Home

lutxi

Borroka garaia da! webgunerako kolaborazioa, egilea: LIBRE Otxandio

(Debajo en castellano)

Datorren ekainaren 2an Miren Soloeta, Amaiur Lopez de Lacalle, Aitor Uribe eta Asier Duran otxandiarrek epaiketa izango dute Audientzia nazionalean. Luzia Urigoitia (Lutxi) gogoratzeko ekitaldia antolatzearren izango dira epaituak. Terrorismoa goratzea egotzita, fiskalak 7.200 euroko izuna, bi urte eta erdiko kartzela zigorra eta 9 urtetako inhabilitazioa eskatzen du bakoitzarentzat.

Lucia Urigoitia 1987ko uztailaren 22an erail zuen Guardia Zibilak Trintxerpen, distantzia motzera buruan emandako tiro batekin. Ahalegin ezberdinak egin diren arren, gertatutakoa ez da argitua izan, eta ondorioz, erailketa honen erantzuleak ez dira inoiz epaituak izan. Hori dela eta, Luzia Urigoitiaren kasua memoriaren egunari begira Eusko Jaularitzak alkateei bideratutako txostenean azaltzen da, argitu gabeko kasu moduan eta biktima moduan oroitzeko gomendioarekin. Txosten horretan jasotzen denaren arabera, garai hartako Donostiako 2. instrukzio epaitegiko epaile titularrak ebatzi zuen burua zeharkatu zion tiroa azala ukitzen zegoen metralleta baten bitartez egin zela. Era berean, frogak faltsutzearren inputazioak egon zirela eta bala kaskillo bat ordezkatzeko epailearen etxean eskuhartze extrajudizial bat ere egon zela gogoratzen du.

Lucia Urigoitia oroitu eta bere kasua argitu gabe dagoela salatzea izan zen, hain zuzen ere, 4 pertsona hauek egin zutena. Epaiketa honek agerian uzten du estatuaren babespean burututako erailketek inpunitate osoa izaten jarraitzen dutela, eta gertaerak argitzeko bideak aurkitu beharren, eraildakoak oroitu eta justizia eskatzen dutenak zigortzea dela Estatuak egiten duena.

————

El próximo día 2 de junio serán juzgados en la Audiencia Nacional los vecinos de Otxandio Miren Soloeta, Amaiur Lopez de la Calle, Aitor Uribe y Asier duran, acusados de organizar un acto de recuerdo de la vecina del municipio Lucia Urigoitia. Bajo la acusación de enaltecimiento del terrorismo, el fiscal pide 2 años y medio de prisión, 9 años de inhabilitación y 7.200 eruos de multa para cada uno.

Lucia Urigoitia fue asesinada el 22 de julio de 1987 por un disparo en la cabeza realizado a quemarropa por la Guardia Civil. A pesar de los esfuerzos realizados para hacer justicia, los hechos todavía siguen sin ser esclarecidos, y en consecuencia sus responsables nunca han sido juzgados. El caso de Lucia Urigoitia figura en los “Retratos municipales de las vulneraciones del derecho a la vida en el caso vasco” elaborado por el Gobierno Vasco y remitido a todos los ayuntamientos de la C.A.P.V para que se realizaran actos de recuerdo el día de la memoria. Según se recoge dicho informe, el magistrado juez titular del juzgado de instrucción número 2 de Donostia consideró que la bala que le atravesó la cabeza fue disparado con una metralleta cuyo cañón se encontraba en ese momento prácticamente tocando la piel. Además, recuerda que hubo imputaciones por falsificación de pruebas y una intervención extrajudicial en la vivienda del juez para sustituir un casquillo de bala.

Recordar a Lucia Urigoitia y denunciar que su caso sigue sin ser esclarecido y sus responsables sin ser juzgados fue, precisamente, lo que hicieron estas 4 personas. Este juicio es una muestra más de que la violencia ejercida por el Estado sigue gozando de total impunidad, mientras se sigue castigando a las personas que reclaman justicia y recuerdan a las personas asesinadas bajo el amparo y la protección del Estado.

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s