Home

maiatzak1

Borroka garaia da! webgunerako kolaborazioa, egilea: Ernai

Apirilak 28, lan-osasunaren eguna

Maiatzak 1, langileon nazioarteko eguna

Bizitzeko lan egin edo lan egiteko bizi. Gure kabuz ala hil. Altxatu edo eserita segi. Ni edo gu. Gu edo haiek. Dikotomietan erortzearen beldurrez bada ere, egoerak behar du irtenbide bat.

Egoeraren gordintasun eta iluntasuna denok ikusten dugu goizero. Kostaldeko saregiletik, ezkerraldeko industria guneetara. Eskola txikietako irakasletik, ordutegirik gabeko etxeko lanetara. Unibertsitateko matrikula ordaintzeko lan prekariotatik, pentsioarekin hilabete bukaerara heldu ezinean dabilen amonarengana. Maleta hartuta atzerrian esplotatua den gaztetik, lanbideko kolara.

Irtenbidea ordea, ez da bakarra. Ez dago formula magikorik. Formulak eta bideak, oinak lurrean jarri eta oinez ekitean aurkituko baititugu. Gazteok gazteontzako alternatibak eraikiz eta sistemaren kolpe bakoitzari lehen lerroan eutsiz, erantzunez. Perikok zioen bezala, oinak lokatzetan sarturik.

Aurten maiatzak 1, langileon nazioarteko eguna, inoiz baino gorriago dator. Euskal Herriko langileriak kalera irteteko deialdi ozena egin du, baita gazteok ere. Baina zoritxarrez, gorri kolorez dator baita ere apirilak 28, lan-osasunaren eguna.

50 langiletik gora erailak izan ziren 2015. urtean. Aurten ere patronalaren eskuak odolez zipriztindu dira. Lau hilabetetan 16 langile hil dituzte, prekarietatean lan egitera behartuz. Prekarietatea erabaki politiko bat da, beraz, erantzule politikoak dituzte heriotza hauek. 16 langile, 96 odol litroz zikindurik.

Gazte izatearen sintomatzat diagnostikatu izan ohi dute helduek inkonformismoa. Eskaintzen digutena gutxiegi bada, zergatik konformatu? Galderak badauka erantzun argi bat. Gutxiegi izatetik haratago, eskaintzen digutena esplotazioa, prekarietatea eta miseria delako. Miseria da ADEGI, Troika, BBVA, Eroski, Iberdrola, Euskaltel, Decathlon, Espainia, Frantzia, ZARA, PSOE, PP, PNV eta beste hamaika multinazionalek eskaintzen digutena. Miseria miserableen eskutik.

Alternatiba desberdinak bultzatu behar baditugu ere, egun lantoki desberdinetan bizi dugun prekarietatea salatu eta gure eskubideen aldarrikapenak zabaltzea ere ezinbestekoa da. Beraien poltsikoak betetzeko, gure eskubideak murrizten dituzte. Krisi ekonomikoa aitzakiatzat hartuz, aberatsak aberatsago dira, langileok esplotatu eta pobreago.

Ezin daiteke bakeaz hitz egin  munduan zehar jendea gosez hiltzen den bitartean. Sistema kapitalistan ez da sekula bakerik izango. Hitz gutxiago eta ekintza gehiago, horrela zion Fidel Castrok ere. Hitzetatik ekintzetarako saltoa emateko garai aproposa dugu. Gazteok batuz, bakoitzaren interes, nahi eta beharrizanetatik ekinez.

Sistemaren atzaparretatik ihes egitea da dugun irtenbidea. Bidean aurrera joan ahala ikasiz, akatsak eginez eta disfrutatuz. Egun bizi duguna baino ezer txarragorik ez baitugu sortuko. Lokaletik zabalera, alternatibak eraikitzeko une ezin hobea da. Gu geu gara gure oraina eta etorkizunaren motore. Kolpe ditzagun gure bizitzako sokak, aska ditzagun itotzen gaituzten kateak. Beldurrik ez, irabaztea besterik geratzen ez zaigun borrokan. Aurrera gazte!

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s