Home

azkenikasledantza2016

Borroka garaia da! webgunerako kolaborazioa, egileak: Gasteizko ikasle eta herri mugimendua

AZKEN IKASLE DANTZA

Ikasle mugimendutik gizarte kapitalista alienatzaileari planto egiteko hautua hartu dugu azken urteetan, bizi dugun esplotazio egoeraren aurrean mobilizazioak aurrera eramanez eta are gehiago gizarte kapitalistaren arau semi-automatikoetatik at kondizio berriak eraikiz, ikasketa zein bizi eredu askatzaileak martxan jarriaz. Egoera berri honetako baldintzak irekitzeko pausu nabarmenak eman dira aurtengo kurtsoan, ofentsibara salto eginaz, dominazio eredu honen oinarrian den zentzugabeko inposaketa zein auto-inposaketei zuzenean kontrajartzen zaizkien harremanak sortuz, izan herri unibertsitateen bidez, ikasleen eskubideen alde mobilizatuz, eraso sexisten aurkako protokoloak martxan jarriz, jakintza autonomorako espazioen berreskurapenaren bitartez zein beste hamaika ekimenen bidez. Ikasturte “ofizial eta homologatuari” amaiera ematear gaudela, kurtso amaierako ikasle mugimenduaren aldarrikapen zein festa eguna izan ohi den azken ikasle dantza edukiz betetzeko apustua egiten dugu aurtengoan, Gasteizko herri mugimenduarekin mobilizatuz eta elkarrekin jarduteko bideak eraikiz.

Horrenbestez, Maiatzaren 5ean ospatuko da Azken Ikasle Dantza, egitarau berritua eskainiz eta jaia eta borroka uztartuz. Egun guztiko egitaraua izango dugu, garrantzia berezia emanez goizean burutuko den herri unibertsitatearen inguruko eztabaidari (herri/ikasle mugimenduko eragile zein norbanakoek parte hartuko dutena) eta arratsaldean burutuko dugun mobilizazioari. Herri Unibertsitatearen bilakaera eta aurrera begirako erronken inguruan hausnartuko dugu goizean, pausu kualitatiboak emateko momentuan gaudela uste baitugu, herri eragile ezberdinak herri unibertsitateen parte izanaz eta era berean herri unibertsitatea herri mugimenduaren tresna bilakatuz.

Arratsaldean burutuko den mobilizazioari dagokionez, 18:00tan izango du hasera, bertan Gasteizko Ikasle mugimendua kapitalaren logika konpetitibotik haratagoko proiektuen sorreran kokatzen dela aditzera emanaz. Beraz, ikasleria itotzen duen erreformei aurre egiteko kaleak hartzearen zein proiektu hauei zuzenean kontrajarriak izango diren harremanak sortzearen baitan kokatzen gara, honetarako herri mugimenduarekin aliantzak eraikiz. Martxoaren amaieran burutu zen prentsaurrekoan aditzera eman genuen moduan, miseriara kondenatzen gaituen logika sistemiko determinatu honen aurrean planto egiten dugu, antikapitalismoaren baitan kokatzen diren harreman askeak sortuaz kalean (herri mugimenduaren eta ikasle mugimenduaren batasunaren bitartez), gure bizitzaren jabetza kolektiborako aukera kendua zaigun langile klasea garen einean.

Ulertzen dugu herri zein ikasle mugimenduko problematikak ez direla elkarrenganako harremanik ez duten sujetu isolatuak, kapitalaren logikak esparru guztiei oinarri berdinen bitartez baldintzatzen baitie. Beraz, helburu akumulatzaile zentzugabeak dituen eta pertsonen esplotazioan oinarritzen den eredu bati zapalduen ahalik eta batasun handienaren bitartez erantzungo diogu, modu autonomoan ekinez (errealitate politiko bakoitzaren askatasun osoaz), eta baterajotze puntuak topatuz komenigarria ikusten dugunean, izan ofentsibara salto egiten dugula aldarrikatzeko edota sistemak bere baitan barnebiltzen duen errepresioari aurre egiteko. Kasu honetan, maiatzaren 5eko ekintzei dagokionean, herri mugimenduak ikasle mugimenduari babesa adierazteko egun modura ulertzen dugu, esparru sektorial honetan ematen diren borrokekin bat eginaz eta are gehiago eremu ezberdinetan ematen diren gatazkak problematika berdinaren baitan kokatuz.

Besterik gabe, deialdia zabaltzen diegu nahi duten norbanako zein kolektibo guztiei maiatzaren 5ean burutuko diren eztabaida, mobilizazio, bazkari eta kontzertuetan parte hartzera, eta batez ere, interes akumulatzaileetatik haratago kokatzen den errealitate berri bati ekitera, elkar-laguntza eta zaintzan oinarrituko dena.

Borroka da bide bakarra!

Atxikimenduak

Errekaleor  ­Herri Ekintza  ­Askapena  ­Eleak/Libre  ­Elkartzen  ­Ernai  ­LAB  ­Bilgune Feminista  ­AEK  ­GUET  ­Euskara Taldea  ­Haraba.info  ­Uniko Ikasle Abertzaleak  ­Ertainetako Ikasle Abertzaleak  ­Mendebaldeako Ikasle Mugimendua  ­Magisteritzako Asanblada  ­Neska gazteok egurra  ­Asanblada EuskoSaharaui  ­Olarizuko GA  ­Judimendiko GA  ­Iñar­eko GA  ­Emakumeen Asanblada  ­Kitzikan  ­Salhaketa  ­Auzolana

atxikimenduak

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s