Home

Venezuelako euskal iheslari eta deportatu politikoen kolektiboa

Harrotasuna, irmotasuna eta elkartasuna. Horiek dira ziurrenik Angel Aldanaren bizitza laburbiltzen dituzten hitzik egokienak. Ezagutzeko sortea izan dugunontzat, kidetasuna, laguntasuna eta nekaezina gehituko genizkioke.

Garai ilunetan jaioa, oso gaztetatik, beldurrez ziurrenik, baina printzipioetan tinko, armak eskuetan, gure herria akabatu nahi zutenei aurre egin zion. Frankismoa gau luze eta mingarri bat izan zen Euskal Herriarentzat, baina Angel bezalako gazte askori esker, iluntasunetik atera eta libre izateko esperantza atxiki zuen gure herriak.

Gero, Franco hil zenean, betiko gezurrak medio, jada demokrazian ginela esanez, euskal jendartea manipulatzen saiatu ziren, borrokak bukatu zirela, eta haiek arduratuko zirela Euskal Herriari zor zitzaizkion eskubideak bermatzen. Angelinek, beste askok bezala, ez zuen sinistu eta borrokatzen jarraitu zuen.

Benetako aurpegia berehala erakutsi zuten gezur saltzaileek, eta Angelinek eta bere kideek mantendu zuten tinkotasuna ez zuten barkatu. Preso sartu zuten, jada frankismoan ezagututako ziega berdinetan. Erbestea ere ezagutu zuen, hasieran gure Iparralde maitean, bere seme-alabak jaio ziren herrian. Ondoren deportazioa, oraindik euskaldun askok jasaten duten bizi zigor madarikatua.

Baina Angelinek ez zuen inoiz amore eman, eta latino amerikarren aurrean beti mantendu zuen euskalduna izatearen harrotasuna eta borrokalaria izatearen irmotasuna, baita egoera zailenetan ere. Lehenengo Dominikar Errepublikan, preso, gero Ekuadorren, berriro preso eta beste kide batekin batera bortizki torturatuak. Handik Panamara, eta herri horrek jasan zuen inbasio odoltsua ezagutzea tokatu zitzaion.

Azkenean, Venezuelara heldu zen. Berehala, herri venezuelarrak bizi duen prozesu iraultzailean irmoki integratu zitzaigun bere herria izango bailitzan. Faxismoa eta inperialismoa berdina dira mundu osoan eta Angelinek ederki zekien hori, eta aurre egin asmoz, borroka zela bide bakarra jakinda, Iraultza Bolibartarrarekin bat egin zuen. Venezuelako herriak bizi duen egoera latzak konpartitu behar izan zituen, baina baita herri honek emandako aurrerapauso eta lorpenak, beti sozialismoa eraikitzeko bidean, gure Euskal Herriarentzat amesten zuen bezala.

Burua hotz eta bihotz beroko gizona, aberria ugaltzea jakin zuen. Euskal Herria buruan eta bihotzean, baina zegoen tokian beti laguntzeko prest, hori zen bere bizi modua bizi modu bezala, besteei bidea erakutsiz. Bere oroitzapenarekin batera bere eredua gelditzen da gure artean.

Orain Euskal Herrian egiten zaio omenaldi hau. Benetan merezia, aspaldiko partez herritik urrun egon den abertzale zintzoari. Gaur Euskal Herriak bizi duen egoera korapilotsua gainditzeko eredu izan behar da Angelinek. Bidean eroritako anai arrebekin batera, bizitza osoan independentzia eta sozialismoaren izarra tinko mantendu dutelako.

Angelin, hazia zara orain, askatasunaren hazi, Euskal Herriko gazteen bihotzetan, eta herriz herri, txokorik txoko, maitasunez landatutako hazia. Eta zin dagigu, hurrengo belaunaldiek jasoko dutela zuek ereindako lanaren fruituak. Hori izango da gure omenaldirik onena, lana, konpromisoa eta borroka.

Gure iraganarekin harro eta etorkizunarekin konprometituak.

Angelin, zure izarra, gure argia.

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s