Home

IMG_3909

Borroka garaia da! webgunerako kolaborazioa, egilea: Jon Brown

Erraustegiaren kostua, hasiera batean, 477 milioi eurokoa izango zen, zeinetatik 394 milioi eraikitzeko eta mantenimendu kostuak ziren, eta bestelako 83 milioiak superbisio eta finantziaketa komisioak. Aurten jakin dugu, proiektuaren bideragarritasun txostenean, 1216 milioieko kostea suposatuko duela, horietako 128 irabazi enpresarial hutsak izanik. Honek gipuzkoar bakoitzari 1700€ suposatzen dizkio.

Europar Batasunak (EB) 2020rako material birziklagarriak erretzea debekatuko du. Gaur egun zaborraren % 75 birziklagarria da, eta Zabalgarbi erraustegian % 85a suposatzen du. Ordurako, dirudienez zaborraren %100 birziklatu beharko da, gaur egun %44 birziklatzen den bitartean. Teorikoki erre ahalko litzateken zaborra hondakin egonkorrak dira (errefuxa), etxeko hondakinen % 10 besterik suposatzen ez dutenak. Europar direktibaz paso egingo dute edo norbaitek negozioa egiteko intentzioa dauka gure osasunaren truke, zaborra inportatuz?

Energia sortzeko indar kalorifiko handiena papela eta plastikoarena da, baina paradoxikoki 2020 urtetik aurrera ezingo dira erraustu. Hondakin egonkorren (errefuxaren) indar kalorifikoa oso baxua da.

EB-ak ezarritako efizientzia minimoa erraustegientzat % 24,25-koa da, eta Zubietan ezarri behar den sistemak % 25,1eko efizientzia teorikoa du, baina litekeena da praktikan baxuagoa izatea. Efizientzia minimoa urtero frogatu behar da erraustegia martxan eukitzeko. Efizientzia hau lortzeko kalkuloak, proiektuaren txostenean ikus daitezkenez, kuadratzeko eginak daude argi eta garbi, eta prozedimenduak ez ditu EB-ren azken direktibak betetzen, ez baititu zenbait faktore kontuan hartzen. Honez gain, zabor sorkuntza gorakorra aurreikusi da , azken urteotan beherakorra izan den arren. Zer gertatuko da %24,25-eko muga hori aldatzen bada, edo efizientzia praktikan baxuagoa bada? Baliteke eraikitzea eta ezin martxan jartzea, baina ordurako finantziazio komisioak burgesiaren poltsikoetan egongo dira jada.

Zubietakoa 200.000 tona inguru erretzeko pentsatua dago, baina 60.000 tona inguru dira gaur egun erre daitezkenak 2020ko direktiba bete beharko balitz. Honek material birziklagarriak erretzeko interesa sustatzen du, birziklatzeko tendentzia kaltetuz.

Minbizia edo jaiotzezko malformazioak areagotzeko arriskua du 10 kilometro inguruan, heriotza tasa % 13 igotzeko aukerarekin, Madrilgo Carlos III Institutoak egindako ikerketa baten arabera. Izan ere, dioxina izeneko toxina bat sortzen da errausketan, munduko kaltegarriena bezela kontsideratuta dagoena. Madrilgo Valdeminguez erraustegiak, adibidez, dioxina emisioak % 1480an gainditzen ditu onartutako muga maximoak.

Dioxina eta bestelako zepa toxikoen jaulkitzeak, segurtasun handiko zabortegiak sortzera behartzen du. Zabalgarbin, adibidez, 8.500 tona hondakin kutsakor sortzen dira urtero, erraustegirik gabe sortuko ez liratekeenak.

50 istripu inguru gertatu dira Europako erraustegietan azkenengo 10 urtetan. Markel Olano, Carlos Ormazabal eta bestelako buruzagi jeltzaleek, proiektuaren finantziaketa adostu zutenean (2011), 2860€ gastatu zituzten diru publikotik bazkari eta afari batean La Caixa, Banesto eta inbertsio erakundeen ordezkariekin, angulak eta 90€-tik gorako razioak barne. Esaten da energia berriztagarria dela, baina sortutako energiaren % 15 bakarrrik sortzen du zaborrak. Gainerakoa gas naturala errez sortzen da, ziklo konbinatua baino errendimendu dexente baxuagoarekin.

ERRAUSKETARIK EZ!!

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s