Home

m2copia

Borroka garaia da! webgunerako kolaborazioa, egilea: M-1 Gazte Bloke Antikapitalista, Gipuzkoa

Aurten ere iritsi gara beste Maiatzaren lehenera non langileen borroka eguna izan behar duen honek, festa eta folklore izaera hartu duen azkenaldian. Atzean geratu dira maiatzak 1 borrokolari horiek non langile klasearen interesak modu sutsuan defendatzen ziren, kapitalismoa beraien miseriaren erruduntzat seinalatuz.

Gaur egun, eta nahiz eta jende askok aurkakoa pentsatu, langile klasearen izaerak eta honek egunero jasaten duen explotazioak bizirik jarraitzen du, eta beraz, klase borrokak, hau da, langileria eta burgesiaren arteko borrokak eta interes kontrajarriek bizirik jarraitzen dute. Nahiz eta baldintzak aldatu, langile klaseak bizirik jarraitzen du, bere lan indarra saltzera behartuta dagoen klase bezala, eta kapitalismoaren ondorioak jasaten dituen klasea izanik, honen aurkako borroka aurrera eramatea egokitzen zaio bere interesen defentsan.

Egunerokoan ikus ditzazkegu kapitalismoak langile klasearengan izaten dituen eraginak, etxe kaleratzeekin, langileen aurkako erreformekin, lantegietako kaleratzeekin… eta baita ere estatuak, burgesiaren instrumentu bezela, egunero ezartzen duen errepresioa klase honenganako elementu kontzienteengan (grebalariak, internazionalistak, sindikalistak, independentistak etab.) atxiloketa edo prozesu judizialekin adibidez, edo baita ere Mozal Legearekin.

Beraz, beharrezkoa ikusten dugu Maiatzaren 1ak langile klaseari dagokion izaera borrokolaria berreskuratzea hauen klase kontzientziaren eskutik, festa giroa baztertu eta modu oldarkorrean bere interesak defendatzeko, kapitalismoarekin amaituz bere askatasuna lortuko duela jakitun. Gazteok egun honetan dugun garrantzia ere azpimarratu nahi dugu, etorkizuneko langileak izango garenez, langileen semeak izanik haien explotazioa jasaten dugunez eta betidanik grin borrokalaria izan dugunez, gure artean klase kontzientzia sortzea ezinbestekoa ikusten dugu, baita ere, lehen esan dugunez, Maiatzak 1 honetan modu borrokalari batean jarduteko.

Argi daukagu, bestalde, Maiatzak 1 borrokalari honetaz gain, langileriaren aldeko eta kapitalismoaren aurkako borrokak egunerokoa izan behar duela.

Aurretik aipatutako arrazoiengatik, Gazte Bloke Antikapitalista sortzea erabaki dugu Donostian Maiatzaren lehenean burutuko den manifestazioari batzeko, 11:30tan aterako dena Ikatz kaletik, eta bertan parte hartzeko deialdia zabaldu nahi diegu Gipuzkoako gazte eta langile iraultzaile guztiei.

MAIATZAK 1 BORROKALARI BATEN ALDE!

LANGILE KLASEAREN DEFENTSAN, KAPITALISMOA AKATU!

———

POR UN 1 DE MAYO DE CLASE Y COMBATIVO

Este año llegamos a otro Primero de Mayo donde este dia que tiene que ser un dia de lucha, ha cogido últimamente un carácter festivo y de folclore. Atrás quedaron esos 1 de mayo luchadores en los que la clase obrera defendía sus intereses de manera combativa, señalando al capitalismo como causa de su miseria.

Hoy en día, aunque mucha gente piense lo contrario, la clase obrera y la explotación que sufre cada día aun persiste y por ello la lucha de clases, es decir, la lucha entre los intereses antagónicos que tienen la burguesía y el proletariado sigue vigente. Aunque las condiciones hayan cambiado, la clase obrera sigue viva como clase obligada a vender su fuerza de trabajo para subsistir, y siendo la clase que sufre las consecuencias del capitalismo es su deber luchar contra este para defender sus intereses.
Podemos ver en el día a día las consecuencias de este modo de producción en el proletariado: los desahucios, las reformas, los despidos… Además, el estado, como herramienta de la burguesía, reprime a los elementos mas conscientes de la clase obrera (huelguistas, internacionalistas, sindicalistas, independetistas etc.) mediante detenciones y procesos judiciales, hecho que se ha agudizado últimamente con la Ley Mordaza.

Por lo tanto vemos necesario que el 1 de Mayo recupere el carácter combativo de la clase obrera que le corresponde de la mano de la conciencia de clase de estos, para rechazar el carácter festivo y defender de un modo combativo sus intereses, concienciados que lograrán la libertad acabando con el capitalismo. También queremos remarcar la importancia que tenemos los jóvenes durante este día; como futuros trabajadores que somos e hijos de la clase obrera, por lo que también sufrimos su explotación, además del carácter luchador que hemos tenido historicamente, hacen que veamos necesario extender la conciencia de clase entre nosotros también para, como hemos dicho, actuar de un modo combativo en este 1 de Mayo.

Por otro lado, tenemos claro que además de este 1 de Mayo combativo, la lucha en favor de la clase obrera y contra el capitalismo debe de ser diaria.

Por las razones expuestas anteriormente, hemos decidido crear Gazte Bloke Antikapitalista (bloque juvenil anticapitalista) para sumarnos a la manifestación que se realizará en Donosti este primero de mayo y que saldrá a las 11:30 desde la calle Ikatz, y queremos hacer un llamamiento a todos los jóvenes y trabajadores revolucionarios de Gipuzkoa para que participen en dicho bloque

POR UN 1 DE MAYO DE CLASE Y COMBATIVO!

EN DEFENSA DE LA CLASE OBRERA, DESTRUYAMOS EL CAPITALISMO!

11 thoughts on “(Gipuzkoa) Gazte bloke antikapitalista. Maiatzak 1 borrokalari baten alde

  1. Albistea ikusi eta bi konturekin erabat harriturik geratu naiz. Alde batetik diskurtsoarekin eta beste alde batetik Maiatzaren 1an Gipuzkoan eta bereziki Donostian garatzen (ez) den praktika politikoarekin.

    Diskurtsoari dagokionean, erabat ados klaseen arteko kontraesana dela iraultzaren motorra eta gu langile klasekoak izanik eta beraz burgesiak zapalduak maiatzaren 1an nahiz urteko gainontzeko egun guztietan borrokatzea ezinbestekoa denaren ideiarekin. Baina uste dut nahastuta zaudetela gazteok eta emakumeok borroka honetan dugun paperaz: esaterako, “etorkizuneko langileak izango garenez” idazten duzue, ez al gara denok langile klasearen parte? edota “langileen semeak” ez al dago alabarik zuen munduan? Langile klaseko parte izanik Maiatzaren 1a eta urteko gainerako egunak borroka egun ditugunok enplegu bat dutenetik harago goaz, ez gara “etorkizuneko ezer” eta ez gara “inorren semeak”. Gu geu gara, orainga gara, egunero sistemak eta jendarte honek zapaltzen gaituzten emakume, soldatapeko langile, langabetu, etorkin, gazte, ikasle…

    Praktikari dagokionean, ulertu eta konpartitzen dut kritikotasun eta mugimendu falta dagoenaren ideia eta ondorengo lerroetan idatziko dudanarekin ez dut esan nahi egiten dena nahikoa denik ez da gutxiagorik ere, baina gure burua iraultzailetzat dugunok gainontzeko iraultzaileei eta gure burueei zintzotasun iraultzailea zor diegu. Esaldi honi loturik ari naiz: “Aurten ere iritsi gara beste Maiatzaren lehenera non langileen borroka eguna izan behar duen honek, festa eta folklore izaera hartu duen azkenaldian”. Iazko Donostiako Maiatzaren 1 gogoratu besterik ez dut egingo guztiontzat: iaz ere LAB sindikatuak antolaturiko manifestazioan gazte blokea egin zen eta ondoren arratsaldez Firestone lantegia okupatu genuen gazteok herri mugimenduko beste hainbat kiderekin batera (3 EGUNEZ!!!, egun guztiko borroka eguna, asteburu osokoa bihurtuz). Urtebete beranduago hainbat proiektu autogestionatu eta etxebizitza martxa daudela jakinda asteburu horrek urte osorako fruituak eman zituela esan daiteke.

    Guzti hau esanda, badakit aurten ere gazteok eta herri mugimenduko beste hainbat kidek egun osorako borroka eskaintza egina dutela. Ni bertan izango naiz.

  2. Firestone gune huts bat da ezta? Azaldu zenezake nola izan zen kontua? Hiru egun horien ondoren desalojatu zen? Bestetik non ikus daiteke maiatzak 1erako antolatua dagoena? Hala ere nire iritziz, proiektu autogestinatu bat izateak edo urtean zeharreko beste edozen proiektu “antikapitalistak” ez du zertan izan behar kapitalismoarekin bukatzeko ideologia intrintsekoki, klase zapaltzailearen ideologiak etengabean eragiten baitu gugan. Gainera donostiako beste gazte blokea eta gazte mugimendua ezagututa are garrantzitsuagoa iruditzen zait gazteei helaraztea beren klasearen interesak kapitalismoarekin eta produkzio bideen jabeen, burgesia, interesekin kontrajarria daudela eta beraz haiek saltzen diguten “bake” hori gure zapalkuntzan sakontze bat besterik ez dela.

    • Firestonen gaur egun zein proiektu dauden eta zer bizitza dagoen beraiek esango dute hobeto (zehazki ez baitakit zin proiektu, zenbat eta nolakoak diren), esan diezazukedan bakarra da duela hilabete eskas izan nintzela bertan antolaturiko azoka batean eta kapitalismoaren logikatik kanpo martxan jarritako hainbat proiektu bizi-bizirik daudela.

      Lehen esan bezala, ez Maiatzaren 1ean ez urte guztian zehar Donostian egiten den hori ez da nahikoa noski, eta gazteok eta orokorrean langileok klase zapaltzailearen ideologiari aurre egiteko beharra dugu gau eta egun urteko egun guztietan.

      Orain, zu ez beste gainontzekoek egiten dutena horrela gutxiestea, “Gainera donostiako beste gazte blokea eta gazte mugimendua ezagututa are garrantzitsuagoa irurditzen zait…” erabat lekuz kanpo dagoela iruditzen zait. Niri oso ondo iruditzen zait zuk eta beste batzuek zuen gazte bloke propioa antolatzea. Hori bai, iraultzaile orok gainontzeko iraultzaile guztiei errespetua zor diela iruditzen zait, baita sinergiak bilatzeko bokazioa behar duela ere.

  3. Gabon!

    Firestone ez da gune huts bat, gero eta biziago dago gainera! Larunbat honetarako urteurren jaialdia dago antolatua, egun osoko egitarauarekin. Pasa eta aukera izango duzu proiektuaren nondik norakoak ikusteko ;)
    Hemen duzu duela gutxi sortutako Facebook orrialdea:
    https://www.facebook.com/Firestone-Lantegi-Berreskuratua-1706313379587022/

    Bestalde, bat nator zurekin garrantzitsua dela “gazteei helaraztea beren klasearen interesak kapitalismoarekin eta produkzio bideen jabeen, burgesia, interesekin kontrajarria daudela eta beraz haiek saltzen diguten “bale” hori gure zapalkuntzan sakontze bat besterik ez dela”. Horregatik bereziki interesgarria iruditzen zait “beste gaste blokea”-ren antolatzaile den Einar Donostiak antolatutako hitzaldia Iñaki Gil De San Vicenterekin batera “KLASE BORROKA EUSKAL HERRIAN” izenpean, asteazkenean (27) 19:00tan Herrian.

    Egun bakarreko lan edota ekimen puntualak baino (garrantzia kendu gabe) urte osoan zehar egiten dugun lanak du garrantzia borroka ideologiko horretan, gugandik hasita alternatibak garatzean sortzen zaizkigun kontraesanak agerian utziz eta horien gainean hausnartuz adibidez. Eta bai, hori ere borroka da, behar bezahinbeste garrantzi ematen ez diogun borroka, konfrontazio bisual hutsean gelditu ez eta oinarrietan konfrontazio ideologikoa bilatu eta garatzen duen borroka.

    Maiatzaren Lehenetik haratago eguneroko borrokan bat egingo dugulakoan,
    Agur!

  4. Egunon!

    Guztiz ados, Firestoneko bat-ek eta Donostiatik-ek emandako erantzunekin.

    Eta esan duten bezala, aurten ere antolatu da gazte blokea, bloke hau 12:00tan trinitate plazatik aterako da. Oraindik garaiz gaude, eta ea ahalegin bat egiten dugun blokeen kontua argitzeko, ez baita oso lojikoa helburu eta diskurtso antzekok dituzten bi bloke egotea manifestazio berean.
    Bestetik, azpimarratzea ere maiatzaren lehenaren testuinguruan gauza ezberdinak egongo direla; batetik esan duten bezala, Ernai Donostiak antolatuta Iñaki Gil de San Vicenteren hitzaldia egongo da asteazkenean 19tan herrian eta MobilizatGU dinamikaren baitan 10etan firestonen gazte prekarioen bilera-eztabaida egongo da. Bilera honen asmoa, prekarietatearen aurkako ildoa nola martxan jarri pentsatzea izango da, beraz guztiak zaudete gonbidatuak!

    Eta gogora dezagun, garrantzitsuena egunerokoan egiten dugun borroka dela, sistema kapitalista-patriarkala salatu eta eragiten dituen ondorioak bistaratzeaz gain, eremuz-eremu kolektibotasunean alternatibak garatzen hasi behar gara.

  5. Egun on,

    Ez nator bat ildo berak planteatzen diren ideiarekin. Donostian oso argi ikusten da hainbat gauza momentu zein data puntualetan soilik planteatzen direla, eta asko gainera folklorismora mugatzen direla.

    Badirudi testuinguru honetan egin daitekeen gauza “iraultzaileena” zeozer okupatzea dela “gune aske” bilakatzeko, eta desalojatzen bagaituzte jarrera desobediente (pazifikoa) batekin egingo diegu aurre; honekin berriro ere “dena politikoki eta baketsuki” konpondu daitekeen ideia zabalduz, zoritxarrez gazteon baitan hegemoniko bilakatuz. Ba beno, ez nago prest maiatzaren 1 zein greba guztiak horretara bideratzeko, ez duelako ezertarako balio kooperatiba zein “gune aske” batek klase borrokarako tresna ez bada (eta kasu honetan ez da, gauza bat kapitalaren logikatik at murgiltzea da (puntu baterarte) eta bestea bertako langileei euren misio historikoaz kontzientziaraztea), ez du ezertarako balio egun puntualetan hori egin urte osoan zehar planteamendu politikoa klase arteko armoniara bideratuta doazenean (Sortu: “soldata duinaren alde”, soldatapeko lanaren esplotazioa amaitu beharrean… besteak beste) Ekonomia Sozial Eraldatzailea ezer ere ez eraldatzeko.

    Zoritxarrez, Donostian eragin handia izan du herri mugimenduaren baitan desobedientzia pazifikoaren ideiak. Momentu zehatzetan eragina izan dezaketela, noski, baina sistematikoki, dogmatikoki planteatzea “horrela egin izan degulako” ez du ez hanka ez buru, eta sozialreformismoari egiten dio jokua non langileriak botere politikoa baketsuki lortu dezakenaren ideia zabaltzen duen; idealismo hutsa.

    Egunerokotasunaren ideia azpimarratuko nuke, gehienbat maiatzaren 1 bezelako egun puntualetan ekonomizismora mugatzen garelako, espontaneismora. Tetsuinguru honetan, non Alderdi iraultzailearen gabezia dagoen ondo ikusten ditut “berealakoetara” mugatutako ekintza espontaneoak, nahiz eta hauek nolabait burgesia bere osotasunean ez ulertu eta “conciencia-en-si”ra mugatu. Hala ere, eta testuan ondo dioenez, klase kontzientziaren ideia azpimarratzen du bai eta jarrera oldarkoraren ideia, Kapitalaren ofentsiba honen aurrean beharrezkoa, ideia pazifisten aurrean.

    Txikagoko sindikialisten omenez, borrokak darrai!

  6. Ez dut uste inor iraintzen denik esanez “beste gazte blokearen antolatzailea ezagutuz” beharrezkoa dela klase kontzientzia gazteei helaraztea. Noski beharrezkoa dela eztabaidan errespetua mantentzea, baina horrek ez du esan nahi kritikarik egin ezin denik. Konfrontazioaren bidez mugimendu iraultzaileak aurrera egiten du, honengan dauden ideia burgesak baztertuz. Honela lortuko dugu lehenago esan den eguneroko borrokan bat egite hori.

    Ez dut eztabaida hau Ernaien kritikan zentratu nahi, baina Donostiako kontestuan kokatuta aurretik esan den bezala Ernaik antolatzen du bai gazte blokea baita aipatutako hitzaldia ere. Gazte bloke antikapitalista honen deialdian klase ikuspuntua zabaltzen da, adieraziz klase borrokak bizirik jarraitzen duela eta hau ez litzake sortuko benetan planteamendu berdin bat dagoelako ikusiko balitz. Maitzaren 1erako antolatutako eztabaidak edota hitzaldiak gaizki daudenik ez dut uste, naiz eta okupazioari dagokionez bat natorren Unai I.-k desobedientzia pazifikoari buruz egiten duen ikuspuntuarekin. Horrez gain eta esan den bezala “kapitalismoaren aurkako borroka egunerokoa da”. Egunerokotasunera joaz, ez dut uste Ernaik klase ikuspuntutik aztertzen duenik errealitatea: inperialismoaren interesak defendatzen dituen euskal bake prozesuan duen papera; kapitalismoaren barruan lortuko liratekeen eta “errazak” diren helburuen aldeko borroka , mugimendu iraultzailean eduki ditzakeen ondorioetan pentsatu gabe; etab. Beraz, maiatzaren lehenean Donostian ez daudela bi planteamendu berdin argi geratzen dela uste dut, honetan behintzat klase borroka egunerokoa dela adierazten baita eta ez egun batean langileen eguna delako aldarrikatzeko zerbait, horri deritzo modu folklorikoan ikusten dela esaten denean. Besterik gabe Donostiako eta inguruko kontestuan bloke hau zerk sortu duen adierazi nahi dut: gazte batzuek klase borrokaren ikuspuntua eta honek bizirik jarraitzen duela gainontzeko gazteei helarazi nahia, hain onarrizkoa den printzipioa baina askotan alde batera uzten dena.

  7. Faltan botatzen da testu honetan nazio zapalkuntzarekiko kokapena. Bere garaian Txabi Etxebarrietak Aberri Eguna eta Maiatzaren lehena borroka berean kokatzen zituen testu aipagarri batean eta hala zioen:

    “Gure jaun eta jabeak frantziar eta espainiar estatuak dira.Denok dakigu kapitalistak direla eta beraien interesak laguntzeko kateatzen dutela Euskal Herria.Lur osoan sozialismoa ezartzeko borrokan,leku ongi zehaztua betetzen dugu:frantziar eta espainiar estatu kapitalisten indarra likidatzea,beraiekin kolaboratzen duten euskal abizeneko zenbait kapitalistena barne.

    Arrazoi horregatik,ETArentzat Aberri Eguna eta Maiatzaren Lehena identikoak dira.Hain zuzen egungo errealitatea salatzen dugulako, ez zaigu baimendua bi gertakari horiek bereiztea,esanez bat aberriaren eguna dela eta bestea langileen eguna.Ez.Gure borroka bakarra da,bakarra den gisan zapalkuntza jasaten duen herria.Gure helmuga euskaldunon,euskal herri langilearen askatasun eta garapena da.”

    Jakina Txabirena klase kontzientzia nazionala zen eta klase kontzientzia nazionala sustatzera bideraturiko irakurketa zen.Uholde erreformista zutikzalearen aurrean eta espainolismoaren hedapenaren aurrean ezinbestekoa dugu kontzientzia hori bera bultzatzea irakurketa anazionalak ere borrokatuz.

  8. jeje, neri gaizki ez zait iruditzen, txanpinon total bino bueno. Hori bai, LABek badu bere gazte blokea eta herri mugimenduekin adostutako ekimenak. Elkarlanerako eta Herri Mugimenduarekin lan egiteko borondaterik ez duena LABeko manifatik kanpo.

  9. Eta zuk ze klaserengatik borrokatzen dezu? langileria? burgesia? langile iraultza edo bake burgesa?

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s