Home

atxiloketak-otxandio_foto610x342

Luzia Urigoitia otxandioarra, 1987ko uztailean oraindik argitu gabeko gertakari batean izan zen erahila. Harrez gero, urte beretik hasita eta urtero, herritarrek modu ezberdinetan eskatu dute gertatutakoaren argitzea, minez bizi izan delako otxandioko herritar baten desagertzea.

Oroimena beraz ,28 urtetan mantendu ondoren norbaitek hori delitua dela eta zigortu behar dela erabaki zuen 2015ean. Atxiloketak burutu behar ziren eta eskarmentua eman, bere ardura bizkar gainetik kendu asmoz. Miren, Amaiur, Aitor eta Asier izan ziren jo puntu.

Horren ondorioz gaude Madrilen, gaizkile gisa Audientzia Nazionalean. Bi urte eta erdiko kartzela zigorra, 9 urteko inhabilitazioa eta 7200 euroko isuna eskatu digute oroimena izatearren.

Zigorren bidegabekeria ikusirik, fiskalaren eskaera murrizketa onartu dugu eta gure zigorra 2 urteko kartzela, 8 urteko inhabilitazioa eta isunaren murrizketa izango da. Ez gara kartzelara joan behar izango. Kartzela ekiditea lortu dugu, baina gaur, hemen, ez da justiziarik egin eta are gutxiago, oroimena eta elkarbizitzari bide eman.

Baina ozen diogu lau haizetara oroimena zigortu, zigortu daitekeela, baina ez ordea lapurtu.

La vecina de Otxandio Luzia Urigoitia, fue asesinada en Julio de 1987 envuelta en unos hechos que a día de hoy todavía siguen sin esclarecerse. A partir de entonces, año tras año, sus convecin@s han solicitado una y otra vez de distintas formas, que se esclarezca lo sucedido, debido al dolor causado por su desaparición.

Su recuerdo, por tanto, después de 28 años se ha convertido en delito en el 2015, porque alguien así lo ha decidido . Debían realizarse detenciones y dar escarmiento, con intención de desprenderse de toda responsabilidad. Miren, Amaiur, Aitor y Asier fueron el objetivo.

Como consecuencia de ello, nos encontramos en Madrid, como malhechores en la Audiencia Nacional. Han solicitado para nosotr@s dos años y medio de cárcel, 9 años de inhabilitación y 7200 euros de multa por mantener vivo el recuerdo.

Visto el despropósito de las penas, hemos aceptado la reducción de la petición fiscal y nuestra condena será de 2 años de cárcel, 8 años de inhabilitación y una multa reducida. No tendremos que ingresar en prisión, pero hoy aquí no se ha hecho justicia y mucho menos posibilitar el recuerdo y la convivencia.

Pero decimos en alto a los cuatro vientos que el recuerdo se puede castigar y se castiga, pero nunca puede ser robado.

One thought on “Ez da justiziarik egin

  1. Pozik egongo zarete egin duzuenaz, kartzelara joango ez zaretelako, baina jakizue beste batzuek gure herrian urte luzeetan egin bezala ez dutela etsaiaren xantaia onartuko, ez dutela men egingo eta gero justiziarik egin ez dela adierazi zuek egin bezala.

    Zuen akordioarekin etsaiaren justizia zilegi bihurtzen ari zarete eta etsaiak entzun nahi duena lehen tortura bidez lortua orain zuek onartzen duzue eta gero “desobedientzia” hitza oihukatu obedienteenak zuek zaretenean.

    besterik gabe, zorionak kartzela saihestu duzuelako baina ez pentsatu ongi egin duzuenik, gero eta okerrerago goaz.

    Ea urte luzeetan egin den bezala berriro ere zuek hainbeste diozuen DESOBEDIENTZIA praktikatzen hasten zareten.

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s