Home

Momentua da! Hendaiak azkenean gaztetxea du! 2.Orioko karrika! Hurbildu, sustengatu eta zabaldu!

Ckqtz5LXIAATxyz.jpg large

Bada sei urte Hendaiako Gazte Asanblada sortu zutela, urteak daramatzate Hendaian gaztetxe bat aldarrikatzen eta pasa den larunbatean  20 urtez hutsik egon den etxe bat okupatu zuten.

Hendaitz gazte asanblada

Duela urte batzuk Hendaian talde berri eta guk sortutako honen beharra sentitu genuen gure ideia eta dinamika aitzina eramateko. Gure gogoko eta eredu berri bat bultzatzen genuen honekin. Hau da, talde asanbleario eta autonomo bat. Inongo hierarkia, inongo autoritate eta elkarlan osoan oinarrituta.

Gure lan esparrua hain zabala izanik ez diogu limiterik jartzen. Motzean, helburua, inguruko gazteen iritzi kritikoa berpiztea, eta desinformazioak izugarrizko indarra duen gizarte honetan, informazioa zabaltzea izan dira. (etxebizitza, euskara, drogak, ikur inposatzaileak, proiektu txikitzaileak, sexismoa, internazionalismoa… bitartez)

Agian drogen kontua argitzeko, iruditzen zaigu lanketa bat egin behar dela gai honen inguruan (…) Jarrera bat esnatu nahi dugu. Jarrera bat, jasotzen dugun informazio guziaren aitzinean. Ikusi, entzun eta irakurtzen dugun guziaren aitzinean zalantza piztea dugu helburu; herri kritiko eta sendo baten edukitzeko.

Informazioa zabaltzeko aktibitate ezberdin ugari antolatzen ditugu; hala nola, hitzaldi, eztabaida, irakurketa, bideo emanaldi,… Ez dugu ukatzen hori guzia aitzina eramateko modu bakarra aisialditako aktibitate ugariak sortzea eta antolatzea dela (…)

Gure lan eremua Hendaia da. Eremu hau mugatu dugu bertakoak garelako eta gure indarren neurrikoa delako. Uste dugu herri honek bereziki behar duela bultzada bat, eskualde osoarekiko pasotismo handia sentitzen baitugu hemengo gazteriaren baitan.

Hendaitz, hendaiar guziei zuzentzen da baina bereziki gazteriari. Ez dugu ukatzen hain gazteak ez direnen laguntza beharko dugula kasu askotan eta beraz hain gazteak ez diren hoiei ere zuzendu nahi dugu.

Iritzi guzien beharra dugunez, interesa izango duten guziei deia egiten diegu antolatuak izanen diren ekitaldietara hurbiltzera. Bestalde, bertako gazteei, buruari itzuli batzuk emateko ordua iritsi dela adierazten diegu!!

Gizarte aldaketaren garaia badela uste dugu!! txipa berriz aldatu behar dugu, pentsatzeko momentua da eta telebista alde batera uzteko. Bakoitzaren etxeko liburutegia berriz irekitzeko unea da.

Pentsatu, ez sinistu!!

http://twitter.com/hendaitz

http://www.facebook.com/hendaitz.gazteasanblada

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s