Home

Zuhaitz Ordoki / zuzeu

Imanol Montoya Ekonomian lizentziatu zen Gasteizko Unibertsitatean, eta ondoren Estatistika master bat egin zuen Londonen. Doktoretza tesia Eusko Jaurlaritzaren osasun sailaren laguntzarekin egin du: “Ezberdintasun sozioekonomikoen garapena heriotzean, EAEko zonalde txikietan”.

Lan honen arabera, 1996-2001 urteak bitarte 5278 heriotza jaso ziren Euskal Autonomia Erkidegoan ezberdintasun sozialen ondorioz, eta 2002-2007 artean 4475. Datuak larriagoak dira gizonezkoen artean, kolektibo honen heriotzen %10a baita kasik; dena den, krisiak emakume aurpegia dauka, zeren eta datuak, egilearen arabera, ezin dute errealitatea islatu. Neurketa asko soldatapeko langileen edota zerrendatutako langabetuen artean egin dira, eta hor ez dira 0. sektoreko langile asko sartzen.

1645 zonalde ikertu ditu adituak. Gune zigortuena Ezkerraldea da, baina 22 herri edota auzo baino gehiago omen daude muturreko egoeran. Zirrosi eta arnasketa traktuaren kantzer kasu gehienak bizilekuarekin zerikusia daukaten arrazoiengatik izan ohi dira.

Kontua da datuak eta hauen gainean egin daitekeen irakurketa 2007 artekoak direla, eta orduan hasi zela krisi ekonomikoaren aro gordinena. Zenbat jende hil ote da azkeneko zortzi urteetan? Zenbat milaka? Hori EAEn, eta Nafarroan zer, eta Ipar Euskal Herrian?

Beti ari gara kapitalismoaz, klase borrokaz edota ezberdintasun sozialez hitz egiten. Baina etxean pairatzen dugunari neurria eta zifrak jartzean sabelak buelta eman dit, eta ordenagailu mahaieko aulkian eserita bertigoa sentitu dut.

desigualdades-mapa

One thought on “Krisia, 2007 arte bi euskal herritar hiltzen egunero (eta orain?)

  1. Imanol Montoya naiz eta nik ez dut honelakorik esan: “Datuak larriagoak dira gizonezkoen artean, kolektibo honen heriotzen %10a baita kasik; dena den, krisiak emakume aurpegia dauka, zeren eta datuak, egilearen arabera, ezin dute errealitatea islatu. Neurketa asko soldatapeko langileen edota zerrendatutako langabetuen artean egin dira, eta hor ez dira 0. sektoreko langile asko sartzen”

    Irakurri Gara-n agertzen den artiukulua ze, han oso ondo dago azalduta tesiaren lana:
    http://www.naiz.eus/eu/hemeroteca/gaur8/editions/gaur8_2016-06-11-07-00/hemeroteca_articles/bizitokiaren-arabera-asko-aldatzen-da-hiltzeko-arriskua-hori-zuzendu-behar-dugu

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s