Home

Usurbildarrak aurrera

Pasa den igandean Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak osasunaren alde eta erraustegiaren aurkako giza-katea burutu zuen. Gipuzkoarren erantzuna erabatekoa izan zen (Informazio gehiago: klik). Arratsalderako berriz beste deialdi bat egina zegoen, Gipuzkoa Zutik-ek deituta hain zuzen.


Arratsaldeko 16:00etatik Gipuzkoa Plazara gerturatzeko deia egin zen eta helburu nagusia bertan geratzea zen, data amaierarik gabe. Gipuzkoa Plazan lo egitea izan zen lehenengo erabakietako bat. Horrekin batera, dinamika indartzeko beharrezkoak diren hainbat lan talde sortu ziren: komunikazioa, formakuntza, logistika, dinamizazioa… momentuz ostiralera arte.

gipuzkoa-zutik-batzarra

Erraustegiaren aurkako dinamika iraunkorra martxan jartzea da Gipuzkoa Zutik deialdiaren helburua, baina lehen asanbladetan argi gelditu zen, erraustegia politika egiteko modu baten sinbolo gisa ulertzen dela, gizarte eredu baten ondorioetako bat dela.


Ekimen honetan geroz eta gipuzkoar gehiago ari dira parte hartzen. Egunean zehar ekimenak egiten dihardute, beti ere zergatik dauden bertan ongi adieraziz. Bisitak ere azpimarratzekoak dira: ELA eta LABeko ordezkariak, Ekai Txapartegi (Zero Zabor komunikazioa: estrategia eta baloreak), “Belartza 2 gelditu” plataformako kideak, Igor Meltxor (“Gestión a la vasca” liburuaren egilea), Pello Zubiria “Erraustegia eta eredu soziala” hitzaldia eskaintzen…

Asteazkenean desalojoa

gz4

Asteazkenean Donostiako Gipuzkoa plazan tentsioa somatu zen ordea. Gipuzkoa Zutik-en kanpaldiak laugarren eguna hasi berria zuenean, Donostiako Udaltzaingoa eta Ertzaintza gerturatu, kanpaldia suntsitu eta hustu egin zuten. Bertan bilduta zirenak desalojatu zituzten. Gunea hustu arren, igande arratsaldean abiaturiko dinamika ez dutela etengo adierazi zuten atzo. Bulerrabarrean batu ziren eta bertan asanblada jendetsua egin ondoren, arratsaldeko 19:00etarako biltzeko deia egitea erabaki zuten: “Gure aldarrikapena entzun arte ez gara mugituko. Arratsaldeko 19:00etako asanbladan jendetza bildu behar gara! Ez gaituzte geratuko! Erraustegia geratzera goaz!”

Tentsio uneak

Goizean kanpaldia hustu eta Boulevardera joan ostean, 18:30ean bilduta Gipuzkoa Plazara itzultzea erabaki zuen Gipuzkoa Zutik mugimenduak. Elkano kalean Ertzaintzarekin egin zuten topo, lurrean eseri ziren mobilizazioan parte hartzen ari zirenak eta tensio uneak izan ziren agenteak pertsona bat lurretik altxatzen saiatu zirenean. Atxiloketak huts egin ostean ertzainek atzera egin zuten eta azkenerako bidea libre utzi. Kantuan itzuli zen Gipuzkoa Plazara han bildutako jendetza.

Ekainak 2, osteguna

topatu4

Berriz ere Gipuzkoa Plazako inguruetan lo egin dute hainbat lagunek. Goizeko 8:00etan Foru Aldundiaren aurrean bildu eta kazerolada baten bidez esnatu dituzte plaza eta kaleak Gipuzkoa Zutik mugimenduko hainbat kidek. Ertzaintza agertu da eta 10:00ak aldera Ertzaintza kanpaldian dagoen jendea banaka ateratzen hasi da eta bi atxiloketa egin  ditu.

Lekukoek informatu dutenez, 50 agentez osatutako dispositiboa agertu da gaur goizean Gipuzkoa Plazan. Igandetik bertan daudenak lurrean jesarri dira eta “hemen gaude bizitzaren alde” eta “errausketarik ez!” bezalako aldarrikapenak egiten hasi dira.

egiatarra1

“Eserita geunden jendea baino gehiago ziren beraiek” azaldu du kanpaldian parte hartzen ari den pertsona batek. Lurrean zeuden bi lagun hartu eta polizia autoetan sartu dituzte. Hasieran atxilotuta eraman dituztela informatu da baina plazatik zehaztu dutenez, identifikatzeko eraman ditu polizia autonomikoak. Ondoren joan egin dira plazatik.

11:30 inguruan baieztatu da atxilotuta daudela. Beraien abokatuarekin hitz egin ostean baieztatu da “agenteei desobeditzea” leporatzen dietela. Atxiloetuek uko egin diote ertzainen aurrean deklaratzeari eta 13:10ean konfirmatu da biak aske geratu direla. Polizia-etxean identifikatu dituzte, eta epaiketa azkarra egingo diete, “datozen egunetan”. Mugimendua “kriminalizatu” nahi izatea egotzi diete kanpaldiaren antolatzaileek agintariei.

Arratsalderako egitaraua osatua

gz1

Gaur (ekainak 2), arratsaldeko 18:00etan berriz ere Gipuzkoa Plazara agertzeko deialdia egin dute, mobilizazio bat egitea aurreikusten da. Ordu berean, Igor Meltxor kazetariak Gestión a la vasca liburuari buruzko hitzaldia emango du. 19:00etan, aurreko egunetan bezala, asanblada orokorra egingo da. Kontzertuak eta bestelako ekintzek osatuko dute Gipuzkoa Zutik ekimenaren bosgarren eguna.

prentsaurrekoa

Goizeko bi atxiloketen ondoren prentsaurrekoa eskaini du Gipuzkoa Zutik mugimenduak: “Gure aldarrikapena entzun arte ez gara mugituko. Bizitzaren aldeko mugimendua gara, eta bizitza ezin da desalojatu”.

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s