Home

Borroka garaia da! webgunerako kolaborazioa, egilea:  Eleak/Libre dinamika

Esanahiez gainezka egiten digu gaurko egunak.

Maiatzak 17an, 2015ean, erabakitasunez eta kolorez beteriko Martxa Laranja jendetsuak Gasteizko Andra Mari Zuriaren plaza okupatu eta Askegunea sortu genuen. Egun oso batez, izan nahi dugun herriaren zertzelada eder batzuk irudikatu genituen: herri autoantolatua, alaia, maitasuna eta elkartasuna praktikatzen dituena, konpromisoa eta auzolana oinarri dituena, bidegabe deritzonari desobeditzen diona. 18an, biolentziaren profesionalen ejertzitoaren aurrean, Askegunea Herri Harresian antzaldatu, eta beharrezkoa izatekotan zertarako prest gauden erakutsi genuen. Lelo feministak dioen moduan, ez dugu ausartak izan nahi, libre izan nahi dugu. Baina berriz ere egingo genuke.

Maiatzak 17an, gaurko egunean, Auzitegi Nazionaleko areto batean Erika, Joxe, Roxika, Sandra, Ugaitz, Eneko, Urko, Aniaiz eta Egoitz eseriko dira. EKIN antolakundeko arduradun nazionaleko kide izatea leporatzen diete. Politika egiteagatik, epaiketa aurretik torturatuak, espetxeratuak, dispertsatuak. Orain, sei urteren bueltan errudunak edo errugabeak diren ebatsiko omen duen epaiketan, 9 eta 15 urte arteko espetxe zigorrak eskatzen dizkiete.

Maiatzak 17an, gaurko egunean, Auzitegi Nazionaleko beste areto batean, @JEgurzegi eseriko da. Sakelekoaren teklak sakatuz adierazteagatik kaiolatu nahi duten hamarnaka txiolarietatik beste bat. 2 urteko espetxea eta 8 urteko gaitasungabetzea eskatzen dizkio estatuak. Beste txiolari asko pasa dira jada salbuespen epaitegitik, beste asko pasa beharko dute ere aurrerantzean.

Esanahiez gainezka datorkigu eguna. Basque Lives Matter kanpainako lagunek gogoratzen digute “dena ETA da” teoria indarrean jarraitzen duela oraindik. Estatuarena ez zen biolentziari erantzuteko garatu omen zen salbuespen eraikin guztia, orain modu ankerragoan orain lausoagoan aplikatzetik harago, tinko dirauela. Gure herrian insituzionala ez den biolentzia antolaturik existitzen ez dela bost urte baino gehiago igaro diren arren. Txiolariek erakusten digute, iraganeko salbuespen neurriak mantentzearekin pozik ez, eta disidentzia zahar eta berrien aurkako arma berriak garatu dituela estatu espainolak urteotan: Mozal Legea, zigor kode berritua, Erradikalizazio Biolentoaren Aurkako Borroka Plana…

Surrealistatik ere badu urteotako eskubide zibil eta politikoen egiturazko urraketaren bilakaerak. Gaztelerazko “no se puede mover ni un dedo” edo “no se puede decir ni pio” esamoldeak metafora esajeratu bezala jaio ziren iraganean. Gaur, hatzak mugituz txio egiteagatik amaitu dezakezu espetxeratua. Beti bezala baina inoiz baino gehiago, disidentzia eskubidea ez da kabitzen legedian. Euren eskubide formalak ere ez badira kabitzen, nola kabituko da justizia? Nola gure irrikak eta ametsak?

Baina bestelako soinu atseginagoak ere baditu egunak. Injustiziak sortzen digun amorruaren, minaren, maitasunaren antolaketa dakarkigu gogora. Toki eta une bakoitzean forma ezberdin bat hartzen duena. Txiolariak libre, Basque Lives Matter, Askeguneak, Herri Harresiak. Guztiek elikatzen dute gure eskubide zibil eta politikoen aldeko herrigintza. Baina bat bera ere ez da nahikoa, ezta urrik ere, orain urte beteko bahiketa legalak eta egunotako epaiketak lekuko anker.

Borrokan jarraitu behar dugu. Urteotan ibili dugun bidean sakonduz. Autoantolatuz, babes herritar zabalak landuz, konfrontatuz, umorea eta irudimena baliatuz, konprometituz, desobedituz, konponbidearen giltza (eta ardura) gure egitean eta ez bulegoetan jartzen duen begirada autozentratua elikatuz, amorratuz eta elkar zainduz, disidentzia eskubidearen aldeko birus laranja sedukzio bidez kutsatzen jarraituz.

17a esanahiez lepo datorkigu. Deialdiz ere. 2015ean kondenatuak babesteko Martxa Laranja izan zen. 2016an, konzentrazioak epaituen herri gehienetan. Txiolariak kaiolatik libre nahi ditugulako, euskaldunon bizitzek axola dutelako, Erika, Joxe, Roxika, Sandra, Ugaitz, Eneko, Urko, Aniaiz, Egoitz eta Jonbi maite ditugulako. Libre bizi nahi dugulako.


El de hoy es un día cargado de significados.

17 de mayo. Hace un año, una multitudinaria Marcha Naranja desbordante de color y determinación ocupó la plaza de la Virgen Blanca dando forma a un Askegune, a un espacio liberado. Durante todo un día, trazamos unas preciosas pinceladas del pueblo que queremos ser: autorganizado, alegre, que practica la ternura y la solidaridad, que tiene el auzolan y la ayuda mutua por base, que desobedece lo que considera injusto. El 18, ante un ejército de profesionales de la violencia, el Askegune mutó en Muro Popular y demostramos qué estamos dispuestas a ser. Como dice el lema feminista, no queremos ser valientes, queremos ser libres. Pero volveríamos a hacerlo.

17 de mayo. Hoy, en una sala de la Audiencia Nacional, tomarán asiento Erika, Joxe, Roxika, Sandra, Ugaitz, Eneko, Urko, Aniaiz y Egoitz. Les acusan de ser responsables nacionales de la organización EKIN. Por hacer política se les aplicó la tortura, la cárcel y la dispersión antes de ser juzgados. Ahora, seis años después, serán juzgados para dirimir si los consideran culpables o no, con peticiones de entre 9 y 15 años de cárcel.

17 de mayo. Hoy, en otra sala del mismo tribunal de excepción comparecerá @JEgurzegi. Una más de las personas usuarias de twiter que quieren enjaular por expresarse presionando… teclas en un móvil. El estado solicita 2 años de cárcel y 8 de inhabilitación. Decenas de personas lo han hecho anteriormente por el mismo motivo, y varias más lo harán en el futuro cercano.

Un día repleto de significados. Las compañeras de la campaña Basque Lives Matter nos recuerdan que la teoría del “todo es ETA” continúa vigente. Que el arsenal de excepcionalidad desarrollado bajo el pretexto de la necesaria respuesta a la lucha armada goza de buena salud (independientemente de que nos lo apliquen en cada ocasión con mayor o menor contundencia). Da igual que hace ya 5 años que no exista otra violencia política organizada que no sea la institucional. Los twiteros y twiteras nos muestran, además, que el Estado Español no se conforma con no derogar las medidas de excepción del pasado, sino que ha desarrollado nuevas armas contra nuevas y viejas disidencias: Ley Mordaza, código penal reformado, Plan de Lucha Contra la Radicalización Violenta…

La evolución de la conculcación estructural de derechos civiles y políticos a lo largo de estos años tiene algo de surrealista. En el pasado, expresiones como “no se puede mover ni un dedo” o “no se puede decir ni pío” nacieron como metáforas irreales por exageradas. Hoy, puedes acabar en la cárcel por mover un dedo para mandar un tweet. Como siempre, pero más que nunca, el derecho a la disidencia no cabe en la legislación. Si ni siquiera caben sus propios derechos formales, ¿cómo va a caber la justicia? ¿Cómo nuestros sueños y deseos?

Pero el 17 trae también otros ecos. El de la organización de nuestras rabias, dolores y cariños, que toma una forma distinta en cada lugar y momento. Txiolariak Libre, Basque Lives Matter, Askegunes, Muros Populares. Todos estas dinámicas alimentan el trabajo en defensa de nuestros derechos civiles y políticos. Pero ninguna es suficiente, ni mucho menos. El rapto legal de hace un año y los juicios de hoy son testigos.

Tenemos que continuar bregando, luchando. Ahondando en el camino andado los últimos años. Autoroganizándonos, confrontando, recurriendo al humor y a la imajinación, comprometiéndonos, desobedeciendo, alimentando esa mirada autocentrada que sitúa la llave de las soluciones (y la responsabilidad) en nuestro hacer y no en despachos, rabiando y mimándonos, trantando de seguir contaminando por toda la sociedad el virus naranja del derecho a la disidencia mediante la seducción.

El 17 desborda de significados. También de convocatorias. En el 2015 fue la Marcha Naranja para proteger a la juventud condenada. En el 2016, concentraciones en la mayoría de pueblos y barrios de quienes van a ser juzgadas. Porque queremos twiter sin jaulas, porque las vidas vascas importan, poeque queremos a Erika, Joxe, Roxika, Sandra, Ugaitz, Eneko, Urko, Aniaiz, Egoitz y Jonbi. Porque queremos vivir libres.


5532255322madrilekoak

8/2013 sumarioko auzipetuak ez dira espetxera joango, akordioa lortu eta gero

Argia

Gaur goizean bederatzi euskal herritarren aurkako ahozko auzia zen ekitekotan Espainiako Auzitegi Nazionalean, baina azkenean, aldeen arteko akordioa lortuta, espetxea saihestu dute.

Ekineko kide izatea leporatzen zitzaien eta, “dena da ETA” doktrinarekin, talde armatuko kide izatea. Sandra Barrenetxeari urtebete eta bederatzi hilabeteko espetxe zigorra jarri diote, eta Ugaitz Elizarani bi urte eta hiru hilabetekoa. Urko Aierbe, Joxe Aldasoro, Aniaiz Ariznabarreta, Erika Bilbao, Eneko Compains, Egoitz Garmendia eta Rosa Iriarteri bina urte.

Zigorrak bertan behera uztea adostu dute aldeek, salbu eta Elizaranen kasuan, zeina baldintzapeko askatasunean uztea eskatuko den. Epaileek berretsi beharko dute eskaria.

“Segurako auzia”n edo apirilaren 14an Ekinekoak izateaz akusatuta ziren “Aztnugal auziko” bost kideen antzeko akordioak lortu dituzte auzipetuen defentsak, fiskaltzak eta akusazio partikularrek, kasu honetan Dignidad y Justicia eta AVT elkarteak. Horren arabera, akusazioaren oinarria onartzen da, biolentziarekin lotutako ekimenak arbuiatu, eta haien jardunak eragindako biktimen eta minaren aitortza egiten da.

Auzipetuen izenean esandako hitzetan, Eneko Compainsek adierazi du akordio honekin ez dela justiziarik egiten eta, besteak beste, gogorarazi du atxiloaldiaren unean auzipetuek jaso zituzten tratu txar eta torturak.

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s