos muy claro que los avances conseguidos hasta ahora los hemos conquistado gracias a ese empoderamiento desde la calle, gracias a la okupación.

Pese a los obstáculos legales, el desplazamiento del Gaztetxe se realizará dentro de dos meses, por lo que el próximo 18 de junio nos trasladaremos y celebraremos la inauguración del nuevo espacio. Para esa fecha hemos preparado un programa completo donde se realizarán actividades durante todo el día y, para acabar, lo celebraremos por todo lo alto con unos buenos conciertos.

Nuestras últimas palabras van dirigidas a toda la juventud que se están movilizando para conseguir nuevos gaztetxes en los pueblos y barrios de Iruñerria: frente a todas las barreras e impedimentos legales, Gaztetxes, autogestión y okupación. Frente a agresiones del Estado, solidaridad colectiva. Por eso, hoy, sábado 23 de abril, os animamos a participar en la manifestación a favor de los Gaztetxes que se realizará en Barañain y a participar en las actividades programadas para este día.

Esperando que nuestros caminos de autogestión se crucen, el 18 de junio
“Gaztetxetik Gaztetxera!”. Animaros!

GAZTETXEAK ETA AUTOGESTIOA AURRERA

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s