Home

IMG_8520

Borroka garaia da! webgunerako kolaborazioa, egilea: Ernai

Urte bukaera beti izan ohi da familia, lagun edota aspaldian ikusi gabeko jendearekin batzeko data seinalatua. Tamalez, Euskal Herrian, aspaldidanik daude beraien artean norbait faltan duten ehunka familia. Ohe hutsak, aulki hutsak. Hala ere, gure Herrian ederki jakin izan dugu falta den aulki bakoitzaren inguruan dantza egiten. Elkartasunez eta konpromisoz.

Abenduak 30ean Bilbo, Iruñea, Gasteiz eta Donostian kateatu ginen gazteok. Preso bakoitzeko gazte bat. 400 euskal preso, 400 gazte. 400 kate, kateak hausteko. Falta zaizkigunen argazkiak soinean jantzita, aldarri argi batekin: euskal preso eta iheslari politikoak deserritik etxera.

Euskal Herrian bizi dugun garai honetan, preso eta iheslarien aldeko borroka ahalik eta eraginkorrena behar du izan. Amnistiaren norabidean, barrutik eta kanpotik ekin behar dugu, azken euskal preso eta iheslari politikoa etxean izan arte. Euskal preso eta iheslarien kolektiboek daukate azken hitza, eta guri dagokigu beraien hitza defendatu eta kaleratzea. Ontzi berean goazen borrokalariak gara, beti egin dugun bezala.

Gutunak idatzi, bisitan joan, Mirentxinen gidari izan, kaleak aldarriz bete… hamaika konpromisoz eraikitzen da elkartasuna. Abenduan ere halaxe egin genuen 400 gaztek. Bagenekien ordea, ekimen desobediente hori ez zitzaigula merke aterako.

Horren jakitun izanda ere, ekimenaren helburuak merezi zuen, merezi du. Kateatu ginen hainbat laguni isunak ordaintzeko agindua heldu zaigu. Ezin ahaztu ere, duela hilabete bat ekimenean parte hartu zuen gazte bat epaitu zutela.

Kartzeletan bizi den egoera oso larria da. 25 kide daude isolamenduan bahiturik. Gaixo larri dauden presoen egora krudela, eskubideen murrizketak edota astebururo-astebururo senide eta lagunek milaka kilometro
egin beharra horren adibide da. Mendekuzko espetxe politika honekin bukatu beharra dago.

Ezin ditugu ahaztu ere, sorterritik ihes egin behar izan zuten ehunka iheslari ere. Batzuk bueltatzeko hautua egin bazuten ere, asko dira oraindik itzuli ezin direnak. Denoi dagokigu guztien sorterriratzeko bidea egitea.

Gaurkoan gogoan izan nahi ditugu, Itziar Moreno bilbotarra isolamendutik ateratzeko espetxeetan borrokan dabiltzan Ekhine, Iratxe, Saul, Oier, Ugaitz, Xabi eta Iker, baita Itziar bera ere. Bat loturik deino, ez gara libre izango. Animo, euskal gazteria zuekin dago!

Isun, epaiketa, atxiloketa… betidanik gelditu nahi izan dituzte elkartasun aldarriak. Kolpeak kolpe, erasoak eraso, gaur gure konpromisoan berresten gara. Dei egiten diogu euskal herritar orori, gatazka politikoaren konponbidean bere aletxoa jartzera. Horretarako ezinbestean behar ditugu euskal preso eta iheslari politikoak gure artean. Animo eta lanera!

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s