Home

omniasuntcommunia[1]

Hainbat errekaleortar / Topatu

Ezin dugu hasi gure analisia gizartearen espresio ofizialetik, hots, Euskal Herrian dugun erregimen politikotik, zeinetan bide batez uste dugu egungo eztabaida ideologikoak bere horretara mugatzen direla (kontziente ala inkontzienteki). Hortaz, gizartearen egituraketaren azken eskala kategorialak ez digu balio azterketa erradikal baterako irizpide bezala, baina ez du esan nahi jorratuko ez dugunik edo bere errelebantzia ukatzen dugunik.

Finean, gizartea aurretiaz sorturiko erlazio material baten erantzuna da (aukera gaitasun gabe), giza aktibitatea gauzatzen jarraitzeko forma historiko eta dialektikoak. Guk, jainkoagan sinisten ez dugunez, eternitatea zuzenean kolpatzen dugu, aurre baldintza/formen supresioa gaitasuna defendatuz, garatu eta kaosean ordena bat sortuz.

Egungo ordena burgesa da, erregimen kapitalista batean oinarritzen dena. Kontzeptualizazio eta halaber, ebidentzia hau, ez dugu semantika erradikal batera mugatzen baina ezta ere bere baliozkotasuna ukatzen. Posmodernitateak borroka soziala fragmentatu du (partikula txikiagoko mugimendu alternoak sortuz), ideologia hegemoniko unibertsala merkantzien fetitxismo totalitarioaren kontzepzio inposatuz.

Aipatutako borroken elementuak ugariak dira eta ez dira errealitatearen osotasunaren printzipioetan oinarritzen; hau da, berezko borroka sozialean oinarrian ezkutatzen den kausa ez dute kontuan hartzen (izan AHT-aren kontrako mugimendu bat, etxebizitzaren eskubidearen aldeko borroka, lan baldintzak “duinak” babesteko mugimendu bat…). Aitzitik, borroka guzti hauek sistemarekiko indignazio eta amorrazio sentimendu bat sortzen dutela uste dugu. Beraz, nahitaezko ikusten dugu, eta are gehiago bizi dugun momentu historikoan, ekonomia politikoaren kritikaren berrartzea, hau izanik gure ustetan mundu honek jasaten dituen gaitz guztien genesia ulertzeko herramintarik zehatzena.

Ikusezina eta gizakiaren pertzepzio zuzenetik urrunduta dagoen den substantzia honek, mende daramatza daramatza funtzionatzen gelditu gabe. Zientzia modernoak ilustraziotik aurrera jasandako garapen sistematikoarekin, kapitalismoak balio abstraktua mendebaldeko gizartearen txoko guztietan ezartzea lortu du, horrela gizakia infantilizatutako ikusle pasibo bilakaraziz eta hauen funtzio soziala lan egitera, kontsumitzera eta bozkatzera mugatuz. Subjektu automatikoaren independentzia da (errezeloarekin hartu nahi bada ere) erlazio sozial oro zehazten duena. Segurtasun kamarak, metropolien erdigunean dauden parke ekologikoak, ikastolak, poliziak, ganadua garraiatzen dituzten autobusak, espektro politikoak, estatua… diruak gobernatzen duen kosmobisio orokor eta zehatz bateko azaleko agenteak eta dispositiboak baino ez dira. Funtsezko klase antagonismo soziala kontuan hartu gabe ere, gure subjektibitateak gauzen izaera asimilatu egiten du, eta beraz, geldialdirik bilatzen ez duen makina dinamiko eta itsu honen funtzionario izatera mugatu behar gara. Gure obedientzia ala hil.

Gizarte kapitalista batean, gizartearen indibiduoen arteko erlazioak truke balioan oinarritzen dira; truke balioaren eszenifikazioa merkatua da. Eskaria eta eskaintzaren legeak arautzen duen merkatu honek, existitzeko nahitaezko baldintza bati lotuta dago, jabego pribatuari, alegia. Jabeen eta jabe ez direnen arteko dualitatea oinarrizkoa da kapital metaketarako, eta honek ondorio zuzen bat dakar berarekin: produkzio bitartekoen jabego pribatua dutenek metatu egiten dute, eta ez dutenek, biziraun. Zehaztapen hau egin eta gero, ikus dezakegu nola aberastasun iturri diren bitarteko batzuen jabeei kontrajarrita, beste gisa talde bat dagoen botere errealetik ezgaitua. Azken gizatalde honek, kapital-lana erlazio sozialaren bitartez ekintza produktibo eta erreproduktibo batzuk egin behar ditu bizitzeko “beharrezko” bitartekoa lortu ahal izateko. Erlazio hau, jabe direnen eta ez direnen arteko merkantzia truke( truke balio forman) formalizatu bat da, lan-denbora eta soldatan gauzatzen den operazio bat. Horregatik, gizarte burges bateko norbanakoen berdintasun pertzepzio jeneralizatu baten aurrean, guk langilea (bere soldatapeko izaerak baldintzatuta) beste merkantzia bat bezala ikusten dugu; baina era berean, ez da gainontzeko merkantziak bezalakoa, izan ere, berak bere baitan truke balioa ( azkeneko instantzia, truke logika baten baitan erabilera balioa beti galduz) sortzen duen merkantzia da. Euskal burgesiaren esku dagoen soberakinen irabazia sistematikoki hainbat direkzioetara bideratzen da; jabeen kapitala erreproduzitzera eta irabaziak handitzera edo, produkzio pribatutik sorturiko soberakinak esfera publiko bat konfiguratzera ( betiere balioaren logikari erantzungo dion espazioak diseinatzera), horrela gure denbora “librea” kolonizatuz eta ziurtatuz langile bezala gure funtzionalitate doblea ( produkzio/kontsumo). Horrela, dominazio erlazio bat betikotzen da.

Merkantziaren, diruaren, lan abstraktuaren, jabego pribatuaren, produkzio moduen eta
honek zirkulazio sinplearen esferan dituen askatasunen metafisikoen, demokraziaren, balio abstraktuaren… tankerako kategorien azterketaren emaitzak izango dira borrokatu eta gainditu nahi dugun substantzia “antzemanezin” hori agerian utziko dutenak. Beraz, uste dugu kategoria hauek kontuan hartzen ez dituen eta hauen atzean ezkutatzen den dominazio formari erreparatzen ez dion askapen mugimendu, sistema kapitalistarekiko emantzipazioa bilatzen duen prozesu oro praxi ez-nahiko baterako deribaraz kondenatua dago.

Aurrez aipaturiko guzti honegatik, inoiz baino beharrezkoagoa ikusten dugu Euskal Herriko mugimendu antikapitalistak hain beharrezkoa duen eztabaida ideologikoa mahai gainean jartzea, gure aldetik edozein emantzipazio mugimendu zapalduen artikulazio kontziente modura ulertzen dugularik.

Gauzak horrela, “alternatiba” deituriko paradigma abstraktu bat sortu da, Euskal Herrian baldintza berriak sortzeko lanetan dauden proiektuak barnebiltzen dituena, batez ere gazteen esparru militantetik. Abstraktua dela diogu, kontzeptu hau proiektu ezberdin ugari barnebiltzeko instrumentu moduan erabili delako, proiektu horien artean paralelismo behartuak eginez. Proiektu horietako batzuk (kasu gehienetan) haien artean partekatu dezaketen gauza bakarra auto-antolamendu izaera dela uste dugu, ez dela gutxi. Era berean, ez da kasualitate hutsa krisi garai batean (krisi zikliko, zibilizatzaile, ekonomiko, politiko…dei dakioke) egoera desegonkor bat existitzea, eta koiuntura honetan alternatiba sozio-ekonomikoak proposatzea, helburuak anitzak izan daitezkeelarik. Hau arrisku bat izan daiteke, izan ere, zapaltzen gaituen sistema kapitalista nola gainditu planteatzerakoan, beharrizanak eta premia larriak, alternatiba partzial edo alterno bat dena posible eta positibo moduan ikustera bultza gaitzake. Kasu askotan, zenbait “proiektu alternatiboek” atzerapauso handia suposatzen dute sistemaren iraultzarako planteamenduetan, eta enajenazio orokorrera bultzatu gaituzten erlazio sozialen onarpena azaleratzen dute.

Eta hain zuzen ere errealitate honen aurrean kokatzen dugu gure kezka nagusia. Testu honekin gure ikuspuntua azaleratu nahi dugu alternatiba hauen egiturak beraien baitan ezkutatu ditzaketen arazoen inguruan, eta bestalde, egituraketa hauek kapitalaren kontrako borrokan zer suposatzen duten ere azaldu nahi dugu. Proiektu alternatibo “berri” gehienen marko teoriko nagusia ESE (Ekonomia Sozial eta Eraldatzailea) deiturikoa da, zeina, gure aburuz, azkenaldian ez oso modu zuzenean eta alderdikoikeriaz aurkeztua izan den Euskal Herriko espazio ezberdinetan. Honen adibiderik entzunena eta hurbilena Gure Kabuz Ala Hil dokumentala genuke. “Hirugarren sektore” bezala ezagutzen aktibitate politiko den hau, ez da oraintsuko kontu bat, izan ere paradigma hau azken mendeetan zehar erabilia izan da, batez ere lanaren prekarizazioa areagotu eta gizarte polarizazioa handitu den testuinguru historikoetan; ekonomia politiko sozialdemokrataren “ave fenix” moduko bat litzatekeela esan daiteke. Gehiegi polemizatu gabe, esan daiteke kapitalaren sarraskiari aurre egiteko prest dauden agente ekonomiko batzuei, jarrera moral batzuen inkorporazioa helburu duen ideario bat atxikitzean datzala, betiere kapitalaren zelaian (honen atzean langabeziari aurre egin nahi dioten eta auto-enplegua sortu nahi duten edota hirugarren pertsonentzat lan egin nahi ez duten langileak genituzke, esaterako).

Beste era batera esanda, berez dinamika suntsitzaile bat dena demokratizatzeko saiakera bat. ESE deituriko marko horren baitan, neurri handiago edo txikiago batean, kooperatibak, enpresa sozialak, integrazio enpresak, ekintzaileak… moduko agente ekonomikoak genituzke. Beraien burua “solidario eta eraldatzailetzat” duten sektore hauek, berdintasuna, soldataren eskalaren ekiparazioa, ingurugiroarekiko konpromisoa, irabazien banaketa demokratikoa… moduko kriterio etikoak partekatzen dituzte. Guzti honek gure kontzientera gazte langabetu bat proiektatzen gaitu, enpresa ikasketak amaitu berri, Che Guevararen alkandora eta smartphone batekin, ekintzaile sozialaren abenturan murgiltzeko prest dagoena.

Kasu hauetan, benetako helburua merkantzia produktore den sistemari alternatibak bilatzea baldin bada (osotasunean edo ez), akats metodologiko larria ikusten dugu. Edo bestela, sistemarekiko dugun analisia eskasa dela eta horrenbestez honen moldaketa batera soilik mugatzea gure ekintzak, gure soldatapeko semi-esklabutza kondizioa ahalik eta duinen bihurtzera mugaturik. Akats metodologikoa dialektika konplexu batean datza, zeinak era berean, kategoria kapitalisten ahistorikotasuna aldarrikatzeko balio duen eta kategoria hauek eternal eta mugiezinezkotzat onartzen dituen. Ezkerreko sektore zabal baten irudikapen honek zenbait kategoria historikok (lanaren banaketa, dirua…) sorturiko gaitzak orekatzean datza, hauen betikotasuna onartuz. Ideia finkoen/aldaezin eta mugimendu errealen arteko dialektika metafisikoa. Jomuga “Zer” baino, “nola” jardun erlazio sozial kapitalisten gainean dauka irizpide, kondukta unibertsalen errepresentazio gizatiarrenera murriztuz jardun politikoa, hamar mandamenduak eskuan. Izatez, Euskal Herrian garatzen darabilen “hegemonia” honek, ez du fundamentuzko zimendurik. Paradigma honetan parte hartzea auto-inkulpatzen direnei ezinezkoa egiten zaie marko teoriko hau definitzea, esan bezala, etikaren analisi batera murrizten baita kontua, historikoki klase burgesaren arma eraginkorrenetako bat ( biolentziaren parametro burgesak esaterako).

Kooperatibak, balio trukearen beste modalitate batzuen artean, ez dira nahikoa dominazio kapitalista betiko gaindituko duen praxi iraultzaile baterako. Balio abstraktuaren legeak nagusi da, bere ekoizpena, zirkulazio, salerosketa, jurisdikzio… salgaien produkzioan oinarritzen duen erlazio batean. Nahiz eta oso entzuna den aberastasunen bidezko banaketak oreka sozial bat dakarrelakoaren ideia, errealitateak argi erakusten du jabego burgesaren formazioak berarekin dakarrela inplizituki kapitalaren metaketa itsuaren dinamika ( konpetentzia jeneralizatu batera eramango diona). Jabegoa juridikoki eskuz aldatzeak langileen eskuetara (hau da, langilea enpresari izatea eta era berean, esplotatua), ez dakar jabego horren abolizioa; are gehiago, langile kondiziorako somentimendu deliberatu bat suposatzen du kapitalaren balorizazio prozesuan (eta halabeharrezko gainbalioaren ateraketa), langile antolakunde horizontalean mozorrotuz. Truke logikaren gizartean, dirua, merkantzia, mutilatutako denbora, bata besteekiko aldentzea eta bakartze indibidual batera bultzatzen gaitu ezinbestean, progresuaren izenean, estatuaren defentsan eta demokraziaren amarruan. Eta isolatzen gaituela esaten dugunean, elkar trukearen logikak sortzen digun dependentzia sozialagatik da; izan ere, gizarte bateko erlazio afektibo-ekonomiko guztiak soldataren esparruan murgildurik daudenean, produktorea eta kontsumitzailea lotzen dituen erlazio sozial bakarra dirua da. Bestera esanda, gizarte horretako produktoreak elkarrengandik isolatuta daude eta euren artean merkantzien trukearen bitartez soilik erlazionatzen dira ekonomikoki, horrela diruak langileen biziarekiko duen kontrola betirakotuz. Modu honetan, diruak izaera abstraktu bat ematen die gauzei (balioa), beste produktoreak kontrolatzeko boterean gauzatzen dena (lan orokor edo abstraktuaren gaineko kontrol edo boterea hain zuzen ere). Horrela lan abstraktu hori giza harremanen bitartekari orokor bihurtzen da, eta hau gabe edozein norbanako marjinatu egiten da trukean oinarritutako erlazio sozial horretatik kanpo utziz.

Gure asmoa, gu gizaki bezala modu libre batean bizitzea usten ez digun guztitik askatzea da. Horrenbestez Euskal Herriko ezker mugimendua modu kritiko baten analizatzen dugu, gure ustetan, herri honetan ematen ari diren kontra-botere espazioa askatzaileak goraipatuz eta animatuz, itxaropen handiz, solidaritate eta elkar zaintzan oinarritutako komunitateei apologia eginez. Praktika batzuk, zeintzuek gure herria behin behingoz askatuko duten, afinitate politiko erradikalek mundu berri baterako kondizio sortuz eta elkar laguntzaz esperientziak zabalduz. Kritika hau eztabaida ezina den ke hegemonikoaren kontra doa, askatasun indibidual eta kolektiboen aurka doazen kontserbadoreei zuzendua eta, gerra garaian bakea nolanahi inposatu nahi dutenentzat.

3 thoughts on “Omnia Sunt Communia

  1. Asko gustatu zait artikuloa eta horren inguruan aipamen/kritika bat egin nahiko nuke. Ikuspuntu honek izan dezakeen kontrapartida bat “ghettifikazio” ideologiko eta praktikoa izan daiteke. Hau da, gure helburua eraldaketa sozial bat burutzea bada, gure praktikak eta teoriak gizarteratzeko sailtasuna. Gizarte edo norbanakoekin dialektika minimo bat garatzeko ezintasuna. Kontzientziazio aldaketa burutzen hasteko zubiak apurtu ditzake, eztaibada edo ekimen interesgarri eta eraldatzaileak izan litezkeenak desagertaraiz. Onartu beharko genuke gaur egungo gizarte kapitalista globalizatuan 100% koherentzia lortzea oraindik ez dela bat ere erraza (ez badugu nahi dogmatismo eta sasi-abangoardiatan erori). Nolabaiteko ekilibrismo etikoak egiten ibili beharko garela errealitatearen hausnarketa kritikoa mantentzen hari garen aldi berean. Ala gai gara marra gorri mugiezinak jartzeko gaztetxe, ateneo edo bestelako espazio kurltural-politiko-sozial autogestionatu eta autonomoetan? Eta “Alternatiben Herria” bezalako ekimenetan? Nork izan dezake zilegitasuna marra gorri horiek jartzeko?

    Ez nago berez marra gorrien kontra baina bai marra gorri mugiezinen kontra. Badakigu espazio autonomo eta autogestionatuetan kontsetsu minimoak lortzeko zeinen nekezak izaten diren burutu beharreko eztabaidak. Zer esan kontsentsua espazio desberdinen artean lortu behar bada. Gainera honelako mugimentu gehizenetan eraginkortasuna gainditzen zaio zaintzen arloari (entzuten jakiteari, besteen sentimenduak kontutan izateari, hitza lagatzea…). Baita egon ohi diren jendearen haserre edo erretzeak kudeatzeko izaten dugun gaitasun eza.

    Ados nago ideia batzuk argi eduki behar ditugula eta gustura irakurri dut zuen artikulua. Baina gehiegizko zurruntasun batek dakartzan ondorioen inguruan egon naiz pentsatzen. Eta zer egin genezake gaur egungo koiuntura historikoan, estruktura konplexu eta sendoago bat egituratu nahiko bagenu. Baliagarri izango litzaiguke “Cooperativa Integral Catalana” (http://cooperativa.cat/es/) moduko proiektu batek izan ditzakeen alde interesgarri eta baztergarriak aztertzea adibidez?

    • Apa kaixo! Asko gustatu jat zuk idatzitakoa, pertsonalik uste dot puntu oso garrantzitsuak ikutzen dituzula, saiatuko naz ulergarri egiten erantzuna.
      Ghettifikazioaren kontua; ez dut bere horretan zerbait negatibotzat ikusten, ia beti konotazio peioratibo batekin lotzen bada ere. Desberdintasuna ( kolektibo bat bestearekiko, antolankunde politiko bat bestearekiko) politikaren funtsa da, orain, zerren baitan eratu partikulartasun horiek, izaera politikoa marraztuko dutenak? Hor dago, nire ustetan funtsezko kontua, borroka ideologiko politkoa, ondoren etsaia, estrategia, hurbileko praktika politikoak, diskurtsoa… batzuentzako gizartearen “zentzu komunean” ( giza talde handi batean gailentzen den pertzepzioa edo bestela esanda, ideologia) geroz eta intzidentzia gehiago edukitzea da, hauentzat erreferentzia politiko baliozkoena izatera mugatu errealitatea bera transzenditu gabe. Badaude gradualki kontzientzia kolektiboan eragin nahi dutenak ere, subjektibitate “iraultzailearen” eraketa prozesuan tempusa gizarte kapitalistaren kondizio material errealak baldintzatzen badute ere. Guk ( nik oro har, indibidualki idazten ari baitnaiz) “izarte edo norbanakoekin dialektika minimo bat garatzeko ezintasuna”ren ideiari arazo bat ikusten diot, praktika politiko erradikalen ukazio eta mugak gizarte osoaren bizi eraldaketaren ideia ilusorio horren atzean. Egoera errealaren kontzientzia erlatiboa eduki eta horrekiko operatzen dugunean per se norbanako ororentzat egin behar dugu, historikoki prozesu iraultzailea azpimarragarrietan unibertsaltasun inmediatoraren kontzepzio atxikitua joan zatzaiolako bestak beste. Kontuz, ni ez nago ideia horren aurka, baina egun muga asko ikusten dizkiot, batez ere egungo politika kotrahegemonikoetan interes transberzalizatuak ikusten bait gaude ( uste dot erreferentzia zereri egiten diodan nahiko ebidentea dela, eztabaida honetan sartu ez gaitezen).
      “Norbanakoen dialektikari” baino, ene uste apalean, historiaren dialektikari erreparatu behar zaio, eta azterketa honetan, klase borrokak zentralitate guztia du, historia ( dirudienez) klaseen arteko borrokaren historia baita. Zergatik diot hau? Norbanakoa, hots norbanako burgesa, ez da giza perfekzioa. Jarrera, pentsaera, sentsazioak, etika, automatizitatea ( eguneroko egintzetan), erlazioak… ez dira unibertsalak, kosifikatuak izan dira eta ez aktore politiko zehatz batzuengatik, erlazio sozial zehatz batek baldintzatua baizik ( kontratu sozial ez idatzi batek sustengatua). Ezagutzen dogunaren gainean bakarrik dakigu jarduten, no queda otra, bizitza aurrera ateratzeko beharrezko aktuazioak kapitalismoaren espektakuluan, izan Confebaskeko kide ala eroski atzean dagoen eskale beltzarana. Zelan aldatzen da hauen bizi pertzepzioak, betaurrekoak? Errepresentazio erreala, dinamika objektiboa mutatu edo eraldatzen denean. Jabetza pribatuak existentziak esaterako indibidualismo mozorrotu eta konpetentzia itsu batera eramaten bagaitu egunerokotasunean ( pertsonalismo etikoetara jausi gabe, jardun orokortu bat bezala hartuta), funtzionalitate sozialak horrela izatera bultzatzen gaituelako da eta ez pertsona txar/on dikotomia idealista horregatik. Gure erlazio pertsonal guztiak objektuen bidez mediatizatuak daudela esatean, ez dogu kritika ekonomizista batera murriztu nahi, “norbanako” burgesaren kritika barne biltzen du, gizarte kapitalistaren osotasuna inplikatzen du. Hortaz, nire ustetan, errealitate objektiboari ( analisi kontzienteak burututako kartografia litzatekena) sujetu “ burgesa” lehenestea praktika politiko oro ( helburuak, estrategia, sujetu politikoa, borroka bera…) ezingo du inoiz paradigma burgesetatik salto egin, hots, ez da gai izango gogaitzen gaituen errealitate kapitalista gainditzeko, potentzial iraultzailea ezerezean geldituz. Asko luzatu ninteke gai honetan, baina uste dot orokorrean ulergarri idatzi dudala.
      Bestalde, esan dozun beste ia guztiarekin ados. Azkenaldian esperientzia militanteetatik garrantzia eta erlebantzia gehien ematen dotzaten arazoa da, militantzia klasikoak eraginda akaso, edo espektatiba pertsonalak errealitateari gailentzea, oso ondo aipatu dozun moduan “Gainera honelako mugimentu gehizenetan eraginkortasuna gainditzen zaio zaintzen arloari (entzuten jakiteari, besteen sentimenduak kontutan izateari, hitza lagatzea…)”. Oso zaila egiten zaigu ondokoari entzutea eta zaintzea, ez pertsona on/txar garelako, horretarako ezi ez gaituztelako da nire ustetan, harreman afektibo guztiak egunerokotasunean ikusten ditugun modura erreproduzituz, kontsumo soilera. Hau nik uste kontra-botere proiektu gehienetan islatzen dela, eta erantzuna ( soluzioak) ez dut uste egokienak direnik. Dikotomia askotan jausten gara berriro errudun/ez-errudun, crimen/castigo. Zeratik? Konfiantza falta delako bakoitzaren errealitate pertsonala ezagutu eta ulertzeko; zer sentitu, nola, zergatik… albo batera utzi eta soluzio errez eta abstraktuetara jotzen dugu, paliatiboak bilatuz arazoari. Non eta espazio formaletan, justizia erakundeen lana erreproduzituz. Zergatik? Horrela izan gara ohituak eta normatibitate hauek apurtzea lar zaila egiten da. Puntu honetan, testuan ( Onmia Sunt Communia) aipatutako kontzeptu bat azpimarratu nahiko nuke, berebiziko garrantzia ematen bait diot, afinitate politikoa ain zuzen. Zergaitik? Afinitate soila hutsala da ( egon baldinbadago), aldiz afinitate politikoak munduarekiko duzun pertzepzioa eta akzioa konpartitu bat suposatzentzen du. Ondoan duzun militante kide eta zure arteko harremana ez da dituzuen helburuekiko definitzen bakarrik, bidea bera konpartitua izatea da azken instantzian adiskidetasun ( politiko) hau determinatu beharko lukeen elementua. Prozesu kontra-hegemonikoak ( ez gaur egungo basura erreformista, gehiengo elektoralen fanatikoak) sujetua ( prozesu iraultzaile baten parte izan nahi duzuen norbanako oro) utilitarismora murrizten du, bere berezitasuna alboratuz eta “partikularra unibersalizatuz”. Gizarte osoarekiko inzidentzia eduki nahi izanez gero ( suposatuz idilikoki kontzientzia unitario iraultzaile bat gizartearen gehiengoan, cosa improbable) pertsona instrumentalizatu egiten da helburu determinatu batzuen baitan, “beharren” parametroetara mugatuz praktika politikoa ( bizitza askoentzat). Afinitate politikoa erdigunean jarriz; perspektiba, mundua ulertzeko era, bertan jarduteko modua, bakoitzaren nolakotasuna ulertzea, reziprozitatea, pertsona guztiek beharrezko duen zaintza… inplizituki ematen dela ulertzen dot, eta honek, zuk aipatutako “jendearen haserre edo erretzeak” hein handi batean zaitezten ditu. “Aquel que tiene ( muchos) amigos, no tiene ningun amigo” esaldia arlo guztietara trasladatu daiteke, baina batez ere arlo “ militantera”.
      Eta hau da komunitatearen “zentzu komuna”, jendarte gizarte inkontzientearen zentzu komun deshumanizatzaileari kontrajartzen zaion egia.
      Justuki, niri pertsonalki pertzepzio hau edukitzea eraman nauena “gehiegizko zurruntasun batek dakartzan ondorioa”. Kontzientzia politiko erradikalera bultza nauen egoera eta pertsonek transmititu didaten gertutasuna eta erosotasun ondorio izan dira, eta aldiz militantzia tradizionalaren “praktikak honekin konparitu behar dituzu helburuak konpartitzen dituzuelako ( ustezko helburuak)” frustrazioetara bakarrik eraman naute, beharrezkotasunaren sentsazio batera, lanpostuan-klasea-familian… aukera gaitasun gabe konpartitutako bizitzen aldera.
      Besterik gabe, barkatu txapa guzti hau, ikasketen enajenazioak bultzatuta idatzi dut. Ulertuko duzulakoan.

      • Aupa berriz!
        Eskertzen da erantzuteko hartun dozun denpora azterketetan egonik. Oso interesgarriak egin zaizkit zure aportazioak eta erantzuteko prest ;)

        Ados nago ghetifikazioaz esaten duzuna. Termino hau konotazio peioratibo horrekin erabiltzen da. Neuk ere ala egin dut espazio horiek izan ditzaketeen alde negatiboez hitz egin dudalako. Baina azpimarratu behar da espazio horien alde onak, “babesleku” edo “gotorleku” ederrak direla. Sistema eta botere hegemonikoetik at ahalbideratzen dutenak alternatibak, kontra-botereak eta bestelako erlazio eta hausnarketak jorratzea. Aberasgarriak eta bultzatu beharrezkoak dire “ghetto” edo “gotorleku” horiek. Beraien bidea experimentatzeko autonomia eta askatasuna izan nahi eta behar dutelarik. Eraldaketa eta kontzientziazio erradikal bat gauzatzeko proiektuak.

        Afinitate politikoa aipatu duzu, neure ustetan ere oso garratzitsua, eta horren inguruan hitz egin nahiko nuke. Nola joan gaitezke eratzen afinitiate politiko horiek? Zergaitik ez dira ain ohikoak gaur egun? Zuk aipatu dozu garrantzitsua dela proiektu baten izaera politikoa ondo definitzea eta behar bada hor dago arazoa afinitateak adierazteko orduan? Hainbat gaztetxe edo proiektu autogestionatuen barnean hainbat eragile egon daitezke identitate desberdinekin. Gero eragile bakoitzak gehiago edo gitxiago dituenak bere identitatearen margenak delimitatuak. Ez dakit ondo azaltzen hari naizen… Bauman-en “modernidad liquida” kontzeptua daukat buruan. Baita gaztetxeetan kanpaina batzuei atxikimendua emateko orduan egon daitezkeen zalantzak eta eztabaidak. Izaera politikoa zurrunago definituta izateak logikoki jende bat kanpoan geratuko da (ez dena berez txarra) eta beste alde batetik indartu egiten da bere identitatea. Marra gorriak nun dauden errazago zehaztuz.

        Baina bai ikusten dut beharrezko afinitate politiko horiek jorratzen eta experimentatzen jutea. Asko ikasi eta aberaztu bait gaitezke beste borroka batzuekin hartu emonean harituz. Gainera azkenean ez bada ongi ateratzen, ez da akaboa. Huts egiteei eta hauek onartzeari ez da beldurra eduki behar (bizitzaren parte dira). “Intersekzionalitate” kontzeptua aipatu nahiko nuke baita, zapalkuntza desberdinak nola etengabe gurutzatzen azaldu nahi duena (Angela Davis-en “Mujeres, raza y clase” adibide moduan). Eta zapalkuntzak gurutzatzen diren moduan, borrokak ere egin beharko lukete. Eta horretarako oso garrantzitusak dira ondo aipatzen dituzun afinitate politikoak.

        Aipatu duzu historiaren dialektikari erreparatu behar zaiola norbanakoen dialektikari baino. Pentsatu erain dit eta ados nago. Baina antropologiak erabiltzen du “historias de vida” metolodogia aipatu nahiko nuke, zeinetan garai eta kontextu bateko pertsona esanguratsuekin elkarrizketak egiten duten. Beraiek errealitatea osatzeko edo zehazteko oso baliagarriak diren klabeak eman ahal bait dituzte. Historiak dituen ñabardurak identifikatzea ahalbideratzen dutenak. Beharbada botatzen dozun galdera batentzako aztarnak ere ematen dituena: “Zelan aldatzen da norbanakoen bizi pertzepzioak, betaurrekoak?” Galdera bikaina.

        Azkenik kontzientzia politiko erradikalaren inguruen hausnarketa bat egin nahiko nuke. Neuk honen beharra ezinbesteko ikusten dut baina bizitzako eremu guztietan (genero, klase, antiautoritario, ekologiko, arraza…) sujetu erradikal eraldatzailea izatea ez da erraza, ez? Eremuren baten baten militantzia tradizional edo beharbada burgesa izan dezake pertsona ezberdinek. Aurki daitezkeen sujeto desberdin horren arteko hartu emona noiz eta nola emon daitekeen da burua bueltaka. Momentuz erantzun bat lortu barik eta ikasitako gehiena eguneroko praktiketan barneratu izan dudalarik.

        Orain uste dut neurea izan dela txapa eta eskerrikasko hausnarketa hau egiteko aukera emateagaitik. Zorte on azterketetan!

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s