Home

Azterketa-sistema-honi-planto

Aurten, urtero bezala, selektibitatea eta baxoa bezalako azterketak irenstera behartzen gaituzte. Orri baten aurrean jarri eta urte oso batean zehar “ikasitako” edukiak bota beharko ditugu. Azterketa sistema hau pedagogikoki atzerakoia izateaz gain, ez ditu ikasleon baldintza minimoak bermatzen, eta kasu askotan euskaraz ikasteko eskubideak ere urratzen ditu. Madril eta Parisetik inposatutako curriculum arrotz bat lantzera behartuak egonik.

Curriculum arrotz hauek, sistema kapitalista patriarkalaren mesedetara diseinatutako estrategia bati erantzuten diote, ikasleok, lan munduan produktiboak izatera bideratzen gaituztelarik. Argi ikus dezakegu, Euskal Autonomi Erkidegoan, Nafarroan edota Ipar Euskal Herrian, Heziberri, LOMCE edota EU2015 bezalako erreformekin.

Baina aurten, urtero bezala, Hego Euskal Herriko zein Ipar Euskal Herriko ikasleak kalera aterako gara, azterketa eredu hauen aurrean, gure aldarrikapenak ozen entzun daitezen:

Hego Euskal Herrian,  ekainaren 8, 9 eta 10ean SELEKTIBITEATEA egin beharko dute milaka ikaslek. Azterketa honekin, gure espektatibak mugatuz, azterketan ateratako zenbaki hutsak (notak) determinatuko baitu gure etorkizuna. Gainera, guztiz antipedagogikoa da, urteetan zehar ikasitakoa memorizatu eta 3 egunetan, ordu gutxi batzuetan egiten den azterketa batean ebaluatzen delako. Beraz, ez du inondik inora ikasleen gaitasunak neurtzeko funtzioa betetzen; azterketa memoristikoa da guztiz. Haien artean lehiatzen duten ikasle robotizatu, akritiko eta sumisoak sortzea du helburu, hezkuntza herriaren beharretatik urrunduz eta emaitzak soilik bilatuz.

Egungo sistema kapitalista eta patriarkarrak biziraun dezan inposatzen dizkiguten edukiak dira kontutan hartzen direnak. Sistemaren beharretara egokitutako froga da hau. Euskal ikasleoi, ez dagokigun curriculum arrotz bat inposatu, berau gure hezkuntza zikloan zehar barneratzeko agindu, eta unibertsitaterako sarrera azterketan horren gaineko “testa” egitera kondenatzen gaituzte. Pertsona gisa beharrezko gaitasunak garatzea albo batera utziz (kritikotasuna, elkartasuna…), gure herriko historia arbuiatuz, bestelako jendarte eredu aske bat eraikitzeko beharrezko ildoak ezeztatuz… Curriculum arrotzetan oinarrituriko ebaluazio sistemak sustatuz. Zentzurik ba al dauka Andaluzian, Galizian, Herrialde kantalanetan eta Euskal Herrian esaterako azterketa berdina gainditu behar izatea unibertsitatera joateko? Eta azterketa zeharo ezberdinak gainditu behar izateak Lapurdin eta Gipuzkoan?

Aurtengoan ere Frantziako Hezkunde ministeritzak Baxoako azterketa gehien-gehienak frantsesez pasatzera behartuko ditu Ipar Euskal Herriko ikasleak. Ikas-prozesu osoa euskaraz egiten dutenei azterketak euskaraz pasatzeko eskubidea ukatzen dien hezkuntza-sistema, berez da zapaltzailea. Bertako ikasleek ordea, euskarazko hezkuntza-sistema propioa lortzea dute helburu. Horregatik, lehen urrats modura baxoa euskalduntzeko lanean dabiltzan ikasleei elkartasuna helarazi nahi diegu, betiere, Euskal Eskola Nazionala eraikitzearen bidean.

Baina selektibitatea eta baxoari aurre egin behar diogun ikasleok ez gara sistema usteldu honi hortzak erakusten diogun bakarrak, izan ere, Euskal Herrian badago hezkuntza erreforma guztien aurrean planto dinamikak martxan jarri eta herritik eta herriarentzat jardungo duen euskal hezkuntza sistema nazionala egunez egun eraikitzen duen hezkuntza mugimendua. Adibide argia dugu azken asteotan LOMCEk inposatutako eta Eusko Jaurlaritzak Heziberriren bitartez martxan jarritako lehen hezkuntzako 3. mailako ebaluazioari planto egingo dioten ikastetxe guzti horiek.

Azterketa sistema hau ustelduta dagoen hezkuntza sistema oso baten zertzelada bat baino ez da. Guzti honen aurrean euskal ikasleriak ezezko borobilena adierazi nahi diogu Espainiar estatu mailan datozen egunetan egingo den selektibitateari eta bai Frantses estatuak frantsesez egitera behartuz inposatzen duen Baxoa euskaraz egiteko eskubidea aldarrikatzen dugu. Era berean, Euskal Eskola Nazionalaren beharra azpimarratuz.

Ikasle Abertzaleak

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s