Home

BLM9aklibre.imagen(1)

Borroka garaia da! webgunerako kolaborazioa, egileak: Basque lives matter, Eleak /libre herri dinamika

(Debajo en castellano)

Prentsa aurrekoa. Katakraken (Iruñean), 2016ko maiatzaren 19n.
8/2013 auziko auzipetuak eta LIBRE herri dinamikako kideak
8/2013 auziko auzipetuen adierazpenak

Egun on guztioi eta ongi etorriak izan zaitezte,

Gaurko prentsa aurreko honen helburua herenegun Madrilgo Entzutegi Nazionalean lortutako akordioaren balorazio lasaiago bat egitea da eta horixe da egingo duguna. Asteartean esan genuen bezala esango dugu gaur ere: akordioa onargarria iruditzen zaigu baina ez du justiziarik egiten.

Zergatik diogu onargarria dela? Bada, nagusiki, etxera lehenbailehen bueltatzeko akordio baten aurrean gaudelako. Espetxean denbora luzerako ikusi nahi gintuztenek ez dute plazer  hori izango, eta aitzitik, Euskal Herriak bere alde lanean jarraitzeko 9 herritar irabazi ditu. Pozteko berria iruditzen zaigu!

Dakizuenez, gutako zortziren kasuan, zigorrak 2 urtetakoak ala txikiagoak direnez gero suspentsoan geratuko dira. Ugaitz Elizaranen kasuan egoera guztiz argitzeke dago oraindik, 2 urte eta 3 hilabeteko zigorra jaso baitu; eta bai fiskaltzak, bai AVTk eta DyJk, akordioaren  markoan, beretzat baldintzapeko askatasuna eskatu badute ere, egoera guztiz argitzeke dago.

Ozen esan nahi genuen: Euskal Herria ez dago espetxeak betetzen jarraitzeko garaian, espetxeak hustekoan baizik. Bada garaia epaiketa politikoak gelditzeko eta etxetik falta diren  guztiak etxera ekartzeko. Horretarako bitartekoak gaurdanik jarri behar dira. Zergatik diogu ez dela justiziarik egin?

Bada, azken batean gure ekinbide politikoagatik zigortuak izan garelako. Izan ere, leporatzen  zitzaizkigun egitate bakarrak bilkura politikoetan parte-hartzea eta dokumentazio politikoa  edukitzea baitziren. Azken astetan esaten ibili garen bezala, gu militante politikoak ginen eta  bagara, ezkerrekoak eta independentistak. Hori eta ez beste ezer izan da gu zigortzeko  arrazoia.

Zigorrari erreparatuz gero, hori inplizituki deduzitzen dela nabarmendu behar da, izan ere, mundu mailan ez baita batere ohikoa terrorismo delituengatik zigor “txikiak” ezartzea. Daniel  Porterok berak esan du “leporatutako delituak eta zigorra ez datozela bat”, terrorista bezala  bi urtetara (soilik) zigortuak izan garelako. Bada garaia gure ideiengatik zigortuak garela  onartzen has daitezen.

Egongo da tamalez, esango duenik, bidezko epaiketa batean, berme guztiekin, zigortuak izan  garela; eta gainera, “Dena ETA da” doktrina famatua ontzat eman dugula. Inondik inora.  Horiei guztiei Montesquieuren hitzak oroitarazi nahi genizkien: “Tiraniarik okerrena,  justiziaren itxurapean eta legediaren itzalpean ematen dena da”.

Epaiketa justu bat egiteko bermeak emango balira, eta testuinguru horretan epaiketa ospatu izan balitz, konbentziturik gaude bi gauza ikusi izango liratekeela. Batetik, ez zegoela gure aurkako inolako frogarik (torturapean lortutako inkulpazioak salbu); baina bestetik, eta  funtsean, kausa honetan ez zegoela inolako deliturik, jarduera politikoa bera baitzen epaitua.

Zoritxarrez hori ez da horrela Entzutegi Nazionalean, Euskal Herriaren aldeko lana zigortzeko  salbuespen epaitegi baten aurrean aurkitzen baikara. Hartara, oroitu nahi dugu 2010ean atxilotuak, inkomunikatuak eta bortizki torturatuak izan ginela,. Grande Marlaska epaileak  atxilo aldia grabatzeari uko egin zion; forenseak egindako informeetan jasotzen ziren gure  tortura salaketen aurrean bestaldera begiratu zuen; habeas corpusa inolako diligentziarik  egin gabe ukatu; bere aurrean torturak salatu genituenean bestaldera begiratu zuen beste  behin ere; eta noski, kuartelean torturapean egindako autoinkulpazioak ontzat eman zituen,  horiek sumarioan txertatuz.

Baina hori gutxi ez eta, 2010ean, gu espetxera bidali eta 3 bat asteetara “Poliziaren merituaren urrezko domina” jaso zuen gu akusatu, atxilotu eta gupidagabeki torturatu gintuztenen nagusien eskutik (garai hartan Rubalcaba). Alegia, kausa honen instrukzioa inpartzialtasunez garatu behar zuen epailea alde batek saritua izan zen. Hori horrela, ze berme zegoen bidezko epaiketa bat egin ahal izateko? Ez al da hori arbitroa erostea? Honekin esan nahi dugu ez dugula uste Entzutegi Nazionala inoiz justizia epaitegia izan denik,  injustizia epaitegia baizik; baina kasu honetan hori horrela denaren zantzu bereziak egon dira.

Edonola ere guk ez dugu Entzutegi Nazionala ontzat ematen. Gu epaitzeko zilegitasuna duen  bakarra herria da, eta espainiar salbuespen auzitegi batek zigortu bagaitu ere, herri honek absolbitu egin gaitu. Absolbitu bai, izan ere Euskal Herrian honezkero gehiengo batek argi du gisa honetako epaiketak ospatzerik ez lukeela egon beharko; horrelako epaiketek ez dutela  tokirik; eta badela garaia eskubide zibil eta politikoen aldeko errespetuari ateak zabaltzeko.

Bilbon, Iruñean eta gure herrietako hainbat udaletan onartutako mozioek hori bera islatzen  dute; azken astetan herritarren partetik jaso dugun babes eta elkartasun guztiak ere hori  bera islatzen du. Milesker bada guztiei, hori izan baita eta hori izango baita aurrerantzean, epaiketa politikoei muga jartzeko bidea.

LIBRE herri dinamikako kideen adierazpenak:

BLM kanpainako epaituen aurkako auzia amaitu egin da. Lehenik eta behin pozten gara bederatziak hemen gure artean izateaz, Erika, Joxe, Roxika, Sandra, Ugaitz, Eneko, Urko,Aniaiz eta Egoitz besarkatzeko aukera izateaz.

Beraiek esan bezala, amaitu da eta espetxea ekidin dute (Ugaitzekin epaileak erabakitzen duenaren aiduru beti ere), baina ez da justiziarik egin. Eskubideen praktikagatik kondenatuak  izan dira, Espainiako Auzitegi Nazionalean, salbuespen epaitegi batean eta salbuespen  legedien pean.

Prozedura hau amaituta, aurrera begira jarri behar dugu. Zentzu horretan, Eleak/Libreko kideok bi galdera eta erantzun proposamen bana konpartitu nahi ditugu euskal jendartearekin gaurko agerraldiaren bidez.

Baga: Zer analisi egiten dugu disidentzia eskubidearen eta eskubide zibil eta politikoen egoeraz?  Askotan esan dugu, eta epaiketa aurretik argitaratutako oharrean ere errepikatu genuen.  Orain modu onberagoan aplikatuko dizkigute salbuespen-neurriak, orain modu ankerragoan.

Argi denez, ez dio berdin, baina, argi denez, egiturazko injustiziaren lur-eremuan jarraitzen  dugu. Eta benetan larria hau da: aplikazio moduetatik harago, sakoneko arazoa da azken  hamarkadetan altxatutako salbuespen-eraikinak zutik jarraitzen duela, bere zutabe guztiekin:  salbuespen-epaitegiak, salbuespen-legeak, inkomunikazioa… Gure xedea eraikin hori guztia  eraistea izan behar da. Batetik, aplikatzen jarraitzen delako. Atzo bertan auzitegi eta egun  berean enegarren txiolaria kondenatu zuten libreki adierazteagatik. Beste hamarnaka txiolari,  politikari eta herritar igaro da auzitegitik aurten, “bake” garaian abiatutako prozeduren  ondorioz. Bestetik, Espainiako estatuak salbuespen-armategia aplikatzeari utziko balio ere,  beti egongo baita arriskua egoki deritzon unean hori berriz aktibatzeko. Eta horrek gure  jarduera politikoa mehatxupean burutzea dakar. Baina, gainera, urteotan disidentzia politikoen aurkako arma berri gehiago sortu ditu Estatuak: Mozal Legea, zigor kode berritua, Erradikalizazio Biolentoaren Aurkako Borroka Plana… Ez dugu uste horien guztien larritasunaz jabetu garenik. Finean, marko juridikoari begiratuta, disidentziarako eskubidea duela bost urte baino indargabetuago dago Euskal Herrian. Historiari begiratuta, botereak ez  du inoiz askatasunik eman bere borondatez, eta aurrerantzean ere ez dugu horrelakorik  gertatuko denik pentsatzeko zantzurik.

Biga: Zer egin gureak diren eskubideak berreskuratzeko?  Ez dago erantzun bakar posiblerik, edo nahi bada, erantzun posible bakarra da gauza  ezberdin asko egin behar ditugula. Hiru aipatuko ditugu: lan ideologikoa egoeraz ohartarazi  eta hori iraultzeko beharra pizteko; erasoen aurrean, askotarikoen arteko erantzun  bateratuak; nork bere egunerokoan eta esparruan bere eskubideak erabiltzen jarraitzeko  hautua egitea eta horretarako moduak bilatzea, onartzen dizkiguten eskubideena zein  onartzen ez dizkigutena.

Borrokan jarraitu behar dugu finean. Gu, gure txikitasunetik eta zailtasunak zailtasun, urteotan milaka herritarrekin batera ibili dugun bidean eta ibiltzeko maneran sakontzen saiatuko gara. Autoantolatu; babes herritar zabalak landu; konfrontatu; umoreaz eta irudimenaz baliatu; konprometitu; desobeditu; konponbidearen gakoa eta ardura guztion jardunean eta ez bulegoetan jartzen duen begirada autozentratua elikatu; amorratu eta elkar zaindu; disidentzia eskubidearen aldeko birus laranja sedukzio bidez kutsatzen ahalegindu.


BASQUE LIVES MATTER. 9ak LIBRE!
Rueda de prensa. Katakrak (Iruñea). 19/05/2016.
Procesadas/os en el sumario 8/2013 y representantes de la dinámica LIBRE!
Procesadas y procesados en el sumario 8/2013

Buenos días, El objetivo de la rueda de prensa de hoy es valorar de forma más sosegada el acuerdo que se dio el martes en la Audiencia Nacional entre fiscalía, acusaciones y nuestra defensa. Al igual que dijimos el martes lo afirmamos hoy. El acuerdo es aceptable pero no hace justicia.

¿Por qué decimos que es aceptable? Fundamentalmente porque estamos ante un acuerdo para volver a casa cuanto antes. Quienes deseaban vernos entre rejas por una larga
temporada no verán su objetivo cumplido, y por contra, Euskal Herria gana 9 ciudadanas y ciudadanos libres para seguir trabajando a su favor.

Como sabéis, en 8 de los 9 casos las penas son de dos años de prisión o menores, por lo que quedarán en suspenso y no ingresaremos en prisión. El caso de Ugaitz Elizarán está por esclarecerse todavía ya que ha recibido una pena de 2 años y 3 meses. En cualquier caso, en el marco del acuerdo, tanto fiscalía como AVT y DyJ han informado favorablemente a que cumpla la pena en libertad condicional.

Lo queremos decir bien claro: no es hora de seguir llenando las cárceles sino de vaciarlas. Es  hora de acabar con los juicios políticos y de traer a casa a todas y todos los que faltan. Hay  que poner medios para ello desde ya mismo.

¿Por qué decimos que no se ha hecho justicia?

Fundamentalmente, porque hemos sido condenados por nuestra actividad política. Los únicos hechos que se nos imputaban eran la participación en reuniones y el estar en posesión de documentación política. Como llevamos semanas diciendo, éramos y somos militantes políticos, independentistas y de izquierdas. Eso y no otra cosa ha sido la razón para  condenarnos.

De hecho, si atendemos a la pena que se nos ha impuesto, creemos que es lo que implicitamente se deduce. Si hicieramos un análisis comparado veríamos que en pocos lugares del mundo el terrorismo se castiga con penas menores. El propio Daniel Portero(DyJ)que no encajan el tipo delictivo (terrorismo) y la condena. Ya es hora de que algunos y algunas asuman que nos condenan por nuestras ideas.

Por desgracia habrá quien diga que no. Que aquí ha habido un juicio justo, con todas las garantías; y que además, hemos dado por buena la tesis de que “Todo es ETA”. Nada más lejos. A quienes piensan así, les recordamos la famosa frase de Montesquieu: “La peor de las tiranías es la que se ejerce a la sombra de las leyes y con apariencia de justicia”.

Si hubiesemos tenido garantías para celebrar un juicio justo, estamos convencidos de que se habría visto no ya sólo que no había pruebas contra nosotros (salvo las inculpaciones obtenidas bajo tortura), sino además, y fundamentalmente, que lo que no había era delitos, ya que en esta causa la enjuiciada ha sido la propia actividad política.

Por desgracia, la Audiencia Nacional, como heredera del TOP que es, no ofrece esas  garantías. A ese respecto queremos recordar lo siguiente. Fuimos detenidas, incomunicadas y salvajemente torturadas en 2010. El juez Grande Marlasca negó entonces la posibilidad de grabar en video el periodo de detención; hizo caso omiso a las denuncias de torturas que  hacíamos a través de los informes forenses; denegó la solicitud de habeas corpus de uno de  los detenidos sin hacer una sola averiguación; miró a otro lado cuando le relatamos las  torturas estando ante sí; y dio por buenas las inculpaciones obtenidas bajo torturas,  incorporandolas al sumario.

Pero no vastaba con eso, y así, en 2010, unas 3 semanas después de enviarnos a prisión, fue condecorado con la medalla de oro al merito policial por parte de los jefes de quienes nos acusaron, detuvieron y torturaron (en aquel tiempo Rubalcaba). Es decir, quien debía instruir  la causa con imparcialidad fue condecorado por una de las partes. ¿Qué juicio justo puede  haber en esos términos? ¿No es eso “comprar al arbitro”?

La Audiencia Nacional nunca ha sido un tribunal de justicia sino más bien de injusticia, pero  es que en este caso las pruebas de ello eran más que evidentes.  En cualquier caso nosotros no damos por buena a la Audiencia Nacional. El único que tiene  legitimidad para juzgarnos es el propio pueblo vasco, y ese nos ha absuelto, por encima de  condenas de tribunales españoles. Y decimos que nos ha absuelto porque en Euskal Herria  una mayoría ya se muestra claramente en contra de que juicios así se sigan celebrando; y a  favor de que de una vez por todas se respeten los derechos civiles y políticos. Eso es lo que  muestran las mociones aprobadas en Bilbo, Iruñea y otros tantos ayuntamientos; o lo que  muestra la solidaridad y el cariño que hemos recibido estas semanas. Gracias a todas y todos
por ello; ese y no otro es el camino para poner freno a los juicios políticos.
LIBRE herri dinamikako kideak:

El juicio contra las personas imputadas de la campaña BLM (Basque Lives Matter) ha
finalizado. Antes de nada, queremos mostrar nuestra alegría por tener a los nueve entre nosotras, por poder abrazar a Erika, Joxe, Roxika, Sandra, Ugaitz, Eneko, Urko, Aniaiz y Egoitz.

Como ellas mismas han expresado, se ha acabado y se ha evitado la cárcel (siempre
pendientes de la decisión definitiva en torno a Ugaitz) pero no se ha hecho justicia. Han sido  condenados por practicar derechos en la Audiencia Nacional, en un tribunal de excepción y  bajo leyes de excepción.

Finalizado este proceso, toca mirar hacia adelante. En ese sentido, desde Eleak/Libre queremos aprovechar esta comparecencia para compartir dos preguntas y dos posibles respuestas con la sociedad vasca.

En primer lugar: ¿Qué análisis realizamos en torno a la situación de los derechos civiles y políticos y del derecho a la disidencia en nuestro pueblo?

Lo hemos expresado en cantidad de ocasiones, la ultima en la nota que enviamos justo antes  de iniciarse este juicio. En ocasiones nos aplicarán las medidas de excepción de manera  menos lesiva, en ocasiones más cruelmente. Obviamente, no da lo mismo, pero, obviamente,  continuamos en el terreno de la injusticia. Y lo que resulta realmente grave: más allá de los  modos en que se nos apliquen, el problema de fondo es que el edificio de excepcionalidad  construido las últimas décadas continúa en pie, todas sus columnas firmes: tribunales de  excepción, leyes antiterroristas, incomunicación… Nuestra aspiración tiene que ser la de  derruir el edificio de arriba a abajo. Porque continúan aplicándonos políticas de excepción.

Ayer mismo en el mismo tribunal fue condenado un twitero por expresarse libremente. Otras  decenas de twiteros, cargos públicos o personas anónimas han pasado y pasarán por procedimientos abiertos en tiempos de “paz”. También porque, aunque el Estado Español dejara de aplicárnoslas ahora, siempre existiría la posibilidad de que volviese a activarlas en  caso de considerarlas necesarias. Y eso supone ejercer nuestra actividad política bajo amenaza. Pero, además, el estado a desarrollado estos últimos años nuevas armas contra la  disidencia. Ley Mordaza, reforma del código penal, Plan de Lucha Contra la Radicalización  Violenta…

Creemos que no somos conscientes de la gravedad de todas ellas. En definitiva, en  lo que respecta al marco jurídico, el derecho a la disidencia está aun más neutralizado que  hace cinco años. Basta una mirada a la historia para concluir que el poder nunca a otorgado  libertades por voluntad propia, y no tenemos indicios para pensar que ahora vaya a ocurrir lo  contrario.

En segundo lugar: ¿Qué hacer para recuperar nuestros derechos? No creemos que haya una sola respuesta posible, o dicho de otra manera, la única respuesta  posible es que tenemos muchas y diversas cosas por hacer. Por subrayar tres: Trabajo  ideológico para alertar de la situación y crear la necesidad de voltearla; ante agresiones,  respuestas amplias entre sensibilidades diversas; tomar la decisión y buscar las maneras de  continuar haciendo uso de nuestros derechos, de los que nos reconocen y de los que no, en  el día a día y cada cual en su ámbito.

Tenemos que continuar trabajando, en definitiva. Nosotras, desde nuestras limitaciones y pese a las dificultades, trataremos de profundizar el camino y las maneras de caminarlo que  hemos compartido con miles de personas a lo largo de estos años. Autoorganización, confrontación, humor e imajinación, compromiso, desobediencia, mirada autocentrada que  sitúa las soluciones y la responsabilidad en nuestro hacer y no en despachos, cuidados mutuos y buen trato. Trataremos de seguir contaminando por toda la sociedad el virus naranja del derecho a la disidencia mediante la seducción.

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s