Home

Estitxu Eizagirre / Argia

Galdera hori plazaratzen du herritar askok. Artikulu honetan, laguntza emateko herritarrek egin dituzten ekintzak zerrendatuko ditugu

– Plazan egonda, presentziarekin. Milaka herritarrek parte izate horrekin eutsi diote mugimenduari bizirik. Bertan egun batez arreta jartzea nahikoa da, jabetzeko herritar bakoitzak bere ahal eta nahien arabera ematen duela bertan denbora (pasaeran, pare bat orduz, arratsaldez edo goizez, otorduak elkarrekin partekatuz, gaua bertan emanaz…). 11 egunean eta milaka lagun pasa direnean, sarri entzun dut “ni ez naiz egongo”, aldiz, bueltan inoiz ez dut entzun “zergatik?” azalpenik eskatzen. Ematen den denbora eskertzen den eta eman ezin dena errespetatzen denaren seinale.

– Ekintzak proposatu eta egitea, horra herritar askok laguntzeko darabilen modua: Kantatu edo kontzertu bat lotu, pankartak egin, asanbladan hitza hartu, argazki-bideo-kartelak egin, arratsalderoko ekintza kolektiboan parte hartu, hitzaldi bat eskaini edo lotu, gauetan zaintza txanda bat bete, informazio gunean txandak bete, asanbladan itzultzaile lanak egiteko bolondres aurkeztu, otorduak prestatzeko sukaldarien taldean lagundu, dinamizazio taldean parte hartu… NORI KOMUNIKATU HALAKO LAGUNTZA BAT EMATEKO PREST ZAUDELA? Lehenik, informazio gunera jo dezakezu. Ondoren, pazientzia, batari eta besteari galdetuz aurkituko duzu bideratzeko modua.

– Norberak eskura dituen materialak emanaz. Asko dira esku artean zerbait dakartela inguratzen diren herritarrak: jakiak eta edariak ekarriz, prestatutako otorduak ekarriz, maskarillak ekarriz (ekintza denetan erabiltzen baitira, ikusgarritasuna emateko), pankartak egiteko oihal-plastiko-pinturak ekarriz, toldoak ekarriz, jostailuak ekarriz, liburu-diska-prentsa ekarriz, lozaku-denda-esterilla-mantak utziz…

– Ekarpen ekonomikoa eginaz. Gipuzkoa Zutiken ez da ezer saltzen. “Borondatea” dioen ontzian egiten du bakoitzak ahal duen ekarpena. Berdin bertan bazkaldu, afaldu edo zerbait hartzen denean ere. Hainbeste identifikazioren ondorioz isunak etor daitezkeen beldur, Gipuzkoa Zutikek kontu korrontea ireki du, zigor eta isunei kolektiboki erantzuteko. Hauxe da zenbakia (Laborala): ES52 3035 0075 41 0750057088.

– Oihartzuna emanaz. Bada pintxo potea maskarillarekin egiten duenik eta artikuluak idazten dituenik. Nork bere harreman sareetan eta sare sozialetan informazioa eta deialdiak zabaltzen dituztenak milaka dira. Sare sozialetan erlazionaturiko kantu bat proposatzen dutenak ere dozenaka dira.

– Borrokak bateratuz. Kolektibo batzuek bertan egin dituzte bere bilerak, eta bere mobilizazioak Gipuzkoa Zutikera eraman dituzte (errepideetako langileek, Duintasuna pentsionista elkarteak, ELAren prekarietatearen trena…). Egitarauari erreparatuta, hurrengo egunetan agenden bateratzea areagotu egingo dela dirudi (Piraten Kantauri Beltza Topaketak, Belartzan Eguzki taldeak egingo duen kontzentrazioa…).

– Umeak ere bizikidetzaren parte aktibo eginez. Umeek seinalatzen dute normaltasuna, heldu batek on eta egokitzat duenaren neurria dira. Umeekin esperientzia partekatzeak adierazten du ondorengoei transmititu nahi dizkiogula bere balioak, hezigarritzat dugula dinamika, eta haurrak subjektu aktibotzat ditugula. Aurreko asteburuan haurrekin parte hartzeko deia egin zuten hainbat gurasok.

– Auzo eta herrietara zabalduz. Lehen asanbladan atera zen gaia, Donostiara joatea baino errazago eta eraginkorrago izan daitekeela bakoitzak bere herrian lan egitea. Oraingoz, herrietako pankartak, Donostiako asanbladara herriko denak elkarrekin joateko deialdiak eta Donostiara otorduak eramatea da herrietan antolatu izan dena. Hurrengo egunetako egitaraua ikusita (ostegunean pintxo-potea auzoz auzo, eta ostiralean auzoetatik zutabeak ateratzea Aldundia inguratzeko), pentsa daiteke Donostiako auzoetara gehiago zabalduko dela Gipuzkoa Zutik.

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s